Euskal literatura/Erromantizismoa

Erromantizismoa da euskal herri honetan eragin handiena izan duen eta duen kultur mugimendua. Eusebio MarIa Azkueri, trantsizioko poeta izanik ere, Euskal Herrian eredu erromantiko bat eratzeko egin zuen ekarpena aitortu behar zaio. Bilintx euskal literaturaren ahots egiaz erromantikoena da. JosE MarIa Iparragirre, adiera hertsian, ez da ez kantari herrikoi ez poeta. Jean Baptiste Elissanburu, zenbaitetan bukoliko, zenbaitetan nostalgiko. Emeterio Arrese Beitiak ele ederra du, lirikoa baino areago.

Erromantizismoa Euskal Herrian

aldatu

Badirudi Euskal Herriko Erromantizismoaz aritzea arazotsua dela. Alabaina, erromantizismoa herri honetan eragin handiena izan duen eta duen kultur mugimendua da. Izan ere, euskal nazionalismoaren muinean dagoen oinarri ideologikoa beste errealitate bat sortzeko nahia da.

Literatur arloari dagokionez, erromantizismoaren presentzia bistakoa da. Zenbait argibide emateko premia ere bada, ordea.

Jakina denez, euskarazko liburuak argitaratzeko debekua XIX. mendea aurrera zihoala hedatu zen. Ezegonkortasun politikoak –Konbentzio Gerra, lehen karlistada (1833-1839)– eragotzi zuen euskal literaturaren eraketa, Euskal Herriaren alde honetan bederen.

Hala ere, 1830etik aurrera Eusebio Maria Azkue poemak egiten hasi zen, mugimendu erromantikoaren arrastoa nabariekin. Mugimendu hori Donostiako eskola izenekoaren bidez garatu zen. Letragizon-multzo hori Lore Jokoen bidez harreman sare bat ehuntzen saiatu zen batetik, eta, bestetik, Euskal Kantutegi batean XIX. mendeko egileen poesia lanik gehiena jaso zuen.

Bigarren karlistadaren eta Foruen galeraren ondorioz, iritzi korronte bat sortu zen, eta korronte horren sorreran Erromantiz

Euskal Herrian, Erromantizismoa beste era batera landuko da. Pierre Charrittonen (1990, 1985) arabera, Larresoroko Seminarioak idazleei koherentzia eman zien, ia denak seminario hartan heziak baitziren.

Hasierako erromantikoentzat, idealistentzat, poesia mundu erreala eta mundu ideala lotzeko zubi zatekeen, eta, Novalisen esaera ezagunaren arabera, poesian egiazko errealitatea bidean zegoen, baina ikuskera hori ez zen Euskal Herrira berehalakoan heldu.

Nolanahi ere, poesia idealistaren zenbait osagai kontzeptual agertu ziren euskal poesian. Subjektibotasunaren pisua, niaren garrantzia, naturaren ikuskera... poesia berriaren funtsean zegoen espiritu berriarentzat osagai garrantzitsuak ziren.

Historia garbi azaltze aldera, ideia erromantikoak Euskal Herriko kulturan eta poesian nola agertu ziren eta ideia horiek izan zuten eragina zatika ikertu beharko lirateke.

Erromantizismoak, mugimendu kultural eta espiritual gisa, Euskal Herria izena ematen diogun multzo sozialaren definizioan pisu handia izan zuen. Berezitasun indibidualak nahiz kolektiboak azpimarratzea (hemendik aurrera H.G. Schenken, 1983 ideiei lotuko gatzaizkio), Euskal Herriaren izaera berezia nabarmentzea, korronte politiko berri baten sorburu bilaka zitekeen. Ideia erromantiko hori gabe nazionalismoa ezingo litzateke ulertu. Jarrera poetiko nahiz pertsonalen aniztasunaz ohartzea berezitasun horren emaitza izan daiteke, euskal poeta batzuengan, hala nola Azkue eta Arrese Beitiagan, ikus daitekeenez.

Euskal Herrian, teoria erromantikoen industriaren aurkako xenofobia zerion jarrera baserriaren exegesi bihurtu zen. Literaturaren joera landatarrak eta iraganarekiko nostalgiak, XIX. mendeko lehengo poeta Eusebio Azkuerengan jada nabari zena, mendearen amaierarako legendazko literatura sortu zuen. Luze gabe, Ossianen mitoak euskal elite intelektualetan erroak bota zituen, eta apokrifoak laster azaldu ziren.

Frantzia aldean eman zen katolizismoaren itzulera indarrean zegoen kristautasunaren ideia antiliberal eta tradizionala bermatzeko baliatu zen Euskal Herrian. Erlijio-mugimendu horren eragina euskal egileek idatzi zituzten erlijiozko lan ugarietan ikus daiteke, eta idazleon ideologian pisu handia izan zuen.

