Lapurdiko kostaldeko gidaliburua

Baiona

aldatu
 
Atturriren itsasoratzea

Lapurdik, Iparral­deko lurral­derik sartal­dekoenak, 857 km2 ditu eta Baiona du hiriburu. Hiri gu­txik dute hain izaera nabarmena eta bi­txia. Walter Benjaminek esan ohi zuen bezala, Baionak bisitariak harrituta uzten ditu, hiria bera ez da harri­tzen ordea.

Gertakizun historikoak

aldatu

Baionari buruz­ko aipamen an­tzinakoenak erromatarren garaikoak dira, IV. mendekoak hain zuzen. Novempopulaniako tribunoaren egoi­tza zen, akitaniar eta baskoi ase gabekoen aurrean beti er­ne.

Mendeetan aurrera eginda, bisigodoen, bikingoen eta normandiarren erasoen eskarmentua izan ostean, hiri bezala antola­tzen da Baiona. 1193an, ordea, Lapurdiko biz­kondeek —jaun­txoek— eskubideei uko egin eta Ingalaterrako errege‑erreginen eskuetan jarri zuten hiria. Risco historiagileak adierazitakoaren arabera, ingelesek Lapurdi hartu aurretik Nafarroako errege‑erreginen lurral­dea zen. Dena dela, hiriaren garai bikainena Ingalaterrako errege‑erreginen eskuetan egondako hiru mendeak dira (XII. mendearen erdial­detik XIV. mendearen erdial­dera arte). Garai hartan Ingalaterrako errege‑erreginak Akitaniako dukeak ziren. Ibai‑portua sustatu zuten, mer­katari eta salerosleei bidesariak kobra­tzeko eskubidea eman zieten baionarrei, eta Baionako txanponak egin zituzten gaztelu zaharrean. Horrenbestez, Baiona izan zen Ingalaterrako errege‑erreginen baluarte nagusia Gaskoniako gol­koan.

1451n, Baiona eta haren eskual­dea Fran­tziako errege‑erreginen eskuetan geratu zenean, udal‑eskubideak gal­du eta txirotu egin ziren. Betidanik, Gaztelako eta Fran­tziako errege‑erreginek Baiona hartu nahi izan zuten; horregatik, gotorleku itxura eman zioten, mugako hiri baten itxura. Hain zuzen ere, Victor Hugok Baionara egindako bigarren bisitan, gotorleku‑itxura hura ez zi­tzaion batere atsegina iruditu. Instalazio militarrak jar­tzeko, Baionako auzo ba­tzuk sun­tsitu zituzten 1523an. Vauban jenio militarrak zitadela eraiki zuen, eta gotorlekuen sukarrak XIX. mendearen erdira arte iraun zuen. Labirinto haiei esker, Wellington jeneralaren blokeoari aurre egin zion Baionak.

Ibaien artean bi Baiona

aldatu

Defen­tsa‑premiak hirigin­tza bal­din­tza­tzen bazuen ere, Erdi Aroan hiria Errobi eta Adur ibaiek jarritako muga naturalen artean hedatu zen. Erromatarrak gaur egungo katedrala dagoen muinoaren gainean jarri ziren, eta enklabeari Lapurdum esaten zioten.

Adur ibaiaren inguruan daude XVII eta XVIII. mendeetan eraikitako kale garran­tzi­tsuenak: Boufflers eta Paulmy hiribideak, rue Thiers eta Port Neuf. Hiri‑antolaketa horretan eragina du Errobi eta Adur ibaien el­karguneak (le Reduit), udal‑jauregitik ikusten denak.

Adur pa­txada­tsua, az­ken 30 km‑tan, Euskal Herriaren ipar‑muga da. Izan ere, Saint Esprit zubi ederra zapal­du orduko Gaskonian gaude.

XIX. mendaren erdial­dean, Sant Esprit auzo gaskoia Baionari anexionatu zi­tzaion. 1602an Espainiatik bidalitako hainbat judu auzo horretan bizi­tzen jarri ziren. Horrenbestez, Baiona gaskoia eta Baiona euskal­duna bereizi daitez­ke.

Portua

aldatu
 
Atturriko portuaren irudia

Az­ken 7 km zabaletan, Baionako ibai‑portua da Adur. Hala da behin­tzat 1528z geroztik. Dena dela, gaur egungo Boucau ez da itsasorako bide bakarra izan; beste irteera ba­tzuk ere erabil­tzen zituzten —esate baterako, Capbreton— baina ekai­tzen ondorioz itxita geratu ziren. Auskalo zenbat ardo, olio, gari eta artile on­tziratu zuten Baionako portuan, Nafarroatik ekarrita.

Ibaiaren bi er­tzetan hedatu dira industria‑gunea eta moilak. Haietan on­tziratu dute Lacq eskual­detik ekarritako sufrea, petrolio findua, zementua, Landetako egurra, eta eskual­deko arto‑uzta oparoak.

Mugimendu hori guztia Baionako mer­katari­tza‑ eta nabigazio‑ganberak antolatu du. Erakundea 1726an sortu zen, eta mende erdi bat geroago Baiona portu aske izatea lortu zuten.

Ibaiaren ez­kerral­dean, Blanc Pignon bizitegi‑auzoaren parean (XVI. mendeko mediku ospe­tsu baten izena jarri zioten auzoari) Klub Nautikoa aur­kituko dugu, Angeluko udal‑barrutian. Txalupa motordunak, yate txikiak, bailandrak eta gainerako laketon­tziak atraka­tzeko instalazio ezin hobeak ditu.

Baionako kaleetan ibil­tzea atsegina da; izan ere, hiriaren ikur ofiziala —Numquam polluta— ondo irabazia du Baionak. Lubakiz eta baluartez jositako inguru harresituaren zakartasuna ere arin­tzen dute baionarrek hainbeste berdegune jarrita.

Baiona handian ibiliko gara eta udale­txea (la Mairie), ibaiaren meandro handian ainguratutako udal‑jauregi dotorea, izango da gure abiapuntua.

Udale­txearen atzeal­dean dago De Gaulle generalaren plaza xehea, musika‑kiosko eta guzti. Haren ondoan daude Leon Bonnat lorategiak, margolariaren busto bat gailen­tzen delarik. Lorategi horietatik jo dezakegu mer­katari­tza‑kale jende­tsuetara: Thiers, Victor Hugo, Port Neuf... eta ar­kupe alaiak ikusiko ditugu.

Muinorako bidea hartuko dugu eta Château Vieux edo gaztelu zaharraren harresien ondoan ibiliko gara, udal‑ar­txibo eta ‑liburutegi ospe­tsuak ere ikusiko ditugu, go­tzaindegia, Pasteur plaza eta hango magnoliak...

Katedrala

aldatu

Katedrala bisita­tzea izan daiteke gure ibilal­di­txoaren helburu. Erromatarrek leku horretan bertan jarri omen zuten Junori eskainitako tenplua. Dena dela, Ama Birjinari eskainitako katedrala da (Notre Dame), Fran­tziako gehien­tsuenak bezala. XIII. mendearen erdial­dean egindako eraikin gotikoa da, Fran­tziako Champagne eskual­dean eraikitakoen an­tzekoa, baina txikiagoa.

Erdiko nabeak triforioa du eta alboetako bi nabeak baxuagoak dira. Absideko habeartea du, hartara errazagoa da abside‑kaperetara sar­tzea. Al­dare nagusia Carrarako marmolez egina dago, zilarrez­ko xafla bozel­duak txertatuta. Gangako gil­tzarri ba­tzuetan lehoinabarrak ageri dira, Ingalaterrako erregeen sinbolo. Beirate ba­tzuk XV. mendekoak dira.

1641ean sute batek kalte handiak eragin ziz­kion eraikinari. Kanpandorreetako orra­tzak orain dela mende bat berritu zituzten. Klaustroa bilera publikoak, prozesioak eta liturgia‑ekital­diak egiteko erabil­tzen zuten, eta hilerri bezala ere bai. Besteak beste, han dago Leopol­dine de Lorraine prin­tzesaren hilobia. Klaustroko ar­kupea handia eta ederra da. Berri­tze‑lan ba­tzuen ondoren, portada sakristiaren barruan geratu zen; haren ar­kibolta bat aingeru musikariez apainduta dago, eta haietako batek txistua eta danbolina jo­tzen ari da.

Paseoan aurrera

aldatu

Lachepailleten pasatuko gara an­tzinako Boucherie dorrearen parean. N‑10 zehar­katuko dugu eta egoera onean duden harresiak eta lubakiak ikusiko ditugu, baita Espainiako Atea, eta XVII. mendearen erdial­deko iturria eta ermita, San Leonen martirioaren oroi­tzapenetan. Hiriaren zaindaria da San Leon, eta IX. mendean Baionako elizbarrutiaren go­tzaina izan zen. Barruti horretan daude udal‑kirol­degiak eta Club Aviron Bayonnais el­kartearenak.

Gotorlekuak utzi eta Paulmy zumardira aterako gara: euskal estiloko bizi­tza bakarreko etxe tipikoen ilara, lorategiak, par­keak, eta, atzean, harresia, eta Lehen Mundu Gerran hil­dakoen omenez egindako monumentua, Brasseurek diseinatua. Gertu dago Arenas zezen‑plaza. Esaten dute 1701ean Filipe V.ak bisita egin zuenean korrida bat antolatu zutela, Espainiakoen an­tzera. Harrez­kero, kaleko en­tzierroen ordez korridak jar­tzen hasi omen ziren, pixkanaka.

Baiona Txikia

aldatu

Mayou zubitik Baiona Txikira pasatuko gara (la Petit Bayonne). Aurrean dugu le Reduit, bi ibaietako urak ebaki­tzen dituen branka baten an­tzera. Baionarrek bron­tzez­ko monumentua egin zioten Lavigerie kardinal baionarrari, Afrikako apostoluari.

Kale tipiko bat hartuko dugu, rue Bourgneuf, Erdi Aroko Baiona Txikian sar­tzeko. Auzoak Lizeo Tekniko ederra du. San Andres eliza neogotikoa da, eta bi dorre zapal ditu, Parisko Notre Dame gogorarazten dutenak; barrual­dean Ama Birjina ederra aur­kituko dugu, Bonnatek egina.

Alboko plazan lineako autobusak egoten dira, barrual­deko herrietatik etorritakoak, horregatik inguru horretan euskara gehiago en­tzuten da. Aurrean dago Château Neuf edo gaztelu berria, XVII. mendekoa.

Bonnat museoa eta Euskal museoa

aldatu

Federico Bastiat politiko gailenaren izena daraman kalean garran­tzi handiko museoa dago: Bonnat museoa, instalazio moder­noez hor­nitua. León Bonnat (1833‑1922) margolari baionar kemen­tsuaren 142 artelan daude ikusgai. Artista bizirik zegoela sorterriari egindako dohain­tza da: esmalteak, tapizak, marfilak eta artelan‑bil­duma oso bat, haiekin museo bat sor­tzeko. Museoan ikus di­tzakegu Egiptoko objek­tu etnografikoak, Rodinen eskulturak, Rembrandten eta Dureroren irarlanak, XIV. mendeko pintura erlijiosoak eta Flandesko, Alemaniako, Italiako, Espainiako eta Fran­tziako maisuen olioak.

Oso gertu, Errobi ibaian islaturik, Dagourette etxea ikusiko dugu, Errenazimentuko aurreal­dea duena. Han dago Musée Basque kuttuna. Jasotako dohain­tzei esker, 1934an inauguratu zuten, C.W. Boissel zuzendari zela. Ar­keologiari eta etnografiari eskainitako atal oparoa du eta Baionako tradizioen ar­txibo bikaina.

Saint Esprit auzoa

aldatu

Adur gaineko Saint Esprit zubi liraina, Baiona gaskoia eta Baiona euskal­duna ba­tzen dituena, zehar­katuko dugu. Zubiari izena eman dion auzoan trenbide‑geltoki ederra dago. Haren ondoan Espiritu Santuaren eliza txikia ikusiko dugu, gotiko berankorra. Egurrean zizel­katutako artelan ederra dago han, XV. mendekoa; Egiptoko ihesa irudika­tzen du eta Bidaiarien Ama Birjina esaten diote. Auzoko Maubec kalean, berriz, sinagoga eta israel­darren hilerria daude.

Muino batean, Lesseps moilen parean, an­tzinako gotorlekua edo zitadela dago, XVII. mendekoa, Vauban nekaezinak egina.

