Euskal Herriko itsas espazioko historia/Kostaldearen antzinako profilak

Lapurdi, Gipuzkoa

aldatu

Pierre Garcieren itsasbideen zati bat da

Euskarazko itzulpena emango dugu, testigantza bitxi horretara iristeko hurbiltze bat baino ez den itzulpena ez ezik, irakurketa kritiko bat mereziko lukeena.

Antzinako mapa bat ere berregingo dugu, Arcachondik hasi eta Santander bitartekoa. Kostaldearen erliebe menditsuaren erreferentziazko profilak ditu, eta errotuluak alemanez nahiz latinez.

Itsasbideak eta mapak, gure itsas eremuaren irudia aberasten duten bi osagai dira, eta kasu honetan, geografia historikoari dagokion irudia aberasten dute.

Idatzia

aldatu

... Saint-Etienne d\'Ars, haren ondoan dago itsaso alderantz. Eta Saint-Etienn-etik zoaz H-HMra eta kostaz kosta eta muturretik muturrera Olerongo Saint Denys-eraino joango zara.

Yeu uharteko eta Bordeleko igarobideak (3) ipar-mendebalde eta hego-mendebaldeko orientazioa dute, ipar eta hegoko laurdena, eta bi puntuen artean 25 milia daude. (4)

Igarobideak aurkitzen ez baduzu asmatzen, Cordouane, ibaiaren beste ertzean dagoen dorre handia inguratuz joango zara (5), baina arrisku handiak daude hortik aldentzen bazara, horren eta igarobideen artean. Ré eta Oleronetik gertu ere joango zara, eta gauez joanez gero, kanaletako soroek gordeko zaituzte, arrisku handiak baitaude.

Belle Ille eta Arcachon. Zoan hego-ekialdera, laurden bat hegora, eta Arcachon hegoan dauden bi banku handiren ondora iritsiko zara.

Baionako bokalearen segidan (6)

aldatu

Hondarribiko higerrek (7) eta Baionako bokaleak (bocana) (8) IE-HE norabidean daude, ipar eta hegoko desbideratze txikiekin.

Higerren ostean dagoen Hondarribitik Donibane Lohitzunera bi legoa daude eta bien artean bada haitzarteko igarobide bat (9). Erne ibili behar duzu haren kontra itsasoa lehertzean ez duzula saiatu behar bokalea bilatzen, ez baita batere desbideratzen; baina itsasoa ez bada haitz horietan lehertzen, zoaz lasai.

Donibane Lohitzunen ipar-ekialdera ikusiko duzun lehen irtengunea, lur beltzeko mutur bat da. Gainean eliza eta irudi bat ditu (10). Miarritze da toki hori, eta Miarritzetik aurrera nabarmentzen den ez lurrik ez haitzik ikusten ez duzunean, ez da egongo handik aurrera hondartza besterik, denak berdinak diruditenak, eta bokalearen ondoren eki-hegoaldera makurturik dagoen golkoraino iritsiko zara, eta han ikusiko dituzu hondartza handiak, goratuak eta laranjatuak gainetik.

Eta zeharbide horretan kanpandorrea dirudien dorre garai bat ikusiko duzu, hondartza laranjatu guzti horietatik iparraldera zoazen bitartean, hegoaldera geratuko zaizu aipatu dorrea, eta bokalearen aurrean egongo zara sarreraren iparrera eta tontor nabarmenak dituen hondartza zuri handi bati begira; bada, hondartza horren iparrean, ez duzu ikusiko hegoan zegoen beste hondartza handi bat besterik, nahiz eta hain laranjatua ez izan.

Eta ikusiko duzu, bai, bokaletik hegora, itsasotik hurbil dagoen sastrakadi bat, beste guztiak baino gertuago eta bokaletik hurbil. Lurretik gertu, Canon babeslekuaren ondoan, hogei eta hogeita lau brazatara eta ez dago inolako babesik, non eta lurreko haizeek ez duten astintzen, baina bada leku zehatz bat laurogei eta hirurogei brazatara.

Eta jakizu deskuiduz edozein ontzik kostan hondoa jotzen badu, eta gainera, zurrunbiloan jotzen, dena heriotza eta galera izango da, eta inorako norabiderik gabe kosta hartan geldituko dira jendearen gorpuak, Jainkoak ez badu erremediatzen.

Boucautik Donostiara 10 milia daude.

Higerren lehorreratu nahi izanez gero, babesturik egongo zara ipar-ekialdetik, mendebaldetik, hego-ekialdetik eta hegoaldetik; eta iparreko nahiz ipar-ekialdeko haizea tontorraren gainetik iritsiko zaizu eta hondar-hondo ona egongo da eta 8 brazatara botako duzu zure aingura.

