Euskal literatura/90eko hamarkada
Zaila da benetan gure errealitatea aztertzea; alegia, eguneroko arazoen joan-etorriez inguraturik dagoen errealitatea. Arazo horiek, bai sozialak, bai politikoak eta bai kulturalak, errealitatearen aurka eragiten dute aurrerapenari ateak itxiz. Literaturaren historian parte hartzen dutenek badakite, halaber, denbora aurrera joatearekin edukiak aldatzeaz gain, edukitzaileak ere aldatzen direla. Eta helburu horrekin, eta euskal literaturaren Historia osatzearren, kapitulu bat erantsiko diogu, azken hamarkadako literatura bere osotasunean deskribatzeko.
Sarrera
aldatuZaila da benetan gure errealitatea aztertzea; alegia, eguneroko arazoen joan-etorriez inguraturik dagoen errealitatea. Arazo horiek, bai sozialak, bai politikoak eta bai kulturalak, errealitatearen aurka eragiten dute aurrerapenari ateak itxiz. Literaturaren historian parte hartzen dutenek badakite, halaber, denbora aurrera joatearekin edukiak aldatzeaz gain, edukitzaileak ere aldatzen direla. Eta helburu horrekin, eta euskal literaturaren Historia osatzearren, kapitulu bat erantsiko diogu, azken hamarkadako literatura bere osotasunean deskribatzeko.
Izaera deskribatzailea. Lan honen izaera deskribatzailea azpimarratzen dugu berriro, garaiarekiko daukagun ikuspegia eskasa delako, eta, horren ondorioz, ezin ditugulako garai horretako lanak bere osotasunean baloratu.
Dena den, ez da zaila esatea iritzi desberdinak egon direla, euskal literatura euskaraz egin den azken hamar urte hauetan. Nire ustez, azalpen honen lehenengo puntua bi modura esplikatzen da; alde batetik ikastolak euskaldundu zirenetik idatzitako lan literarioen antolaketaren bidez, edo, nahiago izanez gero, idazleak arautzearen bidez. Ramon Saizarbitoria idazleak, esaterako, euskal idazleen batasuna hausten ari dela esan du, eta orain hasi garela gure desberdintasunak agerian uzten. Interes berriak eta desberdinak sortzen ari dira, nahiz eta, askotan esan dugun bezala, euskal idazleen belaunaldien arteko mugak oso zorrotzak ez direnean, beste lekuetan ez bezala. Euskal Herrian belaunaldien arteko harremana sustatzen da, eta batzuetan elkarrekiko miresmena ere. Hala ere, kontuan hartu behar dugu gure errealitatea murritza dela eta ez dagoela haustura handiak izateko adina toki.
Kanonen garaia. Kanonen garaiak ondorio ugari izan ditu. Esate baterako, narratzaile askok kexa bera azaltzen dute: literatur kritikan ikuspegi orokorragoa falta da. Horren ondorioz, Xabier Mendiguren idazleak dioen bezala, 64ko Belaunaldiak ez du jasotzen merezitako tratua eta estimua. Belaunaldi horretan idazle zoragarriak aurki ditzakegu: Aingeru Epaltza, Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren bera, Pako Aristi... Hala ere, inork ez dauka monografiarik, kontuan izanik beren lanekin egunkaridosierra erraz asko egin daitekeela.
Nire ustez, letra larriak baino ikusten uzten ez digun miopiak jota gaude: Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre. Eta ikastoletan irakurtzen denak zerikusi handia dauka horrekin guztiarekin, hau da, nahiz eta begiratu ikusten ez den horrekin guztiarekin.
Hala ere, ezin ditugu alde batera utzi hamarkada bukaeran pixkanaka sortu diren euskal idazle berriak. Garai bateko euskal idazle berririk ezak euskal literaturaren jarraipena kolokan jartzen zuen, eta hemerotekak ez du gezurrik esaten. Nolanahi ere, agerraldi nabarienak olerkiaren esparruan eman ziren, hamarkada hasieran agertzen ziren idazleek, hamarkada bukaerako argitalpen-zerrenda luze samarra eratzen duten une berean, aurrerago ikusiko dugun bezala.
Irakurle eta idazle berrien bila. Baina jarraibide berriak ere kontuan hartu behar dira. Kontrajarritako jokaerek gizarte honen konplexutasunaren berri ematen dute, eta bertan irakurlea osatuz doa, ziur asko, literaturan gutxien aztertu den alderdietako batean. Inork ez du zalantzan jartzen ikastoletan irakurtzen dela, baina, ez dakigu non dauden irakurle helduak. Badakigu zer ikasten den ikastoletan, baina ez dakigu zer irakurtzen duten helduek.
Orain, literatura lanbide bilakatu delarik, sistema bibliografikoaren xedea –argitaletxeak eta batzuetan idazleak beraiek– idazlea erakartzea eta idazle berriak trebatzea da. Argitaletxeak “euskal unibertsotik” kanpo dagoen irakurlearen bila daude. “Euskal unibertso” horren barnean egongo lirateke euskararekin harreman profesionala eta zuzena dutenak, alegia, administrazioa eta ikastetxeak.
Horrela, bilduma desberdinak agertzen dira: “Enbido txikira” Elkarlanean argitaletxea, “Milla bidai” Erein argitaletxea, o “Zer berri” Alberdania argitaletxea.
Ikastetxeetako funtsezko zeregina da eta horrek literaturasorkuntza sustatzen du haurrengan eta gazteengan. Literatur generoaren garrantzia ere azpimarratzekoa da. Erraz barneratzeko testuak bilatzen dira, irakurlea eroso sentiarazteko. Eta gizarteko beste alderdi batzuetan antzera, telebistako jende garrantzitsuak ere lantzen du bere gaitasun narratiboa.
Funtsezko eleberriak. Aurrekoan esan dugu ikastetxeek zeregin garrantzitsua dutela literatur ekoizpenean, baina ez dugu ahaztu behar bestelako esfortzuak eta laguntzak ere badaudela: idazleak. Horien artean aipatuko genituzke: Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Jose Mari Iturralde, Pako Aristi y Edorta Jimenez. Idazle horiek hasi dira beren funtsezko eleberriak argitaratzen.
Hirian kokatuak izatea da eleberri hauen ezaugarri nagusia. Orainaldiari erreparatzen diote. Idazle gazte hauen oinordetza aztertuz gero, hiriak eta orainaldiak nolako garrantzi itzela hartzen duten konturatzen gara.
Hiriaren ideia aldakorra. Dena den, azken urteotako eleberrian agertzen den hiria oso aldakorra da, eta ikuspegi desberdinak hartu behar dira kontuan ulertzeko: alde batetik, hiri orokorra nabarmentzen da, eta bestalde, hiri zehatza. Horretaz gain, alde batetik hemengo hiriekin egiten dugu topo –Bilbo, Donostia edo Baiona–, eta bestalde kanpoko hiriekin –New York, Bartzelona edo Los Ángeles. Eta Azkoitia eta Bermeo bezalako herri txiki eta lasaiak metropoli gisa aurkezten dizkigute. Hiri horretan, nolabait, ohiturak eta tradizioa gordetzen dute, baina, bestalde, bazterreko errealitate batetik bere burua hobetu nahian dabilen pertsonaiarekin egiten dugu topo. Hala ere, hiria mende bukaerako larritasun existentzialaren irudia da.
Beste modu batera esanda, eta orokortzeak bere arriskua duela kontuan hartuz, esan behar dut gaur egungo narratibak ez duela garrantzi handiko istoriorik kontatu nahi –esaterako Ramon Saizarbitoriak, belaunaldi oso baten pertsonaia irudikatu nahi du–, baizik eta eguneroko bizitza irudikatu nahi du, alegia, zauriz josita dagoen mundu txiki hau.
Literatur generoa. Horren guztiaren adibide garbia literatur generoa da. Literatura horretan eleberri laburraren eta ipuinaren nagusitasuna agerian gelditzen da.
Esan dezakegu, salbuespenak salbuespen, euskal eleberriak hiri modernoa erakusten digula: musikaren garrantzia, hainbeste kezkatzen gaituen aisialdia, hiriko lanbideen abantailak eta eragozpenak. Eta batzuetan horrekin batera umorea, fantasia, zentzugabekeria eta erotismoarekin egingo dugu topo. Eleberrietan agertzen den hiri horretan ere politika azalduko da, jakina.
Nolanahi ere, literatur generoarekin batera eleberri historikoa sortzen da. Eleberri horrek, batzuetan, gertu dagoen garai batera eramaten gaitu, frankismora esaterako, Luis Mari Muxika, Pello Esnal..., eta beste batzuetan historian zehar murgiltzen gaitu, generoaren ezaugarri guztiak eleberrian islatzeko, Edorta Jimenezek, esate baterako.
Euskal idazleek ez dute genero terminoa atsegin, irakurleari zer aurkituko duen zehazki adierazten diolako, batez ere, generoak nahastuz, nolabaiteko originaltasuna bilatzen duten idazleek. Hala ere, esan behar da, literatur generoak azken urte hauetan lortu duela bere nagusitasuna. Hainbat gai jorratu da: bidaietako kronikak, unibertsitateko esperientziari buruzko liburuak, polizia-eleberriak, eleberri beltza, eleberri erotikoa. Literatur generokoak, halaber, erraztasun handiagoak eskaintzen dizkio eleberriari aurre emateko arazoak dituenari. Edozein irakurle grinatsu berehala ohatzen da.
Hizkeraren egoera. Hizkuntzaren aldetik, asko landu behar da euskaraz idatzitako edozein testu. Gaur egun esan dezakegu euskara batua nagusi dela eta gure eleberriak eta ipuinak, batez ere, euskara batuaz idazten direla. Haatik, aitortu beharra dago, oraindik desberdintasun franko dagoela. Zenbait idazlek euskara tradizionala aukeratzen du, hizkera jasoa eta tinkoaren aldekoa delako. Beste batzuk, berriz, erraz ulertzen den eta guztien eskura dagoen euskara erabiltzen dute. Idazle batzuk aldaketa filologiko eta estilistikoen aldekoak dira, beste zenbaitek, berriz, euskalkietara jotzen du, alfabetoari dagokionez. Bi talde horiek euskara hizkuntza praktiko bilakatu nahi dute, eta helburua lortuz doaz idazleen arteko lehia hazten den heinean. Hala ere, desadostasunak daude. Hizkuntza berri bat asmatu, hitz egiten den moduan idatzi, tradizioari jarraitu? Otto Pette: hamarkada honetan idatzirikoak, lehengo euskal narratibaren eta oraingo euskal narratibaren arteko muga ezartzen du. Oso zaila izango da beraren idazle Anjel Lertxundiren eredua kopiatzea.
Lehiaketen eragina'. Literaturalehiaketak edo txapelketak dira azpimarratzeko beste alderdi bat. Txapelketa horiek eztabaida ugari sortu arren, euskal literaturan eta batez ere 90ko hamarkadan, idazle gazte askoren erreferentzia-puntua izan dira, batik bat olerkarientzat. José Luis Padrónek, esaterako, gaur egun lehiaketa horiek garrantzi handia dutela aipatzen du, idazle berri asko sortu direlako, baina, alderdi txarrari ere erreparatzen dio, hau da, azterketa edo txapelketa itxura duen lehia gogorrak direla.
Kritikaren gaia zailagoa da aztertzeko. Ezin da zalantzan jarri idazlearen irudia garrantzitsuagoa bilakatu dela, egunkariak argitalpenen berri ematen hasi diren heinean. Baliteke, gaur egungo kritikaren egoera konpontzea Kritikarien Elkarte bat eratu bezain laster, literaturaren beste arlo batzuetan gertatu den moduan.
Orain, behintzat, dakiguna da: egunkarietako kritika, hau da, larrialdiko medikuaren parte literario antzekoa, indar handiz sortu da. Hala ere, salbuespenak badaude, esate baterako, Egan aldizkariko kritika monografikoa. Hamarkada bukaeran, halaber, euskal literaturako istorioen kopurua bikoiztu da.
90ko hamarkadako olerkia
aldatuEtorkizunaren atean deika ari diren izen berriei erreparatzen badiegu, narratiba nagusitzen ari dela konturatuko gara, olerkiaren kalterako. Urte bakoitzeko 10/12 olerki argitaratzen dira, eta gaur egun kopuru berdinarekin jarraitzen dugu.