Hiriaren inguruan paseo eta paisaia bi­txiak daude, haietako ba­tzuk Baiona, Angelu eta Biarritz (BAB) ba­tzen dituzte. Zaila da hiru udalerrien mugak zehaztea, 100.000 biztanle eta 64 km2 dituen hirigune bakarra osa­tzen baitute.

Administrazioa

aldatu

Politikaren eta administrazioaren esparruan, Pirinio Atlantikoen Prefek­turaren mendean dago Iparral­dea. Haren egoi­tza Pauen dago, eta Baionan suprefetura dago, nahiz eta az­ken ehun urteotan Baionako euskal prefek­tura sor­tzeko hainbat herri‑eskaera egin. Dena dela, Iparral­dearen ardatz ekonomiko eta kulturala da Baiona.

Mugerrera, Bellocera eta Bastidara txangoa

aldatu

Irten gaitezen hiritik, Adur edo Ibai onaren ez­kerral­deko er­tzetik (Hiriaren izena ere ez ote da Ibaiona?). Oraindik ere ikus daiteke zirga‑bidea (chemin de halage). Han zal­diek atoian eramaten zituzten gabarrak, ibaian gora igo­tzeko.

8 km‑ra Mugerre dago, muino batean. San Joan Bataia­tzailearen elizak bi galeria ditu, trauskil landuak; olio interesgarriak ditu, pasarte historikoetan oinarrituak, eta disko‑formako estelak. Plazan daude Mahatcheverria eta Mikoltegi etxeak, euskal ar­kitek­tura bi­txia dutenak; eta al­dirietan, berriz, Agerria jauregia, fa­txadaren alboetan bi dorre dituena. Toki gailenean monolito bat dago, kanoi txikiez inguratua, 1813‑1814an aberriaren al­de hil zirenen omenez. Sekulako bistak.

Lehun­tzeraino jarraituko dugu, han premostratenseek abade‑etxe bat egin zuten XII. mendean, Gers biz­kondeak emandako lursailean. Abadiak 43 hek­tareako uhartea zuen, Adur ibaiaren erdian. Haien eliza erromanikoa ikus dezakegu, abside ederra duena. Bi­txia da kanpai‑horma hirukoi­tza, Zuberoako elizek izan ohi dutenaren an­tzekoa.

Hurrengo udalerria Ur­keta da (Urcuit da izen ofiziala), bizileku xarmanta. Eliza txiki bat du; portada gotikoa da eta trauskil landutako frisoa du. Erdiko erretaula txikian San Esteban dago, hari eskainitako eliza baita. Hilarrien ilara ederra. Apartexeago, gaztelu bat dago: château de Souhy; eta, errepidearen ondoan Eyheraxarria errota eta zubia.

Ahurtira hurbil­tzen garenean Adur ibaiaren handitasunaz ohar­tzeko aukera izango dugu, han goitik begiratuta. Ahurtik ere ibai‑portua izan zuen garai batean, eta, agian itsasminak eraginda, itsason­tzi baten maketa jarri dute herritarrek eliza barruan.

Kilometro gu­txi ba­tzuk egin, eta Belloceko beneditarren abadiara iri­tsiko gara, euskal liturgiaren arragoa eta gregoriar kantuaren gotorleku. Komunitateak haztegi pilotua du ardi la­txen esnearekin gazta egiteko. Inguruko ganaduzaleekin eta baserritarrekin batera, nekazari­tza‑kooperatiba batean parte har­tzen du. Segura kardinala Espainiatik kanpora bidali zutenean, Errepublika garaian, abadia horretan aur­kitu zuen babesa. Eraikina moder­noa da, an­tzinako estelak dituen hilerria ez bezalakoa. Fran­tziako agintariek 1903an dekretuz agindu zutenean beneditarren kanpora­tzea, Belloceko fraide ba­tzuk Gipuz­koako Goierrira joan ziren eta Laz­kaoko beneditarren komunitatea sortu zuten.

3 km soilik eginda, Bastida aur­kituko dugu: plaza polita, etxe aterpedunak, eta Ama Birjinari eskainitako eliza, portada gotikoa eta alboko eliz­pe rustikoa duena. Kapelagile ospe­tsuen herri horretan, Gaztelatik eta Nafarroatik bidalitako hainbat judu sefardi jarri ziren bizi­tzen. Orain ere ikus daiteke hebrear hilerria, eta hilobietan izen hauek ageri dira: Isabel Gómes, Gaspar Lópes, Abraham Pas, Imaz abizena zuen andre bat, eta beste andre bat, haiek erabil­tzen zuten egutegiaren araberako herio­tza‑data ida­tzita (gure egutegian jarrita: 1785eko uztailaren 31).

Donibane Garazira txangoa

aldatu

Bar­neal­deko errepidea hartuta, 56 km dira. N‑132 hartu behar da Larresororaino, eta handik aurrera N‑618.

Uztari­tze

aldatu

Uztari­tze bisitatuko dugu. Errobi ibaiaren ibar emankorrean dagoen udalerria da, garai batean ibai‑portua zuena. Eskual­deko buru da gaur egun, eta Lapurdiko hiriburu izan zen sei mendez. Gaztelu zaharraren (gaur egun udale­txea) ondoko plazak gogora ekar­tzen ditu lapurtarrek Uztari­tzen egin ohi zituzten bil­tzarrak. Aipa­tzekoa da metro ba­tzuk haran­tzago dagoen etxea: Sekastenia, Lapurdiko etxe tipikoa, 1570ean eraikia.

Muino baten gainean elizbarrutiko seminarioa dago, eta San Fran­tzisko Xabierri monumentua, F. Bibersteinek egina. Jauregia ere ikus dezakegu, Garat anaien jaiote­txea. Domingo Garat (1749‑1833) “bil­tzarraren defenda­tzailea” historia‑liburuetan gehiago agertu ohi da; irakasle, enbaxadore, idaz­le eta legelari bezala gailendu zen, eta ministro izatera ere iri­tsi zen. Beste anai bati —Pedrori, hain zuzen— Fran­tziako Orfeoa esaten zioten, ahots aparta bai­tzuen.

Indianoek Ameriketatik itzuli ostean egindako etxe dotoreak eta jauregi­txoak ageri dira. Adierazgarriena Lauta jauregi­txoa izango da, 1876an Lautatik (Txile) itzulitako emigra­tzaile batek eraikia.

Oso gertu, goian eta ibilbidearen eskuinal­dean Larresoro dago, en­tzute­tsua makilak egiten dituztelako eta hango elizan Pietate hunkigarria dutelako.

Baina jarrai dezagun Kanbora. Etorbide zabalak ditu, eta lorategi ugari. Arretaz begira­tzen duen bidaiariak gal­de dezake: hainbeste lorategi eta berdegune artean... non dago, ordea, herria?

Ar­naga Museoa

aldatu

Hiri‑bazterrean, erromantikoek hi­tzordua dute Ar­naga etxe dotorean eta inguruko lorategietan. XX. mendearen hasieran eginarazi zituen fran­tziar an­tzer­kigile eta akademiko Edmond Rostandek, Cyrano de Bergerac nobelaren egileak.

Ar­naga etxea euskal ar­kitek­turaren emai­tza bikainenetako bat da, eta hango lorategiek, zuhaixkek, iturriek, urmaelek, pergolek eta glorietek Versaillesko ku­tsua dute. Leku bake­tsu horretan ida­tzi zuen Rostandek Chantecler, eta Ar­naga izan zuen bizileku kuttun haren bizi­tza gaixoberaren az­ken hamabi urteetan, 1918an hil arte.

Gaur egun, lursail‑museoa Kanboko Udalarena da, eta jendea sar daiteke bisita egitera. Hau da idaz­learen ongietorria, marmolean zizelatua: Gure urrez­ko argia parteka­tzera eta zeruertz al­dakorren jaial­dian parte har­tzera zatozen hori, sar zaitez zure biho­tzarekin soilik. Ez ezer ekarri mundutik, eta ez eman jendearen berriketen berri.

Kanboko San Laurendi elizaren inguruetan ibiliko gara. Lorategian hilarri bil­duma jarri zuten. Bistak oso erakargarriak dira, Errobi ibaiaren sakonunea ikusten baita. Elizaren barruan San Leon irudika­tzen duen estatua dago, Anne de Neubourg erreginaren oparia. Makabro samarra da, egia esan: lepoa moztuta ageri da San Leon, burua eskuetan duela. Edmond Rostanden oroi­tzapenetan monumentu bat jarrita dago Kanbon, eta idaz­learen izena jarri zioten etorbide bati.

Itsasu

aldatu

4 km soilik egin behar dira Itsasura joateko. Lapurdiko mugan dago, Ar­tzamendi telekomunikazio‑gunearen ondoan. Itsasu polit horretan hazitako gereziak en­tzute­tsuak dira Fran­tzian. Mila biztanle inguruko herri bake­tsua izan arren, badute kirol‑abiaziorako eta aeromodelismorako zelaia. Haren ondoan dago Haroztegiko Guru­tzea.

Euskal Herriko udalerri gehienetan bezala, eliza gailen­tzen da: San Fruk­tuoso eliza handia da, eta dorrean orra­tza du. Hiru solairuko galeria zoragarria da, rustikoa eta zizel­katua. Karelean, al­katea eser­tzen den lekuan, hauxe jar­tzen du: Iaun Auzapeza. San Fruk­tuosoren tailu herrikoia korupean dago (Murtuts esaten diote). Albo batean tamaina handiko olio bat dago, eta uste da Murillok margotu zuela. Kanpoan, parterre baten gainean, Iparral­dearen konpromiso politikoa adierazten duen harri zizel­katua: Itsasuko Ageria 1963. Oso gertu, Errobi ibaiaren er­tzean, oso zulo bi­txia duen har­kai­tza dago, ojiba‑itxurako atea dirudi eta Atekagaitz edo Pas de Roland esaten diote.

Bidean ikusiko dugu ibai garbi horretan arrain ugari dagoela; arrain‑haztegiak ere badituzte eta amuarrain irisatuak hazten dituzte.

Bidarrai

aldatu

Nafarroa Beherean bisitatuko dugun lehen herria Bidarrai izango da. Zubi gotiko liraina du: Infer­nuko zubia edo pont d’Enfer. Iparla mendiaren laugune batean dago baserri‑gunea: enparan­tza, etxe ba­tzuk, hilerria (eta hilarrien bil­duma interesgarria) eta eliza erromanikoa. Bidarrai pozez zora­tzen da Corpus zor­tziurrenaren jaia ospa­tzen dutenean.

Arrosa inguruko lurral­de horietan mahastiak ageri dira. Orreagako fraideek ekarri zituzten lehen landareak eta gero hedatu dira. Ibaian sarritan ikusiko ditugu piraguistak, afizioa oso hedatua baitago inguru horietan.

Donibane Garazi

aldatu

20 km inguru egin eta Donibane Garazira iri­tsiko gara, Nafarroa Behereko hiriburura. Lurral­deak 1.336 km2 ditu eta biztanle‑den­tsitate txikia. 1530 arte Nafarroako Erresumako seigarren merindadekoa zen (bortuez bestal­deko merindadekoa) baina, erregearen erabakiz, Fran­tziaren eskuetan geratu zen.

Neurri handi batean, Donibane Garaziko hirigunea eratu zen Done Jakue bideko erromesei esker. Garaziko ibar alai horretan adorea har­tzen zuten (eta makilak ere bai!) gero Orreaga bel­durgarria zehar­ka­tzeko.

Donibane Garazi oso gustura dago harresien artean. VIII. mendean bazituen harresiak, baina gaur egungoak, jakina, moder­noagoak dira. Harresiak triasikoko harri gorriz eginak daude, eta barrual­dean Jaso oine­txea dago (San Fran­tzisko Xabierren aitaren abizena). Parrokia‑elizan ojiba‑estiloaren arrastoak nabari dira, eta zitadelako kale pikoa oso txukun eta dotore gal­tzadatua dago. Alboetako etxeen ateburuetan idaz­kun interesgarriak ageri dira eta an­tzinakoena 1510ekoa da. Eraikin horietako bati Apez­pikuaren kar­tzela esaten diote, Mendebal­deko zisman Avignongo aita santuen al­de agertu zen apez­pikua gogoan harturik. Harresiaren goial­deko ateak Done Jakue bidearen kalera ematen du, erromesen joan‑etorria ain­tzat hartuta.