Subjektibotasuna eta niarekiko ardura idazlan askotan agertu ziren. Ezaugarri horrek, hain zuzen, euskal literaturan eztabaida bat piztu zuen. Bere nia abiapuntu harturik idatzi zuen aurreneko poeta Pierre Topet, Etxahun, da, ahozkotasunari buruzko atalean aztergai izan genuena. Etxahun non kokatu behar den, Erromantizismoan edo tradizio jasoan, euskal kritikan den eztabaidarik sutsuenetako bat da. Etxahunen bertsogintzatik Bilintxen bertsogintzara, euskal lirikan niaren presentzia nabarmena da. Politikan eta kulturan, presentzia horri beste topiko erromantiko bat gainjartzen zaio, poetaprofetarena, edo, bestela esanda, aztoratzailepoetarena.

XX. mendera eta aurrerago ere hedatu zen Euskal erromantizismoaren oinarrietako bat da naturaren garrantzia, historiaren iheskortasunaren aurrean iraunkortasunaren sinbolo gisa.

Euskal literaturan osagai horiek guztiak biltzen dira. Alabaina, gaztelerazko legendazko literaturan, XIX. mendearen amaierako literaturan, kulturan eta politikan oparo eta trinkoago agertzen dira. XIX. mendean euskal literaturaren genero nagusia lirika da, baina genero horretan gaiak eta kontzeptu handiak lausoago agertzen dira, tankera horretako lan gutxiago ekoizten delako eta lan horiek banatu eta argitaratzea zailagoa delako.

Arazo horiek gorabehera, XIX. mendearen euskarazko lirikan Ricardo Navas Ruizek (1982, 5064) Erromantizismoa definitzeko baliatzen dituen funtsezko ezaugarriak antzematen dira.

Euskal Herriaren historiari emandako garrantzia Eusebio Azkuerengan, maiteminean oinarritutako lirika Bilintxengan edo sentimendu abertzalea Elissanburu edo Arrese Beitiarengan; bestelakoan biak elkarrengandik hain ezberdinak, gatazka sozialen pisua Iparragirreren poesiarengan, adierazpide berezia eta tokiko esamoldeak bilatzea, naturaren nonahiko presentzia eta adierazkortasuna, horiek guztiak agertzen dira XIX. mendeko euskal lirikan, finean poesia erromantikoan.

Eusebio Maria Azkue (1813-1873)

aldatu

Sailkapen poetikoa. Esan liteke Eusebio Maria Azkue trantsizioko poeta dela. Tradizio neoklasikoan hezia eta Urrezko Mendeko idazle espainiarren jarraitzaile, Azkuek, jarrera tradizionalista batetik abiatuta, patu latzaren eta poetaren ikuspegiaren topiko erromantikoak bereganatu zituen, eta inspirazio bila ahozko literaturara hurbildu zen.

Eusebio Azkue inspirazioak gainezka egin dion poeta, eta sarritan errazkeriara jotzen duena irudikatzen du. Bitxikerien poeta da, erregistroen etengabeko aldaketena, neurririk gabeko poetizatzearena. Horrek guztiak, jakina, ez dio bere obrari mesederik egiten. Dena den, Azkueri aitortu behar zaio Euskal Herrian eredu erromantikoaren eraketan egin zuen ekarpena.

Bere inspirazio iturriak aztertzerakoan, espainiar klasizismoa, literatura herrikoa (Astigarraga, 1990, 137, Etxebarria, 1990, 165) eta literatura garaikidea aipatu behar dira ezinbestean. Literatur molde horiek guztiak direla eta, egile hau sailkatzerakoan zalantzak sortzen dira (Astigarraga, 1990, 142). Esan liteke, akaso, korronte neoklasikoetatik erromantikoetarako trantsizio horretan legokeela, betiere, bere irakurketa zenbaitetan izarigabeen mende.

Zenbait argibide. Egile honi buruz aritzean argitu beharreko gaietako bat bere testuen argitalpenaren da. Bizirik zegoela, Eusebio Azkuek ez zuen lanik argitaratu. Bere poema batzuk Manterolaren Euskal Kantutegian (Cancionero Vasco) argitaratu ziren. Haren lana seme zuen Resurrección Mariak bildu zuen, Parnasorako bidea (1896) izenburuko liburuki batean. Aita Uriartek bere poemen beste bertsio batzuk bildu zituen eta 1987ra arte argitaratu gabe egon zen azken horren Poesia Bascongada lanean editatu ziren. Beti pentsatu izan da Azkuek bere poemen hainbat bertsio utzi zituela (Akesolo, 1988).

1990ean, azkenik, Azkueren eskuizkribua, Euskerazko versoac, argitaratu zen, Asier Astigarraga eta Koldo Bijueskak paratutako edizio txukun batean, egilearen jatorrizko grafia aski bitxiarekin, jakina denez.