Belaunaldien arteko haustura. Galizia adibide gisa jartzen badugu, belaunaldien arteko haustura 1996an ospatutako I. Idazle Gazteen Jardunaldian ikusi zen. Han autore berriek zaharrak kritikatu zituzten. Gogoratzekoa da aldaketa ezartzen duen une ironikoa: “De encontro a encontronazo”.
Gure literaturan ez dago halako hausturarik. Galiziako adibidearekin erkatuz gero, baliteke gertuena dagoena olerkari gazteen topaketa izatea, alegia, 2000 urtean ospatutako “Vasca y Joven: Poesía y Futuro”, José Luis Padrónek sustaturikoa. Galdera eginez gero, Padronek dio aldaketa nagusia honako hau dela: “gaur egun olerkari gazte gehienek euskaraz eta gazteleraz idazten dute. Horrek komunikazio kulturala aberasten du, eta euskal olerkarien erreferentzia-puntua da, beraien artean errespetatzeko eta estimatzeko. Oinarri horren gainean eraiki behar da etorkizuna”.
Ondoren beste jardunaldi batzuk ospatzen dira: Bilboko Olerkarien Bilera, Galeuzkaren ospakizuna, antologia poetikoak. Baina, ez dirudi jardunaldi horiek belaunaldien arteko haustura dakartenik, Padronek berak baieztatzen duen bezala: “gure artean, zorionez, ez dira belaunaldien arteko hausturak ematen batzuk dioten bezala, baizik eta denbora eta garaiaren katea azaltzen duten izen berriak sortzen dira.”
Olerkiaren pultsua
aldatuHamarkada honetan zehar 36 idazlek argitaratu du olerkiliburu bat gutxienez. Horietatik hogeita zazpi idazlek ez dute berriro ezer argitaratu orain arte. Horrez gero bi ondorio ateratzen ditugu: alde batetik, idazle horietatik, batzuk bere liburua hamarkada hasieran argitaratu dute, eta nahiz eta orain beste genero batzuetan argitaratzen jarraitu – adibidez, ipuingintza, kritika–, agian ez dute berriro olerkiliburu berririk argitaratuko. Ziur asko, olerkigintza utzia dute.
Bestalde, beste batzuk, berriz, hamarkada bukaeran argitaratzen dituzte beren lehenengo liburuak (1997, 1998, 1999), baina beraien gaztetasunak eta kapitulu honen bidez garai zehatz bati ezarritako muga artifizialak –ez bainaiz oso trebea etorkizuna asmatze–, esaten digute idazten jarraituko dutela.
Zenbakiek haien ondorio propioak ateratzen dituzte. 90ko hamarkadan bi garai desberdintzen dira:
- lehenengoa, 1990etik 1996ra artekoa. Garai horretan idazle berriek oso gutxi argitaratzen dute. Honako idazle hauekin egingo dugu topo: Gerardo Markuleta, Javier Rojo, Andoni Tolosa, Joanes Urkixo, Karlos Linazasoro, Juanjo Olasagarre, Xabier Aldai, Harkaitz Cano, Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi Díaz de Heredia, eta Juan Karlos Mugertza. Olerkariek liburu bakarra eta lau liburu artean argitaratzen dute urtean (1992. urtea).
- 1996tik 1999ra artean ekoizpena eta taldekako argitalpenak ugaldu ziren, urtean 8 eta 10 liburu artean idatziz. Pako Aristi, Gari Berasaluze, Isabel Díaz, Mirari García de Cortázar, Asier Serrano, Urtzi Urrutikoetxea, José Luis Padrón, Xabier Olaso, Igor Estankona, Castillo Suárez, Miren Agur Meabe, Pili Kaltzada, Otxoteko.
Esan dugu, jada, zifra horien bidez azaleko azterketa egin dugula, eta azterketa sakonagoa egin beharko genukeela garaiko literatura bere osotasunean ezagutzeko.
Estetikak
aldatuOlerkariak 80ko hamarkadan. Euskal olerkigintzan, Europako olerkigintzan bezala, sinbolismoa eta abangoardia izango dira joera nagusiak. Gaur egun, sona handia dute 80ko hamarkadari hasiera eman zioten joera horiek eta ikusten dugu, halaber, idazleek 80ko hamarkada horretan idazten jarraitzen dutela, euskal literaturari oso lan garrantzitsuak emanez. Bai garai horretako idazleek eta bai aurreko aldikoek garrantzi handiko lanak argitaratu zituzten, agerian utziz denboran ez dagoela inolako mugarik: Patxi Ezkiaga, Felipe Juaristi, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, eta haien aurretik daudenek, Bitoriano Gandiaga, Juan Mari Lekuona, Mikel Lasa, Amaia Lasa, Joxean Artze.
Horrela 90ko hamarkadak aurreko aldiko idazleak eta lanak bereganatu ez ezik, aitzindarien lana ere sendotzen du. Horrek adierazten digu, berriro, euskal literaturan ez dagoela belaunaldien arteko hausturarik. Olerkiak ez du kentzen, baizik eta ereduak eta ibilbideak batzen.
Olerkiaren hizkera desberdinak. Hamarkada horretan hizkera ugari egon ziren. Horrek nabarmentzen du, olerkari bakoitza mundu bat dela, eta olerkari bakoitzarengan bere mundua islatzen dela. Nolanahi ere, hamarkada horretako literaturak erakusten ditu kontuan hartu beharreko joera estetiko desberdinak.
Idazleei ez zaie gustatzen literaturaestetika edo psikologia desberdinak orokorrean aztertzea, eta olerkariek nahi izaten dute haien olerkigintza banaka aztertzea. Ez zaie arrazoirik falta. Hala ere, euskal literatura eratzeko, joera guztiak zehaztu nahian dabilenak, lehenik, joera guztietan errepikatzen diren ezaugarriak hartu behar ditu, eta bigarrenik, joera desberdinak azpimarratu.
Unibertso komunak. Baliteke, benetan, bolbora aurkitu nahian egotea, eta are gehiago kontuan hartzen badugu, idazle gehienek ez dituztela joerak edo korronteak jarraitzen. Haatik, aipatzekoa da, olerkariek beti bere sorkuntzako “beste sentsibilitate bat” agerian utzi nahi izaten dutela, “beste sentsibilitate” horrek, korronte estetikoak gutxietsita edo ez, autore desberdinengan ematen diren unibertso berdinez hitz egiten digutelako, bai irakurketei dagokionez eta bai idazteko moduari dagokionez.
Sinbolismo intimista. Lehenengoz, sinbolismo intimista azpimarratuko nuke. Olerkariak bere nia agertzen du bere osotasunean, gertatzen den guztiaren neurri osoa, ideiarekin hausten du metafora edo sinboloaren alde eginez, egunerokotasunarekin egiten du topo berriro, eta maitasuna eta maitasunik eza ditu gai nagusitzat hartzen.
Nire ustez, aurretik “beste sentsibilitate bat” esan izan duguna bat dator sinbolismo intimista horren funtsarekin. Ideia hori Espainiako olerkigintzatik hartua da. Espainiako olerkigintzan konpromisoa adierazten duten ideiak bi esanahi ditu, gogoan izan behar baitugu joera horren jarraitzaileak komunistak izateagatik nabarmendu direla.
Barrokismoa. Joera barrokoak ere sortu ziren 90ko hamarkadan, eta joera horren eraginik garbiena hiztegian aurkituko dugu.
Kulturalismoa. Hamarkada hasieran nagusitzen den joera dugu kulturalismoa. Horrekin zera esan nahi da: Espainiako Novisimoek egiten duten antzera, euskal idazleek, bai kulturan eta bai irakurketan dituzten erreferentzia pertsonaletara jotzen dute. Horregatik, olerkiliburuetan aipamen ugari aurkituko dugu. Estetizismoa nagusitzen da, ironiaz zipriztindurik.
Esperientziaren olerkia. “Esperientziaren olerkia” izena eman diogun honek eragin handia izan du euskaraz idatzitako euskal olerkian: olerkariak gogoeta egiten du, bere eguneroko bizitzako niaren bidez. Narrazioa erabiltzen du eta bere bakarrizketaren edukia fikziozkoa da. Hau da, askotan izugarrizko aldea dago olerkian agertzen den pertsonaiaren eta autorearen artean.
Konpromiso soziala. Hamarkada horretako ibilbide poetikoan herriarekiko konpromisoa ere nabarmentzen da. Bárbara Harlowek Literatura y Resistencia liburua argitaratu zuen. Galegora egin zen itzulpenarengatik liburu hori oso ezaguna da. Merezi du liburu horri erreparatzea, han aipatzen diren irizpide askok gure errealitatea interpretatzeko balio baitu. Harlowek dio abangoardia poetikoak direla independentzia nazionalaren bideari atxikitzen zaizkion urratsak. Herri-herentzia eta hitzaren gizatasuna defendatzen du, horregatik, erotismoa eta maitasuna elkarrekin agertuko dira horrelako liburuetan. Horretaz gain, kultura uniformearen aurkako jarrera kritikoa zabaltzen da. Surrealismoaren aldekoak dira erabat joera honen jarraitzaileak eta olerki luzea bultzatzen da. “Parte-hartzea” da joera honen dema, eta zalantzan jarriko dira mendebaldeko kulturaren balioak.
Errealismo gordina. Amerika iparraldetik iritsitako joera honetan ere jarraitzaileak izango ditugu. Errealitatearen alderdi gordinena agerian uzten da, hizkera zuzena erabiliz eta anbiguotasunak alde batera utziz. Joera honetan ere ironiak badu lekurik.
Feminismoa. Emakumearen autoritateak ere bere aipua merezi du. Gure artean emakume garrantzitsuak izan ditugu, eta beti emakumearen izaera azpimarratu dute. Horien artean Amaia Lasa aipatuko nuke. Joera honek eragin handia dauka arlo berrietan: olerkigintza berrian erotismoa eta emakumearen askatasun indibidualari erreparatzen zaio.
Idazlea eta bere lana
aldatuPako Aristi (1963)
aldatuCastletown (1996). Oherako hitzak (Sehaska-kantak) (1998).
Garai hartan, 80ko hamarkadan, ematen ziren ezagutzera orduko olerkari gazte asko: Felipe Juaristi, Edorta Jimenez, Iñigo Aranbarri nahiz Karlos Linazasoro.
Pako Aristik, berriz, Castletown liburua argitaratu zuen hitz lauez, olerkigintza alde batera utzi, eta bere narraziorako gaitasuna erakutsiz.
Lehenengo liburuari egindako hitzaurrean hainbat giltzarri aurkitzen dugu prosa poetikoan idatzitako poema luze horien bilduma interpretatzeko:
“Guztiok mapa sekretu bat behar dugu bizitzaren alderdi aldagaitzari aurre egiteko. Hona hemen nirea.... Mapa hori ematen dizuet abenturako pelikuletan bezala, orain zuen eskuetan uzten dudana dela imajinatzeko, hilzorian dagoen batek arkupe baten iluntasunean ematen dizuen mapa itxurako paper misteriotsu hori”.
Dena delako autore horrek, bere idazlana abentura kutsu honekin hasten badu, bukaera arte mantenduko du izaera deskribatzaile hori. Bere liburuetan idazlearen bizitzaren pasarte asko agertzen dira, irakurlea oso giro partikularrean murgildu nahi da. Horretaz gain, ironiarekin ere egingo dugu topo.
Pako Aristik askotan Manuel Rivasren obra ekartzen digu gogora (John Bergeren izena ez da alferrik aipatzen): pertsonaiek bihotz ona daukate, atseginak dira, umilak, biografikoak, hor zehar baztertu dituzten gizakiak.
Aristik bere lanak baserrigiro latz batean kokatzen ditu, bai bere narratiban eta bai bere olerkigintzan. Pertsonaia guztiek alderdi tragikoren bat dute eta hori beti uzten du nabarian.
Aurelia Arkotxa
aldatuAtari ahantziak (Trampas del olvido) (1993)
Aurelia Arkotxaren estilo poetikoak ere sinbolismora eramaten gaitu. Horretaz gain, Kulturalismoa ere bere baitan hartzen du obran, baina, zinemarekin eta, batez ere, pinturarekin egindako elkarrizketarekin ere saiatzen da.