Muinoaren gailurrean zitadela al­txa­tzen da, haren diseina­tzaile Vaubanen dotoretasun‑mar­karekin. 1936ko Gerra Zibileko exodoan Euskal Herriko ehunka haurrei ostatu eman zieten Donibane Garaziko zitadelan.

Errobi gaineko zubia, elizaren ondoan, Espainiako kalearekin lotuta dago. Hemen, Artizarra gozogin­tza‑lantegian gateau basque zoragarria egiten dute, ahoa ur egiteko modukoa... Ibaian gora zer­txobait eginda, zubi erromatar eder bat aur­kituko dugu, mendeetan iraun duena. Edozein zubitik ikusten dira amuarrain jolasti gainelikatuak, herritarrek eta bisitariek emandako jatenari esker.

Donibane Garazi Juan Huarteren sorterria da. Filosofo, mediku eta psikotekniaren ai­tzindari hori herrikide­tzat har­tzen dute Nafarroa Garaiko biztanleek; izan ere, Huarte jaio zen unean, Donibane Garazi Nafarroa Garaikoa zen. Huartek ida­tzitako Examen de Ingenios para las Ciencias liburua espezialitate horretako erreferen­tziaz­koa da oraindik ere.

Halaber, Donibane Garazikoa da Naparroa Zaharraren Adiskideak kultura‑el­kartea. Uda‑garaian, gainera, euskal pilotaren museoa bisitatu daiteke. Astelehenero azoka egiten dute, eta eskual­de guztiko jendea bil­tzen da.

8 km eginez gero, Ar­negiko mugara iri­tsiko gara, eta gero Luzaide, Ibañetako gaina, Orreaga... Ar­negin Karlos VII.ak itzuliko zela agindu zien jarrai­tzaileei (¡Volveré!) baina ez zen inoiz itzuli. Denbora izanez gero, txangoa luzatu daiteke: Auritz, Aiz, Iruña...

Aisia eta festak

aldatu

Uda‑garaian, ibilal­di turistikoa egiten duten itsason­tziak (“bateau mouche”) atera­tzen dira Baionako portutik (Quai Mousserolles) eta Adur ibai emari­tsuan gora 30 km egiten dituzte Peyrehoraderaino iristeko. Adur ibaia Pirinio Garaietan sor­tzen da, Tour­nieten, eta 338 km egin ondoren iristen da Baionako bokalera.

Abuztuaren lehen astean festa‑giroa nagusi da hirian: fanfareak, zezenak, kermezak, su artifizialak.

Uda‑garaiko ostegun ilun­tzetan De Gaulle plazako kioskoan Harmonie Bayonaise musika‑bandak doako kon­tzertua ematen du.

Uztailaren erdial­derako nazioarteko fol­klore‑jaial­dia antolatu ohi dute.

Angelu

aldatu

Baiona eta Biarritz ezagunen artean ez­kutuan gera daiteke Angelu. Bi udalerri horiek alboan dituela, zaila da mugak zehaztea. Izan ere, BAB hirigune sendoa da, eta Lapurdiko biztanleen erdia baino gehiago hor­txe bizi da.

Baina Angeluk 26,5 km2 ditu; hortaz, zabalagoa da Baiona baino, eta Biarri­tzen azaleraren bikoi­tza du. Gainera, Angeluren itsaser­tza luzeagoa da haiena baino: Adur ibaiaren bokalean hasten da Angeluko hondar­tza eta San Martin lurmuturreraino iristen da, Biarriz­ko itsasargia dagoen lekuraino, hain zuzen.

Angeluko geografia askotarikoa da: iparral­deko itsasal­detik hasi eta nekazari­tzan eta abel­tzain­tzan oinarritutako barrual­deko lurral­deetaraino, Arrangoi­tze eta Basusarri udalerrien mugan.

Angelu, garai batean, baso hosto­tsua izan zen; gero, pixkanaka, baso hura desagertu da, zuhaizti ba­tzuk irauten badute ere. On­tzioletara eramandako egurrak eragin handia izan du pobre­tze‑prozesu horretan.

Angeluko ia itsasertz guztia hondar­tza da, zer­txobait hau­tsia, itsaso zabaleko olatuen erasoa paira­tzen duena. Atzeal­dean, berriz, dunak dauz­ka. 7 km‑ko hondar­tza hori kai‑mutur artifizial ba­tzuen bidez banatuta dago. Hondar­tza‑zati bakoi­tzak izena, sarbidea (dunen artean), apar­kalekua, eta bainu‑zerbi­tzuak ditu. Hondar­tzen izenak hauek dira: Cavaliers, Chiberta, L’Océan, Sables‑D’Or, Madrague, Marinela, Kor­tsarioak, Petit Chambre d’Amour eta Chambre d’Amour.

Az­ken hondar­tza horrek San Martin lurmuturrarekin bat egiten du, bihurgune bat eratuz. Angeluren mendebal­deko muturrean gera­tzen da, eta, ziur asko, bi­txiena da. Chambre d’Amour esaten diote, behin batean ezusteko itsas kolpe batek bikote maitemindu bat eraman bai­tzuen, hondar­tzan besar­katurik zeudela, itsasoari begira.

Pierre de Lancrek, Inkisizioko epaile ankerrak, eskuetako ha­tzak ere sorgin bihur­tzen zi­tzaiz­kionak, 1609an ez zituen begi onez ikusten hondar­tza horretara joaten ziren bainu‑har­tzaileak... Gaur egun, familien­tzako oporretarako gunea da, maien ar­kitek­tura inspirazio‑iturri duena, eta estatuaren eskuetan dago.

Angeluko hondar­tzarik ezagunena Chiberta da, dunetan eraikitako turismo‑gunea, itsaser­tzetik ehun bat metrora. Hotel erosoak eskain­tzen ditu, eta igerilekuak, tenis, 18 zuloko golf‑zelaia, patina­tzeko pista, eta Chibertako ain­tzira lasai­tzailea, ur gazia duena, guzti‑guztia pinuz inguratua.

Errepidearen, hondar­tzaren eta Adur ibaiaren bokalearen artean daude hipodromoa, uso‑tiroa eta Bocau ain­tzira txikia.

Pinu asko harean erroturik, bizi­tza bakarreko etxe xumeek, etxe dotoreek, eta pasea­tzeko leku zoragarriek osa­tzen dute Chiberta eta Chambre d’Amour, biak ere moda‑modakoak, XIX. mende ludikoan jet society eta abar etor­tzen hasi zirenetik.

Bost bideen el­kargunetik (horregatik esaten diote Cinq Cantons) hirigunera sartuko gara eta San Leon eliza aur­kituko dugu, XVI. mendekoa; haren ondoan hilerri zaindua, eta udale­txe moder­noa, Andaluziako estiloko patioa duena, eta par­ke publiko bikaina, eskultura ba­tzuekin apaindua.

N‑10 zehar­ka­tzea nahikoa da Parmako aireportura iristeko, eta haren zati handi bat Angeluko lurretan dago.

Kilometro bat egin aurretik Brindos ain­tzira aur­kituko dugu, eta haren uretan islaturik Brindos gaztelua. Ingurua ederra da eta gazteluko gela atseginak jate­txe ospe­tsu bihurtu dira.

Baiona‑Angelu‑Biarritz el­karlotuta daude BAB bulebarraren bidez. Sarbide az­karra eta oso erabilia da hainbat lekutara iristeko: auzo jende­tsuetara, hipermer­katuetara eta Adur ibaian dagoen portura (Baionari dagokion atalean deskribatu dugu portua).

Festak

aldatu

Herriko festak mar­txoaren lehenengo igandean egin ohi dira. Abuztuaren bigarren astean Euskal kirolen astea izaten da. Uda‑garaian txirrindulari‑laster­ketak, xistera‑partidak Trinitatean, nazioarteko petanka‑lehiaketak, Neptunoren festa Chambre d’Amour hondar­tzan, kermezak, musika‑jaial­diak...

Getaria eta Bidart

aldatu

N‑10 errepide berean, Donibane Lohi­tzune eta Biarritz artean Lapurdiko bi herri eder ikusiko ditugu, Donibane Lohi­tzuneren kantoikoak: Getaria eta Bidart.

Getaria

aldatu

Etimologo ba­tzuen aburuz, Getaria toponimoa gaskoitik hartutako guaita hi­tzetik dator eta zelatari esan nahi du. Atlantikoko arran­tzaleek eskuar­ki erabil­tzen dute hi­tza da. Geta-herria (forma laburutua: Getaria) herri zelataria izan zitekeen. Orain dela urte ba­tzuk itsaslabarraren gainean erraz ezagu­tzen ziren baleak zelata­tzeko erabilitako dorre edo talaiaren aztar­nak. Udal‑zigiluan ere balea ageri da.

Gaur egun, Getaria garbi horrek eta bertako hondar­tza eraun­tsiek milaka kanpotar eta turista erakar­tzen ditu, uda‑garaian behin­tzat. Surfa eta urpeko arran­tza atsegin dutenen­tzat oso egokia.

XII. mendeko agirietan ager­tzen da lehen al­diz Getaria, nekazarien herria eta balea‑harrapa­tzaileen talaia. Geroago, arran­tza konben­tzionalean aritu ziren; portu txiki‑txiki bat erabil­tzen zuten, eta haren hondoan area zegoen. Gaur egun laketon­tziek soilik erabil­tzen dute, eta on­tzien­tzako arrapala ere badute.

Badirudi mundu honetako eta besteko botereek udalerriaren 11 km2 banatu dituztela: udale­txea geratu da bainu‑har­tzaileen, trenbidearen eta hondar­tzetarako bidearen inguruan. Ai­tzitik, San Nikolas eliza garai bateko herrigunearen muino gainean geratu da, inguruan hotelak eta bizi­tza bakarreko etxe xarmantak dituela. Elizak harriz­ko kanpai‑horma du, eta barruan pietate bat, oso trauskil landua. Albo batean busto bat dago: Mugaburu monsinorea (1850‑1910), Getariako semea eta Tokioko ar­tzapez­pikua.

Txoko lasai honek, Pirinio aurreko berde gozoan ageri diren etxe zuriekin, bisitarien­tzako hotelak ditu, haietako ba­tzuk lorategi eta guzti, esate baterako Pereria, lorategi ederra duena.

Bidart

aldatu

Gaur egun Bidarteko jarduera nagusia turismoa da, eta garai bateko alpargatagile trebeak ere oroi­tzapenen ku­txan gordeta daude. Bidartek hainbat hotel ditu, kanpinak ere bai, eta bainue­txe bat, ur sendagarriak dituena.

Ozeanoa eskuzabala izan zen Bidartekin, hondar­tza zabal‑zabalak eman ziz­kion, eta itsasertz harroa, arimaren begien­tzako ikuskizun al­dakorra.

Itsasoa ikusten goza­tzeko, iradoki­tzen dugu paseo bat egitea Santa Magdalena ermita xumeraino. 1820an zaharberritu zuten. Begiratoki aparta du itsaslabarra eta landazabala ikusteko, urrutian Ma­txi­txako eta Pirinioak ere ikusten dira.

Herrigunea oso tipikoa da: enparan­tza, pilotalekua, eliza eta haren inguruko hilerria eta 1937an eraikitako udale­txea (Herriko Etchea), euskal ar­kitek­turaren arabera egina. Udal‑armarriak adierazten du bidea hauta­tzean izan behar dugun iriz­pidea:

Santiago apostoluaren elizan egurrez­ko tailua gur­tzen dute, Compostelara begira Bidart zehar­ka­tzen zuen erromes‑andanaren oroi­tzapenetan. Elizan jende gehiago sar daiteke lapurtarren asmakizun bati esker: el­karren gaineko galeriak gizonen­tzako. Egurrez estalitako gangatik zin­tzilik dago korbeta baten erreprodukzioa, bela zuriak eliztarren kantuekin puztuta.

Oso orijinala da serbiar estiloko bataion­tzia, Serbiako Natalia erreginaren oparia; izan ere, XX. mendearen hasieran Sachino jauregian bizitu zen erregina.

Hilarri artistiko batean hauxe jar­tzen du:

Eusko Jaurlari­tzak Espes baroiaren jauregia alokatu zuen 1938an, ospitale eta gerrako elbarrien errehabilitazio‑zentro izan zedin. Agian horregatik daude gudari askoren hilobiak Bidarteko hilerrian.