Gaiak. Mundu-ikuskera. Eusebio Azkueren obraren ezaugarri iraunkor bat aniztasuna da. Ondorengo gai hauek haren zenbait kezken berri ematen dute: erlijio-poemak, alegiak, epigramak, poema kostunbristak, maitasun poemak, mitologikoak, eta naturari buruzko poemak.

Sailkapen hori bere seme Resurrecciónek egindakoarekin aldera daiteke. Azken horrek, aitaren obra argitaratzean, honako atal honetan banatu zuen corpusa: deboziozko poemak, alegiak, ironikoak, historikoak, epigramak, gabonkantak, eta serioak.

Badakigu gaien araberako edozein sailkapen eztabaidagarria gerta daitekeela. Kasu honetan, ordea, interesatzen zaiguna ez da sailkapena bera, baizik eta gaien interpretazio bat egitea.

Nahikoa litzateke Azkueri poesian zer interesatzen zaizkion irakurtzea, bere obra trantsiziokoa dela ondorioztatzeko. Genero klasikoak –mitologikoak, alegiak– gai erromantikoekin nahasten dira. Patua eta poetaren ikuspegia nahasten dira, bada: herri literaturaren eragina nabarmena duten kontakizun kostunbristekin, gai historikoekin –Vatikanoko okupazioaren aurkako poemak; trenbideak irudikatutako aurrerabidearen aurkakoak– nahiz naturari buruzko poemekin. Azkue da, bestalde, egunerokotasunetik ihes egiteko, exotismo erromantikoa agertzen duen lehenengo poeta.

Azkueren unibertso ideologikoa –ez dezagun ahantz karlistadan gudukatu zuela– munduaren bilakaerari buruzko ikuspegi tradizionalista eta antiliberal batean oinarritzen zen. Fedea oinarri soziologiko moduan agertzen da. Testuak idazterakoan Azkuek ikasbide errazak egiteari uko egiten dion arren, azpian bere ideologia argi nabari da. Bardintasuna poeman, Azkuek kontzeptu horri satira gogorra egiten dio, bere iritziz berdintasun politikoa ez baita existitzen, besteren lanari onura ateratzen dioten alferrak baizik, hitza moralaren alorrera eramanez.

Tonuak. Azkue obra anitzen egile da, bere asmamen oparo bezain neurrigabeak agintzen diona neurtitzetan jartzeko grinaren emaitza baitu obra. Estilo ezberdinak erabiliz, eta aspertu gabe errepikatuko dugu aniztasun hori egilearen ezaugarri erromantiko bat dela, hain zuzen ere, Azkuek bere poemak moldatzeko oinarrizko hiru tonu baliatzen ditu:

  • Umorezko tonua.
  • Tonu bizia.
  • Tonu objektiboa.

Azkue egile burutsua da, beti xehetasuna deskribatzeko edo esaldi zirtolaria zein konparaketa iraingarria jasotzeko gertu. Horren ondorioz, bere umorea zakarra eta karikatura tankerakoa da.

Bere obran hain ugaria den deskribapen kostunbrista edo pintoreskorako, berriz, tonu objektiboa erabiltzen du.

Zenbait iruzkin poemen egiturari buruz. Tonuen aniztasuna poemak moldatzerakoan hautatutako egituren aniztasunean islatzen da. Etxebarriak (1990, 159) egitura deskriptibo eta narratiboak aztertuz azaldu ditu Azkueren egiturak, eta poema narratiboak, mistoak (narrazioa, deskribapena eta elkarrizketa) eta deskriptiboak agertzen direla egiaztatzen du.

Irizpide logikoei jarraituz, Azkuerengan egitura hauek zerrenda ditzakegu: balada arrunten egiturak, bi pertsonaien arteko eztabaida, egitura lineal kronologikoa, ideien garapenean oinarritutako egitura lineala, paralelismoen araberako egitura, kontraste poemak eta hurrenez hurreneko egiturak.

Estiloa. Eusebio Azkuek estilo erretorikoa eta hanpadura tartekatzen ditu. Erretorikoak honako ezaugarriak ekarri dizkio bere idazkerari: verba dicendien erabilera okerra, deiktikoak neurrigabe baliatzea, egitura logiko ugari, aurrez esan bezala. Hitz batean, poeman bertan esaten denarekiko interesa garbi islatzen da.

Hanpadura erredundantzia eta metaketarako joera gisa defini daiteke. Azkue poeta errepikakorra da, inspirazioari inolako mugarik jartzen ez diona. Aliterazioa erabiltzen du, baina nahiago du konparaketa metafora baino. Nolanahi ere, egilearen jariotasun gehiegizkoa testuen kalterako da.