Hiztegi inpresionistarekin batera, testuko sentsibilitateak bat-bateko egiturak babesten ditu. Atari ahantziak, bizitzaren geografiako alderdi desberdinen aurkikuntza da. Alderdi horietatik askok idazlearen bizitzarekin zerikusia dute. Horrek sinbologia propioez eta singularraz inguratzen du idazlana.
Aurelia Arkotxaren bigarren liburua, Septentrio, aurreko joeratik guztiz kanpo dago, eta era berean, bereziki luzea den eta isilunez beteriko bertsoa erakusten digu. Nolanahi ere, Aurelia Arkotxak hainbeste atsegin duen kulturalismoa berreskuratzen du, esaterako, Ternuko (Canada) euskal baleharrapatzaileen aztikeriari dedikatutako testuetan edo hainbat aipuren bitartez adierazirik eta Euskal Herriko marineltradizioaren oroitzapenetan nabarmendurik.
Arregi Díaz de Heredia, Rikardo (1958)
aldatuHari hauskorrak (Briznas de la herida) (1993). Kartografia (1998).
Hamarkada horretako idazle nagusietariko bat da. Bere liburuak Hari hauskorrak Kritikaren Saria merezi izan zuen. Idazle honek ez du oso azkar idazten eta noizean behin argitaratzen duenez irakurleak irrikitan egoten dira bere obren zain. Bere bigarren olerkiliburuarekin, Kartografia, Kritikaren Saria jaso zuen berriro.
Arregiren olerkia erraz ulertzen da, bere irudiengatik baino gehiago, olerkiaren barruko egiturarengatik, irakurlea gogoeta egitera etengabe eramaten duelako eta hitz egiteko oso eredu sendoak dituelako.
Transkripzio musikala. Bere obraren tonu poetikoak aparteko kapitulua merezi du, erritmoduna, erraza, sinbolismoaren jarraipen, baina hein berean eguneroko mugak gainditzeko gai baita. Bere obraren eredu poetikoak ugari dira. Markuletak lehenengo liburuaren diskurtsoa Jazzaren tortsioarekin konparatu zuen, eta orain, badirudi, idazleak bere bigarren obran, musika klasikoaz apainduta dagoen dialektika baten bila dabilela. Ez dirudi bakarrik, zeren eta obra hau, musikari eskainia izateaz gain, Sinfonia moduan antolatua duen zatiak ditu liburuak.
Olerki bat. Ez nuke Arregiren obra honen azalpena bukatu nahi «66 lerro hiri situatuan» aipatu gabe. Lan honek Herbert gogoarazten du, eta Sarajevoko tragediari dedikatuta dago: idiosinkrasia bikoitza duen olerkia da, eta beste lan batzuetan bezala, ikusten den dardara eta ikusten ez dena nahasten ditu.
Berasaluze, Garikoitz (1975)
aldatuAzaro Urruneko intifidak (Intifada del Incierto Noviembre) (1996).
Liburu lehiakorra da, baina, horretaz gain, egungo euskal olerkigintzaren kezkak agerian uzten ditu.
Maitasunen elkarketa'. Olerkariak berak liburua nola irakurri esaten du: “oro har maitasun-olerkiak dira; baina, herri batenganako maitasuna, Euskal Herria, eta nire bikotearenganako maitasuna. Zaila da bi maitasun horiek elkartzea, baina hori izan da nire asmoa”.
Olerki soziala? Idazleak dioena kontuan hartuz, hau da, euskarazko olerki soziala olerki berritua dela, eta, hain berria denez, beste izen bat izan beharko lukeela-eta, gogoeta hauek aipatzen ditugu: “Noski, olerki soziala dela, aipatzen duena eta nola aipatzen duen kontuan hartzen badugu. Baina, gure estiloa eta olerki soziala izendatu dutena oso bestelakoak dira.”
Irudi poetikoaren nagusitasuna. Berasaluzek irudi poetikoa nagusi den abangoardia bilatzen du, eta hori da, nire ustez, lan honen lorpen handiena. Bertso asko zizelkatuta aurkezten dizkigu. Bertsoek irakurlea liluratu bezala nahas dezakete, baina, hau ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu abangoardiako olerkiaren oinarria logika eza eta haustura dela.
Cano, Harkaitz (1975)
aldatuKea behelainopean bezala (Humo perfectamente niebla) (1994).
Harkaitz Cano izen handiko idazlea da autore berrien artean. Gaur egun idazle askok ez bezala literatura lanbide duena.
Kea behelainopean bezala da bere lehen olerkiliburua, nahiz eta zenbait idazlanetan hainbat olerki aurkitu. Norbait dabil suteeskaileran behera (Alguien corre por la escalera de incendios) bigarren olerkiliburua da eta New York hirian bolada luzea pasa ondoren idatzia.
Surrealismoa. Kea behelainopean... liburu hau, oro har, surrealista da, baina, ez du gai soziala alde batera uzten. Lan honen alderdi soziala irudikatzeko, Yoguslaviako guda aukeratzen du. Olerkia natur –eta identitate– sinbiosia da eta modu errazean eta alaian irudikatzen du. Nahaste bat. Esan dugu ez dela bere olerkibilduma bakarra. Bere lana Telefono kaiolatuak nahasteliburua da, eta han kontaketa laburra eta olerki laburragoak eta intimistagoak nahasten ditu.
Norbait dabil suteeskaileran behera liburuan, berriz, errealismo mikatzera jotzen du bazterreko bizitzak erakusteko. Oraingoan olerki narratiboa erabiltzen du.
Garcia de Cortazar, Mirari (1969)
aldatuPoesiaren magalean (En el regazo del verso) (1995), Itzaleko hitzak (Abecedario de la sombra) (1995), Oroimen bizi eta margulduak (Vieja memoria viva) (1997). Kea urruntzean (El adiós de la niebla) (1998).
Mirari Garcia de Cortazaren olerkigintzak esperientziaren olerkia deitu dugunaren barruraino eramaten gaitu. Bere estiloan nabarmen gelditzen da Mikel Lasa eta Arantza Urretabizkaia olerkarien eragina.
Sentsibilitatetik. Mirari Garcia de Cortazarrek sentsibilitatetik abiatuta idazten du. Natura bere idazlanen jatorria izango da. Bere obra, itxuraz baliorik ez duten objektuetan sartzen da, eta bere kosmos afektiboan kanporatzen ditu. Olerki analogikoa egiten du metaforetara joaz.
Garcia de Cortazarrek hiztegia zaintzen du: oso aberatsa eta jasoa, atsegina eta oso landua. Bere olerkigintza inpresionismoaren eta sinbolismoaren artean murgiltzen da. Behatu eta galdetu egiten du, bere olerkiek inguruan duten guztia uler dezaten.
Linazasoro, Karlos (1962)
aldatuUdazkeneko karabana erratuak (Errátil caravana de otoño) (1991). Apunte eta ahanzdurak (Apuntes y descuidos) (1993). Euriaren eskuak (Las manos de la lluvia) (1995).
Joera ugari'. Linazasoro olerkariak hainbat joera erakusten dizkigu.
Bere lehenengo liburua esperientziazko olerkian murgiltzen da, eta irakurketa narratiboa eta exotikoa eskaintzen. Bigarrenean, metaliteraturarekin egiten du topo eta ironia iragartzen digu, eta hirugarren olerkiliburuan maitasunaren barrualdea erakusten.
Hainbat joeratan murgiltzen den olerkari honek zenbait ipuin argitaratu du azken urte hauetan, nahiz eta haurrentzako olerkiak argitaratzen jarraitu.
Markuleta, Gerardo (1963)
aldatuLarrosak noizean behin (Rosas de vez en cuando) (1990). Sagarraren hausterrea (La ceniza del manzano) (1994). Hauta lanerako poemategia (Poemas para elegir) (1999).
Esperientziaren olerkia. Markuletak zaindu du beti esperientziaren olerkiaren ibilbidea, bere alderdi guztietan.
Normalean, bere olerkiak laburrak izaten dira eta gogoetan eta ironian murgiltzen dira. Azkeneko olerkiak ulergarriagoak dira.
Markuletaren olerkigintzak olerkiaren “zentzurik eza” berea du, nahiz eta bere eraginaz eta babesaz jabetu.
Lehen olerkia joera “minor” batean murgiltzen da, ondoren gizakiei buruzko gogoeta bilakaturik.
Olerkiak hitzjoko batean eraikitzen ditu. Marluletak ez du proposatzen ariketa formal hutsa, baizik eta, pentsamendua eta hitzaren arteko joko probokatzailea.
Meabe, Miren Agur (1962)
aldatuOi hondarrezko emakaitz (Oh tempestuosa mujer de arena) (1999). Azalaren kodea (El código de la piel) (2000).
Hizkera barrokoaren plazerra. Nahiz eta bere lehenengo liburuak joera barrokoa aurkeztu, bigarren liburuari erreparatuko diogu. Bigarren liburu hori ezagunagoa da gure artean, eta lehenengoak baino edizio gehiago izan ditu.
Meaberen idazkera poetikoak itxura ugari ezartzen ditu hitza landu nahian: erotismoa nabarmentzen da; horretaz gain, hizkera zientifikoa erabiltzen du, nolabaiteko originaltasuna lortzeko, eta biologiak, bere obran, egiten du topo emakumeari ematen dion garrantziarekin.
Idazleak ez du ezkutatzen barrokismoa eta irudijokoa atsegin duela, lengoaiarekin gozatzea gustatzen zaio.
Egunerokotasunak ia olerki guztien emozioa gainditzen du.
Olasagarre, Juanjo (1963)
aldatuGaupasak (Toda la noche) (1991). Bizi puskak (Pedazos de vida) (1996).
Juanjo Olasagarrek 1995ean jaso zuen Banco Central Hispanok antolatzen duen “Imagínate Euskadi de Plata” saria Bizilegearen legeak (Las leyes de la ley de la vida) idazlanarekin. Bere azken obra Bizi puskak da. Spoon River liburuaren jarraipena, eta joera eta erregistro ugari ditu.
Giza mosaikoa. Legeak eta gaiak bat egiten dira ziklo desberdinetan: amodioa, heriotza, nahia, Euskal Herria, tabakoa, bakardadea, bizitza, errautsa, kartzela, denbora, filosofia. Hainbat alderdi erakusten digu: gaiaren unibertsoa, bizitza osoa, pertsonaia ugari, hamaika ahotz, olerkia, olerkiaren parodia, egunerokotasuna, idazkera antirretorikoa... Olasagarrek mosaiko nagusi bat eraikitzen du Euskal Herriko errealitatera gerturatzeko.
Diskurtso gurutzatuak. Liburua Errusiako Babushka panpinarekin konpara dezakegu, alegia, bata bestearen barruan gordetzen diren panpina horiek. Horrela, esplika genezake zein pertsonaiek hartzen duten parte, zerikusia duten gaietan. Teknika horrekin perspektibismoa lortzen du, hau da, pertsonaiek pertsonaiei buruz hitz egiten dute, edo pertsonaia baten obra poetikoa aztertzen da, edo beste bat aurkezten digute, Gil Bera idazle nafarraren liburu bat irakurriz.
Autoreak berak argitzen digu bere asmoa: “egunero gertatzen diren istorioak kontatzea, metaforak gehiegi erabili gabe. Hizkera argi eta arruntarekin.”
Padrón, Jose Luis (1970)
aldatuItzal izotzezkoan bildurik (El hielo dos veces) (1997). Txori erratuen bilera (Reunión de aves peregrinas) (1998). Ibaia euri erasoetan bezala (Como el río en medio de la tormenta) (1999).
Gaitasun poetikoa. Jose Luis Padrónen olerkiak alaitasuna dakar: maitasuna hartu eta eman egiten du. Jokaera hori aztertuz gero honako hau ondoriozta dezakegu: ez dago ezer sorkuntza poetikotik kanpo: une oro, hitz oro, poetika izan daiteke. Muturreraino arriskatzen du espresatzeko gaitasuna, horregatik, batzuetan olerki guztiek ez dute argitasun bera. Hala ere, aise lortzen du sorkuntzaren sentsibilitateak lantzen duen metafora, espresioa eta hiztegia.