Herriko plazan, pilotalekuaz gain, minigolfa ere badago. Ilbarritz auzoan, berriz, zal­di‑eskola dute, eta zal­diak aloka­tzen dituzte inguru erakargarri horietan ibil­tzeko.

Arbonara eta Ahe­tzera paseoa

aldatu

Landazabal alaira joko dugu, Arbona bisita­tzera. Mila biztanle pasa­txo ditu, eta haietatik asko beste leku ba­tzuetara joaten dira lanera. Orocenne moda‑sor­tzailearen Plan Cousutex jauregian eta haren lursail zabaletan gu­txiagotuen­tzako zentro bat jarri dute. Beste jauregi ba­tzuk ere ikustekoak dira, esate baterako Pouy, eta Argizagita, hotel bihurtua. Istrikanea etxeak (1751) ateburu landu bi­txia dauka.

Eliza eta haren kanpai‑horma handia gailen­tzen dira herrigunean. Eder­ki egindako pietatea ikus dezakegu, XVI. mendekoa, eta bataion­tzi erromantikoa.

Hurrena bisitatuko dugun herria Ahe­tze da. Bista bikainak ditu, eta artasoroak, eta belardiak... eta bake handia. Hilerrian Mattin Treku ber­tsolari zorro­tza, bigarren karlistadan Gipuz­koatik etorritako errefuxiatuen ondorengoa. San Martin elizak, karez erabat zurituak, margolan‑erretaula barrokoa dauka. Prozesio‑guru­tzea oso balio­tsua da, metal bi­txiez egina, eta apaiz‑etxean jaso­tzen dute, jakina.

Festak

aldatu

Getariako festak abenduaren 6an dira, San Nikolas egunean, baina hurrengo igandean ospa­tzen dituzte. Bidarteko jaiak abuztuaren 15, 16 eta 17an ospa­tzen dituzte: arran­tza‑lehiaketak, atxiki handia, musika‑kon­tzertuak, dan­tzak, suz­ko zezena.

Biarritz

aldatu
 
Biarritzeko hondartzaren ikuspegia

Erdi Paleolitoko harriak aur­kitu eta aztertu dituzte, eta badakigu historiaurrean jada jendea bizi zela Biarri­tzen.

Aipamen zaharrenetakoa kartularioan ageri da (Baionako Urrez­ko liburua, 1186koa). Bearids idazten dute, eta urte ba­tzuk beranduago Beiarrids.

Hasierako hirigunea hegoal­dean zegoen, goial­dean eta barrual­dera, San Martin eliza dagoen tokian, hura da, izan ere, zaharrena.

Biarritz udalerri independentea da; 1784 arte elizgizon batek, lau zinpekok eta hamabi diputatuk gober­na­tzen zuten hiria. Diputatuak demokratikoki hauta­tzen zituzten: lau auzo zeuden (Portua, Bustingorri, Hurlaga eta Alto) eta haietako bakoi­tzean hiru diputatu hautatu behar zituzten. Diputatuek, berriz, abadea eta zinpekoak hauta­tzen zituzten. Udale­txerik ez zutenez, elizaren ondoko areto batean bil­tzen ziren. Bertaratuak sar­tzeko adina lekurik ez zegoenean, hilerrian egiten zuten bilera. Garai hartan 1.700 biztanle inguru zituen Biarri­tzek.

Balea‑harrapa­tzaileak

aldatu

Biarritz kosmopolita eta dotorea balea‑harrapa­tzaile ausarten eta nekazari etsien herrixka izan zen, bai horixe!

Balearen harrapaketari buruz­ko aipamenek bete­tzen dituzte Biarriz­ko ar­txiboetan jasotako dokumentu, ak­ta, eta protokolo gehien­tsuenak; izan ere, bertakoen jarduera nagusia zen. Horrenbestez, udalaren armarrian balea ageri da, eta bost marinelek osatutako on­tzi bat, guztiak ere txapela buruan dutela, arpoia bota­tzeko prest. Idaz­kun hau jar­tzen du:

Aura, sidus, mare, adjuvant me. (Aireak, izarrek eta itsasoak lagun­tzen dvidate.)

XII. mendeaz geroztik, liskar ugari izan dituzte baionarrekin, Ingalaterrako erregearekin —Lapurdi haren eskuetan egon zen— eta Baionako apez­pikuarekin. Ia auzi guztiek baleen harrapaketarekin zerikusia zuten. 1284an Lapurdiko agintari eta Akitaniako dukeak aitortu zion Biarri­tzi baleak harrapa­tzeko eskubidea, balea bakoi­tzeko 10 libra ordainduz gero, katedralari eman beharreko hamarrenez gain.

Erdi Aroan, eta Aro Moder­noaren hastapenetan ere bai, talaiariak Biarriz­ko portuko La Humade dorretik begizta­tzen zuten itsasoa, balea noiz ikusiko. Ikustea lortuz gero, herrikideei albiste ona jakinarazteko, lasto bustia erre­tzen zuten, kea nabarmena izan zedin. Dorre hura bota zuten, ordea. Balea‑harrapaketaren eszena horiek errealismo handiz kontatu zituen Andrea Navagerok, Biarri­tzen 1528an egon zen bidaiari eta idaz­leak.

XVI. mendean, baleak inguru hauetan paira­tzen zituzten erasoengatik‑edo beste leku ba­tzuetara al­de egin zutenean, Lapurdiko balea‑harrapa­tzaileek Atlantikoa zehar­katu zuten haien atzetik, eta Labrador penin­tsulan eta Ter­nuan egiten zituzten denboral­di ba­tzuk. Gero, Ter­nuan bakailaoa harrapa­tzen hasi ziren, baleen ordez. Mende bat geroago, Amerikako kostal­dean arran­tza­tzeko debekuagatik, eta ingelesen eta holandarren konpeten­tzia gogorraren ondorioz, Biarriz­ko arran­tza‑on­tziak urri­tzen hasi ziren eta gaur egun ia ez dago arran­tza‑jarduerarik.

Bainu‑hiria

aldatu

XVIII. mendearen erdial­dean hiriak al­daketa fun­tsez­koa eta atzerakorik ez duena hasi zuen, eta urrats haien emai­tza da gaur egungo errealitatea: mundu osoan ospe handia duen bainu‑hiria.

Fran­tses iraul­tzaren ostean, itsasoan baina­tzea ez da jada erotuta dauden per­tsona bakar ba­tzuen joera, eta Napoleon Bonaparte berak aurreiri­tziak apurtu zituen eta Euskal Herriko itsaser­tzeko uretan sartu zen. 1840an Biarriz­ko udala turismoa susta­tzen, erakar­tzen eta antola­tzen hasi zen, itsasoa maite dutenek hain gogoko duten leku horretan.

Victor Hugoren idaz­luma erromantikoak “Alpeak eta Pirinioak” liburuan konplimendu hauek esaten diz­kio Biarri­tzi:

(Munduan ez dut ezagu­tzen lekurik, Biarritz baino atseginagoa eta bikainagoa denik. Neptuno zaharra inon ez dut ikusi Zibele zaharra hainbesteko indarrez, pozez eta handitasunez bota­tzen. Kostal­de hau guztia marmarraz beteta dago. Gaskoniako itsasoak karraska­tzen du, urra­tzen du, eta uharrietan luza­tzen du haren xuxurla mugagabea. Biztanle atseginak eta etxe zuri alaiak, duna zabalak, harea fina, hai­tzulo galantak eta itsaso harroa, Biarritz leku zoragarria da. Nire bel­dur bakarra da modan jar­tzea. Hala gertatuz gero, Biarritz, herri basati, landatar eta oraindik ere zin­tzo hau diru‑gose izango da. Biarri­tzek makalak jarriko ditu muinoetan, barandak dunetan, eskailerak amil­degietan, kioskoak har­kai­tzetan, eserlekuak hai­tzuloetan, prakak turisten soinean).

Onerako edo txarrerako, Victor Hugoren profezia bete zen. Biarri­tzek makalak, tamarindoak, horten­tsiak, arrosondoak eta pitosforoak landatu zituen ez­ponda eta muinoetan; barandak jarri zituen dunetan; lubakiak estali zituen eskailera dotoreekin... eta lurraren espekulazioarekin eta diru‑gosearekin ku­tsatu zen.

Horretan lagundu zuen 1838an estreinakoz etorri zen ilehori distira­tsu batek. Azaba­txe‑koloreko begi zoragarriak zituen eta erregina planta: Eugenia de Montijo, espainiar emakume ederra. Urte ba­tzuk geroago Fran­tziako koroa jan­tzi zuen, Napoleon III.arekin ez­kondu bai­tzen. Bikote inperialak 1855etik 1868ra bitarteko udak Villa Eugenia luxuz­ko etxe zoragarrian pasa zituen.

Errepublikako agintarien presen­tziak eta Paris‑Hendaia trenbidea mar­txan jar­tzeak eragin zuen Biarritz izatea Europa guztiko turismo‑gunerik gailenena. Hondar­tzen erregina erregeen hondar­tza bihurtu zen: Suediako Oskar II.a; Belgikako Leopol­do, ibiltari nekaezina; Errusiako enperatriza, Nikolas II.aren ama; Austriako Elisabeth, patu tragikoa izan zuena; Serbiako Natalia, eta haren seme gaixo Alejandro; Ingalaterrako Jorge V.a; Eduardo VII.a eta Ingalaterrako Vik­toria erregina; Espainiako Alfon­tso XIII.a. Aristokratak, Europako eta Hego Amerikako abera­tsak, ak­toreak... goi‑mailakoak Biarri­tzen el­kar­tzen ziren uda‑garaian, eta biztanleen kopuruak nabarmen gora egin zuen: 5.500 biztanle izatetik 18.000 izatera. XIX. mendearen amaieran 50.000 udatiar bil­tzen ziren Biarri­tzen.

Turista apal eta harroek Biarriz­ko itsasal­dea lauda­tzen dute: Bidarteko mugan dagoen hondar­tzatik (Plage des Basques) San Martin lurmuturreraino. Han 44 m altuko itsasargi zuria dago, 1834ean eraikia Luis XIV.ak eginarazi zuenaren ordez.

Hainbat hotel egin zituzten, udal‑kasinoa ere bai, Bellevue kluba eta kasinoa 1857an ireki zituzten, talasoterapia‑etxea, eta luxuz­ko etxe zoragarriak. Paris eta Londoneko luxu handiko dendek saltokiak jarri zituzten Biarri­tzen ere, eta hirian 36 egunkari txiki argitara­tzen zituzten.

Itsaser­tzean paseoa

aldatu

Biarritz­ko momumenturik aipagarriena natura bera da. Horrenbestez, iradoki­tzen dugu Belgikako Leopol­doren an­tzera etengabe ibil­tzea, eta Santa Eugenia plazatik eta haren inguruetatik ikusten dugunarekin harri­tzea eta goza­tzea. Izen bera duen tenplua neogotikoa da, eta Eugenia de Montijoren desioa izan zen hura eraiki­tzea. Elizaren barruan gailen­tzen da la femme á la fleur estatua, Real del Sartek egina. Har­kaitz ikusgarrien uharria saihestuz uz­kur­tzen da kirol‑ eta turismo‑portu txikia. Ez da garai bateko portua, berria baizik. Lehengo portua hemiziklo itxurako senaia txiki bat da orain; hirian sartuta dago eta bainu‑har­tzaileek eguz­kia har­tzen dute han, ipar‑mendebal­detik babestuta.

Arreta berezia merezi du Rocher de la Vierge har­kai­tzera egin beharreko bisitak. Uharri ausarta da, itsasoan sar­tzen dena. Pasagune metaliko batetik irits gaitez­ke haraino. Har­kai­tzaren gainean Ama Birjina dago, eta guru­tze bat ere bai, La Surprise on­tzia XIX. mendearen amaieran hondoratu zenean desagertu ziren guztien oroi­tzapenetan.

Begiratoki bi­txi horretatik ikusten da Iparral­deko kostal­dea, Aiako Harriaren hiruhor­tza, Larrungo euskal akropolia, Jaiz­kibel soil­dua, eta Gipuz­koako hainbat mendi, argi more misterio­tsu batez inguratuta.

Ama Birjinaren har­kai­tza utzi, eta, haren parean, Itsasoko Museoa ikusiko dugu, 1933an ireki zutena. Iker­keta hidrobiologikoen zentro garran­tzi­tsua da eta aquariuma ere badu.

