Euskal antzerti eta zinea/Zineklubak

ZINEMAZALETASUN BIZIENA zinekluben jardueran aurki daiteke. Hirurogeiko hamarkadako boomari –garai hartan zaildu zen elkarte, parrokia eta eskolako zineklubetan euskal zinemako profesionalen lehen belaunaldia– laurogeiko hamarkadan krisia jarraitu zitzaion, bideoaren eta telebista kateen gehiegizko hazkundeak eragina. Gaur egun, udal eta aldundien laguntzaz zineklubak berpizten eta pertsona ororentzat eskuragarria den kalitatezko zinema eskaintza moduan bermatzen ari dira.

GIPUZKOA aldatu

LEGAZPI (LEGAZPI) aldatu

Sorrera-urtea: 1958

Jatorria: La Salle Ikastetxea.

Emanaldi-aretoa: Hasiera batean egoitza Buen Pastor Zinema izan zuen, eta geroago Ibaiondo Zinema. Eslesa Zineman egin ziren 1977 eta 1985 bitarteko emanaldiak. Ez zen emanaldirik eskaini 1985 eta 1991 bitartean, elkarteak lokalik ez zuelako. Azken urte horretan Latxartegi Aretoa, egungo egoitza, zabaldu zen.

Emanaldiak: Ostegun edo ostiraletan, hamabost egunetik behin, urria eta maiatza bitartean.

Finantzaketa: Legazpiko Udala, Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Eguneko filmari buruzko iruzkin laburra eskaintzen duen diptiko bat ematen da.

OÑATIKO ZINEKLUBA (OÑATI) aldatu

Sorrera-urtea: 1968-1969

Jatorria: Oñatz Kluba

Emanaldi-aretoa: Aita Agustindarren areto nagusian hasi ziren. Garai batean Institutuko areto nagusian 16 mm ko filmak ere ematen zituzten. Laurogeiko hamarkadaren erdialdetik, Oñatiko Zineklubak Santa Ana Antzokian programatzen zituen filmak, Kultur Etxe berriaren eraikuntza amaitzean bertara aldatzea aurreikusia bazegoen ere.

Emanaldiak: Ostegunetan, urria eta maiatza bitartean (25 30 film denboraldiko). Ahal dela, arabera moldatzen dira hiruhileko programak gaien. Zenbait film kultur jardueren –emakumearen eguna, izadiaren astea, gay harrotasuna– osagarri moduan eskaintzen dira. Finantzaketa: Udala, Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Hiruhileko filmen zerrenda bat argitaratzen da, film bakoitzaren fitxa teknikoa eta iruzkin kritiko bat jasotzen dituen orrialdetxo batekin.

Arduradunak: Anton Txintxurreta eta Anton Azpiazu

KRESALA (DONOSTIA) aldatu

Sorrera-urtea: 1972

Jatorria: Kresala Kultur Elkartea, 1968an sortua.

Emanaldi-aretoa: Hasiera batean, Aita Agustindarren elizako aretoa, Amara Zaharrean, 35 mm ko proiektagailuaz. Donostiako Udal Aurrezki Kutxak 1974az geroztik Arrasate kaleko bere Kultur Aretoa uzten du.

Emanaldiak: Astelehenetan, 19.30etan. Urtean 28 emanaldi inguru –hilean hiru, urria eta ekaina bitartean--. Programa ez dago zikloka antolaturik; filma laburrik ez da ematen.

Finantzaketa: Kutxa Gipuzkoa eta Donostiako Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Hiru hilean behin filmak aurkezteko testuak jasotzen dituen koaderno bat argitaratzen du –zuri-beltzeko fotokopiak. Arduraduna: Luis Bergua.

EGO IBAR (EIBAR) aldatu

Sorrera urtea: 1972

Jatorria: Eibarko Lanbide Unibertsitatea

Emanaldi-aretoa: Lanbide Unibertsitateko areto nagusia.

Emanaldiak: Ostegunero, jaiegun eta oporraldietan izan ezik, urria eta maiatza bitartean: 20 22 emanaldi inguru denboraldiko.

Finantzaketa: Udala, Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Film bakoitzeko orri bat argitaratzen da.

ONGARRI (ELGOIBAR) aldatu

Sorrera-urtea: 1975

Jatorria: Zaletu talde batek sustatutako ekimena da.