Neurkera. Bere lanaren izenburuan Azkuek adierazten zuen bere poema askotariko neurriez eginak zirela. Aniztasunik bada, baina ez hainbestekoa. Azkue bi errimako neurtitzetan, kopletan alegia, oinarritzen da, zortziko txikiak edo handiak osatzeko. Baliatu zituen neurtitzak ezagutzeko, ikusi Etxebarria (1990, 1524).

Poetak edo bertsolariak? Azkuek oraindik argitu gabeko auzi bat plazaratzen du. XIX. mendean, Euskal Herriko poesia bertsolaritzari hurbiltzen zaio, eta, horregatik, emaitza poesia edo bertsolaritza ote den zalantzan jartzen da. Hain zuzen, gai honi buruzko monografia berrienetako baten izenburua XIX. mendeko olerkibertsogintza da.

Poesia eta bertsolaritza bi arrazoi nagusi tarteko hurbildu ziren: euskal poesiaren maila erdi jasoa zelako, eta joera erromantikoen eraginagatik.

XIX. mendean zehar, Erromantizismoak poesia jaso eta herrikoiaren arteko hurbilketa erraztu zuen. Lehenik eta behin, inspirazioa, poesiaren baitan kokatu ohi dena, bertsolaritzaren inprobisazio teknikoarekin nahastu zen Euskal Herrian. Bigarrenik, erromantizismoak poesia narratibo bat sustatzen zuen, eta ezaugarri hori bertsolaritzaren baitakoa zen. Azkenik, herrikoia zenarekiko hurbilketa, lirikaren inguruan burutu zena, euskal literaturan, penintsula aldekoan batik bat, bertsolaritzaren inguruan gauzatu zen, akaso erromantzearen hurbileko genero gisa identifikatua izan zelako.

Arrazoi horiek guztiek poeta eta bertsolarien hurbilketa ekarri zuten. Alabaina, oraindik ere bien arteko bereizketa garbia da, nire irudiko. Batetik, bistakoa da bertsolari batzuek ez dutela Iparragirre euren artekotzat, besteak beste tankera horretako egileek konposaketa molde ezberdinak erabiltzen zituztelako eta jendaurrean bat batean aritzen ez zirelako.

Bestetik, bertsolariek beren lanak egitura jakin bati, balada arruntaren egitura izenekoari jarraiki, moldatzen dituzte, egile jaso edo erdi jasoek ez bezala.

Irizpide horien arabera, argi dago Azkue poeta jaso edo erdi jaso bat dela, Iparragirre ere jasoa izan litekeela, eta baita –iparraldeko Euskal Herriaz aritzean zalantzak uxatu egiten dira– Elissanburu ere. Baina, eta Bilintx? Bilintxek auzia ostera lausotzen du, beste testuak orrialde solteak bezalako ildo herrikoiei jarraiki moldatuak izan baitziren eta, gainera, jendaurrean bat batean aritzen zelako. Bilintxen kasuan, bereizketa poesia narratiboa eta lirikoa alderatzean egin daiteke. Bitxia bada ere, bertsolaritza kontakizunerantz lerratzen ari zen une batean, Bilintxek testu lirikoak idazten zituen, bere irakurketen eraginez.

Nire iritziz, poeta jaso edo erdi jasoak eta poeta herrikoiak aipatu irizpideak kontuan hartuta bereiz daitezke.

Indalezio Bizkarrondo, Bilintx (1831-1876)

aldatu
 

Indalezio Bizkarrondo da bere izen erreala. «Euskal literaturaren ahots egiaz erromantikoena» Xabier Mitxelenak (1960, 132) esan bezala, «ez zen oso gizon ikasia». Hala ere, zalantzarik gabe erromantiko espainiarrak ezagutzen zituen.

Bere obra oso famatu bat zen:"me enamore del fubol por dos cosas, por la pasion que me transmitio mi padre y por la volea de Bilintx"

Behin eta berriro zuzentzen eta berregiten zituen bere testuak orrialde solteetan banatu ziren, baina luze gabe, Manterolaren obrari esker, sektore jasoenetan ere zabaldu ziren.

Baliatzen zuen mintzairagatik eta gai aldetik maitasuna erabiltzeagatik bere lanak hedatzeko arazoak izan zituen arren, euskal poesian Bilintxek, behin eta berriz, haratago dagoen mundu bat islatzen du. Bere poesiaren oinarri sendoenetako bat idealizazioa da, eta, ondorioz, poeta idealista dela esan daiteke.

Bere lanik baliotsuenak maitasunari buruzkoak dira, eta horietan emakumea poetarentzat aingeru helezin moduan irudikatzen du.