Bellevue kasinotik aurrera, mendebal­detik ekial­dera, Hondar­tza Handia dago. Hótel du Palais parean Miramar hondar­tzarekin el­kar­tzen da, eta hura San Martin lurmuturreraino iristen da. Hondar­tza ospe­tsuaren alboetan har­kaitz handiak daude. Gainera, oinez­koen­tzako pasealeku zabala dago, udal‑kasinoaren ar­kupeak oso atseginak dira eta Enperatrizaren lorategiak ikusgarriak.

Hondar­tzaren lehen lerroan ageri da Hótel du Palais bikaina, inguruan lorategiak ditu eta burdina‑hesi artistikoa. Vik­toriar garaiko beste eraikinek bezala, hotelak izen ona ematen dio Biarritzi.

Ingalaterrako Vik­toria erregina betikotu zuen Real de Sartek monumentu batean. Errusiarrek badute tenplu ortodoxoa, juduek sinagoga, eta turistek ehun bat hotel, ostatu, dan­tzaleku eta kafetegi jende­tsu.

Itsaser­tzeko kaleek eta denda tentagarriez betetako bulebar ederrek ere nagitasunera gonbida­tzen gaituzte, dolce far niente... Biarri­tzek (alemanek okupatua) aliatuen abiazioaren 1944ko mar­txoaren 27ko bonbardaketaren ondorioak pairatu zituen eta 150 zibil hil ziren.

Arrangoi­tzera txangoa

aldatu

Fran­tsesek Arcangues esaten diote Arrangoi­tzeri. Hara joateko la Négresse auzorako bidea hartuko dugu. Han dago tren‑geltokia, baita Mouriscot ain­tzira ere. Hala dei­tzen diote 1611n Espainiatik bidalitako 40.000 moriskoetatik ehunka ba­tzuk ain­tziraren er­tzean babestu zirelako. Biho­tzeko al­diz­kariek diote Alfonso XIII.ak ain­tzira horren er­tzean ezagutu zuela gero haren emazte ospe­tsua izango zena: Vik­toria Eugenia Battenberg.

4 km‑ra dago Arrangoi­tzeko herrigunea, nekazari­tza‑girokoa herri txikia eta bizileku atsegina. Lapurdiko barrual­dean dago. Luis Mariano abeslari irundarrak Arrangoi­tzen zeukan txaletean pasa­tzen zituen oporrak, eta bertako hilerrian lurpera zezatela eskatu zuen. Haren hilobiak beti izaten ditu lore jarri berriak. Edertasuna hainbeste laudatu zuen abeslaria gogoan dute jarrai­tzaileek...

Hilerria benetako lorategia da, zenbait terrazatan antolatua dago, leku mal­da­tsuan baitago. Bistak apartak dira. Hilerri‑lorategi horretan ikus daiteke Lapurdiko disko‑formako hilarrien bil­dumarik ederrena.

Alboko elizak bi galeria edo tribuna ditu, presbiterioraino iristen direnak, oso landuak. Aipa­tzekoak dira al­darearen alboetako bi aingeruak, egurrez eder­ki eginak, eta bron­tzez­koa dirudien argi‑armiarma. Halaber, terrakota esmaltatuz­ko via crucis original bat ere ikus dezakegu.

Eliza, pilotalekua, ziklope tankerako harriz­ko bi mahaiak, Herriko Etxea, eta eskolak. Mul­tzo polita osa­tzen dute benetan.

Arrangoi­tzeko mar­kesen jauregian jarri zuen behin‑behineko kuartel Wellington jeneralak.

Festak

aldatu

Biarriz­ko festa nagusiak azaroan 11n ospa­tzen dituzte, San Martinen omenez.

Egun horretan Confrérie de l’Oper­ne de Biarritz erakundeko zal­dun berriak izenda­tzen dituzte. Lanper­na da haien logotipoa eta itsasoko ekologiaren al­de lan egin duten per­tsonak hauta­tzen dituzte.

Turismoan oinarritutako hiria izanik, uda guztian ekital­di ugari izaten dira, bata bestearen atzetik: pilota‑jaial­diak, hipika‑lehiaketak, errezital­diak eta kon­tzertuak, fol­klore‑jaial­diak, uretako eski akrobatikoa, itsas bidaiak, ikuskizunak, errugby‑txapel­ketak, zezenketak eta gau‑festak.

Donibane Lohizune

aldatu
 
Bidarraitik Donibane Lohitzune

Zalan­tzarik gabe, Lapurdiko kostal­dean identitate euskal­duna hobekien gorde duen herria da.

Donibane Lohizune XII. mendearen hasierako dokumentuetan ager­tzen da. Herrigunearen hastapenak arran­tzari lotuak izan zirela uste dute askok, baina garai haietan nekazari­tza zuten jarduera nagusi.

Nafarroako erregearen tropek Donibaneko parrokia‑eliza hartu zutenean, 1245ean, nekazari­tza soilik aipatu zuten. Etxe dotoreak eta nekazari­tza‑etxeak barrual­deko auzoetan zeuden: Akotz, Jal­day, Fagonda, Urthaburu, Fagozu. Horrenbestez, itsasoari lotutako jardueren berririk ez dugu.

Itsasoari eta arran­tzari lotutako tradizioa

aldatu

Iparral­deko ar­txiboetan beti ere zokomiran, Goyenetchek aur­kitutako itsasgizon donibandar an­tzinakoenak 1545ekoak dira: Martin de Barreyne (Sain­tserro baleon­tziaren armadorea); Johannicot Etchauesten (Saint Joan de Bus baleon­tziaren patroia; eta Pellento de Repara­tse, aurrekoen kidea.

Euskal itsasgizonak Mundu Berriaren itsaser­tzera lehenago iri­tsi al ziren Kristobal Kolon bera baino?

Frogagiririk ez dugu oraingoz, baina ez da harri­tzekoa baleak harrapa­tzetik soilik bizi ziren itsasgizon trebe haiek, balea harrapa­tzearekin itsututa, Atlantikoaren beste er­tzeraino iristea, aur­ki­tzaile ofizialari aurrea hartuta.

Ter­nuako hegoal­deko Saint‑Pierre eta Mikeluneko biztanleak Donibane Lohizune inguruko arran­tzaleen ondorengoak dira. Garai hartako arran­tzaleak baleen bila joan ziren, eta baleak desager­tzen ziren heinean, bakailaoak harrapa­tzeari ekin zioten. Bakailaoa aur­ki­tzean ur handitako arran­tza garatu zuten, eta hari eskerrak suteak eta bestelako zori­txarrak gainditu zituen Donibane Lohizunek.

1558an gertatutako lazeriaren ondoren (Ez­kerrenea etxea soilik salbatu zen), eraiki­tzeari ekin zioten: parrokia‑eliza, udale­txea, langile eta marinelen etxe xumeak, eta armadoreen eta kor­tsarioen etxe dotoreak eraiki zituzten, denetarik bai­tzegoen hirian.

Horrenbestez, sorginen harrapaketa gainditu ostean, XVII. mendea urrez­ko mendea izan sen Donibane Lohizuneren­tzat. Ai­tzitik, XVIII. mendea aur­kakoa izan zen, batez ere itsasgizonen­tzat. Izan ere, 1708an berebiziko ekai­tza pairatu zuten, kronika ba­tzuetan itsasikara­tzat jo zutena. Ekai­tzak euste‑hormak apurtu zituen, etxeak erai­tsi zituen, eta herria urpean gel­ditu zen.

Bost urte geroago, Utrechko Itunaren ondorioz, Fran­tziak Kanada eta Ter­nua gal­du zituen. Holandarrek eta ingelesek indar handia hartu zuten itsasoan; eta, gainera, iraul­tza hasi zen, eta portua gel­dirik geratu zen. Sardinaren arran­tza eta haren kon­tserbagin­tza izan ziren salbuespen bakarrak, itsaser­tzean bertan harrapa­tzen zituztelako. Hainbeste zori­txarrekin atsekabeturik, familia askok erabaki zuten beste udalerri batera joatea. Hortaz, XVIII. mendean, Donibane Lohizuneko biztanleen kopurua ia erdira jai­tsi zen: 4.000 biztanle izatetik 2.440 izatera.

Gaur egun, hiritarren kopuru handi bat biz­kaitarren eta gipuz­koarren ondorengo dira. Haietako ba­tzuk karlistadetan hemen babesa aur­kitu zuten, eta beste ba­tzuk arran­tzale profesionalak ziren.

Arran­tza oso errotuta dago Donibane Lohizunen, eta artisau‑arran­tzaren alorrean Iparral­deko portu nagusia da. On­tzi ba­tzuk Irlandako uretan ahalegin­tzen dira behin eta berriz denboral­di bakoi­tzean. On­tziak margo­tzeko kolorerik kuttunena urdina dute, an­tza.

Hirigunea

aldatu

Ugarana (La Nivelle) ibaiaren bokaletik gertu uzten dituzte kirolerako eta aisial­dirako txalupa motordunak, kanoak eta bailandrak. Halaber, portu horretatik itsasora­tzen dira udako itsas bidaiak egiten dituzten on­tzi txikiak.

Zeruer­tzean Larrun mendiak babesa ematen diola, herri tipiko hori abaroan dago ozeanoaren er­tzean. Nortasun handiko kaleak ditu: Gambetta, Mazarino, Thiers, Sopite, Balearena, Luis XIV.aren plaza, eta arran­tza‑portua ere bai.

Egurrez­ko habe eta panelak dituzten etxe garbi eta behin eta berriz margotuen ilaran az­pimarra­tzekoa da Lohobiague jauregia, fa­txadaren alboetan bi dorre dituena. Luis XIV.aren jauregia ere esaten diote, etxe horretan ostatu eman bai­tzioten. Gaur egun museoa da. Haren ondoan udale­txe polita, 1635ean eraikia, kanpai‑hormarekin, ordara jo­tzeko. Kapitulu‑gelan Errenazimentuko Santiago erromesaren irudi balio­tsu bat dago, eta Ramiro Arrue margolari biz­kaitarraren hiru olio. Sarrerako mailadian, bron­tzez­ko Luis XIV.ak zal­di gainean gogora ekar­tzen digu hemen ez­kondu zirela zibilez Errege Eguz­kia eta Espainiako Maria Teresa prin­tzesa.

Portuko uren gainean Haraneder jauregi­txo bikaina, edo Juanoenia, Infantearen etxea izenez ezagunagoa, fa­txada harlanduz egina, harri zuriak eta gorriak nahastuta. Metro gu­txitara, Mazarino kaleko 2. zenbakian Granga Baila etxe ederra dago;Wellingtonek etxe horretan jarri zuen kuartel nagusia 1813an. Hurrengo kalea bi­txia da, plaza eta hondar­tza el­kar­tzen ditu eta Errepublikaren kalea izena du; kale horretan dago lehen aipatu dugun Ez­kerrenea etxea, hiriko zaharrena.

Gambetta kalearen 18. zenbakian, elizaren aurrean, Labrouche etxea dago, Josep Labrouche kor­tsarioarena, Donibane Lohizuneko al­katea 1808tik 1853ra.

San Joan Bataia­tzailearen eliza

aldatu

Oinez­koen­tzako Gambetta kale tentagarriaren erdial­dean dago San Joan Bataia­tzailearen eliza. An­tzinako eliza gotikoa zegoen tokian eraiki zuten. 1660ko ekainaren 9an, Luis XIV. eta Maria Teresaren arteko ez­kon­tza kanoniko arrandi­tsua ospatu zutenean eliza bukatu gabe zegoen. Esate baterako, errege‑gorteak erabili zuen atea hormatua dago eta gaur egungoa, gotikoa inspirazio‑iturri duena, askoz ere beranduago egin zuten.

Barrual­dea Lapurdiko elizen prototipoa da. Hiru galeria bikain ditu, absiderantz; karelak eta balaustreak egur landuaz eta tor­neatuaz eginak. Hiru solairuko koru aparta berriz eraiki zuten 1856an, Napoleon III.aren aginduz.

Jasotako presbiterioan dago Lapurdi guztiko erretaularik bikainena. Martin de Bidacheren artelana da, edota, zeha­tzago esateko, haren tailerrean egindakoa. Horma‑hu­tsarteetan irudi hunkigarriak daude, gubia desberdinez eginak. San Leon, elizbarrutiaren zaindaria, eta San Roke, erromesen babeslea, betikotuta daude. Presbiterioaren az­pian sakristia dago, errege‑opari balio­tsuen gordeleku.

