Euskal literatura/Gizakia, animalia literarioa

Ni-aren narratibitatea eta dramaturgia: Irakurketara eta idazketara hurbiltze antropologikoa

aldatu

Sarrera honen xedea da: literatura fenomeno gisa –giza fenomeno gisa– aztertzea, labur bada ere. Literaturaren antropologiara hurbiltze saio bat da, literatura buru-gertaera den aldetik –ni-aren kontaera den aldetik– horren fenomenologia bat aztertuz.

Sarrera

aldatu

Literatura fenomeno gisa

aldatu

Liburu honen asmoa ez da soilik literaturaren “corpus” dei dezakegun hori ezagutzeko gida bat eskaintzea edo denboran zehar hainbat eratan argitaratutako literatur produkzioa erakustea; izan ere, “corpus” hori literatur fenomenoa 1989. urtean goitik behera aldatu zen euskarara egiten zen itzulpengintza literarioaren egoera. Euskal itzultzaileen elkarteak, EIZIEk, ia erabat narrazioaren sailekoak ziren literatura modernoaren baitako oinarrizko ehun lan itzultzeko plana aurkeztu zion Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari. Beste alde batetik, espainiar argitaletxeen merkatuak euskal literatura deskubritu zuen laurogeiko hamarkadan, haur zein gaztetxoentzako lanak egiten zituzten idazle bikainen eskutik. Hamarkadaren amaiera aldera, autore horietako batek, Bernardo Atxagak (Asteasu, 1951), Obabakoak lanarekin ordura arte inork lortu ez zuena lortu zuen, hala nola, espainiar irakurle zein europar beste hizkuntzetakoen artean euskal literaturarekiko interesa piztea.

Sarrera honetan, labur bada ere, literatur fenomenoa giza fenomenoa den aldetik aztertuko da bereziki. Literaturaren antropologia bat saiatu nahi da, literatura burugertaera gisa –niaren kontakizun gisa– aztertuko duen fenomenologia batean oinarrituta.

Literatur fenomenoak, komunikazio-fenomenoa izanik, bi alde ditu: bi alde horiek idazlea eta irakurlea dira. Sarrera honetan bi horietaz arituko gara, ez baitugu irakurlea alde batera utziko, maiz gertatu ohi den bezala. Saiakera honen helburua da zenbait galdera harilkaturen mapa bat eraikitzea, eta interesgarriak iruditzen zaizkigun guneetan gelditzea.

Gizakia, animalia literarioa

aldatu

Literatur fenomenoan bada une bat non goian aipaturiko bi aldeak bat egiten duten; egileak eta irakurleak, biek ala biek, animalia literariotzat jotzen dute gizakia; bien artean osatzen dute literatur hitzaren eta harrera literarioaren sustraia eta enborra; biak bat datoz irakurlearen eta idazlearen arteko kontzientziaren izaera hori narratiboa dela aitortzean.

Beraz, gizakiaren buruunibertsoaren egitura literarioa aztertuko dugu, literaturaren ernaltzeunea, sormenaren bilakaera aztertuko dugu –hitza esan edo idatzi baino lehenago gertatzen den barnebidea–, eta orobat niaren kontaera besterik ez den uneko barnekontaera aztertuko dugu.

Gizakia animalia literariotzat joko dugu, hasteko; hots, gizakia literaturaren paradigmaren bidez ere uler daitekeela adierazi nahi dugu.

Narratibitatea

aldatu

Kontzientziaren eta pentsatzefenomenoaren izaera narratibotik abiatuko gara.

Gizakiari, etengabeko narratibitatean murgildurik bizi denez, kontakizun batzuk gertatu egiten zaizkio, eta beste batzuk irudimenez asmatu egiten ditu. Gizakiaren barruan badago narratibitate bat pentsamenduaren ibaian gertatzen dena, baina baditu, bestalde, nahita egiten dituen kontakizunak, komunikazioaren edo jolas hutsaren harian.

Literaturtasuna

aldatu

Eginkizunik arruntenak eta errepikakorrenak ere barnean diskurtso bat darama, ekintzari eta testuinguruari buruzkoa.

Narratibitate horrek ezaugarri literarioak ditu, gure ustez; hots, testu bat literariotzat hartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen ditu.

Diskurtso hori literarioa da oinarrian; ezaugarri literarioa batzuetan ohartuki erabiltzen da, beste batzuetan oharkabean. Barne-narrazioa bulko poetiko eta dramatikoari loturik dago, eta norberak badaki besteen erreferentzien aurrean kontakizun bat dela; kontakizun hori isilean gorde dezake edo argitara eman, ahoz behinik behin. Barne kontakizunak erreferentziak ditu; kontaera interesatua da, bai norberari dagokionez, bai besteei dagokienez, eta, beraz, azalean nahiz sakonean, zaindua da, elkarren arteko harremanei loturik egoteak ematen dizkion ezaugarriekin, funtzio estetikoa barne. Dena zaindurik dago: historia eta kontaeraren sarea, erretorika eta mintzamoldea. Dena dago mistifikaturik, dena poetizaturik.

Eta azpimarratzen dugu niaren kontaeran edo barnekontaeran jaiotzen dela literatura, ahoz eta batzuetan idatziz, eta jokabide hori egunerokoa eta unibertsala dela.

Gizakiak egitura sinbolikoz irudikatzen du bere mundua, bereberea: hitzak asmatzen ditu gauzekiko harremanetan, mamuak irudikatzen ditu hitzen ordezkotzat, eta kontaerak asmatzen mamu horiek egile eta eraginkor bihurtzeko. Alde horretatik, gizakiaren mundua asmakuntza literarioa da, betiere, sormen-prozesu saihestezin batean murgildua.

Gizakiak ez die besteei soilik sinetsarazi behar bere kontaera; bere buruari ere sinetsarazi behar dio, eta hori ederki asko daki bere oharmenaren azpilduratik; badaki bere buruari ziria sartu behar diola, baina onartu egiten du hori, eta bere istorio literario horien atzipeaz konturatzen ez delako itxura egiten; bestela, ez luke arnasarik hartuko objektibitate hutsaren giroan, eta hil egingo litzateke.

Giza unibertsoan erabakigarriena ez da ikusten dena, ikusmena baizik, ikustea bera. Subjektuaren ikuste horrek objektua eraldatu egiten du eta errealitatea asmatu.

Gizakia animalia literaturagilea eta literarioa da aldi berean, literaturagileak berak era literarioan eraikitzen baitu bere burua.

Intimitatea eta komunikazioa

aldatu

Barne kontaera horietako asko eta asko, hala errealitatean nola fikzioan oinarrituak, ez dira hitzetan ipintzen; horietako asko oroimenean gordetzen dira eta beste asko, berriz, ahaztu. Dena den, maila batean edo bestean, horiek guztiak daude niaren oinarri identitate-emailearen baitan.

Gizakiaren izaeran literaturatasun horrek sortzen dituen kontakizunak, beraz, buru barruan gordetzen dira, subjektibitatearen bilbadura eta pentsamenduaren nolakotasuna bideratuz.

Gizakiak barne kontakizun horiek, bere barne literatura hori, argitara eman ditzake, ahoz ala idatziz.

Alabaina, gizakiaren literatur gehiena argitaratu gaberik geratzen da, edo eguneroko elkarrizketetan ahoz agertzen, ahotsaren iraupena baino haratago iritsi gabe. Ahozko kontakizun horietatik batzuk entzuleen oroimenean gordetzen dira, eta horrela joaten da osatzen hiztunen irudia soiala eta identitatea; beste kontakizun batzuk galdu egiten dira.

Eta pertsona batzuk idazle eta publizista dira, eta beren kontakizunak idatzi egiten dituzte. Horretaz gain, gizadiak memorian jasotzen ditu, bitarteko anitz erabiliz, kontakizun eta kontakizun horien molde asko, literatura idatzia eginez.

Literatura “ni”aren fenomeno gisa

aldatu

Literatura oro niatik datorrela diogu, zeren gizakia bere buruaz baizik ez baitaiteke mintza. Kontakizun, istorio edo fikzio oro, errealitate zein fantasia izan, niaren kontakizuna da. Ikuspegi horretatik irakur daiteke Agustinen aipu hau:

“Eta nire bihotzak nora ihes egingo luke, bada, nire bihotzetik? Nora ihes egin neure baitatik? Nora joango naiz, bada, neure burua neurekin eraman gabe?”

Subjektua edo norbera da, izan ere, erroerrotiko arazoa bere buruarentzat. Erroerrotiko arazo horri erantzuna ematera doazen egintzak eta azterketak beti norberaren kontakizun dira: “Ni neu igarkizun handi bat nintzen neuretzat” (Aitorpenak, IV, 4, 9).

“Nia” literarioa da hala beharrez

aldatu

Hemen agerian ipini nahi genuke denok dugun literaturagile hori, gure barrua kontakizunez betetzen duen hori. Eta izaera literario horrek berak ematen digu eguneroko elkarrizketetan parte hartzeko aukera; elkarrizketa horiek ere literarioak baitira. Horrek ematen digu besteen idatziak irakurtzeko ahalmena, besteen diskurtsoak eta komunikazio idatziak gureganatzeko ahalmena, eta molde horiek guztiak ere literarioak dira. Azken batean, elkarrizketa oro diskurtso-sortze bat da, eta irakurketa oro ere sorkuntza literarioa edo narrazioa da, harreraren estetikaren haritik.

Gizakia animalia literarioa ez balitz, bere buruaren literaturagile ez balitz, ez luke festa bat egiteko gaitasunik izango, ez artea egin eta ulertarazteko gaitasunik; ez luke barrerik egingo txiste bat entzutean, ez luke maitasunadierazpenik egingo, ez luke poema bat irakurtzerik izango, ezta ipuin bat ere; ez luke solasean aritzerik izango.

Hiztuna eta entzulea: Egilea eta irakurlea

aldatu

Literatur fenomenoak, literatur gertaerak, alde batetik testuaren egilea du, kontakizun baten sortzailea, istorio baten esataria; beste aldetik, objektu literario horren hartzailea dago, entzulea edo irakurlea, edo, antzezpen bat baldin bada, ikuslea.

Gogora dezagun, beraz, gizaki oro literaturagile dela, bere barne kontakizunen eta eguneroko elkarrizketen egile; gainera, irakurle oro, besteen kontakizunen hartzaile izanik, irakurtzean zein entzutean literatura sortzen ari da.

Horretaz ohartzean, gure buru barruan gertatzen den pentsatzearen literatur gertaerak dakarren gozamena indartzen da, eta munduari eta bizitzari begiratuz narrazio bat eraikitzen da, ukitu poetiko batez. Baina, aldi berean, besteen diskurtsoak, hitz ezkutuak eta elkarrizketak entzuteko gaitasuna ematen digu, eta horrela bideratzen gaitu irakurketaren fenomeno literarioa ahalik eta sormenik handienarekin egitera.

Irakurketa, ekintza sortzailea

aldatu

Irakurtzea ekintza literarioa da batez ere, ekintza artistikoa eta sortzailea; irakurlea ez da hartzaile pasibo hutsa. Begiratzen edo irakurtzen ari den gizaki bati legokiokeen metafora ez da iturri bat irekitzen ari den egarbera batena –burua gora begira dauka, datorkion ura edatearren–; hori ez da irakurlearen irudia. Aitzitik, irudi hau legokioke: irakurlea urari bultzaka ari den bonba duzu, putzutik iturriko irteeratara; iturri hori berak asmatu du eta turrustak nahi erara irteten dira, eta bera, irakurlea, bere urasmamen horren azpian ipintzen da eta gainera datorkion urez blai egiten; eta aurpegian behera datorkion ura edaten du, eta, aldi berean, gozamena hartzen du distira zurixka duen eta kolore-bilduma zazpikoitzaz eguzkiak distira egiten dion errezela lanbrotsuaren atzean, argiaren beste aldean. Horixe da. Eta esker mila esaten uzteagatik. Irakurketa ekintza estetiko guztizkoa baita, sormenezkoa eta sentipenezkoa.