Bulkada poetikoa

aldatu

Bilintxen bulkada poetiko nagusia maitearen arbuioak eragindako tentsio psikologikotik bizi du, tentsio literario bihurtuko dena, kontrajartze ezagun samar bat medio: ni/hura oposaketa, edo, hobeto, gogoen oposaketa bat.

Bere nia maitearen irudiaren oso azpitik jartzean, Bilintxek kontrajartze hori hiperbolera eramaten du haren izate fisikoa nire izate sentimentalarekin alderatzen duenean.

Bilintxek maitea deskribatzeko baliatzen dituen topikoak ezinaren topikoak dira: nolakoa den esan ezina, hari hurbildu ezina, harekin hitz egin ezina.

Topiko hori molde anitzetan agertzen da: hizkuntzak ez du hura deskribatzeko hitzik, ez dago hari aldera dakiokeenik, hiperbolea naturaz, konparaketa gehiegizko eta handitua, niaren ekintzen hiperbolizatzea –bizitza emango dut hura adoratuz...

Bilintxen maitasunezko poesiaren aurkakotasun nagusia, bada, hiperbolearen eta neurrigabekeriaren erabileran oinarritzen da.

Bilintxen poesian bigarren deskribapen teknikoa emakumearen erretratua da. Bilintxek agertzen duen emakumea estilizatua da beti –deskribapenak ez dira zehatzak–, eta haren idealizazioa erraztuko duten gorputzeko atalak aipatzen ditu: aurpegia, begiak, ilea. Batzuetan Bilintxek deskribapen dinamikoak egiten ditu: ibilerak edo begiratzeko moduak, maitearen izaera adierazten dutenak.

Hain zuzen ere, aipatu berri ditugun bi baliabide horiengatik aurkezten da maitea aingeru gisa, eta, gainera, maitea argiarekin identifikatzen da. Baliabide semantiko horrek Bilintxen deskribapenei batasuna ematen diete.

Oinarrizko metafora horrekin –emakumea: argia– bistan dago Bilintx poeta idealisten barruan sailka daitekeela. Izan ere, poeta horiengan emakumea espiritualizazio eta estilizazio prozesu baten emaitza da.

Bilintxek eskaintzen duen irudia emakumeak goratzeko baliatzen dira, halaber, deskribapenezko ezaugarrien metaketa, ekintzen deskribapena eta adjektiboen erabilera neurritsua.

Agerraldia

aldatu

Zalantzarik gabe, Bilintxek bere lanak artistikoki sobera landu zituen. Euskal kritikan korronte batek Bilintxen lana eta haren biografia uztartu dituen arren «Zorigaitzak etengabe jazarritako gizon bat izan zen» Mitxelena, 1960, 132, bere bizitzari buruzko azken datuen arabera gaztaroan, burdina lantzeko ofizio apalean, ezbeharrak jasandako gizon bat izan zen, egiaz, baina ezkonbizitzan gizon zoriontsua izan zen, halaber. Beraz, Bilintx sentimendu artistiko bat islatzen ari dela pentsa daiteke, eta ez biografikoa.

Agerraldi orotan ikusleak premiazkoak dira. Eta Bilintxen sorkuntza-lantegian poemak aski landuta daude. Batzuk kutxa txinatarren modukoak dira, non ikusleari ni poetikoak bere esperientzien berri ematen baitio, niaren eta maitearen arteko enkontruaren lekukoa denez.

Estiloa

aldatu

Orain arte adierazitako tentsio dramatikoaren batasuna Bilintxen idazkeraren batasun semantikoan islatzen da. Emakumea: argia metaforak obra osoari ekartzen dion batasun semantikoaz aritu gara jada. Orain estilo-mailako batasunaren adierazpen formala izango dugu hizpide.

Bilintxek berak deskribatzen duen mundua poetikoki lantzen du eta, aldi berean, hizkuntza bera ere lantzen du, bere poesia zortziko herrikoiaren mugen gaineko esplorazio bat delarik.

Bilintxen adierazpidea kontzeptista dela esan daiteke, maitasunezko sentimenduari estuki lotua. Adierazkortasuna Bilintxen ahapaldiak egiteko moduan agertzen da: aliterazio eta sintaxi jokoez mukuru, bertso herrikoien sinpletasunaren aldean.

Bilintxen maitasunezko poesiaren bilakaera

aldatu

Bilintxen maitasunezko poesian hiru aldi bereiz daitezke:

  1. Maitean oinarritua, haren ezaugarriak baitira maitearen deskribapen fisikoa, ezinaren topikoa erabiltzea, objektibotasun eta xehetasun gehiago deskribapenean –«Maite det dama gazte bat».
  2. Ni poetikoan oinarritua: sentimenduaren tentsio dramatiko handiagoa, barnemunduaren garrantzia, maitearen irudi estilizatua.
  3. Maitasunezko sentimenduaren dramatizazioa, objektibotasuna, beste pertsonaia batzuen presentzia eta elkarrizketaren erabilera medio (Ana Bixenta).