Unearen poetika. Padrónek unea pizten eta goraipatzen du, ondoren betirako galtzeko. Bere sorkuntza poetikoa heriotza-gaitzaren sendabidea da, eta bizitzan gertatzen den garrantzi handiko ekintza da. Jose Luis Padrónen olerki guztietan maitasuna agertzen da, maite izan den guztiaren galera irudikatzeko.
Padrónek begien ireki eta ixtea metafora gisa erabiltzen du, filosofia eta lirikaren elkarketa eta paradoxa irudikatzeko.
Ikusten ez dena. Ikusten ez denaren olerkiari dagozkion ezaugarriak ere aurkituko ditugu: paralelismoa, oso olerki biribilak. Horretaz gain, aditza falta duten olerki luzeak ere aurkituko ditugu, izena nagusi bilakatuz.
Elkarrizketa poetikoa ezartzen du 1999an Kritikako Saria jaso zuen olerki honek, natura eta materiaren funtsa bat egiten diren lekuan.
Narratiba 90ko hamarkadan
aldatuMerkataritza literarioaren eragina. Literaturak merkataritza-sistemari dagozkion formulak erabiltzen hasten denetik, euskarazko narratiban aldaketa handia gertatu zen. Eleberria ez ezik, kontaera laburra ere asko hobetu da. Era berean, eleberrigileek mailaz igo dira, baina Europako eta munduko idazle ospetsuen maila lortu gabe.
Sistema literarioa finkatzen da, alegia, Even Zohar kritikoak esan zuen bezala, komunikabidesistemaren berrikuntza dator merkataritza literarioaren nagusitasuna medio. Aurreko sistemak, idazle eta irakurlearen arteko harremanari baino ez zion erreparatzen, hau da, idazlanaren igorleari eta haren hartzaileari. Gaur egun egoera aldatu da, bitartekariei garrantzi handiagoa eman zaielako: batez ere argitaletxeei.
Hona hemen komunikazioeskema zaharra:
- Igorlea Õ Mezua Õ Hartzailea
- Testuingurua Õ Baliabidea Õ Kodea
Eta hau gaur egungoa:
- Produktugilea Õ Produktua Õ Õ Kontsumitzailea
- Erakundea Õ Merkatua Õ Errepertorioa
Beraz, egoera berri batean gaude. Liburua ez da “militantziatik” argitaratzen jada, eta horrela balitz, merkatuko produktu bilakatu izanak dakartzan motibazioetara egokitu beharko dira.
Eta nahiz eta ezin zalantzan jarri liburuaren balio kulturala, ezin gaitu harritu argitaletxeek zenbait aldaketa egiteak, etekina ateratzeko asmoz –normala baita–, esaterako: jarraibide literarioak mugatzea eta idazleen eta argumentuen literatura ulertzeko jarraibideak aldatzea.
Idazlearen profesionaltasuna. Egoera berri horrek idazleak profesional izateko aukera ekarri zuen. Egia da, gure merkatuak, oso handia ez izan arren, ez ziela idazleei segurtasunik ematen, eta horregatik, bestelako ogibideak bilatu behar zituztela, literaturaz gain: gidoilari, telebistako langile, irakasle –batez ere, euskararen irakasleak– unibertsitateko irakasle eta abar.
Interesgarria litzateke idazleen bidaia aztertzea lanbide desberdinetik: hasieran gehienak irakasleak ziren, ondoren euskararen munduan murgiltzen ziren. Gero kazetaritzan murgilduak, eta gaur egun gehienek euskarekin eta hitzaren industrian lan egin arren, hainbat lanbidetara ere jotzen dute, esaterako: marketing, arrantzaenpresa edo flota...
Hierarkia y kanona. Gizarte literario batean eta literatura sistema bilakatu den gizarte batean ondorioak ugariak eta garrantzi handikoak dira, nahiz eta denak positiboak ez izan. Berehala sortzen da hierarkizazioa edo kanonizazioa.
Zaharrak. Oro har, narratibaren arloan bi alderdi bereiz ditzakegu: lehenengoan aurkituko ditugu aurreko garaikoak izanda hamarkada honetan idazten jarraitzen dutenak. Horren ondorioz, idazle horiek ibilbidea luzatu eta finkatzeaz gain, irakurleen goraipamena jasotzen dute. Horien artean aipatzekoak dira: Joxe Mari Iturralde, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Pako Aristi, Xabier Mendiguren, Juan Luis Zabala, Aingeru Epaltza, Manu Ertzilla.
Berriak. Hamarkada hasieran idazten hasi direnen artean aldeak daude, batzuek izan dute irakurleen onespena, eta beste batzuek ez, baina etorkizun hurbila arduratuko da idazlanak baloratzeaz. Harkaitz Canoren narratiba da adibiderik argiena, baina, horretaz gain beste idazle batzuk ere aipatzekoak dira: Joxe Belmonte, Xabier Montoia, Karlos Linazasoro, Jon Alonso, Jokin Muñoz, Patxi Iturregi, Jabier Muguruza, Paddy Rekalde, Ur Apalategi, Jon Arretxe, Yolanda Arrieta, Antton Luku, Jasone Osoro, Ixiar Rozas, Unai Iturriaga, Javi Cillero, Ana Urkiza.
Bestalde, zaharragoak diren idazle batzuen lan berriekin egiten dugu topo: Luis Mari Muxika, Pello Esnal, eta horiekin batera izen berriak: Abelin Linazasoro o Juanjo Gabiña. Hala ere, guk nola ziurta idazle hauen jarraipena!
Hamarkada horretan, olerkari askok jorratu dute narrazioaren arloa ere: Iñigo Aranbarri, Manu Ertzilla edo Jose Luis Otamendi.
Literaturaren eta sozioliteraturaren egoerak oso desberdinak dira, horregatik zaila da sintesilan bat egitea.
Idazletalde ugari daude, nortasuna nahiz adina kontuan hartuz. Era berean pluraltasun berarekin egingo dugu topo, estetiken, joeren eta estiloen arabera sailkatuz gero.
Estetika ugari
aldatuGure narratibaren estetika aztertu behar izango bagenu, literatura unibertsalaren hainbat estetikatatik gertu dagoela ikusiko genuke. Hemen ere denetik irakur dezakegu, eta orain, are gehiago, obra euskaratuak gehiago baitira.
Itzulpenaren arloak, aparteko kapitulu bat merezi du, zalantzarik gabe, baina, ekin diezaiogun berriro hainbat estetikari:
Lau joera. Gure ustez, euskaraz egindako narratiban lau joera estetiko daude. Baliteke, sailkapen honen bidez, bestelako joera literarioak alde batera uzten ditugula pentsatzea, baina guk nahi izan duguna zera da: gure artean gehien erabiltzen diren joeran sailkatzea. Sailkapen hori eginez gero, egungo euskal narratibako mapa-zati nagusia osatzea lortuko dugu.
Narratiba fantastikoa. Atxagaren eta Sarrionandiaren narratibek irekitako bideek Jorge Luis Borges y Julio Cortazarrengana eramaten gaituzte zuzenean. Narratiba fantastikoak aipatutako estetikari indarra ematen dio. Kausa logiko batetik kausa magikoa sortzen da, eta hori ez da egunero gertatzen.
Joera honek errealitatearen alde iluna edo misteriotsua azaleratzen du, eta, ondorioz, ezustekoz josirik dagoen narratiba bat lortzen. Izan ere, XIX. mendeko errealismoa gainditu behar da, eta gizakia misterioa eta magia artean kokatu.
Narratiba errealista. Literaturak inguruan duen guztia ematen du aditzera. Nahiz eta azken urte hauetan “errealista” terminoak beste esanahi batzuk hartu, gaur egun, oraindik, errealitatea imitatzean datza. Errealismoak bere baitan gordetzen du Aristotelesen mimesi edo imitazioaren kontzeptua: lan literarioek errealitatearen ispilu izan behar dute, eta kontakizuna irakurleak ezagutzen dituen edukiak izango da.
Narrazioa errealitatearen menpe dago: leku zehatzak, pertsonaia zehatzak, ezaugarri ezagunak eta zehatzak dituen ingurua.
Narratiba errealista garratza. Joera honek Ipar Amerikako korrontea jarraitzen du. Han nolabaiteko nihilismoa eta pertsonaia antiheroiaren irudia aldarrikatzen da...
Absurdoaren narratiba. Franz Kafkaren mundu literarioaren irudikapena da. Narrazioa unibertso ilun baten berri ematen saiatzen da. Gaur egungo literaturan, absurdoak ñabardura existentzialistak hartzen ditu: pertsona hortik zehar utzitako gizakia da eta ezin du bere existentziaren helburua justifikatu. Errealitatea horrela aurkezten digute: absurdoa, kaotikoa, eta pertsonaia errealitate horretan bizi da erantzunik gabe, ez aurrera, ez atzera. Gizakia biluzik eta babesik gabe dago bizitza eta mundu honen erdian.
Demetrio Estébanez Calderónek bere Diccionario de palabras literarias lanean eleberriak hiru taldetan banatzen ditu: akziozko eleberriak (abenturak, bidaiak, polizia-eleberriak), pertsonaiaeleberriak (autobiografikoa, psikologikoa sentimentala), lekueleberriak (giro edo leku zehatz bati erreparatzen diotenak).
Egia da, sorkuntza literarioak bestelako ikusmoldeak dituela, eta Calderonek horrela sailkatzen ditu: gaieleberriak edo gaiaren arabera idatzitakoak (tesieleberria, filosofikoa, eleberri katolikoa); bereizteko teknika batekin garatzen diren eleberriak (eleberri epistolarra, esperimentala, estrukturala), eta azkenik, hainbat generotako eleberriak: eleberri poetikoa, eleberri historikoa...
Generoko literatura
aldatuGeneroko literaturaren Errenazimentu berri baten aurrean gaude.
Hasiera batean Errenazimentu hau polizia-nobelaren inguruan murgiltzen bazen ere, gerora, bestelako generoak nagusitu dira, esaterako eleberri erotikoa. Garai berri bat dator generoko eleberriarentzat. Polizia-nobelaren aldaera hainbat aldaera garatzen dira –zinemarekin estuki lotuta, generoko literatura eta joera klasikoak bat eginez, edo gure gaurko egoera politikoari lotuta–, baina bestelako generoak ere badaude: umorezko eleberria, literatura historikoa, zientziafikzioa, bidaietako kronika...
Lanbidearen eragina. Hainbat arlotako zenbait profesionalek literaturan islatzen du bere lanbidearekin lortutako ospea, esaterako, telebistaren bidez narrazioaren munduan sartzen direnak.
Kiosko-literatura. Euskal argitaletxeak irakurketa sustatzen saiatzen dira ikastoletatik kanpo, horren ondorioz, erraz irakurtzen diren hainbat poltsikoko liburu-bilduma sortu dira. Baina gai honi aurrerago helduko diogu. Proiektu hori kioskoliteratura izeneko ideiaren antzekoa da: Mila bidai, Enbido txikira, Zerberri, horiek, liburuak denon eskura jartzeko proposamenak dira. Eta proposamen horien adibiderik argienak bidaietako kronika edota abenturazko hainbat erreportaje dira.
Proiektu horretan Gara egunkariaren lana goraipatu behar dugu, azken orrialdean hainbat autoreren eleberri laburrak kapituluka argitaratzen aritu delako.
Literatura oroitzapen gisa. Idazleen artean literatura oroitzapen gisa ere, finkatzen da.
Gai nazionala. Eleberriak, gaur egun, oroimen kolektiboa berreskuratzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Horrek, belaunaldien arteko fideltasunaren ideia, berriro, ekartzen digu burura –Atxagak, esaterako, Euzkadi izeneko herri bat nola ezagutu zuen kontatzen digu.
Ildo beretik, Guda Zibilari begiratzen dion eleberria agertu zen. Oso lan onak daude: Patri Urkizurena, Andoni Egañarena –honek bere eleberria militarren matxinada aurretik kokatzen du–, Iñaxio Mujikarena. Horiek guztiek Joxe Austin Arrietak irekitako bidea jarraitu zuten. Luis Mari Muxikak, zenbait eleberri argitaratu zuen garaiko erlijioaren nonahikotasuna gaitzat harturik. Eta jakina, Franco –aurkako erresistentzia– idazle askoren gaia izan da: Pello Esnal, Edorta Jimenez...