Begirada literarioa

aldatu

Gizakien artean, sentitzeko modu ugari ikus daiteke; gainera, bakoitza egoera berezi batean dago. Hala ere, denok gara era guztietako ikuskizunei begira egoteko gai. Ikuslea ere literatur sortzaile da, hartzaile den bezainbatean, eta hartzaile gisa ere literario izateko bidean dagoen diskurtso bat sortzen du.

Eguzkia sartzera eta gaua abailtzera doalarik, arratsalde koloretsu bati begira dagoen gizakiari ez zaio argiak pizteko ordua dela soilik bururatzen; horretaz gain, agian oroituko du, adibidez, bolero bat, “arrats beherako argiak gorritutako palioaren azpian” iradokiko diona. Orduan, bere egiten du testu hori. Gizaki hori ez da kezkatzen kurtsikeriak esaten ari ote den, testu horrekin bat egiten baitu, zerbait esaten baitio, barne kontakizunak pizten baitizkio, eta ez baitauka inolako literatur kritikaren onespena jaso beharrik, alde batera utzirik une horretako jokabide literarioak eta kanonak.

Bizitzak literatura imitatzen du

aldatu

Niaren kontakizunak kultur tradizioaren araberakoak izan ohi dira; tradizio hori nola-hala gordetzen da gizakien memorian, edo zehaztasunez ahozko testuetan eta, areago, idatzietan.

Izadiak artea imitatzen duela esan ohi da; izan ere pintoreek, eskultoreek eta historiako artista plastiko guztiek ematen dizkiguten begiekin ikusten baititugu paisaiak, giza gorputzak eta giza eraikuntzak.

Era berean, bizitzak literatura imitatzen duela esan dezakegu, ezen, bizitza kontatzeko, aurretik ikasitako istorioak hartzen baititugu oinarri, gure gorputz adierazpenak ere denboran zehar behin eta berriz egin diren keinu estereotipatuak erabiltzen dituen bezalaxe.

Hitzaurre gisa

aldatu

Esan beharra daukagu, saiakera honen lehen asmoa liburuaren hitzaurre izatekoa zen, ekintza literarioak guztiok egiten ditugula erakutsi nahirik; ekintza literario horiek oharkabean egin ohi direla, gogoeta egitean, solasean aritzean, irudimena erabiltzean, nostalgiaz oroitzean, ilusioz beteriko asmoak pentsatzean, jakinminez irakurtzean eta ikusiz eta begiratuz gozatzean.

Saia gaitezen mapa bat zirriborratzen, literatura ororen iturrira heltzeko, niaren atea jotzeko, han egosten baita gizakiaren pentsakizunen mundua, kultura ororen unibertsoa, unibertso horretatik kanpo gizakia ezin baita bizi. Kulturaren bidez egokitzen zaio gizakia izadiari, eta zentzu bat ematen dio.

Irakurlearen besaulkira gerturatu nahi genuke, eta orobat idazlearen mahaira; biak, besaulkia eta mahaia, gela berean daude, eta hantxe bat egiten dira irakurlea eta idazlea. Hori azterturik, argitaratzeari buruz arituko gara, eta halaber liburuetan dauden gai eta istorioez, egileek eta kritikoek egindako kontakizun metaliterarioak ahaztu gabe.

Eta ez da gure asmoa irakurtzeko eta idazteko aldarri bat egitea hemendik, jende guztia irakurle amorratu edo idazle grinatsu bihurtu nahirik, esanez irakurtzeak jantziago egiten gaituela eta idaztea dela gizatasunaren goimuga, eta horrelako gauzak.

Saiatuko gara erakusten ezen kontaketa ez dela literaturari, antzerkiari edo zinemari soilik dagokion zerbait, arte orori baizik, eta, areago, hizketa eta solas orori; subjektuaren gogoeta eta bere burua esaten ari den nia, arrazionaltasuna eta irrazionaltasuna, erreala eta surreala, zehatza eta generikoa, figuratiboa eta abstraktua, dena dagokiola kontaerari.

Literaturagile-izaera horretaz ohartaraztea dugu helburu, gizakiongan berezkoa baita sormena, artistikoa baita gure izaera; eguneroko bizitzaren alde poetikoa bilatu nahi dugu, eta gure izaeraren kontakizunaren ahots saihestezinak garela aurkitu, gizakiaren eta bere bizitza ohartuaren gogoeta eta hizketa literarioak direla erakutsi; ekintza horiek guztiak sormenez eta jolasez egiten baititugu gizakiok, kontatu ahala.

Orain arte esandako guztia eta hemendik aurrera esango duguna gonbidapen bat da, batez ere, eta ez irtenbide batzuen eskaintza. “Aurrera, jaunak, aurrera!” esan nahi dugu; bakoitza bere barrura sartu, eta ikus dezala, arreta piztu eta ikusi, eta entzun norberaren ahotsean ezagunak gertatuko zaizkion istorioen sekuentziak; istorio horietako pertsonaia-protagonista ere ezaguna gertatuko zaio.

Literatur tailer baterako

aldatu

Bene-benetan uste dugu lan honek, literaturaren antropologiara hurbilketa bat izanik, zenbait ekarpen teoriko eta praktiko eskain ditzakeela irakurketa eta idazketa tailerretarako.

“Ni”aren narratibitatea

aldatu

Subjektua asmatzea

aldatu

Norbaiti “Nor zara zu?” galdeginez gero, kontakizun batez erantzungo digu, bere historia kontatuz, berak egin duenaz eta jasan behar izan duenaz mintzatuz; beste era batera esanda, bera parte-hartzaile izan deneko gertakizunak kontatuko ditu, eta, gertakizun horietan, batzuetan egile gisa ikusiko ditu, beste batzuetan jasaile gisa eta besteetan lekuko gisa.

Nia, orain ikusten ari garen talaiatik, kontakizun fenomeno bat da: kontakizun moduan agertzen da eta bizitzaren kontakizunari dagokio. Subjektuak oroimenean berak bizitakoen artean gorderik daukan gertakizunen segidak, nahiz jasaile gisa nahiz ikusle gisa, gertakizunen batasun bat du, eta kontzientziak beretzat hartzen du, erabat identifikatzen da segida horrekin. Bizitzaren kontakizuna subjektuaren edukia da; bere burua ezagutzen du horrela eta “ni” deitzen dio kontakizun horretako protagonistari.

Niaren oroimenaren kontakizuna da kontzientziak argitara irteteko duen bidea; nork bere buruari esaten dio gertatu zaiona eta norberak gertarazi duena; nork bere buruari esaten dio egindakoa eta jasandakoa, aurretik prestatu eta egindakoa eta berez gertatu zaiona; eta, horretaz gain, gerta litezkeen hipotesiak ere kontatzen ditu.

Eta subjektuaren autobiografia bilakatzen da narrazioa. Horregatik arituko gara kontzientziaren alde narratiboaz, eta nia fenomenikoak duen sorkuntza literarioaren aldeaz, eta ni horrek bere buruari esaten dizkion kontakizunez, gero eta zerumuga urrunagoek mugaturik eta gero eta gertaera gehiago bere baitan bildurik.

Mugarik hurbilena eta alde batera utzi ezin dena subjektuari dagokio. Beste muga batzuk familiaren jatorriak ipintzen ditu, eta beste batzuk talde sozialaren sorburuak.

Eta mugarik zabalenak mito kosmogonikoek eskaintzen dituzte, edo Bibliako Hasierak zein eskatologiak, munduaren sorreraz edo amaieraz ari baitzaizkigu, denboraren bi muturretan. Mitoaren, erlijioaren eta zientziaren kontakizunak dira, fantasiarenak alde batera utzi gabe.

Historia asmatzea

aldatu

Unearen kontakizuna

aldatu

Unearen kontakizunarekin hasiko gara, gertatzen denaren kontzientzia bihurtzen baita hor nia. Uneak bihurtzen gaitu iraganaren kontatzaile, oroimenaren eremutik, oroitzapenen bidez soilik irits baikaitezke hara. Uneaz aritze honek agerian uzten du kontzientziaren kontakizun izaera; nork bere buruari une bat kontatzen dionean ere etorkizunaren aurreikuspen bat gertatzen da; zer gertatzen ari zaigun kontatzen dugu, gertatzen ari zaigunaren amaiera, baina oinarrian iragana dago, baita gero etor litekeena ere.

Quevedok heriotzaz gogoeta egiten duenean, oraina iraganaren eta etorkizunaren tartean ipintzen du, eta kontzeptismoari dagokion moduan mugatzen du unea. “¡Ah, de la vida!… ¿Nadie me responde? sonetoan, lehen hirukoan dio:

Ayer se fue; mañana no ha llegado;
hoy se está yendo sin parar un punto:
soy un fue, y un será, y un es cansado.

Eta Fue un sueño ayer; mañana será tierra sonetoan, han ere lehen hirukoan, hau dio:

Ya no es ayer; mañana no ha llegado;
hoy pasa, y es, y fue, con movimiento
que a la muerte me lleva despeñado.

Alde batera uzten dugu uneaz ohartzearen kontzientziari buruzko ikuspegi psikologikoa, kontakizunaren fenomenologian murgiltzeko.

Unea ere oroimenean bizitzen dela diogu, eta unearen oharmena modu narratiboan gertatzen dela: unean gertatzen denaren kontakizunaz ari gara. Unean gertatzen denaren segida oroimenetik eta zerbaiten zain egotetik kontatzen da. Unearen kontaera oroitzapenen eta etorkizunerako asmoen artean kokatzen dugu, eta bi jomuga horien artean eraikitzen.

Gertatzen ari zaigun istripu baten kontzientzia, esate baterako, gertakizunarekin batera geure buruari egiten diogun kontakizuna da; baina aurreko egoeretatik abiaturik eta gero datorrenaren ikuspegitik eraikitzen da, datorren hori ere nolabait aurreikus baitezakegu norberaren eskarmentuaren arabera.

Unearen kontzientzia, beraz, narratiboa da. Geure burua kontatzen dugu, eta gertatzen ari zaiguna, gertatu berri zaigunaren oroitzapenaren laguntzaz.

Gertakizunaren asmakuntza

aldatu

Unearen kontakizun horrek, halaber, koherentzia eta jarraipena behar du, hala oroitzapenen historiarekin, nola etorkizunean asmoa beteko den itxaropenaren kontakizunarekin. Beraz, unearen kontakizun hori bakoitzaren kontzientzia osatzen duen kontakizun zabalaren osotasunaren barruan txertatu behar da; kontzientziaren kontakizun horrek ematen baitigu historiaren protagonistarekin bat egiteko aukera, narratzaileak niaren izenean hitz eginez.

Horretaz gain, ordea, bizi den unearen kontzientzia, kontzientzia hori bera kontakizun da, bizitzen ari den prozesuaren kontakizun, hain zuzen; gainera, kontakizun hori gero oroimenean gordetzeko antolatzen ari den zerbait da, aurrerago oroitu eta kontatu ahal izateko, nahiz ahoz, nahiz idatziz. Beraz, unearen kontakizunean berean badago narrazio bideratu bat, gure autobiografiaren kapitulu bat osatzen duena. Unean gertatzen dena geure buruari kontatzen ari garenean, gertakizuna bera asmatzen ari gara, gure historiaren maila bat osatzen.

Oroimenaren asmakuntza

aldatu

ohartuki bizitzen den gizaki orok gertatzen zaion ororen eta egiten duen ororen akta jasotzen du, bizitzaren akta. Horrela, bere eguneroko itsasontziko koadernoan bizitzaren itsasontziko gizakikapitainak bere buruari kontatzen dio, eta beharbada baita besteei ere, gertatzen zaion guztia, eta oroitu nahi lituzkeen zenbait gune azpimarratzen ditu, eta ahaztea komeni zaiona letra arinagoz idazten, ahal badu. Eta gizakikontableak halabeharrak eskaini dizkion eguneroko sarrera eta irteera guztiak zenbatzen ditu. Eta gure oroimeneko gizakikazetariaren bideokamerak dendena grabatzen du, gure eguneroko joanetorriak, egunaren kontakizunezko filmearen sekuentziak, baikara protagonista, objektibatuz.