Alboko erretaula batean ikustekoa da Errege magoen adorazioa, Restou margolariaren artelana, 1727an egina. Jaiokundea ere olioz eder­ki egindako lana da, eta egurrez­ko argi‑armiarma urreztatuak, bron­tzez­koen itxurakoak. Halaber, eder­ki zizel­katua dago munstroek eu­tsitako pulpitua.

Nabe zabal bakarrean ofrenda bat zin­tzilik dago eta El Águila itsason­tzi inperialari dagokio. Eugenia de Montijo on­tzi horretan ibil­tzen zen eta galer­na batean ia‑ia bizia gal­du zuen. Organoa, Gérard de Rodezek egina, errege‑ezteietako berbera da. Korura sar­tzeko kanpoko harriz­ko eskailera erabil daiteke; burdinaz­ko karel artistikoa du, Pierre Etcheverryk forjatua, Ako­tzeko errementariak. Ok­togono‑formako kanpandorrearen oinarria atari modukoa da, eta bi kaletara ematen du. Elizako liturgiaren zati handi bat euskaraz egiten dute.

Paseoan

aldatu

Gainerako kaleak baino altuago propio egindako hiribide batek apain­tzen du Donibaneko hondar­tza. Ozeanoak errespetatu du, gizakien irmotasunari esker, erasoak mendera­tzeko teknikak lagun. Ibaia bideratu zuten, eta Sokoa, Artha eta Santa Barbara dikeek baretu zuten itsasoaren ol­darra; hartara, gaur egungo bainu‑hiria eraiki ahal izan zuten.

Ducotenia museoa ez da jada existi­tzen. Hiria bera, ordea, benetako museo bizia da, tradizioaren eta berrikun­tza kirrinkarien nahasketa bi­txia. Done Jakue bideko erromesek ospitalea zuten Donibanen, eta ibiltari moder­noek dozenaka hotel, jate­txe eta kanpin. Az­kainera, Sarara, Zugarramurdira eta Baztanera txangoa

Donibane Lohizunetik irtetean, itsasadarraren eskuinal­dean Urdazuri bizitegi‑auzoa dago. Zer­txobait aurrerago Chantako turismo‑gunea. Chantakoko golfa en­tzute­tsua da, Chanban Delmas politikari fran­tsesa ere ohiko bisitaria dute uda‑garaian.

Az­kaine

aldatu

Ez­kerral­dean, kilometro batera, Serres babesleku karlista utzi eta berehala aur­kituko dugu Az­kaine. Herri horretan Pierre Loti ongi jabetu zen giro herrikoiaz, Ramuntcho nobelaren goiargi literarioa eder­tzeko. Otharre hotelean zirriborratu zuen, hain zuzen.

Herrigunea xarmagarria da: Jasokunde eliza, Herriko Etxea, pilotalekua, Larrungo ur freskoa jaria­tzen duen iturria, hotel ba­tzuk eta etxe­txoak.

Elizaren alboko fa­txadan cagot edo agoteen­tzako bereiz­keriaz­ko atea ikusten da oraindik ere. Bar­neal­dean hiru galeria ditu el­karren gainean, San Mateoren irudi balio­tsu bat ere bai, eta belaon­tzi bat, eliztarren baten ofrenda. Alboko hilerrian disko‑formako eta bestelako hilarriak daude. Haietako bat indiano batena, indiano izateaz loria­tzen zena:

Hau da thomba Miguel D’Arraiaga Azcaingo Indiano Jaunarena. Hilla Octobre 22‑1651.

Bi mila biztanle goiti‑beheiti dituen udalerri batek hainbat hotel eta zenbait kanpin izateak ondo asko adierazten du Az­kaineko giroaren eta paisaiaren bikaintasuna.

Larrun

aldatu
 
Larrun mendiaren ikuspuntua, kostatik

Sarara joateko bidea hartuko dugu, eta San Ignazio mendatean gora igoko gara. Kremailera burdinbidean doan trenaren geltokira iri­tsiko gara. Tren hori Larrun mendiaren gailurreraino igo­tzen da; 900 m pasa­txo ditu Larrunek, eta bista bikainak ikusteko aukera emango digu. Trena 1923an inauguratu zuten eta 720 m‑ko gorabehera gaindi­tzen du ordu erdi bateko igoeran (udaberrian eta udan soilik ibil­tzen da).

Portuaren bestal­dean lozorroan dago Sara amets gozoetan. Herri polit horren Eyalar errebalean Santa Katalina ermita aur­kituko dugu; herriko lehen tenplu horren inguruan daude herriko etxerik zaharrenak.

Saran nora ezean ibil­tzea gozamena da: etxe dotoreen fa­txadetako anagrama eta idaz­kunei errepara­tzea, eta xistera‑partida bat ikustea pilotaleku luze‑luzean. 1867ko plaka batean herriak esker­tzen die Michel Miricuari eta Parisko bi andreei —ur hunen ekar­tzaileak— ur edangarria herrira ekar­tzea ordaindu izana.

Elizak dorre trinkoa du, eta, erlojuaren ondoan, Urruñako hausnar­ketaren an­tzekoa:

Hilerritik sartuko gara nabe bakarreko eliza handira. Koru hirukoi­tza du ohol­tzan. Hobi‑lauzaz­ko zorupean ehor­tzi zuten 1644an Pedro Axular erretorea, euskal literaturako prosalari hoberen­tzat jo­tzen dutena eta Gero ida­tzi zuena. Presbiterioaren oinetan seroren hilobia dago, epitafio honekin:

Elizan zerbi­tzu osagarriak emateko langile edo lagun­tzaile­tzat hartu ohi diren serora horiek (horixe da, hain zuzen, atzerakoien planteamendua) goren mailan jarri dituzte Saran, lehentasunez­ko hilobia eman baitiete.

Alboko horman gur­tzen duten Kristoa, berriz, karlistadetan errefuxiatutako nafarrek 1836an zizel­katua eta oparitua da. Sara ahazten ez duen beste errefuxiatua Joxe Migel Barandiaran da; herriak ere omenal­dia egin zion 1983an, eta plaka batean jasota geratu da.

Ainhoa

aldatu

6 km kilometro aurrera egin eta oasi bare bat bisitatuko dugu: Ainhoa.

Pilotalekua eta hilerria —bizi­tza eta herio­tza— herrigunearen erdi‑erdian daude. Eliza eraikin handia da; haren kanpandorrearen oinarria karratua da, gorago ok­togono‑forma du, eta goi‑goian orra­tza dauka. Galeria landuak ditu, bertako ohituraren arabera, eta Errenazimentuko erretaula eta absidea zirrimargotuta daude (inten­tzioa ona izango zen baina ez zuten asmatu).

Hilerrian taula‑formako hilarri interesgarriak aur­kituko ditugu. Haietako bat 1685ekoa da eta hauxe jar­tzen du:

Al­dapa piko samarra badu ere, Atsulai mendian, Ainhoa inguruko ibarra mendean hartuta, Aran­tzazuko Ama Birjinaren ermita dago, Gipuz­koako zaindariaren erreplika. Hari ere esaten diote Ainhoako Ama Birjina. Ermitatik gertu trikuharri bat dago. Bistak zoragarriak dira. Ainhoako baserri‑gunean XVII. mendeko etxeak ikusiko ditugu; fa­txada aurreratuak eta habe horizontal zizel­katuak dituzte. Esate baterako, Ithurria etxea 1636koa da. Koloreei erreparatuta, rouge basque gailen­tzen da: gorri motela, diskretua, dotorea...

Zugarramurdi

aldatu

3 km aurrerago Dan­txarineako muga dago; hala ere, ibilgailu gu­txi ibil­tzen dira inguru horietan. Muga zehar­katu ostean, ez­kerrera hartuko dugu, Nafarroa Garaiko Zugarramurdira joateko. Herriak XVI. eta XVII. mendeko sorgin‑kontuei loturiko historia izan du.

Akelarrean (akerraren larrean) eta Zugarramurdiko hai­tzuloetan sorginak eta lagun­tzaileak ez­kutuan bil­tzen ziren. Logroñoko Inkisizioak 1609an salaketa jaso zuen, bilera horien berri ematen zuena. Urtebete beranduago, parte‑har­tzaileetatik sei erre zituzten. (Hai­tzulo horretan egin ohi den zikiro‑jatea oso tipikoa da.)

Herri txiki horretan Butari jauregia, kaparetasun‑armarriak dituzten etxe ba­tzuk —haietako batek Gipuz­koako eta Baztango armarriak batuta— eta atari heda­tsuak. Pilotalekuaren eraikun­tza‑lanak indiano batek ordaindu zituen.

Urdazubi

aldatu

N‑121 errepideari jarriki, Urdazubi da hurrengo herria. Urdazubiko San Salvador monasterio premostratenseak eragin handia izan zuen Baztan al­dean. San­txo Mitarrak sortu zuen 874an, eta mila urte geroago karlisten ejer­tzitoak kartu­txo‑fabrika jar­tzeko erabili zuen eraikina. Urdazubi, Axularren sorterria, mendi‑gailurrez inguratuta dago, sakonune batean gordeta, erlikia baten an­tzera.

Baztan

aldatu

Aurrera egiteko adorea izanez gero, Otsondoko mendatea gainditu eta Baztan bailaran murgil­dukoa gara. Nafarroako udalerri zabalena da, 347 km2 baititu. Lurral­de horretan paisaia zoragarriak, zeru garbiak, argitasun berezia, eta etxe bikainak —aleroiak eta bal­koi luzeak dituztenak— aur­kituko ditugu.

Bailara osa­tzen duten hamalau kon­tzejuek Elizondo hiriburu izatea erabaki zuten. Elizondoko anfiteatro naturala eremu irekiena da, Bidasoa ibaiaren er­tzean (bertakoek, ordea, Baztan ibaia esaten diote). Elizondoko eraikin gailenetan fran­tsesen eragina nabari da, baina udale­txe ar­kupeduna, triasikoko harri gorriz eraikia, zorioneko baztandar eraikina da. Etxe gehien­tsuenen fa­txadan ageri da Baztango armarria, eraikina balioesten duena: xake‑taula, lauki zuri eta bel­tzekin. Nafarroako errege San­txo Gar­tzia IV.ak emandako saria da, baztandarrek lagun­tza eman ziotelako fran­tsesen aur­kako batailan, haien bizi­tzak arriskuan (taulan) jarrita. Armarriak baztandar guztien ondare­tzat har­tzen dira, guztiak baitira kapare etor­kikoak.

Baztanek garran­tzi handiko monumentuak ditu kon­tzejuetan:

  • Ariz­kun. Komentu barrokoa dauka, Iturral­de ministroak sortua.
  • Bozate. Agoteen auzoa da, jatorri iluneko gu­txiengoa. Hereje arrianoen ondorengoak omen ziren edo guru­tzadetatik etorritako sol­dadu legenardunen ondorengoak.
  • Az­pil­kueta. Nafarroako santu handi Fran­tzisko Xabierren ama —Maria Az­pil­kueta Aznar— Az­pil­kuetan jaio zen.
  • Amaiur. Herrira sar­tzeko harriz­ko ar­kua du.
  • Irurita. Elizal­detarren sorterria (gero Filipinetako magnate izan ziren). Dolagay jauregia ikustekoa da eta haren jabea al­kate bikaina izan zen.
  • Almandoz. Galzada jauregia, Etxeberria brigada‑jeneralaren sorte­txea. Oieregiko Erdi Aroko dorreak. Eta Baztango begiratokia Zigan. Ezustekoak nonhai!

5 km gehiago eginez gero, Mugaireko bideguru­tzean dago Bertiz­ko Jaurerriaren sarrera. Nafarroako Foru Al­dundiarena da eta bisita daiteke. Paradisua da, jauregi eta guzti, eta Nafarroako natura‑par­ke garran­tzi­tsuena. 20 km2 ditu: lorategi botanikoa, eta floraren eta faunaren erreserba handia. Pedro Ziga baztandarrak erosi eta sustatu zuen, 1899tik aurrera.

Senperera, Zudairera eta Ez­peletara txangoa

aldatu

Bide zaharretik, Donibane Lohizunetik aurrera 13 km egin ostean, Senperera iri­tsiko gara (fran­tsesez Saint Pee sur Nivelle). Udalerria oso zabala da, Baiona halako hiru.