Oroitzapenak nortasunaren ideia babesteko erabiltzen dituzte, batez ere nortasun hori galtzeko zorian dagoela pentsatzen den garai batean. Horregatik, oroitzapena funtsezkoa da euskal literaturan. Gizakiaren nortasuna eta nortasun kolektiboa zalantzan jarri duena gizartea bera izan denean, ideia batzuetara jotzeko beharra sortu zen, jakiteko izakia –gizaki denez– eta bere barruko singulartasuna nola berreskuratu, esaterako: hizkuntzekiko errespetua, jaioterriari erreparatu eta oroitzapenaren balio handiestea.
Eleberri psikologikoa. Eleberri psikologikoak eta poematikak aparteko lekua dute gure literaturaren apalean: Juan Luis Zabalaren obrak, pixkanaka akzioa nagusitzen zaion bere narratibak, eta introspekziozko eleberriek agerian usten dute beraien jarraipena eta garapena, esate baterako: Lourdes Oñederraren obra.
Generoen haustura. Era berean, generoen hausturak ondorio garrantzitsuak ekarri dizkio literaturari, esaterako, eleberri esperimentala.
Bertan hiria agertzen zaigu nagusi, bai hiri zehatza, nola ametsezkoa. Guztiz ezagutzen dira ikus-entzunezko baliabide berrienak, eta errealitatea jotzen da errealismo klasikoaren antitesitzat; txanpon beraren aurpegia eta ifrentzua dira. Nolanahi ere, joera literario hau gehiegi erabiltzeak bere itxura eta funtsa sailka dezake, nahiz eta ezin zalantzan jarri, badaudela adierazgarri on bat duten jarrera berritzaileak, adibidez: Saizarbitoriaren azkenetariko obra batean, Bihotz bi (Dos corazones).
Diskurtso etnikoak. Idazle askorengan aurki dezakegu diskurtso etniko bat mimetismoaren aurkako gisa. Narratibak tradizioaren ideia berreskuratzen du aukera sinboliko berriak eskaintzeko: adibidetzat Joxe Mari Iturralderen eleberria ekarriko dugu, baina ez da bakarra, Pako Aristi edo Aingeru Epaltza ere saiatu dira antzeko bideak jorratzen.
Ibilbide bat jorratu duten idazleak
aldatuIdazle askok 80ko hamarkada bukaeran eta 90koaren hasieran egina zuten bere bidea. Ibilbide hori finkatzeaz gain, gaur egun jarraipena du. Eleberrigile hauek antzeko iturri eta asmoak dituzte, baina, bakoitzak proposamen bat dauka, bakoitzak bere nortasun propioa aurkezten du. Eleberri hauek errepasatzearren goazen zenbait izen aztertzera.
Pako Aristi (1963)
aldatuPako Aristik argitaratu zuen trilogiak arrakasta handia izan zuen. Bertan Euskal Herriko baserrigiroa nagusi zen –konnotazio faulknerianoekin. Oraingoan oso joera berriak dituen obra dakarkigu.
Bere eleberria Urregilearen orduak (Las horas del alfarero) (1998), oso garrantzitsua da iraganaren eta orainaldiaren arteko muga ezartzen duelako, Urrestillako idazlearen eleberrigintzan. Lekua aldatzeaz gain, hiri txiki eta zehatz bateko tabernan kokatzen baita, narrazioaren funtsa aldatu da, batez ere.
Ipuin eta olerki berriak argitaratzen dituen bitartean, Aristik, esperimentazioobra berri eta oso bat bilatzen du, Galiziako Suso del Torok bere Tic Tac eleberrian bezalakoa: Fermin eta Lauraren isla diren narrazio labur ugari daude, hau da, eleberriko pertsonaiak. Horien mundua bakarra eta biribila da, eta bertan ahozkotasuna eta gaua nagusi dira.
Argumentuan hitzaren nagusitasuna gelditzen da agerian. Idazleak hitza dinamikoki jorratzen du. Pako Aristiren ustez hitza da idazlearen etxea, eta irakurlearen hizkera bera erabiltzen du hari erantzuteko, hau da, irakurleak ezagutzen duen hizkera berbera. Pako Aristiren lengoaia elkarrizketa herrikoi baten oroitzapena da. Bizirik dagoen hizkera baten modernismoa azpimarratzen du, eta hori bera adierazi nahi digu eleberri horretan.
Gogoan izan behar dugu Galizia funtsezkoa dela idazle honen lanetan eta eleberri honen zati garrantzitsua okupatzen duela, Galiziako itsasoari eta lurrari erreferentzia egiten diolako. Eragin hori eleberriaren hainbat ataletan aurkituko dugu: pertsonaiengan, narratzailearengan. Eleberri hau erkatu genezake hiztegiko itsasontzi guztiak –olerkiak, ipuinak, legendak– lortu nahi dituen portu horrekin.
Kideak. Pako Aristik goraipatzen du John Berger eta Kerouacen obra, baina, horretaz gain bestelako eraginak aurki ditzakegu eleberri honetan, esaterako Cunqueiro eta Suso de Toro idazle galegoena. Azken finean, eleberri honek bilatzen duena testuartekotasuna da.
Aingeru Epaltza (1960)
aldatuSasiak ere begiak baditik (Zarzas y ojos) (1986). Garretatik erauzitakoak (Los hijos del fuego) (1989). Ur uherrak (Aguas turbias) (1993). Tigrea ehizan (La caza del tigre) (1996).
Hasieran karlistadaz idazten zuen, gero Nafarroaz, ondoren aurkakoak ziren pertsonaien harremanez eta oraingoan, bere Tigrea ehizan eleberrian, narratibari ematen dio bere sortzeko gaitasunetik hoberena.
Epaltza da eleberrigile aldakorrenetariko bat, hainbat genero jorratu ditu: eleberri historikoak, abenturazkoak, eleberri beltza, eta orain aukeratu duena, eleberri magikoa.
Eleberri honek itzulpen bat baino gehiago izan du: frantsesa, gaztelania eta katalana. Aipatutako eleberria mundu simetriko batean murgiltzen da: Martintxu aitak eta Martin semeak pizti bat harrapatu behar dute, bakoitzak berea. Aitak, Venezuelan egonda lehoi bat harrapatu behar du, semeak, berriz, Larresoron egonda, tanke alemaniar bat. Bai aita eta bai semea dira narrazioaren gune, Guda Zibilaren erbestean kokatuta dagoen eleberri honetan. Biei erreferentzia egiten die toki berdinean kokatu arte.
Erbesteratzearen historia. Erbesteratzearen historia honetan, Epaltzak omendu egiten ditu, guda zela-eta, Hegoaldeko Euskal Herritik joan behar izan zuten guztiak. Eleberri honetan hizkuntzaz eta euskalkiez duen ezagutza agerian uzten du, eta horixe da bere lorpen bikainenetarikoa. Lan honetan euskara da nagusi eta argi gelditzen da ondo menperatzen duela: bizkaiera eta lapurtera erabiltzen ditu, euskara batuaren joskera gramatikala eta ebakera bikaina erabiltzen du. Laburbilduz, esan behar da, Aingeru Epaltzak hiztegia zaintzen duela eta euskalki desberdinak erabiltzen dituela, eta horren ondorioz eleberri honetako pertsonaiak egoera polifoniko batean agertuko zaizkigu.
Eta erbesteko eleberria denez, orrialde bakoitza gune afektibo berri batean ezkutatzen da.
Kasualitate magikoa. Hari arin eta gogor batek aitasemearen bizitzak lotzen ditu, eta Borgesek aldarrikatzen zuen kasualitate magikoaren antzera, eleberri hau ispilu bilakatzen da bi senitartekoen historia latza islatu ahal izateko. Hala ere, badu huts bat: eleberri guztian zehar indar tragiko bat mantentzen den arren, bukaeran indar hori arindu egiten da, nolabait ere, eta kutsu tragikoa galtzen.
Joxe Mari Iturralde (1951)
aldatuDudular (1983). Picnic zuen arbasoekin (De picnic con tu familia) (1985). Nafarroako artizarra (La Venus de Navarra) (1984). Izua hemen (Noticia del miedo) (1989). Kilkirra eta roulottea (Kilkir y la roulotte) (1997) Euliak (Moscas) (2000).
Ezin dugu alde batera utzi Joxe Mari Iturralde bezalako idazle bat. Pott bandako kide izan zen, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionaindiarekin batera. Litekeena da historiak irakurleei irudi okerra emateagatik Iturralde ordaintzen egotea.
Kontaketabildumak eta eleberri historiko bat argitaratu ondoren, eta 1989tik aurrera, Izua hemen eleberria argitaratzen duenean, Iturraldek goraipamena merezi duen narrazio-lan bati heldu zion.
Exijentzia literarioa. Literatura txiki guztiek ahalik eta idazlan gehien argitaratu nahi dute, eta eman literatura nagusiek eskaintzen dutena. Iturralderen eleberriak nahia horren isla dira. Errealismoz zipriztinduta, haren lanek literaturaren maila gorena aurkezten digute.
Izua hemen eleberria, Finlandian erbesteratuak dauden batzuen istorioa kontatzen du. Ikertzaile bat Finlandiara bidaltzen dute, gudako haurrak, hau da, guda zibilean Errusiara eraman dituzten haurren egoera ikertzera, baina ezin du muga zeharkatu eta Finlandian gelditu beharko du. Pertsonaia nagusia, Kepa, konpromiso eta konpromisorik ezaren artean murgiltzen da, baina beldurra, bere bizitza inguratzen duen sentimendua dela agertzen zaigu. Finlandian lasai dago, baina bere semea Euskal Herrian utzi du, eta haren konpromiso politikoak kezkatzen du.
Kilkirra eta roulottea eleberria, hala ere, errepide-eleberria dela ematen du. Kilkir Estatu Batuetatik iritsi, eta bere roulottean Euskal Herrian zehar ibili zen, asmo bakarrarekin: bere irudia daraman kapera erromanikoa aurkitu nahi du.
Errepide-eleberria dugu, eleberri amerikanoen antzekoa, baina honek eragin kafkiarra ere badu, batez ere, lehenengo zatian. Tarte horretan egoera pertsonala eta historikoaren arteko borrokarekin egingo dugu topo. Franco hilzorian dago eta pertsonaia lotan dago: patu pertsonala eta patu historikoa batzen dira eten ezin den lokarri baten bidez. Baina, Iturralderen eleberriko argumentua argia da, eta narrazioa pertsonaien arabera sailkatzen da, inguru historiko batera atxikitzen diren pertsonaien arabera, hain zuzen.
Idazleak pertsonaien ibilbidea hautatzen du egoera historikoari aurre egiteko. Belaunaldi oso bat irudikatzeko asmo garbia sortzen da eleberri honetan.
Edorta Jimenez (1953)
aldatu- Atoiuntzia (El remolcador) (1990),
- Speed gauak (Noches de Speed) (1991),
- Azken fusila (El último fusil) (1993),
- Manhattan (1994),
- Laudanoa eta sutautsa (Láudano y ceniza) (1996),
- Baleen berbaroa (Rumor de ballenas) (1997).
Itsasoa eta hiria. Edorta Jimenezek bere narratiba aurkezten digu, obra poetiko garrantzitsu batekin batera. Han hiriko bizitza eta, batez ere, itsasoaren iparrorratza hartzen du gaitzat. Gune sortzaileak, bai bere lehenengo bildumetan, nola ondorengo eleberrietan. Edorta Jimenezek 1990ean heldu zion narratibari, baina aurretik egina zuen bere idazle-ibilbidea.
Nahiz eta, Edorta Jimenezen obrak generoko literatura berreskuratzearen ideia indartu, autoreak berak ideia hori alde batera utzi nahi zuen. Horregatik, tentsio narratiboaren alde egin zuen, hainbat giro eta gai aberatsek sortzen, pertsonaiak sortzen baino gehiago.
Itsasoa eta bere baldintzak izango da idazle honen gai nagusia. Nahiz eta, hiria –Bilbo ezkerraldea– askotan agertu bere testuetan, adibidez Atoiuntzia ipuinbilduman.
Speed gauak Bilboko gauean kokatzen da. Narratzailea drogazalea da, eta sexugau bat zuzenean kontatzen du ametsa eta amesgaiztoa bateratzen diren eleberri baten bidez. Hiri batean kokatzen den istorioa da, Bilboko Alde Zaharrean. Istorioa protagonista-narratzailearen ikuspuntutik kontatzen da, eta narratzaile horrek Bilboko gaugiroa islatzen digu.