Emanaldi-aretoa: Herriko Antzokia

Emanaldiak: Urritik ekainera astean bitan –astearte eta ostegunetan– film bat ematen da. Programazioa zikloka moldatzen da, ahal izanez gero. Batzuetan film laburrak eskaintzen dira.

Finantzaketa: Elgoibarko Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Diptiko bat ziklo bakoitzeko.

AZPEITIA (AZPEITIA) aldatu

Sorrera-urtea: 1976

Jatorria: Herriko zinemazaleek sortu zuten.

Emanaldi-aretoa: Soreasu aretoa.

Emanaldiak: Hamabostean behin, ostiraletan, 21:30ean, urria eta martxoa bitartean. Ahal izanez gero, azpitituluekiko jatorrizko bertsioan. Film laburrak ere ematen dira.

Finantzaketa: Zineklub honek berrogeita hamar bazkide inguru ditu. Gainera, Udalaren eta Aldundiaren laguntzak jasotzen du. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: 2 edo 4 film eman ostean, orri batzuk argitaratzen dituzte, euskaraz.

Arduraduna: Pepe Azpiazu, Gipuzkoako Zine Kluben Elkarteko koordinatzailea ere badena.

Bestelakoak: Azpeitiko zineklubeko bazkideek 1977 eta 1991 bitartean, super 8an hamabost film labur eta 16 mm tan metraje ertaineko film bat egin zituzten, denak ere euskaraz. Euskal Filmotekak film horien kopiak baditu.

IRUDI (TOLOSA) aldatu

Sorrera-urtea: 1977

Jatorria: Urte horretan, zinemazale talde batek sortu zuen Tolosa Zinekluba –oraindik ere izen horrekin ezagutzen da, ofiziala Irudi den arren.

Emanaldi-aretoa: Leidor Zinema, Iparragirre Aretora aldatu zireneko aldi labur batean izan ezik.

Emanaldiak: Ostegunetan, urria eta maiatza bitartean. Denboraldiko 22 film inguru proiektatzen dira. Ahal den guztietan, azpitituluekiko jatorrizko bertsioan. Metraje laburreko filmak ematen dira.

Finantzaketa: Tolosako Udala, Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Hilean behin informazio orri bat.

MUTRIKUKO ZINEFORUM TALDEA (MUTRIKU) aldatu

Sorrera-urtea: 1980. Hirurogeiko hamarkadaz geroztik herri arrantzale honetan zineklub bat martxan egon bazen ere.

Jatorria: Adiskide talde batek sortu zuen.

Emanaldi-aretoa: Ederrena Zinema –eraikin honen eraispena iragarrita zegoelarik, eta Zabiel Kultur Etxera aldatu beharrean izan zen.

Emanaldiak: Hilean bi, urtarrila eta apirila bitartean, eta udaran beste lau, atari zabalean. Guztira, denboraldiko 10 edo 12 film inguru.

Finantzaketa: Mutrikuko Udala eta Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Lauhilekoaren programazioa jasotzen duen aldizkari txiki bat.

MATADEIXE-ZINEMATOGRAM (AZKOITIA) aldatu

Sorrera urtea: 1984

Jatorria: Hasieran Azkoitiko Gaztetxeak burutzen zuen jarduera zen; gaur egungo Matadeixe Zinematogram herriko bi zineklubak elkartzearen emaitza da.

Emanaldi-aretoa: 35 mm ko emanaldiak Baztartxo Aretoan burutzen dira, eta 16 mm koak Matadeixen, garai bateko udal-hiltegian.

Emanaldiak: Urritik ekainera, bi modalitatetan: hilean ostiral batean kanal komertzialetan kontratatutako kalitatezko filmak ematen dira, 35 mm tan. Eta igandeetan, hamabostean behin, filmotekako filmak –berreskuratutako klasikoak– ematen dira, 16 mm tan.

Finantzaketa: Azkoitiko Udala, Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Film bakoitzeko orri bat argitaratzen da.

OKENDO (LASARTE-ORIA) aldatu

Sorrera urtea: 1986.

Jatorria: Zineklub hau bost adiskidek beren kasa sortu zuten, eta geroago Udalak laguntza eman zien.

Emanaldi-aretoa: Garai bateko Teodoso Zineman, gaur egungo Manuel Lekuona Kultur Etxea denean.