Jose Maria Iparragirre (1820-1881)

aldatu

Mitxelenak (1960,131) Jose Maria Iparragirre «adiera hertsian, ez kantari herrikoi ez poeta ez den hibrido bat»-en antzera definitu zuen.

Iparragirreren obra garaikideek ezarri zioten «bardo» (osianikoa) izenaren inguruan uler daiteke. Xenpelarrek esana zuen Iparragirre ez zela inprobisatzaile bat, bere kantak herri mailan agudo hedatu ziren arren. Manterolak bere obraren antologia bat egin zuen, hura Euskal Kantutegia (Cancionero Vasco) lanean sartzeko.

Joan Mari Lekuonak (1982, 189209) Iparragirreren obran honako alderdi hauek aztertu zituen:

1) Gaiak, ikerlariak modu honetara sailkatzen dituenak: Euskal Herriari buruzkoak, emakumearen gaineko ikuskera erromantikoa, fartsak eta inori eskainitako lanak.

2) Lekuonak lan poetikoen eta egilearen biografiaren arteko lotura nabarmentzen du.

3) Amerikan egindako egonaldiak egilearen sorkuntza poetikoan eten bat eragin zuen.

4) Iparragirre herri honen historian literatur sinbolo funtsezkoenetako baten sortzailea da: zuhaitza.

5) Bertsolariengan etengabeko eragina izan du, bere musika eta esaerak bertsolaritzan tradizio bihurtu direlarik.

Iparragirreren obran testuinguru historikoak eragindako egilearen interpretazio osianikoa, hark eraiki zuen identifikazio politikoa eta Euskal Herriko alderdi askotan nagusi zen foruzaletasuna jaso zuela azpimarratu behar dira. Literatura-mailan eragin nagusitzat ahozko tradizioa zuen poeta, bere obran sentimendu orokorra eta niaren adierazpen zuzena uztartzen dira. Bere bertso gogoangarrienetako batzuetan nabari den Euskal Herriarenganako nostalgian herriaren onespena lortu nahia eta hala moduzko biografia biltzen dira.

Erromantizismoa kontinente aldeko Euskal Herrian

aldatu

Penintsula aldeko Euskal Herrian ikusi dugun zatiketaren aldean, iparraldean literatura, eta zehazkiago poesia, modu zuhurragoan garatu zen, egileek elkar ezagutzen zutelarik.

Bi komunikazio-ildo nagusi sortu ziren XIX. mendean egileen artean: Larresoroko seminarioa eta Lore Jokoak.

Larresoroko seminarioa

aldatu

Pierre Charrittonen (1990, 4980) arabera, XIX. mendean Larresoroko Seminarioan segimendu-ildo bat lortu zen euskal poesiagileen artean.

Larresoroko eskola, Charrittonek ematen dion izena erabiliz, berriki argitaratu den lanean (Artola, 1988) elegien eta poema bukolikoen egile Camousarry kalonjea (18151842) izan zen haren sortzailea. Idazle horrek hainbat egilerengan eragin zuen, haren lanak irakurri eta kopiatu zituzten Adema edo Elissanbururengan kasu.

Martin Goyhetche (17911859), alegien egile, eta euskaldunei buruzko lehen obra epikoa idatzi zuen Martin Hiribarren (18101866) bide horri jarraitu zitzaien. Martin Hiribarrenek Escualdunac poema ederra argitaratu zuen, euskaldunen eta haien ekintzen bilduma kostunbrista eta historikoa.

Erakunde berean hezitako beste idazle batzuek ere alegiak eta poema bukolikokostunbristak sortzeko joera hori agertu zuten: Gratien Adema (1828-1907), eta bigarren mailan Jean Gorostarsu (18291868) eta Jean Becas (18471911) poetak.

Horien artean, ondoren atal oso bat eskainiko diogun Elissanburu nabarmentzen da.

Lore Jokoak

aldatu

Literaturari batasuna eman zion bigarren esku-hartzailea Antoine Abbadie Lore Jokoen sortzaile izan zen «lehenik Urruñan eta, 1864az geroztik, Saran» (Mitxelena, 1960, 133).

Poesiazale gaelikoen inguruan antolatutako poesia-lehiaketa horiek bide egin zioten poesia-mailan XIX. mendeko sorkuntza eta komunikaziorako instituzio garrantzitsuenetako bati.

1879tik aurrera Donostian antolatu ziren, eta horren ondorioz Donostiako eskola izenez ezagutzen den korronte bat sortu zen. Lehiaketa horietan funtsezkoa da Larramendiren lexikoaren garrantzia.