Gizakinotarioak eguneko akta jasotzen duenean, haren lekukotzak aukerak egiten ditu, eta kontakizunak aldatzen; orduan, gizakikapitainak itsasontziko koadernoan idatzitakoaren objektibitatea hankaz gora joaten da, zeren hark mapan ipinitako ibilbideari buruzko datuak oker ematen baitira; gizakikontablearen datuak ere ez dira zuzen agertzen, eta filmaren sekuentzien eraiketa egitean ere gizakikazetariak emandako gertakizunen ordena ez da gertatu bezala agertzen, esanahia aldatuta baizik. Une bakoitzean une hori asmatzen ari gara, eta egunaren amaieran egunaren historia osoa asmatzen dugu atzera.

Lekuko gisa egiten dugun lekukotzan asmatu egiten dugu, literatura eginez, eguneroko gertaeren kontzientzia eta oroitzapenak osatuz, eta era berean gertaera horiek gure bizitzan duten esanahia eta zentzua.

Itsasontziko koadernoa bidaia literarioa bilakatzen da, gero atseginez oroitzekoa; kontabilitateliburua kontakizun ekonomiko beroa bihurtzen da, paperak edozer gauza onar baitezake; eta filmerreportajea, berriz, jendaurreko erreportaje bilakatzen da, gure irudia saltzeko xedez.

Niaren asmakuntza konplexuaren unea da; kontakizunezko asmakuntza, literarioa beraz, ni literaturagileak asmatua. Bere historiaren asmakuntza, azken batean.

Gizakia, animalia literarioa

aldatu

Gizakia: Animalia sinbolikoa, animalia literarioa

aldatu

Filosofiaz ari delarik, Ernest Cassirerek bere jarduna laburbiltzen du: gizakia animalia sinbolikoa da batez ere, animalia arrazionala baino gehiago. Gizakia sinbolotzat hartze hori da gure saiakera honen erdigunea. Gizakia animalia sinbolikoa den heinean, hurbilketa fenomenologiko bat egin nahi dugu, baina zerbait gehiago erantsiz: animalia sinbolikoa eta literarioa.

Tartean kultura

aldatu

Sinboloen sistemak eragin handia du gizakiaren jakintzan, gizakiaren eta gauzen tartean sartzen da, eta objektibitatea galarazten du; sinboloen sistema hori da kultura, eta galbahe hori tartean ipini gabe ezin du gizakiak bere buruaz pentsatu; galbahe horren edukia betetzeko, jakintza zientifikoa, sinesmena eta historia batzen dira, hirurak metaforen eta irudien bidez eraikita.

Eta giza pentsamenduari kontaketaren ikuspegitik begiratuta, pentsatze hori, pentsamendu hori antolatzen duten kontaketak, literarioak dira ezinbestez, literario hitzaren zentzurik zabalenean bada ere. Pentsamendu hori hizkuntzaren mende dagoen heinean, are argiago geratzen da giza pentsamenduaren izaera narratiboa.

Hitzak eta hitzen kontakizunak gauzen eraikuntza

aldatu

Epikteto filosofo esklaboaren aipu bat hartzen du Cassirerek:

“Gauzek berez ez dute gizakia larritzen eta aztoratzen, baizik eta gizaki horrek gauzei buruz duen iritziak edo irudipenak”.

Ez gaituzte izutzen gauzek, gauzek mamuek baizik.

Hala da; gauzek eta haiei dagozkien hitzek ez gaituzte hunkitzen, baizik eta hitzen eduki semantikoaren oinarrian dauden kontaketek, hitzek duten kontakizunzamak, hitzak esatean edo pentsatzean, barnean daramatzan oroitzapenak askatzen baititu.

Eta hori horrela gertatzen da, bada, hitzek beren baitan kontakizunak dituztelako, esanahia emanez eta ñabardurak erantsiz; kontakizunak edo kontakizun-zatiak, oihartzunak, ahaztutako kontakizunen iradokizun poetikoak dira. Istorio horiek objektibotasuna galdu zuten gure kontzientzia horietaz ohartu zelarik; oroimenean jaso, eta berriro oroitzen direnean, kontakizunen bidez antolatzen dira, eta kontakizun horiek norberaren araberako ideologizazio bat jasaten dute, estilizatu egiten dira, poetizatu, edertu, artistiko eta literario –edo, beste modu batean esanda, mamu bilakatzen.

Oroimenaren kontakizunetan ez dago arrisku gabeko hitzik, hitz errugaberik, hitz inpertsonalik. Hizkuntzak gizartearen onarpena du, tradizioa du, batzuek besteei emandako tradizioa. Alabaina, gure barruan egiten duen oihartzuna erabat pertsonala da eta kontakizun batean hartzen du parte; kontakizun hori, oroimenaren bidezidorretan joanetorrian, beti oroitzapenez beterik, beti asmoz, beldurrez eta nahikundez beterik, azkenean fikziozko kontaera bilakatzen da. Hitzak, fenomenologiaren ikuspegitik, narrazio eraikuntzak dira; hitzen bidez pentsatzea literatur sorkuntza da, eta haien bidez mintzatzea, beraz, adierazpen literarioa.

Oroimena eta haren kontaerak: “ni”aren eraikuntza

aldatu

Lehen esan dugu nor garen galdetuko baligute, geure bizitza kontatuz erantzungo genukeela, hau da, bizidun gisa egin dugun curriculuma azalduz. Kontzientziaren izaera narratiboak, fenomenologiaren talaiatik begiratuta, agerian uzten du niaren izaera literarioa, zeinak bere burua oroimenaren narrazio gisa eraikitzen baitu; bizi duen unearen kontakizunean ohartzen da bere buruaz; bizitza bere buruari eta besteei kontatuz eraikitzen du nortasuna, hots, bere historia kontakizun autobiografikoen bidez adierazten du.

Alabaina, ohartze horiek guztiak era berezian egiten ditu gizakiak: berak oroitzen dituen gertakizunen historia berriro eraikiz, hala esanahiaren aldetik, nola estetikarenetik. Bere bizitzako gertakizunez ari denean, berreraiketa bat gertatzen da, bada, eta niaren kontakizuna fikzioaren eremuan egiten; eremu horretan ez da zalantzan jartzen egia edo gezurra den, baizik eta subjektuaren nortasuna eraikitzearen bidetik jotzen da, eta kontakizun horretan nia egilea eta kontalaria da, ahotsa, pertsonaia nagusia, kontatzailea, denak aldi berean, ohartzearen unean osatzen den kontakizunean.

Hasiera batean, norberaren kontakizun autobiografikoa da, norberari zuzendua, nortasuna ezartzeko; baina bada gizartearen aurrean nortasun bat osatzeko ere, besteen aurrean kontatzekoa.

Horrek guztiak subjektuarengana garamatza, bere buruaz fenomeno gisa paradigma literarioaren bidez nola ohartzen den ikustera. Niak, subjektuak, bere nortasuna era literarioan eraikitzen du, era literarioan ezagutzen du bere burua, era literarioan aldarrikatzen du bere nortasuna, eta era literarioan egokitzen da errealitatera, era literarioan eraikiz bere mundua, mundu sinbolikoa, hitzez osatua, irudiz osatua; eta horiekin eraikitzen ditu kontakizunak, bere burua kontatzeko, bere burua besteei era narratiboan eskaintzeko.

Aldi berean, gizarte-harremana ere narratiboa da; besteek ere beren burua era narratiboan eskaintzen diote.

Horrela, kontatzailea niaren ahots gisa agertzen da, subjektuaren fenomeno gisa, geure burua ezagutarazteko eta komunikatzeko modu gisa.

“Ni”aren eredu literarioak

aldatu

Kontakizunaren egile gara, kontatzen dugunaren protagonistak, halaber, narratzaile bezainbat kotakizun. Guk geuk asmatzen dugu geure kontakizuna, guk geuk kontatzen diogu geure buruari eta besteei. Gure kontzientziaren edukia niaren kontakizuna da, literatur izaera duen asmakuntza bat.

Eta gutako bakoitza da kontakizunaren egile, kontakizunari zentzua ematen diona, eta, azken batean, pentsatzearen eta pentsatutakoa adieraztearen asmakuntza literario horren arduradun bakarra, jasan behar izan duena, egin dituenak, eta egitekotan dituenak biltzen dituen heinean.

Eta are gehiago: pentsatze eta adierazte literario horren ondoren datozen izate eta ekintzak antzezkizun bilakatzen dira, antzezteak dakarren performance literarioarekin, tradizioak eskainitako eredu bidezko imintzioak erabiliz. Aurrerago mintzatuko gara horietaz.

Eta, horrela, historia asmatu egiten da, fikzio-itxura harturik. Kontakizuna estilizatu egiten da, poetizatu, eta ezagunak gertatzen zaizkigun ereduetara egokitzen; hots, kopiak egiten ditugu, testuen artekotasuna askatasun osoz erabiliz; testuen artekotasun hori aldez aurreko irakurketetatik badator ere, orain ez du gizartearen kontrolaren mugarik. Inork ezin gaitu plagiogiletzat salatu, gure niaren kontakizun horretan; aitzitik, kulturak eta tradizioak berak eskainitako ereduen artean hautatzera beharturik gaude; hautaketa hori sortzaile baldin bada, are gehiago gero egingo dugun ereduen erabilera.

Kontakizunen literaturtasuna

aldatu

Saiakera labur honetan, esan dugunez, gizakiaren izaera literarioa nabarmendu nahi dugu: guztiok literatura egiten dugu geure buruaz ohartu eta nia asmatzen dugunean, gure nortasunaren kontakizuna harilkatzen dugunean, bizitzako oroitzapenez gure nortasuna ehuntzen dugunean, gure iragana orainaldiarekin era koherentean lotzen dugunean, eta orobat etorkizunerako egina dugun proiektuarekin. Kontakizun eran soilik pentsa dezakegu gure burua.

Kontatzaile izaera bere baitan du gizakiak. Narratibitatea sentitzearen eta ohartzearen laguna da; konturatuz bizitzea eta konturatuz jardutea ditu oinarri, eta oroimena laguntzaile.

Literatur metamorfosia

aldatu

Mintzaira literarioa. Kontakizun mental horiek literarioak dira ezinbestez, hizkuntzaren esate erabat neutroa ezinezkoa baita, hizkuntzak ez baitu errealitate guztiak zehaztasunez adierazteko bezainbat hitz; horregatik jotzen dugu metafora iradokitzaileetara eta kultur edukia duten eta objektiboak izan ez daitezkeen hitzetara, tradizioaren mamuez estalita baitaude.

Erabil dezakegun mintzaira erabat literarioa da, halaber, kontzientziaren barne-hizketa oro. Eta kontakizun mental guztiak sinbolismoz betetako hitzez eraikitzen dira; horretaz gain, kontatu beharrekoa estilizatu egiten da eta metaforen bidez ematen, hamaika eratara poetizatuz.

Zentzuaren asmakuntza. Iraganeko materialekin, gaurtik begiratuta, etorkizunaren fikzioa eraikitzen dugu, eta zentzu bat duen kontakizuna sortzen. Ikuspegi fenomenikotik, prozesu horrek kontakizun baten itxura du, guk geuk ehundua eta geuri kontatua.

Historiaren mistifikazioa. Iraganaz dugun ikuspegia eta haren kontakizuna aztertzen badugu, kontakizun hori erabat “interesatua” dela jabetuko gara, gure nortasunaren ardatzak ezarritako zentzuari egokituz eraikia dela, ardatz hori beti eraberritzen ari bada ere. Historia oroitu beharrak, zentzuaren beharrak, literatur metamorfosia eragiten du, subjektibitatearen eta objektibitatearen arteko gatazkaren ondorioz; historia fabulazioarekin nahastu eta mistifikatu egiten da.