Eleberri historikoa. Azken fusila eleberriarekin eta, batez ere, Baleen berbaroan eleberriarekin, Edorta Jimenezek erabat heltzen dio eleberri historikoari. Lehenengo eleberrian denboran gertu dagoen istorio bati egiten dio aurre, eta bigarrenean, XVI. menderaino jotzen du. Baina, biak leku berean garatzen dira, Mundakan, autorearen jaioterria.
Lehenengo eleberria, Azken fusila, eleberriaren gaia: fikziozko atentatu bat egiten du Francoren aurka maki batek. Testuan joera epikoa nabarmentzen da, eta pertsonaiak aurreko eleberrietan agertutakoak dira. Nahiz eta, berez, eleberri historikoa mito baten sorrera aztertzeko erabili, Edorta Jimenezek eleberri mota honi heltzen dio Francoren aurkako erresistentzia irudikatzeko, pertsonaien bidez. Gertaera historiko baten barrualdea eta kanpoaldea da, koadro baten bi plano desberdinen antzera.
Baleen berbaroa eleberrian, Edorta Jimenezek aurkezten dizkigu garaiko burugin baten gorabeherak. Jimenezek istorio bat baino gehiago aurkezten digu eleberri honetan: balearen harrapaketa, hilketa baten ikerketa, une historikoaren deskribapena. Istorio horien bidez, idazleak oso lan dokumental garrantzitsua burutzen du aparteko obra bat sortuz. Nahiz eta Umberto Ecoren eragina duela esan, eleberriaren kalitatea hazi egiten da, bere kutsu epikoari esker. Idazleak, duela gutxi, esan du Baleen berbaroa bilduma baten lehenengo liburua dela eta laster idatziko duela hurrengoa.
Xabier Mendiguren (1964)
aldatu- Sei ipuin amodiozko (Seis cuentos de amor) (1986).
- Hamalau (Mil) (1992).
- Opor ezberdinak (Unas vacaciones diferentes) (1995).
- Bekatuaren itzala (La sombra del pecado) (1995).
- Berriro igo nauzu (Otra vez, tú) (1997).
Xabier Mendiguren hainbat generotan murgiltzen den autore bat da: ipuina, haur-literatura, gazte-literatura, antzerkia eta eleberria.
Bi desberdintasun. Bere poetikaz galdetzen bazaio, Xabier Mendigurenek beti bere bi irakasle eta erreferentzia nagusiak aipatzen ditu: Koldo izeneko bi, hau da, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria eta Koldo Izagirre olerkaria.
Bere narrazioaren zorroztasuna ironiari eta umoreari esker arintzen du, baina, batez ere, elkarrizketak ebazteko gaitasunari esker. Gaitasun hori antzerkitik jarauntsia du.
Berriro igo nauzu, errealismotik oso gertu, bere eleberririk handiena da. Xabier Mendigurenen narratiba bikainak Euskal Herriko gaurko egoerari egiten dio aurre, eta berak daukan hoberena testuari oparitzeko, jaioterrira itzultzen den preso batez baliatzen da.
Lehendik ere Anjel Lertxundik idatzi zuen gai honi buruz, hau da, preso baten sentimendua eta kartzelatik kanpoko aldearen arteko aurkakotasuna, hala ere, Xabier Mendigurenek kontzeptu berriak ekartzen ditu: beti pertsonaiarengan kokatzen duen gune narratiboa, ikuspuntuaren gaurko tratamendua, bere pertsonaiaren indar eta ahulezi guztiak ulertu nahian dagoen autorearen lan bikaina.
Idazle berriak: beste hamarkada bat, beste izen batzuk
aldatuHau da narrazio-liburua idatzi duten idazleen zerrenda: Joxe Belmonte, Edorta Jimenez, Iñaki Irazabalbeitia, Migel Anjel Mintegi, Xabier Montoia, Karlos Linazasoro, Jon Unzueta, Karlos Gorrindo, Arantxa Iturbe, Luis Mari Muxika, Iñigo Aranbarri, Jon Alonso, Jon Arretxe, Abelin Linazasoro, Harkaitz Cano, Jokin Muñoz, Juanjo Gabiña, Luis Fernandez, Patxi Iturregi, Jabier Muguruza, Paddy Rekalde, Ur Apalategi, Antxon Gomez, Yolanda Arrieta, Andoni Egaña, Mailux Legorburu, Antton Luku, Jasone Osoro, Isidro Rikarte, Manu Ertzilla, Unai Iturriaga, Xanti Begiristain, Lourdes Oñederra, Javier Cillero, Jon Gaztelumendi, Fernando Morillo, Jose Luis Otamendi, Ixiar Rozas, Felipe Rius,...
Idazle hauek banaka aztertuz gero, ziur asko, joera nagusia beste bat izango litzateke. Horregatik, berriro gogorarazten dugu, azkeneko korronte kritikoak eleberria aztertzen duela hainbat generotatik abiaturik: beraz, esku artean dudan eta laster argitaratuko den Iratxe Gutierrezen liburuaren irizpideen arabera, horrela sailkatu dira 90ko hamarkadaren euskal idazle berriak eta zaharrak:
Eleberriak
aldatu- Narratiboa lirikoa: eleberri poematikoak (Aranbarri, Cano, Arrieta), maitasunezko eleberriak (Mintegi, Abelin Linazasoro), testigantzazko eleberriak, psikologikoak (Jokin Muñoz, Ertzilla, Oñederra).
- Errealista: fikziozko autobiografiak (Belmonte), errealismo beltza (Jimenez, Apalategi, Iturriaga), eleberri historikoa (Jimenez, Muxika, Esnal, Egaña, Montoia), bidaietako kronikan (Arretxe).
- Eleberri beltza (Montoia, Alonso, Mintegi)
- Zientzia-fikziozkoa (Irazabalbeitia).
Ipuinak
aldatuIpuinei dagokionez, hau da Iratxe Gutierrezek proposatzen duen azpisailkapena:
- Kontakizunetako bilduma: elkartuta beraien artean: gaibilduma (Arantza Iturbe, Osoro, Montoia, Belmonte, Linazasoro); zirkunstantziala, (Jimenez, Muñoz, Iturregi, Arretxe); pertsonaia berberak dituzten istorioak (Rekalde, Gomez)
- Harremanik ez duten ipuinak (Muguruza, Cano, Luku, Cillero).
Iratxe Gutierrezen liburutik hitzaurrea hartuko dugu gida moduan, zenbait autore aukeratzeko. Autore horiek hainbat arrazoirengatik dira aipagarriak: alde batetik, bere ibilbidearengatik, idatzi duten obra batengatik, edo, zergatirik gabe, inpresio ona eman didalako. Arrazoia azken hau baldin bada, pixka batean geldituko gara azken hamarkadaren ibilbide literarioari buruzko ikuspegi zabalagoa jasotzeko.
Jon Arretxe (1963)
aldatu- Hakuna-Matata (1991).
- Tubabu (1994)
- Urrezko triangelua (El triángulo de oro) (1995).
- Oroituz (Añoranzas) (1998).
- Ostegunak (Los jueves) (1997).
- Ostiralak (Los viernes) (1999).
Irakurleen interesa bereganatu nahi duen generoko literaturari dagokionez, Jon Arretxeren lana primerakoa da, irakurleengan izan duen harreragatik. Arretxek beti jakin izan du irakurleen gustuekin eta arretarekin konektatzen, nola hasierako bidaietako kroniketan, hala ondoren egindako unibertsitate-giroko narrazioan.
Nahiz eta, Arretxeren obrak, beti, kritika gogorrak jaso, idazleak ez du inoiz bere helburu nagusia ezkutatu: literatura irakurleari ahalik eta gehien gerturatu, bai gaiaren bidez, bai estiloaren bidez.
Leku-deskribapena. Bere lanik luzeenak bidaietako kroniken eta erreportajeen nahasketa da, eta, haien funtsa, leku geografikoen deskribapena: Ekialde Hurbilera eta Afrika Beltzera egindako bidaien kroniketan, uneoro, bere ikuspegi partikularra ematen digu idazleak, eta ikuspegi hori bidaia fisikoari eta bidaia espiritualari eransten dio.
Arretxek argumentua izugarri aberasten du, narrazioplanoez baliaturik.
Ipuinak, horiek, berriz, oso gai desberdinak aurkezten dizkigute. Argumentua, batez ere, unibertsitateko giroetan murgiltzen da: pisu partekatuak, ostegun gaueko jaiak. Gai horietaz baliatzen da kostunbrismo metropolitarra irudikatzeko. Umoreak eta ironiak lekua izango dute eleberri horietan. Aurretik aipatu dugun bezala, generoko literatura gure garaietako ondorioa da, eta ikusi du nola hausten den literatura elitista eta komertzialaren arteko muga.
Yolanda Arrieta (1963)
aldatuJostorrotza eta haria (La aguja y el hilo) (1998).
Antzerki-obra batzuk argitaratu ostean, Yolanda Arrietak Irungo Literatur Saria jaso zuen eleberri honekin.
Literatura eta josketa. Euskal erbesteaz hitz egiten duen eleberri honen egitura oso da bitxia. Bertan bi narraziomaila daude: alde batetik, kontatzen zaigun istorioa dago, eta bestalde, istorio hori nola egin den azaltzen zaigu. Kritiko batek baino gehiagok eleberri hau eleberriak egiteko eskuliburutzat jo du.
Liburu hau zati txikiez osaturik dago, eta nahiz eta, literatura eta josketaren arteko metafora nagusitu –Greziako kultura klasikoa jatorritzat duen alegoria–, Arrietak sinboloa muturreraino eramaten du, eta eleberria eratzen du eduki desberdinak josten dituen bitartean.
Andoni Egaña (1961)
aldatuPausoa noiz luzatu.
Ipuin satirikoez osaturiko bilduma bat argitaratu ondoren, Socratikoek ere badute ama (Los socráticos también tienen madre) (1989), Andoni Egañak ere, aztergai daukagun hamarkada honetan argitaratu zuen bere lehen eleberria. Dakigun bezala, Egañak bostetan irabazi du Bertsolari txapelketa.
Biziraupenaren ideia. Harrera ona izan zuen eleberri horretan, idazleak gune bat irekitzen du eleberri historikoa eta eleberri errealistaren artean. Gaia izango da bizitzak berak planteatzen digun biziraupena.
Idazleak 1930 eta 1960ra arteko zubi bat eratzen digu protagonistaren, Frai Kandido, bizitzan sartu ahal izateko: lehenengo argazki batean epaiketa frankista batean dagoen errudun baten moduan aurkezten digu, eta bigarren argazkian, Francori eskua ematen dio, Lanbide Heziketako Eskola baten Zuzendari gisa.
Egañak protagonista horren profil psikologikoaren eta giza profilaren berri emango digu, zenbait baliabideren bidez: hainbat ahots, denboran atzera-aurrera eginez, eta laburbilduz, pixkanaka informazioa emanez, irakurlearen interesa pizteko eta haren arreta bukaeraraino mantentzeko.
Hizkera. Kritika bat dator hizkera aberatsari dagokionez: Luis Mari Muxikak dioen bezala, “perpaus bukaezinek eta landuek egitura fraseistiko baten tipologia eratzen dute.”
Harkaitz Cano (1975)
aldatu- Beluna jazz (Pálido jazz) (1996).
- Pasaia Blues (1999).
- Pauloven txakurrak (El perro de Paulov) (1994).
- Radiobiografiak (1995).
- Telefono kaiolatuak (Teléfonos enjaulados) (1997).
- Bizkarrean tatuaturiko mapak (Mapas tatuados en el hombro) (1997).
Harkaitz Canok olerkia, eleberriak eta ipuinak idatzi ditu. Idazle gaztea da, eta izen handikoa gure literaturaren barruan. Obra asko argitaratu ditu.
Bere bi eleberrietan, musika nagusitzen da, horregatik erritmora gehien gerturatzen den aditza bilatzen du, bere eleberrietako izenburuetan.