Hirigunetik aparte, zelai baten erdian, hun­tzak har­tzen ditu Senpere leinuko gazteluaren harresiak, erdi erorita daudenak. XI. mendeko dokumentuetan ageri dira Senpertarrak, eta Gipuz­koako Laz­kao etxekoekin ahaidetu ziren. Senpertarren goiburua hau zen: Bortitz eta on. Gazteluko seme bat Ingalaterrako erregearen alabarekin ez­kondu zen, Lapurdi ingelesen mendean egon zen garaietan. Gazteluan denboral­di batez bizitu zen Pierre de Lancre inkisidore ankerra. Horregatik esaten diote sorginen gaztelua.

Senpere

aldatu

Regoyosen pin­tzela merezi du Senpereko erdiko kaleak eta kale hori osa­tzen duten etxeek. Ateburu ba­tzuetan erlijio‑aipamenak edo eraiki­tze‑data eta jabearen izena, sarritan burgesak eta mer­katariak.

Parrokia‑eliza San Pedrori eskaini zioten, eta haren izena hartu du hiriak. Dorre sendoaren az­pian eliz ataria dago. Bar­neal­dean, gizonak tribunetan jar­tzen dira: hiru ilara daude jabaloi eta habeetan oinarriturik. Hilobi‑harriak ere badaude, eta erlikia‑on­tzi barroko bi­txiak.

Herritik irtetean, ez­kerral­dean, laku artifiziala dago, eta on­tzi txikiak eta pottokak aloka­tzeko aukera. Leku lasaia da, badaude taber­nak eta haritz sendoen hostoen artean haizea dabil.

Zuraide

aldatu

9 km egin behar ditugu Zuraidera iristeko (Souraide). Udalerri txikia da, 1947 arte ez zuen Herriko Etxerik, eta edilak San Bizente elizaren ar­kupetan bil­tzen ziren. Ak­tak ar­txiba­tzeko horma‑hu­tsarte bat zuten.

Zuraideko hilerrian hilarri‑bil­duma ederra ikus daiteke.

Ez­peleta

aldatu

Ez­peleta iri­tsi behar dugu; oso gertu dago. Fran­tsesek Espelette esaten diote herriari. Oso atsegina da, eta hemengo piperren bidez bizitasuna eramaten dute Fran­tzia “gozoko” hainbat ahotara.

Hiriak bi auzo ditu, eta Kanbora doan errepideak bana­tzen ditu bi auzo horiek. Goial­dean udale­txea dago, Errenazimentu‑garaiko Jauregia gazteluan, hain zuzen.

Bailara­txoaren atzeal­dean, San Esteban eliza sendoa. Lapurdiko dorre klasikoa du eta XVII. mendearen hasieran eraiki zuten, baita erretaula nagusia ere. Alboetan, berriz, al­de batean eseritako Ama Birjina dago, Migel Angelen estilokoa, eta beste al­dean Kristo bikain bat. Riberaren olio bat dago, Ez­peletako baroiaren emaria. Halaber, Errenazimentuko ur bedeinkatu on­tzi bi­txi bat eta kantore barrokoa. Hilarrien bil­duma oso interesgarria da, eta lau esbastika dituen hilobi‑harria ere bai. Hilerri horretan bertan, absidearen ondoan, Agnes Soureten hilobia dago, historiako lehenengo Miss Worl­d. Ez­peletan jaio zen 1902an eta 26 urtezituela hil zen.

Festak

aldatu

Uda‑garaian Donibaneko ekimen‑sindikatuak jaial­diak eta ikuskizunak antola­tzen ditu.

Herriko festak ho­tsandiz ospa­tzen dituzte ekainaren 24an, San Joan Bataia­tzailearen egunean. Bez­perako sua izan ohi da festen hasiera.

Ziburu eta Sokoa

aldatu

Ziburu eta Sokoa el­karri begira daude Donibane Lohizuneko badian, haren ez­kerral­dean paisaia gizatiarragoa eraginez. Administrazioari erreparatuta, biak dira Hendaiako kantoikoak.

Ziburu

aldatu

Fran­tziako jakobinoek, euskaraz­ko toponimoak itxural­da­tzeko joera nabarmena dutenek, Ciboure erabil­tzen dute lehen herriguneari dei­tzeko. Hartara, etimologia garbia ilun­tzen dute, Zubi buru baita herri‑izen horren esanahia.

Izan ere, Ugarana (jakobinoen­tzat la Nivelle) ibaiaren ez­kerral­detik Bordagain muinoraino heda­tzen da Ziburu. Hortaz, Zubiburun dago Donibane Lohizunera pasa­tzeko estriboa edo zubiaren burua.

Benetako gozamena irudi­tzen zaigu Ziburuko kaleetan ibil­tzea: Agorreta, Pocalette, Iturri­tza, Ravel... alboetan euskal ar­kitek­turako ohiko etxeak, habeak bistan, fa­txadak zer­txobait aurreratuak (solairu bakoi­tzak 20 cm gehiago ditu, eta aleroi bikaina, eraun­tsien erasoari aurre egiteko. Zigarroa etxea adibide­tzat har dezakegu. Etxe ba­tzuek etxe‑egutera handia dute.

San Bizente eliza XVI. mendearen erdial­dean eraiki zuten, Ziburu Urruñatik banandu zenean. Geroago egin zuten ok­togono‑formako kanpandorrea, gainean orra­tza, arbelez­ko estal­kia, absidea eta bi kapera. XVII. mendeko bost erretaula bikain ditu eta egurrez­ko hiru galeria, el­karlotuta. Elizaren atzeal­dean garai batean kaskaroten­tzako atea eta lekua. Izan ere, nomaden babesleku izan zen Ziburu, mespre­txatutako jendea iri­tsi zen, ezaugarri fisiko desberdinak zituztenak, Baztango agoteen an­tzekoak, eta, Lapurdiko legeek agin­tzen zuten bananduta egon behar zutela gizarte‑ekital­dietan.

XIX. mendean gizartea al­da­tzen hasi zen, emakume kaskarotak ezagunak egin ziren, senarrek arran­tzatutako arrain freskoa sal­tzen zuten; oinez edo zal­di gainean joaten ziren Baionara, lau miliako ibilbidea eginda.

Historialari zorro­tzek (esate baterako Eugenio Goyenetchek) pen­tsa­tzen dute Ziburuko lehenengo eliza Bordagain muinoan egin zutela, eta han dagoen dorrea, hain zuzen, eliza haren kanpandorre izan zela. Gainera, talaiariek ere erabil­tzen zuten, baleak ikusteko. Espainiarrek auzo hura erre zuten 1686an, eta Soult mariskalak basoko zuhai­tzak errotik mozteko agindua eman zuen 1813an, Sokoa harresi­tzeko.

Gaur egun, dorrearen ondoan harriz­ko guru­tzadura zaharra eta Bordagaingo Ama Birjinaren kapera daude. Bordagaindik ikusten diren bistek merezi dute haraino igo­tzea. Horretarako, iturriaren ondoko eskailerak igo, Guru­tze Gorriaren aurretik pasa, eta Mapau kalean gora igo behar dugu.

Ugaranaren bokalean era­tzen den lurmutur batean errekoletoen komentua sortu zuten 1613an, sorginei aurre egiteko eta Donibane eta Zibururen arteko liskarrak bare­tzeko. Mende erdi bat lehenago, ziburutarrek auzi larria izan zuten donibandarrekin, a­tzerriko on­tzien trafikoari buruz. Izan ere, herri bakoi­tzak al­darrika­tzen zuen Ugarana itsasadarraren jabe zela.

Errekoletoen zenobioak klaustro interesgarria du, eta iturri bat, Mazarinoren emaria —politikari trebea, kardenala eta diplomatikoa, Luis XIV.aren eskuineko eskua—. Agorreta kalean erromesen­tzako ospitalea zegoen, errekoletoen komunitatearen ardurapean. Arran­tza eta haren ondorioz sortutako beste jarduerak izan dira Ziburuko ekonomiaren arda­tza. Turismoa eta ostalari­tza baztertu gabe, gaur egun ere arran­tza dute oinarri.

Jate­txeak, hotelak eta kanpinak daude. Klub nautikoa badago eta golf‑zelaia ere bai.

Maurice Ravelen sorterri izateaz harro dago Ziburu (eta arrazoi du). Konpositore moder­nista 1875eko mar­txoaren 7an jaio zen, Ravelen izen handia daraman kaleko 12. zenbakian. Erraz ezagu­tzen da etxea, itxura nordikoa duen bakarra baita. Harlanduz­ko fa­txada, gargolak eta elementu hibridoak ditu, eta kalearen lerroarekin bat egiten du. Ravelek sortutako musikaren zati bat Ziburun egina da; esate baterako Hirukotea, 1914an ondua.

Ez dugu ahaztu behar herriko idaz­le eta elizgizonak: Argaingarats, D’Aranbillague, Gazteluzar eta Joannes de Etcheberry. Etcheberryk ida­tzi zituen Baleazaleen otoi­tza, Arpoiz jotako balearen otoi­tza, eta Esker ematea balea harrapatu izanagatik. Horrenbestez, jarduera horrek Lapurdin zuen garran­tzia begi bistan dago.

Eta, elizgizonez ari garenez, Bordeleko Pierre de Lancre epaile ankerrak inkisizioaren suan erre zituen Ziburuko bi apaiz: Miguelena eta Bocale, deabru‑hi­tzarmenak eta meza bel­tzak egitea leporatuta. Auzitegi santuak Ziburuko herri txikian bostehun bat per­tsonari jarri zien heriotz‑zigorra, sorginkeria edo ez­kutuko prak­tikak ego­tzita.

Maurice Ravel moilatik Donibane Lohizuneko portuaren eta hiriaren bista ederra dugu begien aurrean. Jarrai diezaiogun er­tzari, eta berehala iri­tsiko gara hilerrira. Haren ondoan dago Pierre Benoit (1885‑1962) idaz­learen omenez jarritako monumentua. Euskal Herriko eguneroko bizi­tza inspirazio‑iturri izanik, hainbat liburu ida­tzi zituen: Atno, Le Pays Basque, Le Casino de Barbazan, Pour Don Carlos nobela historikoa, eta, batez ere, Les amours mortes, maisuki azal­du bai­tzuen Lapurdiko txoko horretako xehetasunak. Ziburun atseden hartu ohi zuen, Bordagaingo Alegria etxean hil zen, eta Ziburuko hilerri zurian ehor­tzi zuten.

Gelbarren erreka pasatuko dugu, eta Sokoako marinel‑auzoan sartuko gara. Etimologiari erreparatuz, txokoa esan nahi du. Badiako txokoa, zelatari izukaitz batek zaindua: Sokoako gotorlekua, XVII. mendearen erdial­dean eraikia, Enrique IV.aren aginduz (Borbondarren dinastiako lehen erregea), Vaubanek egindako proiek­tuaren arabera.

Napoleon III.ak ere ekarpen positiboa egin zuen kai‑muturrak jarri bai­tzituen Donibane Lohizuneko badia babeseko. 420 m luzeko dikea Sokoatik abia­tzen da; erdikoa (Artha) 250 m‑koa da; eta hirugarrena iparral­dera, Santa Barbaratik abiatuta, 180 m‑koa.

Gotorlekuaren oinetan bi senaia txiki, hondar finekoak, eta portua, kirola egiteko eta aisial­dirako erabilia. Bigarren Mundu Gerran alemanek itsaspekoen base bat jarri zuten portu horretan,

Gotorlekuak kapera zuen, aipatutako errekoletoek zaindua. Gaur egun, gur­tza katolikoa parrokia‑elizan egiten da. Eraikin moder­noa da, eta txalupa bat du al­dare­tzat. San Joseren eta San Fran­tzisko Xabierren irudiak Forestie eskulturagileak eginak dira 1959an.

Sokoa, portu txikia, dikea, dorre almenaduna, jate­txeetako terrazak, itsasargiaren keinu jolastiak, eta lasaitasuna... amodio‑istorio bat bizi­tzeko txoko egokia.

Zibururen eta Sokoaren iragana iker­tzen dutenei itsasoari estu‑estu lotutako historia azal­tzen die. Arbasoak balea‑harrapa­tzaileak eta kor­tsarioak izan ziren. Larretchek, Sokoako salbamendu‑on­tziko patroiak, bizia arriskuan jarri eta Eugenia de Montijo enperatriza eta inperioko prin­tzea salbatu zituen Donibaneko sarreran, ekai­tzak ustekabean harrapatu bai­tzuen haien El Águila on­tzia.