Etorkizunaren fikzioa. Alabaina, narrazio hori, kontatzean, kontzientzia bihurtzen da, eta alde horretatik ere izaera literarioa du. Gure historiaren objektibitateari leial izanik ere, erabateko oroimen zehatza bagenu ere, kontakizunak fikzio kutsua izango luke, orainaldiaren epaia tartean egongo litzatekeelako, eta orobat etorkizunerako dugun proiektua, hots, etorriko denaren eta egingo dugunaren itxaropena eta jakinmina.

Nia, subjektuaren kontzientzia, haren identitatea, ez du iraganak soilik eraikitzen; aitzitik, etorkizunak ere egiten du; etorkizuna aurrez irudikaturiko kontakizun bat besterik ez da; azken batean, fikzio bat kontatzea.

Ahoz edo idatziz argitara ematea. Literatur izaera horrek barne-kontakizunean eragina izanik ere, ez du gutxiagorik kontakizun hori besteen aurrean argitara ematean. Niaren kontakizuna argitaratzeko asmoz pentsatzen denean, edo aukera hori dagoenean behintzat, izaera literarioa ematen dio.

Gizakia bere burua kontatuz agertzen da gizartean, eta baita gauzei buruzko bere ikuspegia erakutsiz ere; hots, gertaeretan bere presentziaren lekukotasuna kontatuz. Eta narrazioaren gizarteratze hori egunero gertatzen da, ahoz, elkarrizketetan. Oro har, niaren kontakizunak ez dira idatziz argitaratzen; soilik ahoz ematen dira argitara. Hala ere, hortxe dago kontakizuna, eta kontatua izan liteke, eta kontatu egiten da sarri. Hortxe dago gertaera literarioa. Idaztea, inprimatzea eta zabaltzea besterik ez zaio falta.

Kulturaren bitartekotza. Iraganaren kontakizunak dituen baldintzei kulturak ipintzen duen bahe edo iragazkia gehitu behar zaie, testu-artekotasuna ezinbesteko gertatzen delarik; horren bidez egituratzen eta bideratzen da mintzaira, erretorika eta antzezpena.

“Ni”aren antzezpena, Narrazioaren performance izaera

aldatu

Subjektua pertsonaiaren bila

aldatu

Kontzientziaren eta oharkabearen mugan bilatzen du nia subjektuak; irudi arketipiko bat bilatzen du, eredu bat bereganatzeko, eta eredu horren bidez zentzu bat programatu nahi du, eta nortasuna finkatu eta irudikatu.

Eredu edo arketipo hori kulturaren oroimenean bilatuko du, eta ekintzaren performancean eguneratzen saiatuko da, ad intra et ad extra, bere barne-kontakizuna esateko eta gizarteratuko duena hautatzeko. Paradigma literarioaren haritik, esan dezakegu subjektua bere pertsonaiaren bila dabilela.

“Ni”aren asmakuntzarako baldintzak

aldatu

Baldintza psikosomatikoak. Gizabanakoak pertsonaia bat hautatzeko ez du unibertso arketipikoaren eta kulturalaren aukera kontaezinen arabera egiten; aldiz, bakoitzari egokitu zaion programazio genetikotik abiaturik egiten da aukera kontaezinen arteko hautaketa hori, betiere, norberari egokitu zaion herentzia eta izan duen zortea tartean direla. Horrek mugatzen eta baldintzatzen du hautaketa. Izaeren tipologiak eta ezaugarri psikosomatikoek ematen dituzte gerora gerta daitezkeen ñabarduren aukerak; horiekin osatuko dugu gure pertsonaiaren berezitasuna.

Gizartearen muga. Gizarteak baldintzak eta mugak ipintzen dizkigu gure aukera egiterakoan; hein batean, pertsonaia bat inposatzen digu. Hori dela eta, gizartearen aurrean dugun irudia lortzeak gure hautaketa baldintzatu egiten du, eta etengabeko borroka eginarazten digu mugatze hori zehazteko. Prozesu hori etengabeko bilaketa eta sorkuntza lan bat da, bidaiaren antzekoa, literatur tradizio mitopoetikoen bilaketa eta borroka iniziatikoen antzekoa.

Kultur lehia. Kultuaren aldea oso garrantzitsua da niaren ordezkari izango den pertsonaia asmatzerakoan. Kultur jakintzak, kultura barneratzeko gaitasunak, ahozko zein idatzizko kulturaz jabetzeko ahalmenak, adierazitako fenomeno hori indartu egiten du, eta subjektuaren kontzientziaren fenomenoari paradigma literarioa egozteko aukerak aberasten.

“Ni”aren narrazioen erretorika eta antzezpena

aldatu

Niaren kontakizun horiek, nahiz barnekoek nahiz agertzenkoek, literatur genero bereziei dagozkien ezaugarriak dituzte: kronika gisa edo drama zein tragedia gisa, edo poema gisa konta daitezke ez baitago objektibitaterik, saihestezina baita fikzioaren ukitua, eta estilizazio poetikoak igurzten baititu narrazio horiek guztiak. Orainaldiko kontzientziaren kontakizunari lekukotzaren sentipenak gehitzen zaizkio, edo sentipen dramatikoak, tragikoak edo poetikoak.

Bizitzak irudimen literarioa imitatzen du. Oharkabean, kultur oroimenean imitatzeko moduko ereduen bila ibiltzen gara gure kontakizunak, irudiak eta keinuak egiteko. Eta eredu horiek geureganatzen ditugu ezkutuko performance baten bidez. Historiako, literaturako, zinemako eta antzerkiko ereduak imitatzen ditugu: bizitzak artea imitatzen du. Mitologiak eta erlijioak, idazleek eta artistek sortu dituzte guretzat eredu ideologikoak, eta horiek lagunduko digute gure kontakizunak asmatzen, era narratiboan antolatzen eta adierazten, egituren eta hizkuntzaren erabileraren erakusgai anitzen bidez, esanahiaren eta zentzuen eredu bidez.

Subjektuak gertaera erakusten du

aldatu

Eredua aukeratzea. Gizakia bere buruaz ohartzen da bere burua erakutsiz, bere buruaren irudi bat eraikiz. Gizakiak bere burua erakusten du, bere burua irudikatzen, bere burua esaten. Gizakiak literatura eta antzerkia egiten du: testua eta agertokia, hitza eta imintzioa, soinua eta irudia.

Kultur tradizioko ereduak hautatzen ditugu kontakizunak esan edo antzezteko, baina ez soilik gertatutako gauzak kontatzeko, baita gerta litezkeenak kontatzeko ere.

Etor daitezkeen gertaerei dagokienez, aurreikuspen hori bera gerta daitezkeen aukerei buruzko narrazio bat da; gertatzeko modu ausazkoei buruzko kontakizun iragarlea da, azken batean. Kontakizunaren proiektu bat egin ohi dugu, baita portaeraren diseinu bat ere, eta, areago, jokabidearen aurretik saioak ere egiten ditugu. Aurreikusitako etorkizun hori iristen denean, badugu aldez aurretik gertaera horien kontzientzia bat oroimenean, aldez aurretiko kontakizun baten bidez eraikia. Eta gure jokabideak aldez aurretik pentsatutako asmo narratiboaren bidea jarraitzen du, aldez aurretik geure buruari gidoi bat ipini diogularik. Kontakizuna performance bihurtzen dugu, oroimenetik berreskuratu ahala.

Aldez aurretiko kontakizuna

aldatu

Lauaxetaren bezperak

aldatu

Esaten ari garenaren adibide bat gure literaturatik hartu dugu, Eusebio Erkiaga “Lauaxeta” poetarena: heriotza-zigorpean dago kartzelan, eta bere barneko bizi-ikuspegia aurreratzen du poema batzuetan heriotzaren bezperan. Bere barneibilbide horren kontakizunean Bibliako oihartzunak aurki daitezke; bere kontakizunaren barne-dramatizaziorako, Ebanjelioetako Jesus hartzen du eredu bi pasarte esanguratsuetan: Emauseko dizipuluen pasartean eta Getsemaniko baratzean jasandako agoniaren pasartean.

Aldez aurreko kontakizun baten eredu ikusgarria dugu hor, niaren narrazio bat literatura bihurturik, kontzientziaren ekintza bat etorkizuneko gertaera aurreikusi baten aurrean. Aldez aurreko kontakizun horretan, gertaera idealizatu egiten da, estilizatu eta dramatizatu; gainera, muturreko egoera horretan, sentipena ere poetizaturik agertzen da.

Adibidea, beraz, muturreko egoera batetik hartzen da: hiltzera zigortu bat, hil aurreko egunean. Zigortuak aldez aurretik bizi du hurrengo eguneko egoera eta bere buruari kontatzen dio fikziozko narrazio baten bidez, zeina etorkizunekoa baita. Gogoeta egiten du egoera psikologiko larri batean; azken gertaera ezin da utzi bere horretan; gertaeraeguna iristean handitasun guztia gal dezake gertatu behar duenak; beraz, era poetikoan bizitzen du, eta aldez aurretik bere buruari kontatzen dio.

Gertakizunaren narrazioa aurreratzea. Aldez aurretik bizitzen den sentipenaren kontakizuna da. Gertatzera doanaz ohartzeko kontatzen da, eta gertatzen denean oroitzeko. Aldez aurreko bizipen horren kontakizunak kontzientzia suspertzen du, zentzuaren nondik norakoa erabakitzen eta dramatizazioa prestatzen.

Lauaxetaren poemak zirrara eragiten du irakurtzean, eta are gehiago Antton Valverde kantatzen entzutean. Lauaxetak bere azken unea zabaldu eta neurriz egokitzen du, bere buruari aldez aurretik kontatuz. Jarrerak prestatzen ari da, probak egiten, eta sentipenen matazaren barruan bila dabil, maite dituen balioekin bat datorren kontakizun bat ehuntzeko hautatuarekin. Bihar jokatuko duen pertsonaia zirriborratzen ari da, hurrengo egunean performance gisa gertatuko den kontakizuna eraikitzen ari da. Gaur eraikitzen eta idazten du bihar esan ezingo duen diskurtsoa.

Irudika dezakegu bakarrizketa poetiko horren jatorrian dagoen oldoztea. Esperientzia eta sentipen horien gure egungo irakurketa, gure oroimenaren altxorrak ematen digun gaitasunaren araberakoa, Lauaxetak hil aurreko egunean bere buruarekin izango zituenetara hurbiltzen da.

Barne-narrazioa idaztea. Lauaxetak gau horretan agerian uzten du animalia literarioa dela. Baina, aldi berean, Lauaxeta poeta ohartua da, bere lanean ari den idazlea; bere barruko gertaeren kazetari da, kontzientziako gertakizunen lekukotza egingo duen kazetaria, bere ikuspegi subjektiboaren begiralea. Lauaxetak agerian uzten du kontzientziaren izaera narratiboa, niaren ezaugarri literarioa, eta gertakizunen bizipenak nork bere buruari kontatzearen jokabidea. Agerian uzten du orobat gizakiak gertakizunei aurrea hartzeko duen aukera, gero, gertatzen direnean, oroimenean bizi ahal izateko.

Lauaxeta kulturaren eta literaturaren oroimenean miaka ibili da, eredu baten bila, gau horretan eta hurrengo egunean hartu behar duen jarrerarako, eta bere azken nahia adierazteko eta hilobi gainean ipini nahi duen hilartitzean ipintzeko eredu bila, halaber. Lauaxeta, bezperan, bere hilketa antzezten ari da buruz. Gizakia animalia literarioa dela uzten du agerian, eta, gainera, bere bizitza antzezten duen antzezlea dela: gertatzen zaion guztiaren antzezlea da gizakia, gertatzen zaion guztia antzezten du. Gizakiak etengabe antzezten du bere burua bere egoeraren agertokian, berak diseinatu duen pertsonaiaren baitan.

Gel zaite !

aldatu

Eguna berantz doa...
Nerekin gel zaite, arratsbegi data,
itzal baten gozoz urdintzen doiata.
Ene Josu maite,
gel zaite!

Nere egunargia berantz azkar doa,
itzalak joten dau atadi ondoa.
Arrats onen otza,
biotza!