Elkarrekin bizi diren generoak. Idazle honek izugarri zaintzen du bere prosa. Canok beti erabili nahi izan du genero bat baino gehiago, obra bakar batean: genero beltza eta estilo poetikoa hilketa bat argitzeko... Bi eleberrietan plano bikoitzarekin egingo dugu topo, eta idazlearen ustez, lehentasun desberdinak barneratzeko erarik hoberena da begirada batetik bestera pasatzea. Felipe Juaristik horrela deskribatzen ditu zati txiki narratibo horiek: Harkaitz Canoren obrek zerbait argi baldin badute, kontakizun laburren funtzio metalitararioa da. Lirismoa ere aurki daiteke bere prosan.
Ipuinak. Bere ipuinbildumetan ere, generoak nahastuko ditu, eta bertan estilo propioa ezaugarri funtsezkoa izango da: Canok komunikabide berriak ezagutzen ditu. Hasiera batean narrazioa eta argazkiaren arteko sinbiosia egin zen –Polaroid izenburua duten hiru ipuinak: bat, Suso de Toro galegoarena; beste bat, Rafael Vallbona katalanarena, eta azkena, Felipe Rius euskaldunarena–, eta oraingoan, Canok irratiaren eragina erabiltzen du, ahozko literaturaren tradizioa gure egunetara ekartzeko: horrela sortzen da bere lehen ipuinliburua. Bertako pertsonaiek eta hiriek narrazioa gidatzen dute.
Telefono kaiolatuak eleberrian, ipuin bakoitza irudikapen-gune bat da. Canok, beti, mundua interpretatzeko bide originalak proposatzen ditu, eta interpretazio poetiko horiek adierazten digute etorkizuneko idazlea izateaz gain, orainaldikoa ere badela.
Javi Cillero (1961)
aldatuHollywood eta biok (Hollywood y yo)
Bai literaturaren historiari dagokionez, eta bai zinemaren historiari dagokionez, literatura eta zinema beti egon dira estu lotuta. Javi Cillerorek massmediek gizartean duten eraginari erreparatu dio, eta horren ondorioz, liburu honetan zinematografiarekin lotuta dagoen ipuinmultzo bat eskaintzen digu. Nahiz eta, batzuetan pertsonaiek teleñekoak iruditu, idazleak lortzen du haien eta irakurlearen arteko harreman estua. Irakurketan zaletasun suspertzeko proposamen aparta da, eta Cillerok hizkera lantzen du, argumentuari grina emateko.
Zinemaren gaiaz gain, bestelako gaiak aurkezten dizkigu. Esate baterako, zenbait ipuinek aurkezten dizkigu, euskaraz idazten duten idazle batzuei buruzko gogoetak.
Autoreak metaliteratura eta metazinematografiaren arteko lotura egiten du, ironia eta parodia lantzeko baliabiderik egokiena, testua proposamen erakargarri bilakatuz.
Arantza Iturbe (1963)
aldatu- Ezer baino lehen (Antes de nada) (1992).
- Lehenago zen berandu (Antes ya era tarde) (1995).
Giza harremanak. Emakumeen eta gizonen arteko harremanak izango dira Arantza Iturberen gai nagusia. Iturbek bere liburuetan primeran islatzen du harreman horien egunerokotasuna. Irakurleek harrera ezin hobea eman diete Arantzak proposatzen dituen istorioei: zeloak, gaizkiulertuak, gorrotoa, maitasuna. Bere istorioek beti plasmatu nahi izan dute bikote baten harreman konplexua.
Ipuin hauek laburrak dira, berehala irakurtzen diren horietakoak. Bere argitaratzaile Anjel Lertxundik horrela azaltzen digu Arantza Iturberen xarma: “Berezkotasuna, etenak, etengabeko aldaketak... ustekabeko interpelazioak, erritmo aldaketak”. Arantzak, irratian lan egiten duenez, lagunartekotasuna nagusitzen du bere obran.
Emakumearen begirada. Emakume den idazle baten beste begiradak literatura aberasten du: sentimenduen esplorazioa dakar. Baina Arantza ez da idazle bakarra arlo horretan, beste emakume batzuk sentimenduen korapiloei egin diete aurre: Jasone Osoro, Ixiar Rozas eta Ana Urkiza.
Karlos Linazasoro (1962)
aldatu- Eldarnioak (Delirio) (1992).
- Zer gerta ere (Pase lo que pase) (1994).
- Ipuin arriskutsuak (Cuentos peligrosos) (1999).
Obsesiboarekiko joera. Karlos Linazasoro idazlearen gai nagusiaren ardatza obsesioen munduan murgiltzen da. Bere idazlanetan eragin borgestarrak eta kafkiarrak aurkituko ditugu.
Eldarnioak. Autoreak berak adierazi ditu bere Eldarnioak eleberriaren nondik norakoak: Euskal Herria tradizionala/Euskal Herria modernoa, eta ustekabeko amaiera bat narrazio bakoitzarentzat. Kontakizunliburu honen hiru ardatz nagusiak hauek dira: bakardadea, heriotza eta krudelkeria.
Zer gerta ere. Obsesioarekiko joera hori muturreraino eramaten du ondorengo argitalpenetan: Zer gerta ere eleberrian gai berdinekin egiten dugu topo. Esperientzia autobiografiko batean oinarrituz, liburu hau gurutzatuta dauden ipuin-bilduma da: bai hasieran eta bai bukaeran liburuzain baten istorioa kontatzen zaigu, eta tartean protagonistak berak edota liburuzainak –gauza bera baita– idatzitako testuak agertzen zaizkigu. Eragin kafkarra oso nabaria da lekuei dagokionez eta pertsonaiei dagokionez. Azken hauek ia paranoikoak dira, Kafkarenetan bezala.
Karlos Linazasorok metaliteratura landu du irakurleari ezustekoa eragiten dion kontakizunetan.
Xabier Montoia
aldatu- Non dago Stalin (¿Dónde está Stalin?) (1991).
- Emakume biboteduna (La mujer bigotuda) (1992).
- Gasteizko hondartzak (Las playas de Gasteiz) (1997).
- Hezur gabeko hilak (Los cadáveres sin esqueleto) (1999).
Musika eta ikus-entzunezko mundutik datorren idazle honek, bere idazlan narratiboa argitaratu aurretik, olerki-liburu bat idatzita zuen. Bere lan narratiboan eleberria eta kontakizun laburra nahastu ditu.
Non dago Stalin. Bere lehenengo liburuan gure garaiko eleberri beltzaren giroa ekartzen digu. Stalin desagertu ondoren, lagun-talde batek hura bilatzeari ekiten dio. Kritikak liburu hau polizi eleberritzat ere jo du.
Emakume biboteduna. Bigarren liburuaren gaia desberdina da. Maitasuna eta maitasun-eza gaitzat duten historia batzuk biltzen ditu bertan. Baina, Montoia estiloarekin bizkorra da, egunerokotasunean ez erortzeko. Haren prosazko lanek bikoteen harremanak aztertzen ditu ironikoki. Felipe Juaristik “atmosfera falta” salatzen dio, Jimenezek, berriz, kirurgialana dela.
Gasteizko hondartzak. Arabako hiriburuan kokatzen da istorioa. Lan ona da, hiri oso bat aztertzen duelako eta idazleak proposatzen duen teknikarengatik. Ipuin desberdinak lotzen dira, hiri bateko kaleak bezala, plano batean, eta pertsonaiek ipuin batetik bestera jauzi egiten dute. Horrela, ipuin guztiak lotuko ditu. Harkaitz Canok nabarmendu du hiriaren krudelkeria eta iluntasuna agerian uzten duen obraren “erregulartasuna eta batasun formala”.
Hezur gabeko hilak eleberriarekin, Montoiak I.go Mundu Gerra ekartzen du, soldaduen sufrimendua lubakietan irudikatzeko.
Jabier Muguruza (1960)
aldatu- Bizitza pusketak (Trozos de vida) (1996).
- Laura kanpoan da (Laura ha salido) (1999).
Errealismo gordina. Jabier Muguruza kantautorearen narratiboa errealismo gordinean murgiltzen da. Carveren idazkeraren eraginarekin, bere lehen liburuak zenbait pertsonaia zehatzen berri ematen digu bizitzaren hainbat egoeratan. Horretarako aldaera objektiboak erabiltzen ditu, edo beste modura esanda, errealismoa erabiltzen du. Pertsonaien arteko independentzia bera argumentuaren ardatza da.
Ipuinbilduma. Laura kanpoan da eleberria ere hainbat kontakizunetako pertsonaienagan murgiltzen da. Nolanahi ere, Muguruzak bidaiaren ideia azpimarratzen du edizio honetan. Liburuaren bi pertsonaia nagusiak etxetik urrun daude, garrantzi handiko erabaki bat hartu behar dutenean.
Baina, Muguruzaren pertsonaien ezaugarri nagusia hau da: bizitzari aurre egiteko gogo edo indar falta, bizitzarekiko axolagabekeria. Nahiz eta Muguruzaren narratiban deskripzioa garrantzitsua den –batez ere liburuaren lehenengo zatian, bidaia kontzertu bateraino luzatzen delarik–, pertsonaien jarrera zalantzazkoa da –emaztea engainatu, arazo ekonomikoak lapurretaren bidez konpondu. Ezaugarri horrek tonu berezia ematen dio kontakizunen estiloari.
Pertsonaien larritasuna bera da narrazioaren erritmoa eramaten duena: irakurleak, eleberriaren bukaeran aldaketa garrantzitsu baten zain daudenean, pertsonaiak bere abiapuntura itzultzen dira, zoritxarra behin eta berriro errepikatzen den istorio modura.
Luis Mari Muxika (1939)
aldatu- Loitzu herrian uda partean (Aquel verano en Loitzu) (1992).
- Udarbe eta Urtuella lekuko (Udarbe y Urtuella, testigos) (1995).
- Bidean ihes (La huida) (1996).
- Hiru egun Larburun (Tres días en Larburu) (1996).
- Ladix Petrikorenekoa (Ladix de Petrikorena) (1998).
Luis Mari Muxika euskal narratiban murgiltzen da, lan garrantzitsu baten ondoren, olerkari eta filologo gisa. Bere izena ezagutzera ematen du hainbat sariren bidez. Lan hau agian berandu etorri da, baina horrek ez dio nagusitasuna kendu: bere lehenengo hiru eleberriek trilogia bat osatzen dute.
Autobiografía kulturala. Luis Mari Muxikak bere eleberriak autobiografia kulturalaren kutsuarekin, erlijio-giroan eta nekazari-giroan kokatzen ditu, tradiziozko mundu batean sartuz. Idazkera ere espresio klasikoaren isla da, eta horretan ikuspegi tradizionalistari, batzuetan ñabardura manikeoak jariatzen zaizkio.
Kronotopoak. Lan bakoitzari jartzen dion izenburuak narratzeko moduaren berri ematen dut, eta beti leku zehatz bat –nahiz eta batzuetan asmatua izan– eta denbora zehatza iragartzen du. Bere poetikaren ezaugarri nagusia kronotopo zehatza erabiltzea da. Narratzailea bera hartu dezakegu –hirugarren pertsona erabiltzen baitu– joera horren adibidetzat.
Tradizioa eta modernotasuna nahastearen jolas horretan Muxika Joan Mari Irigoienen narratibarekin erka dezakegu, batez ere, eta, batere zalantzarik gabe, hiztegiaren erabileran eta deskribapenen garbitasunean.
Lourdes Oñederra (1958)
aldatuEta emakumeari sugeak esan zion (Y la serpiente dijo a la mujer) (1999).
Lourdes Oñederraren eleberria guztiz erakargarria da. Narratzaileak Teresa protagonistaren barruko mundura eramaten gaitu, hau da, bere sentimenduetan eta pentsatzeko eran parte hartzera gonbidatzen gaitu. Berari buruzko dena dakigu. Eta berak hitz egingo digu gainontzeko pertsonaiei buruz.
Teresak bere bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartu behar du: bere senarrarengandik eta amorantearengandik bereiztea. Horrela, bere haurtzaroko eta lehenengo maitearen oroitzapenetara bidaiatuko du.
Lourdes Oñederraren idazkerak Margerite Durasen eta Ramon Saizarbitoria euskaldunaren eragina du: esaldi laburrak, gogoeta biribilak, aurretik esandakoa aldatzen duten ohartxo batzuekin, erakusketa azkarra.