Emanaldiak: Ostegunetan 22:00etan, iraila eta ekaina bitartean. Udaran frontoian programatzen dira emanaldiak (2 edo 3).

Finantzaketa: Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Argitaratzeari utzi zitzaion. Udalak urtero programatzaileen dokumentaziorako kopuru bat ematen die.

Arduraduna: José Carlos Carrasco.

NOSFERATU (DONOSTIA) aldatu

Sorrera urtea: 1989.

Jatorria: Donostia Kultura (Udalaren kultur patronatua).

Emanaldi-aretoa: Principal Antzokia.

Emanaldiak: Asteazkenetan. Hiru hileko hiru ziklo (urria ekaina). Euskarazko emanaldiak eskaintzen dira. Ez da metraje laburreko filmik ematen.

Finantzaketa: Donostiako Udala. Valentzia eta Galiziako Filmotekekin hitzarmenak. Aldizkariko publizitatea: Seur. Txartelekin bildutako dirua eta bazkideak.

Argitalpenak: Nosferatu Aldizkaria (koloretan).

Arduraduna: Jose Luis Rebordinos.

GOIENIZ (BEASAIN) aldatu

Sorrera-urtea: 1995. Laurogeiko hamarkadan aldameneko Ordizia herrian martxan egon zen Goierriko Zineklubaren oinordekoa.

Jatorria: Zinemazaleen topaketa, horietako batzuk desagertutako Goierriko Zineklubaren bazkideak.

Emanaldi-aretoa: Usurbe Zinema (350 eserleku).

Emanaldiak: Ostegunetan hamabostean behin. Lehenengo bi hiruhilekotan (urria martxoa) zortzi film ematen dira. Osagarri moduan, apirila eta maiatza bitartean sei klasiko eskaintzen dira.

Finantzaketa: Beasaingo Udala eta Gipuzkoako Aldundia. Abonuak eta txartelekin bildutako dirua –170 abonatu inguru ditu. Inprimakiak aurrezki erakundeek ordaintzen dituzte.

Argitalpenak: Hiruhilekoaren programazioa, zuri beltzean.

OSTARRENA (ZUMAIA) aldatu

Sorrera-urtea: 1995. Berrogeita hamarreko hamarkadan jada zineklub bat bazen Zumaian, eta hirurogei eta laurogeiko hamarkadetan beste bat jarri zen abian.

Jatorria: Zinemazaleen talde bat.

Emanaldi aretoa: Zumaiako Aita Mari Zinema.

Emanaldiak: Ostegunetan 22:15ean, hamabostean behin, urria eta ekaina bitartean.

Finantzaketa: Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: 2002an esku-programa berri baten 1. alea argitaratu zen, zuri beltzean.

CINEMA PARADISO (IRUN) aldatu

Sorrera-urtea: 1995

Jatorria: Cinema Paradiso Elkartea, Irungo Udaleko Gazte Departamentuaren laguntzaz.

Emanaldi-aretoa: Amaia Kultur Zentroa.

Emanaldiak: Bi ostiralean behin, urtarrila eta apirila bitartean. Horrez gain, uztail eta abuztuko asteazkenetan Santiago kaleko frontoian emanaldiak antolatzen dituzte.

Finantzaketa: Udala eta Gipuzkoako Aldundia. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Kultur Zentroak hileko jardueren agenda bat argitaratzen du. Horrez gain, film bakoitzeko orri bat prestatzen da.

PABELA (PASAIA) aldatu

Sorrera-urtea: 1999

Jatorria: Pasaiako zinemazale talde baten ekimenez sortu zen.

Emanaldi-aretoa: Pasai San Pedroko Udal Aretoa.

Emanaldiak: Igandeetan arratsaldeko 6etan, urria eta ekaina bitartean. Emanaldi guztiak bideo bidez egiten dira.

Finantzaketa: Udala. Sarrera doakoa da.

Argitalpenak: Esku programa bat hilean behin.

ERNEST LLUCH KULTUR ZENTROA (DONOSTIA) aldatu

Sorrera-urtea: 2001.

Jatorria: Ares Elkartea.

Emanaldi-aretoa: Kultur Etxea, Amara (120 eserleku).