Oi Bidazti deuna, sar zaite neurera,
bertan dozu bada maitasun arrera.
Bekidat bizitza
zeure itza!

Idazki doneak azaldu eidazuz
euren muin eztiak emon egistazuz.
Bel zeure mintzoa
gozoaz!

Ta barne guztia berotan dodala
argi biur bekit eriotz itzala;
dana yat atsegin
zeurekin.

Orain sakon dakust zeure eriotz ori!
Zergaitik daukazun biotz deuna gori!

(1937). Lauaxeta. Olerkiak. Edit. Etor, 1974.

Lauaxetaren bezperak.Heriotza zigorra duen baten antzezpena

aldatu

Biotz donea

I

Biotz xamur beroa
gar-gorri batekin zauritzen nozu;
zeru gaiñean, ordea,
maitasun larrosa zabaltzen dozu.

Sakon bitan nabil, ez bai goxo,
otzak il naroa zugandik urrun;
su gordiñak nauka zeure ondoan,
gabaz argi zakusat, egunez barriz, illun.

Zeurekin naukazu, neugaz ez zaukat,
eguzkitan edur, otzetan sugar;
jolas bakotx onek galduta nakar,
baiña bien bitartean,
sugar zakit, Jauna, biotz barnean!

Goiz eder onetan erail bear nabe
txindor baten txintak gozotan nabela;
el naiten leiora begiok intz gabe,
Gorbei barna jatort kañoi ots itzala,
or egazkin egak odei lapur doaz.
Guda gotzon baltzak odolez dakustaz
euren oin aurrean beredin gudari;
gazte argi orreik, eutsi lur amari!
Bera bezin onik eztauka ludiak!

II

Baiña, Jaun Altsua, orain nai nozu?
Bildots baten antzera lotuta naukazu
bear nauenian aberriak?
Aren deia dantzut arnasots barrian
Mendi goitietan eriotz datorkit,
bertan eder dira azkenengo atsak;
arte adartsua babestoki bekit,
neure gerri meion zauria
txastau dagientzat etsaien erraiñak.

III

Zuzentzaren alde bil diran neurekin
ixuri daidala bizitz iturria;
lurra estal bedi odol larrosakin
gozo ta eder gizonen kopetan...
Aberri opazko eriotz mosuak,
zauri orreik zuk or mendietan,
aintzak zabal ditu esku argituak
antxe jausi nedin... eta azken orduan
laztandu naizela arnasa estuan?

IV

Garaitz eder billa doazan zaldiak,
eta bego onein leiartuan,
tinki igaro beitez gizonen argiak!
Esku zurbil oneik aul luzatu bediz,
euki dagientzat ikurrin donean.
O azkatasun otsak, betiko bil zagiz,
antxe makur zaite, oi buru nerea!
Geure lur amaren besarte gozoan
eta anai maiteok, eutsi lur arnasari;
itxaropen aixe sort bekit gogoan.

V

Jauna! eriotz au arren emostazu:
koldarrentzat itzi larrosen usaia,
azkatasun deuna bial egistazu,
atzindu nai dot, ba, arrotzen iraiña.
Gozputz onek bakez atseden dagian
erri azkatuen egun aundirarte.
Gudan jaus nadilla zuzentzaren alde,
ez ormari atzez, goiz eder argian.

VI

Eta bake donea sortuko danean
neure azur utsak
besteenakin batu!
Eresi gurenaz lagundu bidean
obi bakar arte, baiña arren, bukatu
oroigalluaren maitasun itzala.
Kristo´ren gurutzaz begaran ditxarot,
Josu´ren fedea besterik eztaukot.
Erri zintzo onek zaindu dagiala
il gintzanen atsa, il gintzanen aala.

Aldez aurretiko agonia baratzean

aldatu

Agur, Ama

Agur ene Erri, Jaunak naroa
Aberri eder argira!
Neure negarrak jarion naukan
zeure mendiari begira

seme bat zeukan baiña etsaiak
kendu eutsoen biotza,
soin ederra ixuri jakon
maietz bateko goiz otsa.

Gurtz deunari musu egiñaz
alde egin eutson mundutik;
Kristoren gentza abo gañean
loratu jakon gazterik.

Jaunaren maitez, Aberri maitez
ez eban euki bildurrik;
eta zeuretzat zorion utsa
opaldu eutsun gogotik.

Ene Erri ona, zagoz betiko
Kristoren fede batean!
Olan, Zoriona billatuko dozu
emem ezpada, zeruan.

Eriotz deuna aurrean daukot
sinistu bada, euzkoa!
Ene erria azke izan artean
zaindu Josuren legea!

Eder jatazan euzko bazterrak,
eder itxaso zabala;
baiña oraintxe ederrago jat
eriotz onon itzala!

Gaztea nozu bizitz onetan
ta ez jatan palta gauzarik.
Ene Jaun, gogor aldi onetan
ez naizu itxi eskutik!
Ez bedi egin neure gogoa,
Zeure naia bai, ostera.
Gogoa doa zeru argira
gorputza lur illunera.

Kontakizun-ereduak.

“Geldi zaite” horrek Ebanjelioko kontakizuna berpizten du, Emauseko dizipuluena: Jesus berpiztuarekin topo egiten dute eta elkarrekin jarraitzen dute bidean. Emausera iritsita, Jesusek aurrera jarraitzeko keinua egiten du. Dizipuluek eskatzen diote: “Geldi zaitez gurekin, iluntzen ari du eta. Eta barrura sartu zen, haiekin geratzeko”.

Kontakizunean elkar topatzearen une gozoa, bideko elkarrizketen gozamena eta elkarrekin jarraitzeko irrika biltzen dira. (Lukas, 24, 1335)

Lauaxetak, barne-bizipen batean, egoera horren performance bat egiten du. Dizipuluen larruan jartzen da eta egoera berritzen du, behin eta berriz irakurri izan duen testu horretan. Ebanjelioko pasartea irakurri duen bakoitzean izandako sentipenak berritzen ditu; kontakizunaren sentikortasunak hunkitua zegoen aldez aurretik. Oroimenetik berreskuratzen du gertaeraren pathos guztia, bere baitan baitauka aldez aurretik.

Lauaxetarengan “Gel zaitez” horrek agerian uzten du heriotza hurbil duenak sentitzen duen bakardadea; arratseko iluntzeak bizitzaren iluntzea adierazten du. Eta “Geldi zaitez” hori “ez nazazu eskutik utzi”ren sentipen batez osatzen du.

Laster datorkion heriotzaren aurreko bizipena da poema hori, perfomance bat eginez, hala buruz nola sentipenez. Oroimena berpizten du eta berriro bizitzen egoera, kontakizuna antzezten du eta berriro idazten.

Igarotzearen zentzuaren bila. Poeman, Jesusi egiten zaion eskaerak, idatziak erakusteko eskaerak, badu antzik Emauseko kontakizunarekin. Dizipuluak lantu egiten dute Jesus Jerusalemen hil delako, lur jota daude, harengandik zerbait gehiago espero baitzuten (“Nos autem esperabamus”, guk hala ere zerbait espero genuen). Jesus berpiztuak Idazteunaren errepaso bat egin zien, justiziaren esku hildako profetaren heriotza azaltzeko.

Lauaxetak, bada, Idazteunean edo kristau pentsamenduan bilatzen du bere heriotzaren azalpena, kristau zentzua, kontsolamendua.

Urrundu kaliz hau nigandik. Aurre kontakizuna. Irakur dezagun “Agur ama” poema. Azken lau bertso-lerroek hau diote:

Ez bedi egin neure gogoa,
Zeure naia bai, ostera.
Gogoa doa zeru argira
gorputza lur illunera.

Lauaxetak bere azken poemaren azken diskurtsoa ehuntzeko hautatzen duen egoerak agonia iragartzen du, hil egingo dutela iragartzen du; eta agonia hori Jesusek hil aurreko arratsean bizi izandako “baratzeko agoniaren” antzekoa da. Jesusek ere, Ebanjelioak dioenez, bere aurre-kontakizuna egiten du eta aldez aurreko narrazio baten bidez agonia bizitzen, etorkizuna ohartuki aurreratzen, horrelako gertakizunen bezperan izan ohi den argitasun bereziarekin. Jesusek ere bere kontzientzia probatu egin zuen eta heriotzaren bezperan bere burua prestatu.

“Ez bedi egin nire nahia, zurea baizik”, Ebanjelioko aipu bat da, Jesusen ahotan hitzez hitz jarria Olibondoen Baratzean. Bere heriotzako larritasuna aldez aurretik bizi du eta, larritasun horretan, eskatzen dio Aitari “Aita, ken nigandik kaliz hau, ahal bada”; egoera hori eta adierazpen hori eguneroko irudi eta hitzetara pasatu zaigu. Esaldiak, ordea, badu bigarren zati bat: “Baina ez bedi egin nire nahia, zurea baizik”; errotiko onarpen bat da hori.

Gogoa doa zeru argira gorputza lur illunera. Azken bi bertso horiek iruditeria unibertsaletik hartzen dute indarra: espirituagorputza, argiailuna, goiabehea, zerualurra, igojaitsi, iraupenadesagertzea, arintasunazama, hegaldiaerorketa binomioetan oinarriturik daude; espiritua pisurik gabea da eta gorputza pisuduna.

Hilartitz bat. Sinestuna eta poeta. Azken ahapaldiak hilartitz baten itxura guztia du. Lehen bi bertsotan errotiko kristautasuna agertzen da, bai ideia aldetik, bai sentipen aldetik, eta beste bietan, tradizio luzeko irudi bat.

Azken ahapaldi hori testamentu moduko bat da. Azken puntua. Eta hortik aurrera, isiltasuna.

Azken aurreko hitza, arrazoiaren hitza da, azkeneko hitza, berriz, irudi poetikoarena. Esteban Urkiaga gizakiak beste ordu batzuk gehiago iraun zuen bizirik, baina Lauaxeta isildu egin zen, idazlea hila zen, nahiz eta barne-narrazioak amaiera arte jarraitu. Lauaxeta isilik geratzen da, ahoa itxita; agertokitik irten eta oihal beltza jaisten da. Ez du argitara emango barruan geratuko zaion barne-narrazioa; hortik aurrera barne-hizketa hutsa geratuko da, hiru ahotsetan: norberaren kontzientziaren bi ahotsak eta Jainkoarena hirugarrena.

Poeman Ebanjelioko aipamenaren elipsi bat egin da: “ahal izanez gero, ken nigandik kaliz hau”. Kontakizunaren amaierako “ez bedi egin nire nahia, zurea baizik” horrek agerian uzten du Lauaxetaren barnean azken egunetan egosten ari zena. Espetxea Getsemaniko baratzearen irudia da, agonia bizitzeko agertokia; eta Jesusen ereduarekin performance bat eginez biziko du Lauaxetak.

Heriotza eta larritasuna, eta esaneko jarrera, horiek dira Lauaxetaren etikaren eta sentipenaren giltzak azken kontakizunean, Ebanjelioko istorioarekin lotura estuan.

Heriotza, irudia eta etika. Lauaxetak Bibliako irudi bat baliatzen du, Isaias profetarena, bere egoera interpretatzeko; sakrifiziorako lotuta dagoen bildotsa dela iruditzen zaio. Eta aberriak bere beharra duenean gertatzea du damua:

“Baiña, Jaun Altsua, orain nai nazu?
Bildots baten antzera lotuta naukazu
Bear nauenian aberriak?

Beste ahapaldi batean askatasunaren aldeko borrokan hiltzea aukeratu nahia azaltzen du.

“Jauna! Eriotz au arren emostazu…
Gudan jaus nadilla zuzentzaren alde,
ez ormari atzes, goiz eder argian”.

Zain duen heriotzaren aurrean beste nahi bat agertzen du, borrokalariaren ethosa; lantua ez da soilik hil behar duelako, baizik eta askatasunaren eta zuzentasunaren alde borroka egin gabe hil behar duelako. Beste poema batean, hau dio:

“Dena emon biar jako maite dan azkatasunari”.