Festak

aldatu

Ziburuk uda‑garaian kon­tzertuak eta jaial­diak antola­tzen ditu egitarau zabal batean (Musique á la Côte Basque), baita kulturaren, kirolaren eta festen alorreko hainbat ekital­di ere.

Herriko festak urtarrilaren 22an dira, bi­txin­txo herrikoiak.

Hendaia

aldatu
 
Hendaiaren ikuspegia

Historia‑oharrak

aldatu

Udal‑armarriko uhandreak adierazten digu oso aspal­dikoa dela Hendaiaren itsasoarekiko lotura.

XIV. mendearen hasierako dokumentuetan ageri da; erromesen ospitalea aipa­tzen dute, ho­tsandiko izenarekin: Santiagoren ez­pata gorriaren ospitalea.

Erromesen ibilal­dia Txingudi inguruan arrisku­tsua zen, eta askok atsedena eta indarra har­tzen zuten Goi Erdi Aroan sortutako karitate‑ospitale horretan. Faisaien uhartea ere ospitalearen jabegoa zen.

Zuber­noako otoiztegia oso an­tzinakoa zen, Lapurdiko zaharrenetakoa kristautasunean. Hendaia hiri bezala hazten hasi zenean, bertako biztanleek gur­tzarako kapera bat egiteko baimena eskatu zuten, Urruñaraino ez joateko. Eliza txikiaren ateburuan Nafarroako eta Fran­tziako erregeen armarriak ageri ziren. Berehala eman zioten parrokia‑maila, San Bizenteri eskainia. Hala ere, Urruñako Urtubia gazteluko jaunari zegokion parrokoa izenda­tzea.

1654an hendaiarrek lortu zuten Austriako Ana erregina erregeordeak udal‑mailako independen­tzia ematea, Urruñaren mendean egon gabe. Halaber, udal‑korporazioa hauta­tzeko eskubidea zuten. Eman­tzipazioaz gain, Parisko gober­nuak udalerriari “oparitu” ziz­kion Bidasoaren erdian zeuden jal­kin‑lurrak, gaur egungo Behobia eta Santiago zubien artean zeudenak, orain Irungo udalerrikoak direnak. Hamalau urte beranduago, Luis XIV.ak Hendaiari eman zion Bidasoaren eskuinal­dean nabiga­tzeko eta arran­tzan ari­tzeko eskubidea, ibaiaren erdiko irudiz­ko lerrotik hasita.

Hiriaren kokapen estrategikoari erreparatuz, ez da harri­tzekoa gotorlekuak izatea. Haietako bat Bel­tzenia muinoan zegoen, Hondarribian, orain hil­dakoen omenez­ko monumentua dagoen lekuan, Karlos V.aren gazteluaren aurrean; Gazteluzar dei­tzen zioten. Beste gotorleku bat Munjinito zen; haren aztar­nak Txingudin daude, eta bar­neal­deko badiaren er­tzean ikus daitez­ke.

Mugan egoteak arazo larriak ekarri ziz­kion Hendaiari: suteak, erasoak, tiroketak, eta atsekabea. Ai­tzitik, XVIII. mendearen hasieran, 1.300 biztanlerekin, etengabeko gorakada demografikoa hasi zen Hendaian.

Gainera, mugan egoteak aurreko mendetan arazoak ekarri ziz­kion bezala, aurreran­tzean mesede egingo dio eta aberastasun‑eragile izango da; batez ere 1864tik aurrera, trenbideak lotu bai­tzituzten (Madril‑Irun‑Paris).

Lokomotoren kearekin batera, turismoaren hastapenak dira, bainu‑har­tzaileak eta udatiarrak iristen dira, bai Hendaiara bai Lapurdi guztira. Harrez­kero, hiribil­duak aurrera egiten du, ederrago eta zabalago bihur­tzen da. An­tzinako herrigunetik Ondarraitz hondar­tzarako bidexka errepide eder bihur­tzen da eta bi herriguneak lo­tzen ditu.

1877an Ondarraitz hondar­tza zoragarriak bazuen bainu‑etxola (30 kabina) eta kafetegi‑jate­txea. Martinetek, Hendaiarekin maitemindurik, uste zuen turismoa diru‑iturri izan zitekeela hiribil­duan. Denborak arrazoia eman dio: hainbat hotel, jate­txe, oporral­dietako kolonia eta kanpin daude gaur egun Hendaian.

XX.mendearen hasieran, hainbat eraikin eta instalazio egin zituzten Hendaian: kasinoa —estilo mudejar hibridoa—, malekoia eta hondar­tzako paseoa, erlai­tzeko errepidea Zibururaino, Haizabia hotela, golfa, eta Bidasoaren er­tzean betelana (arran­tza‑portutik Ondarraitz hondar­tzako iparral­deko lurmuturreraino).

Bide batez esan dezagun 1609an azti eta sorginen bil­tzarra egin zutela Hendaian eta 10.000 partaidetik gora bil­du zirela. Ak­tibitate handiko garaia izan zen. Hendaia itsasgizonen, arran­tzaleen, kor­tsarioen eta kontrabandisten herria izan da. Esteban Pellot, Hendaian jaioa 1765ean, per­tsona en­tzute­tsu, ausart eta errespetagarri bezala har­tzen dute. Haren curriculumean ageri dira: Santiago de Chile espainiar galeoia —urrea garraia­tzen zuena— aborda­tzea, on­tzi kopuru handia atzi­tzea, eta kar­tzelatik hainbat al­diz ihes egitea. Hala ere ez zuen inolako arazorik izan bizi­tzako az­ken urteetan Hendaiako al­kate izateko.

Bidasoak oso gertutik sentitu zuen alemanen presen­tzia Bigarren Mundu Gerran; izan ere, Leku Eder etxean jarri zuten nazien komandan­tzia, eta ibaian on­tziralekua. Bokalean bertan alemanen bunker bat ager­tzen da, pixkanaka ibai‑uber­kan hondora­tzen dena. Kirol‑portua

Hendaiako kirol‑ eta arran­tza‑portuak Txingudiko badiaren bihurgune eguz­ki­tsu batean daude. Bidasoaren bokalean, eskuinal­deko er­tzean, kai‑muturra eraiki zuten, Ramon Iribarrena ingeniari irundar en­tzute­tsuaren proposamena one­tsita. Ondorioa da hondar­tzaren iparral­deko muturrean harea egonkorragoa dela eta nabigazioa ere seguruagoa dela.

Itsas kirol zaletasunak gero eta ugariagoak direnez, gune horretan dago Club Náutico de Hendaye, on­tzi motordunak eta belaon­tziak aloka­tzeko aukera ematen duena.

Izokinen arran­tza, Bidasoan oso an­tzinakoa dena, gainbeheran dago ibaiaren ku­tsadura dela‑eta. Angulekin beste hainbeste gerta­tzen da. Bidasoako Izokinaren Kofradiak, Irunen egoi­tza duenak izokinak goraipa­tzen ditu, eta Hendaiako Angularen Kofradia angulen al­dekoa da. XX. mendearen hasieran bazegon Bidasoako izokinaren esportazioan jarduten zuen enpresa bat.

Pierre Loti

aldatu

Ur hauekin lotura estua zuen Pierre Lotik, Fran­tziako Le Javelot kostazainaren komandantea izan bai­tzen. Higer badiako zilarrez­ko olatuek eta Lapurdiko zelai berde belusatuek sorgindu zuten Pierre Loti idaz­lea. Nobela zoragarri bat ida­tzi zuen Euskal Herriko bizimoduaz: Ramuntcho. Erretiroa hartu zuenean Bakar Etxean jarri zen bizi­tzen, Txingudiko badiaren Hendaiako partean, eta han hil zen 1923an.

Herrigunea

aldatu

Hendaiako udalerriak dituen 8 km2 auzo askotan banatuta daude, handienak dira Hendaye Gare, Hendaye Ville eta Hendaye Plage. An­tzinako herrigunea parrokia‑elizaren inguruan dago. Kanoiek behin baino gehiagotan eraso diote Hendaiako elizari eta 1920an zaharberritu zuten. Oinez­koari bide ematen dio elizak, dorre zuriaren az­pian. Elizaren inguruan harriz­ko guru­tzadura bat dago; haren oinarri bi­txian eguz­kia eta lau izar ageri dira.

Barrual­deak ezustean harrapa­tzen gaitu, eta eder­ki egindako irudiak erakusten diz­kigu. Haietako ba­tzuk Gipuz­koako elizetatik ekarriak dira. Tailuak eta olioak ere ikusiko ditugu, XVI. eta XVII. mendekoak. Alboko al­dare batean kristo bikain bat gur­tzen dute, erromaniko berantiarra. Halaber, Erdi Aroko bataion­tzia eta lauburua duen hilobi‑harria ikus di­tzakegu.

Bron­tzez­ko eskultura‑mul­tzoa aur­kituko dugu: Gerra Handian hil­dakoei monumentua. Ducuing da egilea, eta adieraz­pen aber­koi horien kaskar­keriatik al­den­tzen da. Eskultura‑mul­tzoak ondo zaindutako lorategia du inguruan, eta bistak egundokoak dira.

Aragorri gaztelua

aldatu

Hondar­tzako pasealeku ederrean ibiliko gara eta Aragorriko muinora igoko gara eta izen berdineko gaztelua ikusiko dugu. Antoine d’Abbadiek eraiki zuen XIX. mendearen erdial­dean. Viollet‑le‑Duc egin zuen diseinua, estilo neogotikoaren eta ekial­deko estiloaren nahasketa. Fran­tziako zien­tzien akademiako presidentea izan D’Abbadie; halaber, el­karte geografikoaren presidente eta Hendaiako al­kate. Euskal­tzale gailena zen; euskara susta­tzeko dirua jarri zuen Antoine d’Abbadiek bere pol­tsikotik, eta euskaraz­ko poesia‑lehiaketak antolatu zituen. 1897an hil zen hendaiar jakituna, eta Fran­tziako institutuaren eskuetan jarri zuen gaztelua.

Handik metro ba­tzuetara, Haizabian hain zuzen, Bordaberri etxea eta lursailak daude. Bordaberrin bizitu zen Churchill, politikari gogoangarria. Biriketako gai­tza senda­tzera etorri zen, penizilina lagun, ordurako aur­kitua bai­tzuten jada.

Halaber, Hendaian erbesteratuta egon zen Miguel de Unamuno pen­tsalaria eta filosofo uniber­tsala.

Urruñara eta Berara joan‑etorri

aldatu

N‑10 aukeratuko dugu Hendaiako kantoiko herri batera joateko, Urruñara hain zuzen. Bel­dur pixka bat eragiten du Jansenioren jarrai­tzaileren batek elizako erlojuaren az­pian zizel­katutako idaz­kunak:

Vulnerant omnes. Ultima necat (Guztiek zauri­tzen dute, az­kenekoak hil­tzen du).

Eliza XVI. mendekoa da, Errenazimentuko portada interesgarria dauka: Adan eta Evaren irudi xaloa da, sagarrari hel­du ostean lo­tsakor ageri dira, eta eskuaz ez­kuta­tzen dute gorpu­tza. Deigarria da az­ken berrehun urteetan pulpituari biz­kar gainean eu­tsi dion atlantea. Alboko plazak etxe politak ditu, euskal estilokoak, gailen­tzen da Bortuste Baita eta udale­txe ar­kupeduna. Eskuinera hartuko dugu Ama Sokorrokoa ermitara joateko. Ojiba‑formako portada du eta inguruan disko‑formako hilarriak... Eta amai­tzen ez diren bistak.

Donibane Lohizunerako bidea hartu eta kilometro batera lozorroan dago, handiguraz, Urtubia gaztelua. 1149an jada eraikia zegoen, baina Errenazimentuko estiloa gailen­tzen da, XVI. mendekoa. Gazteluan erregeen une gogoangarriak gordeta daude. Maria Urtubia, leinu horretako alaba, Pio Barojaren inspirazio‑iturri izan zen eta La dama de Urtubia nobela ida­tzi zuen.

Festak

aldatu

Hendaiako herriko festak urtarrilaren 22an ospa­tzen dituzte, San Bizente egunean. Bi­txin­txo festak hain zuzen. Uda‑garaian euskal fol­kloreko ikuskizunak antola­tzen dituzte. Irailaren hirugarren igandea izan ohi da egitarauaren az­ken eguna eta jaial­di handi bat presta­tzen dute denboral­diari agur esateko.