Jean Baptiste Elissanburu (1828-1891)

aldatu

Mitxelenak idazle hori Lamartinerekin alderatu zuen, gaiak tratatzeko agertzen zuen fintasunagatik. Zenbaitetan bukolikoa, zenbaitetan nostalgikoa, Elissanbururen gaiak hiru sail handiren ingurukoak dira: urruneko herriaren eta bere etxearen ikuskera epikurearra, maitasunezko poemena eta poesia satirikoarena.

Mitxelenaren alabantzak sentsibilitate handiko egile bat agertzen du: «oroz gain hizkuntzaren maisu bat da eta aparteko abilezia duen bertsogilea, sentsibilitate finekoa» (Mitxelena, 1960, 134).

Elissanburu erromantizismora mugimendu horren inguruan jorratzen diren gai orokorrek erakarmenez hurbildu zen: herri literaturarekiko eta exotismoarekiko interesa, patuari emandako garrantzia, maitasun erabatekoaren bilaketa.

Gaien tratamenduagatik, egunerokoak mito-itxura hartu zuen, konparaketa tradizionalak, ideala eta arruntaren uztardura, lirikari garrantzia ematea eta deskribapenezko osagaien estilizazio fina medio.

Bere poesia askori sentimentalismo melodramatikoa dario. Kontrajartze metafisikoak (gaztaroa / heriotza) naturaren ikuskera bukolikoaz osatzen dira.

Felipe Arrese Beitia (1841-1906)

aldatu

Bidasoaren bi aldeetako poesia-lehiaketen babesean, eta foruak galdu ondorengo ikuspegi abertzale garbiaz, Emeterio Arrese Beitia irudigile herrikoiak poeta erromantiko gisa nolabaiteko ospea lortu zuen. Mitxelenaren (1960, 138) iritziz, «ele ederra da, lirikoa baino areago», bere poesia mintzaira hanpatuan eta bertso luzean oinarritzen delarik.

Bere mintzaira poetikoak erromantizismoaren, deklamazioaren eta topikoen ezaugarriak agertzen dituen arren, Arrese Beitiaren poesiak haren garaikide ugarik bere egin zuten sistema mitiko eta sinboliko bat moldatu zuen.

Horri dagokionez, Anjel Zelaietak (1981) Arrese Beitiaren metaforen corpusa ondorengo sare esanguratsuaren baitan aztertu du.

Funtsezko lehenengo puntu moduan, hizkuntza euskaldun guztien ama dela adierazten du. Hizkuntza bidezko identifikazio gune hori, erromantizismoak hain berezkoa duena, bi zentzu ezberdinetan garatzen da.

Lehenik, Arrese Beitiak euskal esentzia arrotzengandik urruntzeko zenbait kontrajartze erabiltzen ditu: antzinatasuna/gaurkotasuna, oraina/etorkizuna, goian/behean, euskara/erdara, foru-askatasuna/askatasun liberala. Oposaketa horietan guztietan, Arrese Beitiak Euskal Herriaren egoera politikoari buruzko ikuspegi bat eskaini zuen, orduko egoera iraganekoarekin alderatuz eta etorkizunerako jarduera moldeak proposatuz.

Bigarrenik, Arrese Beitiak euskal herriarentzat, galdutako herri batentzat, irudi bat osatu zuen. Kasu honetan irudiek ikuspegi positibo bat ematen dute. Funtsezko irudia Euskal Herria Israel berri batekin identifikatzen duena da, deserrian dagoen baina paradisura itzuliko den herriaren irudia. Ikuspegi positibo hori eratzeko baliatzen dituen sinboloen artean hauek aipa daitezke: Gernikako arbola, euskal usoa, lauburua eta paradisua.

Arantza Petralandak adierazi du, poeta honen estiloa aztertzen duen artikulu batean (1985), egilearen poesia honako ezaugarri hauetan oinarritzen dela: poesiaren estiloa narratiboa da eta oposaketan oinarriturik dago, bereizgarri nagusietako bi erretorikoa eta hanpatua izatea dira, eta erlijioaren zein poesia tradizionalaren eragin nabarmena du.

Kontzezirentzat

aldatu

1. Kantatutzera indar aundiko
desio botek narama.
mok kahba horregaitik, ama jan eta aita hil Kontzezi zuri nai dizute eman
merezia dezun fama.
Gure probintzi Gipuzkoakuan
igualik gabeko fama.
Bedeinkatua izan dedilla
zu egin zinduen ama!

2. Zedorrek uste etzenuela
egon nitzaizun begira,
lenbizikuan oñetara ta
urrena berriz gerrira.
Oinak dituzu txiki politak
gustagarriak txit dira;
gerrian berriz eman litzazke
kana bat zintak bi jira.

3. Andik urrena ipiñi nizun
erreparua petxura,
orduantxe bai eman nizula
aingeru baten itxura.
Jaungoikuak berak deitu izan balit
iyo nendilla zerura,
zure ondotik ara Juan biarrak
emango ziran tristura.