Lan hau eleberri poematikoaren barruan sartu ahal izango genuke. Bere testuan bi ahots daude: alde batetik, narratzailearena, emakumearen berri ematen diguna, eta bestalde, bigarren plano batean dagoena, narrazioaren hari poetikoa lotzen duena. Lau kapitulu, lau urtaroak. Eta urte osoa irudikatzen du emakume sentitzearen alegoria gisa.
Arantza Urretabizkaia (1947)
aldatuKoaderno gorria (Cuaderno rojo) (1998)
Arantza Urretabizkaiak tarte handiak uzten ditu liburu baten eta bestearen artean. Badirudi, erritmo narratiboa berreskuratzea dela bere helburua. Aurreko argitalpenaren ondoren, 1998an Koaderno gorria argitaratu zuen. Emakume batek bere bizitzako eskutitza izan zitekeena idazten du koaderno gorri batean. Eskutitz hori aitarekin batera, herrialdetik ihes egin duten semealabei zuzendua dago. Orain Venezuelan bizi da, eta amak mezulari anonimo bat bidaltzen du, semealabei koadernoa entregatzeko.
Eta berehala galdetzen diogu gure buruari: zergatik ez die koadernoa berak entregatzen? Idazleak zerbait ezkutatzen digu: ez digu dena esaten protagonistari buruz, agian, iragan iluna dauka, agian, iragan politiko iskanbilatsua dauka.
Idazleak berak aitortu du amatasunaren funtsari buruzko eleberri intimista bat egin nahi zuela. Lekuari dagokionez, bi arrazoi direla eta, kokatu du eleberria Hego Amerikan: euskal erbestearekiko ñabardurengatik, eta idazleak berak ezagutzen duen herrialde bat izateagatik. Eta estiloari dagokionez, Urretabizkaiak soiltasuna eta naturaltasuna defendatzen ditu.
Koldo Izagirre
aldatuNon dago basques’harbour (Dónde está basques’harbour) (1997)
Koldo Izagirreren liburuek beti Koldo Izagirreren edozein liburu ekartzen digute gogora: Non dago basques’harbour (Donde está basques’harbour) (1997) eleberriak berreskuratu egiten du Itsaso ahantzia (Mar olvidado) aurreko eleberriaren eta Balizko erroten erresuma (El reino de los molinos de viento) azken eleberriaren semantika emozionala.
Azken liburu hori bere poetikaren joeran oinarritzen da: abangoardia, literatura-herri gisa, Maiakovskiren futurismoa.
Olerkibilduma berriak ezaugarri berberak ditu; alegia, abangoardiako literatura, baina oraingoan bertsoak ez dira hain gogorrak Balizko erroten erresuman eleberrian ikusten ditugunen antzekoak. Baliteke, poemen diskurtso narratiboengatik izatea. Pasaian bizi den haur baten begiradan datza, eta bertso askok haurraren biografiari –benetakoa edo asmatua– heltzen diote. Teknika narratiboa joera analogiko baten bila dabil, metaforak nabarmentzen diren eta edukia irakurlearengana gerturatzen den joera analogiko baten bila, hain zuzen.
Ez da desagertzen kutsu espresionista, baina, lehen esan dugun bezala, hemen gogortasuna galtzen du historia baten kontaketarekin, liburuaren egiturarekin edo fikzioko bibliografia bat eginez. Itxura tradizionalagoa duten olerkiekin batera, Koldo Izagirrek bere estilo pertsonala nabarmentzen du: errepikapena, ironia maltzurra, begiradaren atzeko aldea, esaldien erritmoa, haustura gramatikala eta zangalatrauak, paradoxa...
Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendiren azken lanetan ere aurkituko dugu poetika espresionista hau. Eta espresionismoaz gain, eleberri honetan bestelako eraginak topa ditzakegu: Joxe Azurmendiren eta Joseba Sarrionaindiaren eragina, esaterako. Izagirrek behin eta berriro azpimarratzen du Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua eleberria “komunikatu berankorra “ dela.
Liburuan Basques’harbour islatzen da, olerkariak lortu nahi duen utopia antzera:
«No digas que no
Todavia hay un lugar
La prueba es que nadie regresa
Que nos espera lejos
Lejos»
(Ez ezazu ezetz esan/ Oraindik badago mundu honetan zapaldu gabeko leku bat/Inor ez da handik itzuli hori da froga/ Gure zain zabal etzana/ Urrun).
Izagirrek nolabaiteko irredentismoa erakusten du, gure bizitzan eta herri baten bizitzan, beti galtzen dugula adieraztean.
Liburua hiru zatitan banatuta dago, edo hobeto esanda, hiru sinfonietan: lehenengoa narratiboa da, eta itsasoan bizi den haurraren inguruan murgiltzen da; bigarrena, emozioari dagokio, eta Günter eta Monique dira ardatzak oraingoan; eta azken sinfoniak gogoeta ideologikoa sortarazten du, Itsasoa ez da neutrala edo Umearen heriotza eleberriaren kasua da, baina zenbait kasuetan liburu osoa zipriztintzen du hirugarren honek: Mirande gogoratzen denean, Demokrata zintzoen kondenari bularra zabalduz, edo Hernan Cortés gaitzaren irudi bilakatzen denean, edo “heresiaren kantua” aldarrikatuz.
Aurretik Maiakovski aipatu dugu, eta nahiz eta, topikoa izan Izagirreren liburuan bere eragina dagoela esatea, liburu honek harreman hori egiaztatzen du berriro: makinaria izendatzeko, erregistro linguistikoak nahasteko eta batzeko joera handia dago ere, gramatika astintzen da eta materiala nahastu nahi da.
Hala ere, eta John Bergeren eskemaz baliatuz, esan dezakegu, Izagirreren mezua olerkiaren aurrekoa dela, eta olerkia bera olerkiaren aurrekoa. Balio estetikoa galdu gabe. Hau ere Ritsos olerkariarengan emango da, esate baterako.
Agian, olerkiliburu bat egiterakoan, joerek lanari batasuna ematen diote, eta ulermena errazteko bidea erakusten dute.
Felipe Juaristi (1957)
aldatuGalderen geografia (Geografía de las preguntas) (1997)
Pariseko kaleetan beti hondartza bat egon den bezala, beti egon da presokratiko bat Felipe Juaristirengan. Eta Galderen Geografia eleberrian oso nabarmena da filosofiaren aztarna. Olerkariak filosofiarekin hitz egiten du –horren adibide garbiak dira Sokrates eta Altzibiades arteko elkarrizketak–, eta aurreko liburuan, Laino artean zelatari (Expectante entre las nubes), aurkeztu zuen diskurtsoari jarraipena ematen dio.
Gogoetaolerkia. Oraingo honetan, olerkia gogoeta bilakatzeko joera zehazten eta mugatzen da. Pentsamenduak lana eratzen du, eta irudiak agertzen diren olerkiak aurkitu arren, bere idazlanaren ardatz nagusiak aforismoa eta filosofia dira.
Irakurle batek baino gehiagok azpimarratu du olerki honen estilo berria. Estilo berri horretan, gogoetek narrazioa ordezkatzen esperientzia adierazteko. Galderez hitz egitea zalantza deklamatzea da, baieztapenek erantzunik onartzen omen ez duten herrialde batean.
Brinken oihartzunak. Juaristirengan topatuko ditugu, halaber, Brink eleberrigile hegoafrikarraren narrazioaren oihartzunak. Los hacedores de mapas liburuan (Juaristik «Geografiaz» hitz egiten digu), Brink-ek gizatasunaren geografia irudikatzen du, oso baldintza latzetan, apartheidren barrualdean. Lan hori beltzen aldeko aldarrikapen petoa dugu, eta oro har, gizaki guztien aldekoa.
Galdetzearen zentzua. Beraz, Juaristirengan, galdera arrazoiketa baino hareago joateko nahia da; galderek ezagutzen ez dugun munduko mugak irekitzen dituzte; esploratzea da; errealitatea berriro asmatzea. Eta era horretan ematen da Juaristiren obran. Bere olerkigintzan, gatazkaolerkigintzan, metafisika beti agerian uzten du.
Eta alfabeto gisa aurkezten zaigun liburu honetan, –ezagutzen dugun formula, alegia– gogoetak berak gidatzen du olerkaria. Olerkiak laburrak dira, oso laburrak, Valentek erabiltzen zuen isiltasunolerkiaren antzekoak, baina kasu honetan “zolitasun” gehiagorekin.
Anjel Lertxundi (1948)
aldatuOtto Pette (1994)
Bi bide irekitzen dira heriotzaren zain dagoen gizon baten aurrean, errepasatzeko garaia da: Otto Pettek bere bizitza errepasatzen du, eta testua hasten da gizakien krudelkeriaren eta indarkeriaren berri ematen. Eta ez indarkeria soilik; eleberria beherakada garrantzitsua da. Otto Pettek bere iragana gogoratzen du, eta bere oroitzapenak infernu bilakatzen dira: erregearen ondoan, boterea lortzekotan egon zen; Aba Yakueren aurka borrokatu zuen; izurriteaz arduratu zen, eta bere Grazibel maitea hiltzen ikusi zuen: Otto Pettek, etsituta, so egiten dio munduko izurritea irudikatzen duen bizitza bati.
Hizkera. Bestalde, hizkera aipatzekoa da. Aspalditik, Anjel Lertxundik garrantzi handia ematen dio literatura modernoa egiteari: “Idazle batek bere askatasuna tradizioan topatzen du”, oso hizkera landua erabiltzen du eta, ondorioz, irakurleari kultura-maila altua eskatzen dio.
Mundu garaikidearen mitologia. Otto Pette ondoren, eta “Infrentzuak” bilduma barruan, bere trilogia ospetsua argitaratuko du: Piztiaren izena (El nombre de la bestia) (1995), Azkenaz beste (Después del final), eta Argizariaren egunak (Días de cera) (1998). Hiru eleberriek irudikatzen dute mundu garaikidearen mitologia. Hiru gai nagusiak hauek dira: deabrua argumentu gisa, hil ondoren dagoen bizitza eta heriotza bera.
Trilogia honek munduikuskeraren oinarria osatzen du. Piztiaren izena liburuak Faustoren mitoa berreskuratzen du, Azkenaz bestek noraezean dabilen holandarrarena, eta Argizariaren egunak idazlanak, literaturaren eta hitzaren mitoa.
Azkenez beste gaztelerara itzuli dute (Un final para Nora izenburuarekin, 1999). Autoreak dio, kontatu nahi izan duela noraezean ibiltzera kondenatuta dagoen gizon baten heriotza, baina idazlea bera da gizona hil nahi duena, denbora historikoan eta Svevok denbora ez-purua izeneko horretan parte hartu ahal izateko. Mitoak eta pertsonaia historikoak aztertzen ditu, eta bi plano horiek eleberria testuartekotasunean kokatzeko aukera ematen diote. Baina, hori ez da Lertxundiren azken helburua; kanpoko eta barruko munduak, batu nahi ditu: eleberriak batu nahi ditu Europan dagoen –-Euskal Herria– substratu kultural bakarraren hainbat mutur. Azkenaz beste idazten da “desberdina dena ez da kontrakoa” arauaren arabera.
Argizariaren egunak. Hiru gai aztertzen dira Argizariaren egunak eleberrian: narrazioa, eromena, eta heriotza.
Prozesu narratibo bat planteatzen du: lehen zatiak kontatzen du hiru pertsonen arteko harreman baten istorioa, harreman pertsonalak eta pasiozkoak, “maitasunhirukote bat”. Narratzaile batek istorioa kontatzen du, bere istorio pertsonala, enkarguz idatzitako istorioa. Lau urte pasa ondoren, protagonista berak lehen idatzi zuena errepasatzen du, zoroetxe itxura duen leku batean. Eta zati batzuekin bat ez datorrenez, idatzitakoa berriro idazten du. Bi plano bi estilo desberdinentzat: lehenengoa askoz narratiboagoa, eta bigarrenean, gogoetak eta haustura gehiago daude.
Metanarratibarekiko joera nabarmentzen da, zenbait idazle ospetsu protagonista bisitatzera joaten direnean. Protagonistak horiekin hitz egiten du idazteko arteaz. Eleberriaren bigarren zatian argitasuna mantentzen du bere eromenaren barruan. Liburuak ispilujoko bat osatzen du. Pertsonaia besteengan islatzen da bere burua ikusteko.