Bihotza sutan. Sentipenen intentsitatea bihotzaren irudian biltzen da, zeina sugarrek gori baitaukate. Horrek ere Emauseko dizipuluek Jesus joatean diotenaren oihartzun dirudi:

“Ez al geneukan bihotza sutan hura mintzo zelarik?”

Une horretako sentipenek badute oihartzunik bada, Lauaxetak zalantzarik gabe ezagutzen zuen erlijio-iruditeria; iruditeria horrek tradizio plastiko luzea zuen gainera.

Lauaxetak, bere azken orduetan, fedeak eskainitako testuetan topatzen ditu bere istorioa osatzeko irudiak, bere azken orduetako kontakizuna egiteko irudiak.

Beharbada hor izango ditu oroimenean ezagunak dituen liburuetako irudiak, eta haietatik hartzen ditu gorputzimintzioak eta adierazpena; izan ere irudi horiek oso tradizio ezaguna baitute.

Gizaki narratzailea: argitaratzearen fenomenologia

aldatu

Eguneroko narrazioen izaera literarioaren alde

aldatu

Denok irakurri dugu artistei eta idazleei eginiko elkarrizketetan nola adierazten zuten pintatzeko edo idazteko beharra izaten dutela eta hori egin gabe ezingo liratekeela bizi. Animus artistiko batek bereganatuen antzera hitz egiten dute. Eta, zalantzarik gabe, horretan izango da berezko dohainik, baina heziketak ere izango du eraginik, eta zer esanik ez nahimenak eta horretara jartzeak, artista edo idazle izateko egoera egokiak izandako eragina ahaztu gabe.

Haatik, gizaki oro da literaturagile, eta egunero aritzen da horretan bere baitan, bere kontakizunak egosten, nahiz eta beharbada inoiz ez barrutik kanpora irten. Narrazio horiek adieraztera irits daiteke, elkarrizketen bidez ahoz esanik, eta, noiz edo noiz, gerta liteke idatzirik geratzea ere.

Barne-kontakizuna argitaratzea jomuga. Besterik da adierazitako hori gaur egungo komunikabideren batean agertzea. Baina, guztiok egiten dugu literatura egunero, etengabe eta ezinbestez; horretan ez dago zalantzarik.

Argitaratzea elkarrizketa soil baten bidez gerta liteke, bananbanan zerbait adieraziz, edo jende gehiagoren aurrean eginez.

Hasiera batean, kontakizun oro egitean, entzuleria bat izaten da buruan; antolatzerakoan, gutxi batzuen arteko kontu gisa har liteke, edo, bestela, edonoren aurrerako; baina bietan, balizko entzuleria bat hartzen da oinarri, kontakizuna eraikitzerakoan. Gure nia beti besteekiko harremanean eraikitzen da.

Kontakizunaren erregistro bikoitza: gramatikaltasuna eta literatura

aldatu

Gertakizun bat kontatzeak era askotako narrazioak eman ditzake. Kronika aseptiko batetik hasi eta kontalariak bere sentipenak eta estetika jokoan jartzen dituen forma literarioetaraino.

Gertakizun baten kronika. Ipin dezagun adibide bat. Gizon batek bere emazteari dio arropa-denda batean jantzi batzuk ikusi dituela eta dendari gazte batek erakutsi dizkiola. Hori txosten bat da, baina ez gertakizun baten narrazioa.

Gertakizunaren aldaera literarioa. Dendako gertaera hori bera narrazio umoretsu gisa konta daiteke, eta ondorio mamitsuak atera; dena modu literarioan. Izan ere, barne-kontakizuna hitzetan ipintzen jakinez gero, gertaera kontatzearekin batera, protagonistak esan lezake dendari gazte politak atseginez hitz egin diola, eta horrek gizaseme gisa gozamen handia eragin diola bere buruaren estimaziorako. Eta ilusio hori, sakonean erotikoa izanik, barnea lotsatu zaiola, lotsagarri sentitu dela, dendariak esan dionean jantzi hori gizon zahar samarrei geratzen zaiela ondoen, bere aitaren antza dutenei, zeinak antzeko arropa janzten baitu. Bere aitaren aipu horrek aitaalaba harremana ezartzen du bezero zahar samarrarekiko.

Gertakizun berbera kontatzeko bi modu dauzkagu hor; bigarrena, argi eta garbi literarioa; esatari on baten ahotsean, kontakizun umoretsua bihur daiteke.

Gertaera baten kontakizuna laburra izan ohi da, ahozkoa gehienetan; baina batzuetan memorian geratu ohi da, behin eta berriz oroitu eta kontatu ahal izateko.

Kontenplazio-kontaera: narraziorako egoera egokiak

aldatu

Buru narrazioa errazten dute bai kontenplaziozko jarrerak bai izaera galdetzaileak; eta egoera hori sortzea gure esku dago.

Badira ni-aren jarrera narratiboa bereziki pizten duten leku batzuk, denbora batzuk, egoerak, pertsonak, soinuak, gauzak...; pizgarri horiek guk geuk nahita bila ditzakegu, edo gerta liteke berez geure burua hor murgiltzea.

Gure memoriarako ateak zabaltzen dituzten pizgarriz beterik dago espazioa. Gure eguneroko geografia iradokizunez beterik dago.

Iradokizuna eragiten dute gailur urrun eta bakarrek, zerutik gertu sentiarazten dutelako; iradokizuna eragiten du itsasoak, bere zabaltasun eta mugagabetasun sentsazioagatik; bideak, berriz, bizitzako bidearen metafora iradokitzen digu.

Egunerokoaren lekuko literario izengabeak

aldatu

Zenbait pertsonek dohain berezia izan ohi dute eguneroko bizitza era literarioan adierazteko. Gogora ditzagun adibideak, ahoz esaten direnak kontakizun literario bihurtuak.

Nire adiskide Lorenzori bizitzako edozein gertakizunek, txikiena izanik ere, kontakizun bat osatzeko gaia ematen dio, eta hain zentzu literario ona ematen dio, non atsegina den hari entzuten egotea.

Lorenzok gertatzen zaion guztia narrazio bihurtzen du eta besteengan entzunmina pizten: historiaren erdiguneari parekotasun harrigarriez ipintzen dio testuingurua, begirada umoretsu batez, esanahi etikoen bidez, gainjantzi poetikoen bidez, paradoxazko ezustekoen bidez…

Hegoamerikarrek ere beren barne-sentipenak agertzeko trebetasun berezia izan ohi dute. Familiako adiskide dugun Aida karibetarra lekuko.

Oroitzen dut aspaldiko nire ikaskide Yakob, bere pentsamendu harrigarriak narrazio laburlabur eta zorrotzez adierazten zituena; pentsamendu haiek adieraztezinak iruditzen zitzaizkigun, batere lotsarik gabe erakusten baitzituen bere sentipenak, eta agerian uzten baitzigun guk geure barruan lotsaz gordetzen genuena –beldurragatik, nor ez ginelako, lotsagatik, etab. Azken batean, gure barne-narrazioen izaera barregarria jartzen zigun agerian.

Amonaren kontakizunak. “Amoña” Mariari entzun nion bilobei kontatzen bere ezkontza-egunean, maiatzeko egun batean, alfonbra zuri bat ipini zioten bere baserritik elizaraino. Entzuten zeuden haurren harriduraren aurrean, amonak bere metaforaren esanahia argitu zuen: alfonbra zuria udaberriko elurtea izan zen, eta ez udaberriko loratze handi bat, hasieran entzuleek uste izan zuten bezala. Beste batzuek uste izan zuten amonaren kontakizunean beste irudi poetiko bat zegoela oinarrian.

Amonak istorioa “feed back”ari begira kontatu zuen, entzuleek interpretazioa egin zezaten, berak argitu baino lehen, hala piztu nahirik haien izaera literarioa. Aspaldi, duela berrogeita hamar urte, asmatutako istorioa eta bere buruari hamaika aldiz kontatua berrargitaratzen zuen, eta jende aurrean esaten, aldez aurretik bere baitan askotan probatuta inork entzungo zionerako. Narrazio hori asmatu, prestatu eta moldaturik zeukan etorkizunerako; eta egun horretan, azkenik, berritu egin zuen jende aurrean; memoriaren sekretuan gordetako barne-kontakizuna ahoz argitara emateko unea iritsia zen, bilobak entzule zituela.

Arratsalde horretan bertan, Lourdesko santutegira eginiko bisita batean, salerosketa giro hartan, kontakizun batzuk, literaturaz sakon gozatuak, entzuteko parada izan genion, guri zuzendutako bakarrizketa umoretsu batean. Santutegi haren inguruko denda ugaritasunak honako hitz hauek esanari zizkion: “Ez dakit Ama Birjinak beste miraririk egingo duen, baina aski mirari da horrenbeste dendariri jaten ematea”.

Hori esanik, ogi eta arrainak ugaritu zireneko miraria ekarri zuen gogora: “Lehen semeak egin zuena, orain amak”.

Bidaia horretan bertan atentzioa eman zion denda guztiak elkarren segidan egote hark, eta bere mitologiakutxara joz, dendazelai haren irakurketa apokaliptiko bat egin zuen zipoka: Bai, bai, Badator munduaren azkena; kale guztiak dendaz betetzen direnean iritsiko da”. Nik entzuna nuen beste esaldi herrikoi bat: munduaren azkena dena errepidez betetzean iritsiko zela. Amonaren bakarrizketa hura pieza literario fina iruditu zitzaidan, leku hartako giroak eragina.

Joben kexua. Eta era berean literarioa da nire solaskide eta lagun den Rokeren esaldi ozpin eta umore beltzekoa; behin, zer moduz zegoen galdetu niolarik, hala erantzun zidan, Job moderno batek bezala, aldez aurretik pentsatutako hau:

–Zer moduz galdetzen didak? Bada, oso gaizki. Ez diat esango bizitzak bizkar eman didanik, ez, baizik eta sudurraren aurrean bere ipurdiko zulo zikina jartzen ari zaidala, besterik ez.

Ahoz argitaratzea

aldatu

Eguneroko narrazioen egile batzuen izenak eman ditut; pieza literaio horiek ahozko oinarri iraungikorraren gainean ipinita daude, baina batzuetan oroimenean txertatzen zaizkigu, nahiz eta gehienetan ahanzturaren putzura joan; baina, hori gertatzean ere, ez dira desagertzen inolako arrastorik utzi gabe, nahiz eta oroimenetik ateratzeko gauza ez izan; hortxe geratzen dira lanbro artean gure iruditegian, eta gure ohartzeko eta sentitzeko modua baldintzatzen dute, eta gure testuen altxorra aberasten.

Aldi bateko literatura horiek, elkarrizketa bidez eta izengabe gertatzen direnak, gehienak desagertuko direnak, biltzen gaituzten egunen iraungitze etengabean. Material horiek, berreskuraturik eta homogeneo bihurturik, gure barne-irudikapenaren erroetan geratzen dira, eta gure sormen-gaitasuna indartzen dute, eta besteek esandakoa ulertzeko gaitasuna, halaber.

Lanbidez idazle ez diren idazleak

aldatu

Denok gara gure bizitzaren kontakizunaren literaturagile; gertatzen zaiguna, egiten duguna, nahi duguna, beldur dioguna, oroitzen duguna, kontatzen dugu.

Eta hori guztia kontakizunetan egituratzen dugu; kontakizun horiek, gutxienean ere, geure buruari esaten dizkiogu. Literatura oro, bistan da, ez da paperera edo ordenagailura igarotzen, ez eta ahoz kontatua izatera ere iristen. Ikerketa etnografikoak ikusi du batik bat literatura mota horren balioa, ahozkotasunaren eta idazmenaren mugan mugitzen den literaturarena.