4. Ondoren jarri nintzan denboran
begiratuaz lepora,
biotzak salto agiten ziran
irten mayian kanpora.
Irten ta zuzen, badakit zierto,
juango zan zure kolkora,
nik jakitera nai zenuela
utziko nion gustora.

5. Atentziyua begietara
paratu nizun segiran,
ez dakit zierto begiyak edo
eguzki berri bi ziran;
ondo ikusi ez nizkizun ta
nola esango det zer diran,
begiratutzen nizun guztiyan
bista kentzen zenidan.

6. Ille beltz, eder, dizdizariya
oparo duzu buruan,
konparatzeko baliyo nuen
sedarik ez da munduan.
Trentzak eginik zeneukan dana
erregin baten moduan;
diamantezko koroi eder bat
falta zitzaizun orduan.

7. Ointxo politak gerria mia,
graziya milla petxuan,
lepo biribil dirudiena
egin berria tornuan;
pare gabeko begi argiyak
ille ederra buruan,
zu baliño aingeru politagorik
ez da izando zeruan.

8. Beti ariko naiz Jaunari eskaka
ondo izan zaitezela,
etzazula uste nere biziyan
zutzaz aztuko naizela;
eskumunak maiz bial mazkizu
orain artian bezela,
ainbeste egin bear didazu
penas ilko naiz bestela.

Indalezio Bizkarrondo, «Bilintx», 1831-76

Gernika’ko arbola

aldatu

Gernika’ko arbola da bedeinkatua,
euskaldunen artean guztiz maitatua
eman ta zabal zazu munduan frutua
adoratzen zaitugu, arbola santua.
Milla urte inguru da esaten dutela,
Jainkoak jarri zuela Gernika’ko arbola.
Zaude, bada, zutikan orain ta denbora,
eroritzen ba’zera erras galdu gera.
Ez zera eroriko arbola maitea,
baldin portatzen ba’da Bizkai’ko
Juntea.
Laurok artuko degu zurekin partea,
pakean bizi dedin euskaldun jentea.
Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen danok laster belauniko;
eta biotzetikan eskatu ezkero,
Arbola biziko da orain eta gero.

Ume eder bat

aldatu

Ume eder bat ikusi nuen
Donostia’ko kalean.
Itz-erditxo bat ari esan gabe,
nola pasatu parean?
Gorputza zuen liraña eta
oñak zebiltzan aidean.
Politagorik ez det ikusi
nere begien aurrean.
Aingeru zuri, pare gabea,
Euskal-erriko alaba,
usterik gabe zugana beti
nere biotzak narama:
ikusi naian beti or nabil,
nere maitea, au lana...
Zoraturikan emen naukazu
beti pentsatzen zugana.

Agur Euskal-erria

aldatu

Gazte-gaztetandikan erritik kanpora,
estranjeri aldean pasa det denbora.
Erri-alde guzietan toki onak ba-dira,
bañan biotzak dio: «zoaz
Euskal-errira!».
Lur maitea emen uztea da negargarria,
emen gelditzen dira ama ta erria.
Urez noa ikustera, bai mundu berria;
oraintxe, bai naizela urrikalgarria.
Agur nere biotzeko amatxo maitea!
Laster etorriko naiz, kontsola zaitea.
Jaungoikoak, ba, nai du ni urez joatea
ama, zertarako da negar egitea?

Nere gitarra

aldatu

Gitarra zartxo bat det nik nere laguna,
orrela ibiltzen da artista euskalduna.
Egun batian pobre, bestietan jauna,
kantatzen pasatzen det nik beti eguna.
Naiz dela Italia, orobat Frantzia,
bietan billatu det milla malizia;
korritzen ba’det ere nik mundu guztia,
maitatuko det beti Euskaldun erria.
Jaunak ematen ba’dit neri osasuna,
oraindik izango det andregai bat ona;
nai ba’det frantzesa interesaduna,
bañan nik naiago det utsik euskalduna.
Adios, Euskal-erria, ez bañan betiko;
bost-sei urte onetan ez det ikusiko!
Jaunari eskatzen diot grazia emateko
lur maite ontan bizia uzteko.

Iya guriak egindu

aldatu

1. Iya guriak egindu,
badegu zeñek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!

2. Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iñorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!

3. Gerraren billa gau t’egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!

4. Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeñek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!

5. Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi geitezen garbi;
ori deseo nuke nik,
ixuri gabe odolik!

6. Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibilltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!

7. Gu gera iru probintzi
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi;
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!

8. Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak ill ziran baño
semeak oraindaño
legea degu guardutu;
letra zarrik ez ukatu!

Francisco Petriarena, «Xenpelar», 1835-1869