Emanaldiak: Hilean hiru edo lau asteartetan, urritik maiatzera. Gaiaren araberako zikloak. DVD formatua.

Finantzaketa: Donostiako Udala. Sarrera doakoa da.

Argitalpenak: Kultur Etxeko jarduera guztiak jasotzen dituen diptiko edo triptiko bat argitaratzen da, zinema programazioa barne.

BIZKAIA aldatu

FAS, ZINEMA ETA IRUDIAREN FOROA (BILBAO) aldatu

Sorrera-urtea: 1953.

Jatorria: San Bizente Parrokia.

Emanaldi-aretoa: San Bizente Aretoa; 1995ean Indautxu plazako El Carmen Aretora aldatzekoa (475 eserleku).

Emanaldiak: Astearteetan 19:45ean, urria eta ekaina bitartean. Denboraldiko 33 emanaldi inguru eskaintzen ditu.

Finantzaketa: Bazkideen kuotak –200 eta 300 bazkide ditu. Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa da hiru hilean behingo aldizkaria laguntzen duena.

Argitalpenak: Hiru hilean behingo aldizkaria. Horrez gain, Zineklubak edonork erabili dezakeen liburutegi bat du; Euskal Herri osoan zineman espezializatutako bildumarik osoena omen.

Bestelakoak: 2000ko otsailean, La noche + corta de Canal + programak Fas film laburren eta zinema ez hain komertzialaren hedapenean Estatuko lau entitate garrantzitsuenen artean sailkatu zen.

GETXO (GETXO) aldatu

Sorrera-urtea: 1978

Jatorria: Udaleko kultur aretoa.

Emanaldi-aretoa: Kultur aretoa.

Emanaldiak: Asteazkenetan, Algortan, Getxo Antzokian eta ostegunetan Areetan, Gran Cineman. Ostiraletan, filmak azpitituluekiko jatorrizko bertsioan. Getxoko Cinema Paradison.

Finantzaketa: Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Informazio orria.

MUDO-DROGOT (ERMUA) aldatu

Sorrera-urtea: 1980.

Jatorria: Zinemazaleen elkartea.

Emanaldi-aretoa: Hasiera batean Udal Ateneoaren Guria Zinema. Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik Ermua Zineman.

Emanaldiak: Ostegunetan. Denboraldiko hamahiru film: urtarrila, otsaila, apirila, urria eta azaroan. Gaiaren, nazionalitatearen edo zuzendarien araberako bost ziklo (hiruna filmeko hiru ziklo eta binako beste bi).

Finantzaketa: Udala.

BELLAS ARTES MUSEOAREN ZINEMATEKA (BILBAO) aldatu

Sorrera-urtea: 1982. Etenaldia izan zuen 1999ko ekainaren eta 2001eko abenduaren artean.

Jatorria: Zinemateka Bellas Artes Museoarena da.

Emanaldi aretoa: Bellas Artes Museoaren emanaldi aretoa (200 eserleku).

Emanaldiak: Urte osoan zehar ostegun, ostiral eta larunbatetan. Emanaldiak 18:00 eta 20:00etan izaten dira. Zikloetan antolatutako programazioa. Beti azpitituluekiko jatorrizko bertsioan.

Finantzaketa: Bellas Artes Museoa. Metrobilbaoren babesa. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Aldizkari bat film-ziklo bakoitzeko.

Arduraduna: Jose Julian Bakedano.

ARRIOLA (ELORRIO) aldatu

Sorrera-urtea: 1990.

Jatorria: Arriola kultur elkartea.

Emanaldi-aretoa: Arriola Aretoa, Udal jabetzakoa.

Emanaldiak: Hilean bi ostegunetan, zinemazale amorratuenentzako programazioa eta gainerako asteetan larunbat eta igandeetan programazio irekiagoa. Hilean behin, asteburuan, film labur bat eskaintzen da.

Finantzaketa: Elorrioko Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Kultur Etxearen jarduerak jasotzen dituen programa orokor bat argitaratzen dute, eta, horrekin batera, separata bat zinema programazioarekin.

CINE SOCIALCLUB (BASAURI) aldatu

Sorrera-urtea: 1993. Laurogeiko hamarkadan, Basaurin Jaiki Zinekluba izan zen.

Jatorria: Udaleko Kultur Etxea.