Oroitzapen autobiografikoak datu etnografiko gisa

aldatu

Aspaldi aurkitu zuen etnografiak zenbait pertsona eskolagabeen lekukotzak duen balioa; pertsona horiek hezkuntza akademikoaren kutsadura gutxi jasan dute, eta bere giza taldean erabat murgildurik bizi dira; erabat egokiturik daude beren bizimodura eta, adinak ematen duen ikuspegi umotutik, ahoz nahiz idatziz gorderik duten memoria guztia eman dezakete, tartean egon litezkeen kultur eraginek eta egoera psikologikoek lekukotzari balioa kendu gabe.

Hasieran, datu etnografikoak biltzeko, galdeketak eginez jasotzen ziren lekukotzak, eta galdegilearen jarrerak bitartekotza bat ipintzen zuen beti; erantzuten ari zenarentzat batere garrantzirik ez zuten gauzetan (eguneroko gauzak zirelako) arreta ipintzeak erantzuna artifizial bihurtzen zuen.

Haatik, etnografiak argi dakusa kontakizuna era objektiboan jaso nahi duela fenomeno narratibo gisa, kontatze hori beti subjektiboa izanik. Lekuko horren berezitasun subjektiboa da datuaren objektibotasuna. Haren kontakizuna, haren subjektibitatea, da datu etnografikoa, eta ez gertatutakoaren balio historikoa; subjektuak kontatutakoaren zehaztasunak ematen du haren lekukotzaren egia, istorioaren egia subjektiboa.

“Auspoa”ren corpus literarioa

aldatu

Orain, Antonio Zavalak bilketan egindako lanean ipini nahi genuke arreta, ikerketa-lan horrek kultur memoriarako (batik bat, euskarazko memoriarako– duen balio handian, batez ere ikertzaile horrek bultzaturiko genero literarioa kontuan harturik, bai ahozkoa eta bai idatzia.

Antonio Zavala da Auspoa sailaren sortzailea, eta berak izan zen argitaratzaile urte luzeetan. Denbora labur batez Etor argitaletxeak ere argitaratu zuen sail hori, eta gerora Sendoa argitaletxeak izan zuen haren ardura, Joakin Berasategi argitaratzaile eta bultzatzaile zela.

Beren giza taldearen lekuko. Zavalak kultura herrikoiaren lekukoak ekarri ditu beren memoria hustera; oroitzapen autobiografikoen itxurarekin, beren giza taldearen ordezkari jator izan dira. Ahoz jaso, eta Zavalak idatzira pasatu zituen; batzuetan esatariek berek ere idazten dituzte testuak, ikertzaileak prestaturik eta inprentarako bidea eginaraziz.

Gizaki horien literatura autobiografikoa giza talde baten memoriaren ordezkari bilakatzen da.

Argi dago argitaratzeko lana izateak oroitzapenen kontaketan eraginik baduela, adierazpenean, behinik behin. Autobiografia egiten duena bere barne-bizitzaren jabe da eta berak erabaki behar du nola azaldu; guri, irakurle garen aldetik, interesatzen zaigun kontakizuna, hark guretzat izango dela pentsatuz idatzitako horixe bera da; izan ere, bere burua agertzeko era hori neurtua baita, eta barne-bizitza orduan eta gehiago sakonduko da zenbat eta hobeto ezagutu kontakizuneko pertsonak eta kulturak.

Barne-narrazioaren idazketa

aldatu

Kontakizuna oraindik ni-aren barruan dagoela, egilea, kontalaria, kontakizuna eta hartzailea bat bera dira, ahots anitzetan biderkaturik, kontatu beharrak jota, burua irudiz beterik eta ahoa hitzez, poesiak ukituta gaudenean.

Gizaki irakurlea, irakurketaren fenomenologia

aldatu

Irakurketa ekintza literario gisa

aldatu

Irakurtzea ekintza literarioa da; testu bat hartzea berriro sortzea eskatzen baitu, norberaren literatur sorkuntza eginez. Kontakizuna bereganatu egiten du irakurleak, eta bereganatze horren hondoan begirada hermeneutiko bat dago, irakurleak memorian daukan hipertestu osoa eta iruditeriaren bilduma mugitzen baitu horretarako, eta horrekin batera kulturaren ondarea eta aurretik egindako irakurketa guztiek eragindako testu-artekotasuna.

Bere baitan biltzen zaituen unibertso literarioa

aldatu

Eguneroko elkarrizketetan, ahozkoetan, mezu literario anitz bidaltzen da, eta hartzerakoan ere ekintza sortzaile eta literarioa egiten dugu; etengabe ari gara komunikazio eten kontaezinak jasotzen, zintzilik geratu diren ipuinak, amaierarik gabeko istorioak, hasi eta utzi egin diren kontakizunak, narrazio laburrak, txinparten antzeko mikronarrazioak, fikzio txikiak, edo, nolabait esateko, nanokontakizunak.

Kontuan izan behar da errealitate guztiak duela esanahirik, bai izadiaren errealitateak, bai gizakionak: gauza guztiek, irudi guztiek eta hitz guztiek; ez dago ezer esanahia gabekorik, errealitate orok beste zerbaitera bidaltzen gaitu eta narrazio bat sorraraz dezake.

Hartzaileari gonbidapena eta erronka: entzulea, irakurlea, ikuslea

aldatu

Beste baten kontakizuna hartzeak, nahiz entzunez, nahiz irakurriz, gure jarrera bat eskatzen du eta fikziozko kontakizun bat sorrarazten, egoera baten aurreko gure jarrera eskatuz.

Irakurleari galdetu egiten zaio eta buruko performance bat egitera gonbidatzen da, kontakizun bat berritzera, irakurlea protagonista bihurtuta. Irakurketa ez da bere horretan geratzen: autognosi bat eskatzen digu: nola jokatuko nuke nik, zer sentituko, horrelako egoera batean?

Esate baterako, heriotza orok gure heriotzaren aurrean ipintzen gaitu. Edozein gertakizunek gauza bera egiten digu. Irakurketak barne-kontakizuna pizten digu eta etika arazo bat sortzen.

Irakurketaren sorkuntza literarioa

aldatu

Irakurlea

aldatu

“Liburu bat gauzen arteko beste gauza bat da, unibertsoa betetzen duten liburuki askoren artean galdutako liburukia, irakurlearekin topo egiten duen arte, bere sinboloak jasoko dituena aurkitzen duen arte. Orduan gertatzen da edertasunaren dardara berezi hori, psikologiak eta erretorikak argitu ezin duten misterio eder hori

Arrosa zergatik gabea da, esan zuen Angelius Silesius-ek; handik mende batzuetara, Whistler-ek esango zuen: Artea gertatu egiten da.

“Nahiago nuke liburu honek espero duen irakurlea izango bazina”.

(Norberaren liburutegia bildumaren aurkezpena da; Jorge Luis Borges)

Irakurketa: Egilea, irakurlea

aldatu

Borgesek irakurketari buruz dioenaz aipu batzuk bat egingo ditugu:

“Irakurketa orok elkarlan bat behar du, bai kidetasun bat ere”.

“Egilea eta irakurlea bat egiten dira eta ekintza libre berean uztartzen, sormen ekintzan”.

“Hitzak sinboloak dira, eta elkarren arteko memoria bat dute oinarri”.

“Shakespeareren lerro bat errepikatzen duten gizaki guztiak Shakespeare dira.

“Idazlan guztiak egile baten lanak dira; ez du denborarik ez izenik, eta hortxe dago gizakiek igar dezaten”.

Irakurlearen gaitasuna

aldatu

'Testu-artekotasunarekiko zorra'. Ni-aren literatura norberari zuzendua eta inolako konpromisorik gabea da, eta, ziur askok, ez da idatziz argitaratuko, gehienez ere, ahoz zabalduko da jende gutxiren artean; kulturaren testu-artekotasunetik ezin da ihes egin, kulturak pilatuz jokatzen baitu eta tradizioa beti baitago presente gure ekintzetan; zenbat eta erudizio handiagoa izan, orduan eta gehiago.

Beste alde batetik, niak bere buruarentzat egiten duen literaturan, tradizioko materialak tartekatuta, ziur kontakizun originala sortzen dela; ezinbestez, autobiografikoa baita. Originaltasun hori, alde batetik, norberaren izaera biologiko bereziak dakar, eta bestetik gertakizun historikoen gorabeherek; narrazioan subjektuak, interpretaziorako eta zentzua emateko, eredu historikoak erabiltzen baditu ere batik bat.

Elkarrizketa eta narratibitatea: eguneroko literatura eta ahozko argitarapena

aldatu
 

Eguneroko elkarrizketan, mezu literario anitz bidaltzen da ahoz, eta hartzerakoan ere ekintza sortzaile eta literarioa egiten dugu; etengabe ari gara komunikazio eten eta kontaezinak jasotzen, zintzilik geratu diren ipuinak, amaierarik gabeko istorioak, hasi eta utzi egin diren kontakizunak, narrazio laburrak, txinparten antzeko mikrokontakizunak, fikzio txikiak, edo, nolabait esateko, nanokontakizunak.

Gaitasuna suspertuz: esperientzia

aldatu

Egile ezezagunaren XII. mendeko Jesu dulcis memoria poemaren itzulpena, Orixek eginikoa, harribitxi bat da eta liturgia eresi gisa erabiltzen da.

Jesusen imaginario bat eta harekin izandako harreman espirituala azaldu eta gero, “gertatu zaionak daki” itzultzen du “expertus potest credere” hori.

Nec lingua valet dícere,
Nec litera exprímere:
Expertus potest crédere,
Quid sit Jesum dilígere”

Ezin esan iñork agoz,
Idatziz ere ezin eman;
Gertatu zaionak daki
Jesus maitatzea zer dan.

Bestalde, Juan Mari Lekuonak ere Mindura gaur liburuko “Porlandi” izeneko poeman (1966) dioenez, sinesten duguna adierazten dugunaren mimesi bat da. Irakur dezagun poemaren zati hautatu hori.

Erdi Aroko poemaren zatian eta Lekuonarenaren artean parekotasunak ikusten ditugu. “Jesus dulcis memoria” eresian esperientzia mistiko gozoari zegokiona, Lekuonaren poeman esperientzia arruntago bati dagokio, bizimodu baten testuinguruaren suntsidurak eraginiko trantze mingarriari; suntsitu da etxe giroa, paisaia, Euskal Herriko nekazari giroko kultur sarea.

Bi testuak berri ditzakegu “gaitasunez” eginiko irakurketa batean; bietan, egileak ohartuki ari dira errealitateak kontatzen, ez fikzioak, eta irakurlearen gaitasuna kitzikatzen dute, harreraren estetikak esaten duena gerta dadin: harrera hori sorkuntza literario bihurtzen dela, irakurleak testua bereganatzen duela hein batean, gaurkotu eta osatu egiten duela.

Bereganatze-maila eta testuarekin lortzen den batasuna ezin dira neurtu, eta irakurlearen gaitasunaren araberakoak dira, hots, hark duen jakintza ondarearen araberakoak. Baina horrelakoetan hala esaten zaio irakurleari: esperientziak emandako ondareak ezartzen duela gaitasun-maila hori.

Esaera horrek literatur tradizio luzea du eta eguneroko hizkuntzara igaro da: “bizi izan ez duenak ez daki”. Irakurleari edo entzuleari aurrez aurre ipintzen zaiona erretorikaren baliabide izatetik askoz haratago doa; irakurleak testuarekin izan dezakeen bizi harremana baldintzatzen du adierazitako egoera hori norberak bizitua izateak; gertatu zaionak badaki, bizi izan duenak ezagutzen du, eskarmentua duenak soilik jakin lezake.

Eskarmentuak, beraz, ipintzen ditu irakurlearen gaitasunaren mugak.

Iragarkien kontakizunak

aldatu

Irakurketa kasu berezia. Iragarkien irakurketak harreman berezia du hartzailearekin; edozein kontakizunek hartzailea suspertu nahi baldin badu, publizitateak era zuzenean erakarri nahi du, eta, orduan, kontakizun horrek baldintza guztiak betetzen ditu literariotzat hartua izan dadin.

Spotak autokontakizunera bultzatzen gaitu, sekuentzia batean parte harraraziz.