Higerri dagokionez

aldatu

Lurmutur bat da Higer eta, haren ondoan daudenei, itsas mailatik luzea dela iruditzen zaie, uharte txiki bat dago harengandik apartean, itsaslabar bat dirudien lurmuturretik gertu, eta Higer igarota hurrengo muturra gorrizta da.

Jakizu, Higerren atzean lurra guztiz laua eta zapala da eta ez duzu lur garairik ikusiko, barnealdean mendi bat besterik.

Ekialdetik aldapan ebakia dago eta haren gainean mutur zorrotzeko beste bat ikusiko duzu, (marrazkiko) hau bezalakoa.

Higer igaroz gero, bigarren lur-muturra argia da eta zeharbidean bada harkaizti bat kanpoaldera (itsasoan) eta irtengune argi horren atzean dago Donibane Lohitzune, badia barradun bat duena.

Donibane Lohitzunetik bi milia daude Hondarribira.

Hondarribitik lau milia, berriz, Donostiara.

Jakin ezazu Hondarribian gainean lau adarren antzeko lau irtengune dituen mendi handi bat ikusiko duzula, La Lune izenekoa. (11)

Badia librea duen pasajera (12) joan nahi baduzu, Higer inguru horretan erreferentzia onena mendi hantuste (13), gainean dorre handi samar bat duen mendi handi hori da; Donostiako badiaren eta pasaje horren artean dago, eta berak babesten du Donostiako badia.

Hurbiltzean badiatik gertu dagoen hondar-pila handi bat ikusiko duzu, pasaje horretatik gora joanez, ez dago mendi bat besterik biren artean, borrokari izenekoa.

Edozein denborale dela ere babeslekua izango duzu eta edonolako marea delarik ere sar zintezke, baina sarreran bada mendebaldera atzerarazten zaituen haitz bat, baina ez hainbeste joan mendebala edo hego-mendebala denean, laurden bat hegoa, ez zara sartuko bare ez badago, erresaka handia baitago. Urgull mendiaren aurrean bada tontor zorrotzeko mendia, baxua, konkor samarra eta oso luzea, irudian ikusiko duzun bezala.

Getariko uhartea (14) Donostiatik lau miliatara dago. Eta haren ondora gerturatuta, goitik bezala agertzen da.

Getarian lehorreratu nahi baduzu, uhartearen hego-hego-mendebaldean eta bere ondoan lehorrera zaitez. Ipar-ipar-ekialdetik eta mendebaletik babestuko zaitu eta uhartearen eta lurraren arteko mendebalde hego-mendebaldetik etorriko zaizu (haizea), eta uhartearen eta lurraren arteko hego-mendebaldetik; eta baita hego-hego-mendebaldetik ere; hamabi braza egongo dira sakonean eta erosoa da.

Jakin ezazu Zumaiako zeharbidean dagoela Itziar izeneko mendi bat, malkartsua eta pikoa, ekialdera.

Eta jakizu Deba eta Zumaia artean kostaldea argia dela.Milia bat dago Getariatik Zumaiara.

Erreferentziak eta oharrak

aldatu

(1) Rôles de Oléron edo Epaiak itsasoko eskubideen bilduma bat zen eta ohituren lege bateratua bilakatu zen Atlantikorako, Itsasoko Kontsulatuaren Liburua Mediterraneorako zen bezalaxe.

(2) Erreforma gregoriotarraren egutegia da, 1582an egina. eguzkiaren mugimenduari egokitzeko 10 egun kendu zitzaizkion egutegiari, beraz, urte horretako urriaren 4ko ostegunari urriaren 15eko ostiralak jarraitu zion. Frantzian abenduan egin zen kenketa, 9tik 20ra igaroz.

(3) Ibai-ibilguko kanal naturalak Garonaren bokalean.

(4) Lieue. Antzinako neurri zaharra, 4 kilometro ingurukoa.

(5) Garai hartan lurrari lotuta zegoen. Gaur egun uhartetxo bat baino ez da Cordonanne, antzinako dorrearen gainean eraikitako faroarekin.

(6) Boucuult de Buyonne. Mapetan eta eskutitzetan embouchurede de l\'Adour bera da. Bada Bocau izeneko herrigune bat.

(7) (8) Izen arrunt eta izen berezi gisa azaltzen da.

(9) Les Briquets eta bokalea (bocana), haien eta Punta Santa Anaren artean.

(10) Mugarri bereizgarria.

(11) Marrazkiaren deskribapena eta profila gaur egun Aiako Harria edo Les Trois Couronne izenez ezagutzen dugunarena da, zalantzarik gabe. Bestalde, la lune izenak gertu dagoen Larrun (La Rhune) mendiaren antza du.

(12) Pasaia.

(13) Urgull. Gaur egungo itsasbideak ere horrela deitzen dio: Urgull Mendi edo Orgullo.

(14) Garai hartan uhartea zen.