Emanaldi-aretoa: Teatro Social.

Emanaldiak: Ostegunetan, bi emanaldi. Zikloka.

Finantzaketa: Udala.

Argitalpenak: Film bakoitzerako informazio orri bat.

ZORNOTZA (ZORNOTZA) aldatu

Sorrera-urtea: 1994. Laurogeiko hamarkadan programazio iraunkorra izan zuen zineklub baten aurrekariaz.

Jatorria: Kultura Zinegotzigoa, Zornotzako Udala.

Emanaldi-aretoa: Zornotza aretoa (363 eserleku).

Emanaldiak: Astearteetan 20:15ean. Urrian, azaroan, urtarrilean, otsailean eta martxoan. Launa filmeko bost ziklo. Hilean film labur bat.

Finantzaketa: Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Zornotza aretoaren programazio osoa biltzen duen liburuxka.

SERANTES (SANTURTZI) aldatu

Sorrera-urtea: 1999

Jatorria: Udaleko Kultura saila, Santurtziko Udala.

Emanaldi-aretoa: Serantes Kultur Aretoa (3 areto). Areto txikietan.

Emanaldiak: Hamabostean behin, urte osoan zehar. Iraila eta maiatza bitartean bikoiztutako filmak soilik.

Finantzaketa: Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Informazio orria.

Arduraduna: Felipe Martínez Unanue.

ARABA aldatu

ORHUM UNIBERTSITATEKO ZINEKLUBA (VITORIA-GASTEIZ) aldatu

Sorrera urtea: 1992.

Jatorria: Orhum kultur elkartea, Gasteizko kanpusaren EHUko errektoreordetzaren eskumenekoa.

Emanaldi-aretoa: Injinerutza Tekniko Industrialaren Eskola.

Emanaldiak: Astelehen arratsaldeetan. Sei ziklo ikasturte-hilabeteetan.

Finantzaketa: EHU, Arabako Aldundia. Sarrera doakoa da.

Bestelakoak: Orhum zineklubak Gasteizko Fantasiazko Zinemaren Astea antolatzen du.

AMAR EL CINE (GASTEIZ) aldatu

Sorrera-urtea: 2001.

Jatorria: Montehermoso Kultur Zentroa.

Emanaldi-aretoa: Florida Zinemak.

Emanaldiak: Ostegunetan 20:00etan (otsailetik ekainera eta irailetik abendura). Guztira, 26 film klasiko inguru azpitituluekiko jatorrizko bertsioan. Bitxikeria modura, emanaldi bakoitzera kritikari edo aditu bat hurbiltzen da, filmari buruz jarduteko eta eztabaida moderatzeko.

Finantzaketa: Gasteizko Udala. Florida zinemen jabe den enpresa, Vitoriana de Espectáculos (Vesa).

Argitalpenak: Ziklo bakoitzeko eskuprograma bat argitaratzen dute.

NAFARROA aldatu

MUSKARIA (TUTERA) aldatu

Sorrera-urtea: 1954.

Jatorria: Junta Diocesana de Acción Católica. 70eko hamarkadaz geroztik, Muskaria Elkarte independentea da.

Emanaldi-aretoa: Hasieran zinema komertzialetan. Dekanoaren Jauregira aldatu ziren 1966an (300 eserleku). Versalles zinema du 1989az geroztik egoitza (500 eserleku).

Emanaldiak: Hilabete bakoitzeko azken hiru ostegunetan, urria eta maiatza bitartean. Azpitituluekiko jatorrizko bertsioan. Finantzaketa: Bazkideen kuotak (65 kide). Udala. Txartelekin bildutako dirua.

Argitalpenak: Hiru hilean behingo aldizkaria.

Bestelakoak: Muskaria Tuterako Zinema Espainiarreko Erakustaldiaren eta Tuterako Opera Prima Jaialdiaren antolatzailea da (1985 eta 2000az geroztik, hurrenez hurren).

FILMOGOLEM (IRUÑA) aldatu

Sorrera-urtea: 1996.

Jatorria: Golem enpresa.

Emanaldi-aretoa: Golem Yamaguchi aretoak.

Emanaldiak: Ostegunetan 22:30etan. Urria eta ekaina bitartean.

Finantzaketa: Enpresa pribatua.

Argitalpenak: Golem aldizkaria.