Iragarki-kontakizunek autokontakizunerako gonbita egiten digute, erosketarako gonbitari baietz esateko egoeran ipiniz, erabilera, parte-hartzea bultzatuz. Egunero jasaten dugu eskaintza handi baten zama ikaragarria, oso mezu landu eta literarioen bidez, eta gure harrera eskatzen digute, gure ulermena eta gure erantzuna, hura ere narratiboa eta literarioa.

Egia da errealitate orok egiten dizkigula galderak etengabe, eta kontakizun bati adi egotera eta haren mezua ulertzera bultzatzen gaituela, baina iragarkietako irudiek eta testuak, askotan behintzat, eraso egiten digute eta gure erabakiaren santutegia bortxatzen saiatzen dira. Eta hori era literarioan gertatzen da, eta era literarioan erantzuten dugu, mezua hartuz eta erantzuna kontatuz, nahiz eta erantzun hori ezezko labur bat besterik izan ez, ezezko gogorra nahiz ezezko zalantzatia; edo bestela baiezkoa, gogo onez zein zalantzaz.

Iragarkiaren testua eskaera bat da eta galdera bat ipintzen du, eta inplikazio bat. Iragarkiaren testuak beste sekuentzia bat sorrarazi nahi du, honako hau adibidez: ni hartzailea, produktu baten eroslegai edo zerbitzu baten erabiltzailea beharbada, edo mugimendu nahiz jarrera bateko kidea agian, baiezko nahiz ezezkoaren sekuentziaren protagonista bihurtzen naiz, eta sekuentzia hori neure buruari kontatu behar diot.

Baiezkoa erantzuten badut, spotaren hurrengo kapituluaren protagonista gisa ikusi beharko dut neure burua. Ezezkoa erantzuten badut, ezezkoa diot nire inplikazioari, eta hori ere hurrengo sekuentzia batean irudikatu beharko dut; hots, neure bizitzan bertan spotaren performancea egitera behartzen naute, neure jarreren, keinuen eta hitzen bidez. Eguneroko elkarrizketan, mezu literario anitz bidaltzen da ahoz, eta hartzerakoan ere ekintza sortzaile eta literarioa egiten dugu; etengabe ari gara komunikazio eten eta kontaezinak jasotzen, zintzilik geratu diren ipuinak, amaierarik gabeko istorioak, hasi eta utzi egin diren kontakizunak, narrazio laburrak, txinparten antzeko mikrokontakizunak, fikzio txikiak, edo, nolabait esateko, nanokontakizunak.

Barne-kontakizunak

aldatu

Gozamenaren pareko

aldatu

“Jesu, dulcis memoria”

Jesus, poz oroigaria,
biotzen asegaria
ezti ta beste gaiñekoz
Zure aurpegia bai poz !

Ez, Jesus izena baño
biguñagorik kantatzen,
entzuten legunagorik,
gozoagorik pentsatzen.

Damutzean itxaropen,
Onbera, guk eskatzean,
billa zaitugunean on,
baña zein on arkitzean!

Ezin esan iñork agoz,
idatziz ere ezin eman;
gertatu zaionak daki
Jesus maitatzea zer dan.

Zakigu poz, gure Jesus,
gure sari zeruetan,
zakigu Zu argitasun
mende guzien mendetan.

XII. mendekoa, izengabea. Orixeren itzulpena. Urte guziko meza bezperak lanetik hartua.

Minaren pareko

aldatu

Min dut egiaz utzi beharra
baserria...
Artaldeari labana sartu.
Atzen pagoak orpotik moztu.
Etxeko tresnak erre edo saldu.
Arbaso zaharren sua itzaldu.
Ategaineko sarraila nagia
herdoiltzen utzi...
Iturria jan osinak,
huntzak horma zahar berdinak.

Gurdibideak urak ebaki...
Mindura hau zer den
pasa zaionak bakarrak daki, ai!

J.Mª Lekuona. “Porlandi”-tik, Mindura gaur, 1966.

Agustin Hiponako: Niaren narrazioaren fenomenologia bat

aldatu

Nia asmatzea edozein eratako asmakuntza literarioren jatorrian dago, literatura idatzian nahiz argitaratuan. Literatura oro, burukontakizun oro, ezkutukoa edo ahoz zein idatziz kanporatua, jatorrian niaren literatura da. Ikuspegi batetik edo bestetik egileidazlea bere burua bere buruari kontatzen ari da; berak irudikatzen ditu pertsonaiak, bera jartzen da besteen lekuan, bizitzak eta gogoetak irudikatuz, bera mintzo da pertsonaien ahotik, bera da iritzi emaile, bera susmo sortzaile, bera alegiagile. Gizakiak bere esperientziaren iragazkiaren bidez soilik ezagutzen du bere burua. Ez daki beste buruaz beste ezertaz, soilik bere buruaz mintza daiteke.

Agustin Hiponakoaren Aitorkizunetan niaren literaturaren paradigma bat aurkituko dugu. Hantxe ikusten da nola nia erreferentzia bakarra eta saihestezina bihurtzen den, kontatzera eta kontatzearen subjektu izatera beharturik baitago; bere buruari eta besteei bere buruaz mintzo zaie.

“Eta nora ihes egin, bada, nire bihotzak nire bihotzarengandik? Nora ihes egin neuregandik? Nora ez lioke nire buruak jarraituko nire buruari?”. San Agustin, Aitorkizunak, IV, 7, 12.

Zeren, diot nik, nora joango da subjektua nia atzetik ez duela?

Niak soilik bere oinarri duen subjektuari buruz daki hitz egiten. Dena bere buruaren baitan egiten du, berezko baitu egozentrismo psikologiko hori. Beharturik dago erremediorik gabe egoaren kontakizun horretara.

Irudimenaren testuinguru horretan bertan, Agustinek jarrera makurtezin baten eta etengabeko sentimendu baten azalpena egin du; ni horrek bere burutik kanpo bilatzen du sosegua. Itxirik gaude, eta kanpora irten nahi dugu kosta ahala kosta; bat gara, eta beste izan nahi dugu; ni gara, eta zu izan nahi dugu.

“zuretzat egin gaituzu, eta gure bihotza larri dabil zugan atseden hartu arte”. (op. cit. 1,1)

Aitorkizunak subjektu baten estres espiritualaren kontakizun dira, beste zerbait bereganatu nahi baitu atsedenaren bila. Kontakizun judukristau bizi baten dramatizazioa da; Jainko kreatzaileak sortu duen izakiaren oroimenean uzten du bere presentziaren nostalgia, eta etorkizunean beteko da nostalgia hori, denboratik at.

Agustinek nia bitan banatzen dela aurkitzen du, bere buruarekiko esanean, bere buruarekin bere buruaz mintzatzean, baina haren berbaldiak kanpoan du jomuga. Izan ere, ez du soilik bere buruarekin hitz egiten, baizik eta hirugarren bat ere sartzen du tartean. Bere buruarekin beste batez mintzo da, eta hari esaten dio, eta harekin hitz egiten du bere buruaz.

Kristau teologiako Jainko hirukoitzaren misterioa ulertzeko ahaleginean, Agustinek niaren fenomenologiarekin topo egiten du; ni oroitzailea, bere burua ulertzen duen nia, eta bere burua maite eta irrikatzen duen nia da. Guk, paradigma literarioaren ikuspegitik, esango genuke Agustinek niaren fenomenologia aurkitzen duela; ni horrek bere burua kontatzen du, barnean duen konplexutasunaz harriturik.

Agustinek barne-esperientziaren metafisika bat egiten du, filosofiaren ikuspegitik, eta bere niaren bilaketan eta haren funtzionamenduaren azterketan sentimenak baino haratago dauden errealitateen ezagutza bat ezarri nahi du; ezagutza hori memoriaren barnean ezkutaturik dago eta niaren hedatze narratiboaren bidez argitara daiteke.

Hala dio San Agustinek: “Neure buruaren enigma bihurtu naiz”.

Eta bere buruari galdetzen dio: “Nor ote naiz?”

Eta guk galdetzen dugu: ba ote dago ezer literarioagorik niaren ikuspegi hori baino? Izan ere, bere burua enigma gisa aurkezten du eta enigma hori argitu nahi du, barne-narrazioa lehen mailan erabiliz

Gai horrek bilaketa iniziatikoaren dinamika narratibo bat ezartzen du, hots, norberaren barneko bidaia metaforiko bat. Kontakizun hori performance espiritual baten ekintza bilatzaile bihurtzen da.

Aitorkizunak izeneko testu sentikorrean, Agustin bere baitako kontakizunen literatura egiten ari da. Bere sentipenen adierazpena antzezten du eta bere kontakizunaren abiapuntua performance bihurtzen du: bere enigma eta lan guztia barrurako bidaia bat besterik ez du, memoriaren jauregira eginiko bidaia bat besterik ez, han baitago haren ustez enigmaren giltza.

Kontzientzia azterketaren kontakizun ekintza

aldatu

Inazio Loiolakoak Gogo jardunetan “kontzientziaren azterketa” proposatzen du, kristau bizitzan aurrera egiteko metodo gisa, eta zabalkunde handia lortu zuen proposamenak. Norberaren azterketa hori bakoitzaren portaeraren ebaluazio moral bat egiteko sarri erabiltzea proposatzen du. Kontzientziaren azterketa horrek niaren kontakizunak sorrarazten ditu, gure ikuspegitik. Gure ekintzen narrazioak dira, kontuan harturik zein egoeratan sortzen diren subjektuaren kontzientziaren eta askatasunaren aldetik, arau moralen argitan.

Epaiketa bat egiten du subjektuak, eta erabaki bat hartzen du bere buruaz.

Etorkizuneko kontakizun bat. Kontzientzia azterketa, iraganeko narrazio bat izateaz gain, etorkizunekoa ere bada, proiekzio bat alegia, izan ere, erabakiaz aparte –aldekoa edo kontrakoa, berdin dio– etorkizuneko proiektu moral baten asmoa hartzen baita. Erabakiak damua du berekin, zuzentzeko asmoa, aldaketa egiteko erabakia, edo jokabide zenbait sendotzea eta aurrera egiteko asmoa.

Etorkizuneko kontakizunak fikziozko istorio bat asmarazten digu, zenbait jokabide-aukera eta aldaera agertuz, eta era jakin batean jokatzeko gauza ote garen aztertuz. Azterketak behartzen gaitu, bada, narrazio bat edo anitz aldez aurretik asmatzera; guztiak fikziozkoak izango dira, amaiera bat baino gehiagoren aukerarekin.

Kontakizunen edukia. Horrela, norberaren erruen kontakizunak agertzen dira, edo besteei errua botatzen dietenak, edo damuzkoak, edo barkamen-eskariak egitekoak, edo lantuzkoak, edo barkamena ematekoak, edo gaitzestekoak, edo asmo onak erakustekoak, edo aitorpenezkoak, edo ñabardura zenbait erakusten dutenak, edo oker batenak, edo onezkoak, edo txarrezkoak, edo ezinarenak, edo berriro aurrera eginez ekitearenak.

Kontakizun profanoak. Alde batetik, agerian utzi nahi dugu metodo horren asmatzailea euskaldunik unibertsalena den Inazio Loiolakoa izan zela; bestetik, metodo hori ariketa psikologiko bat dela, gaur egun automatikoki erlijio-xedez egiten dena, edo bestela xede pragmatikoago batekin, bizitzako edozein ekintzetan eraginkorrago izatearren.

Hala, niaren kontakizun egunerokoak, iraganekoak nahiz etorkizunekoak, sortzeko bidea azpimarratu nahi dugu.

Era horretako azterketek tradizio luzea dute erlijioaren kristau-tradizioan, beste erlijioetakoa alde batera utzi gabe, jakina; eta ekintza profanoetan ere erabiltzen dira xede moralik gabe, bai zientzian, bai teknikan, bai giza harremanetan, arlo bakoitzaren ezaugarrietara egokiturik.

Barne-narrazio etengabea

aldatu

Kontakizuna etengabe gertatzen da buruan, halaber, haren irudimena barruan; etengabeko film-proiekzio baten antza du, film berriekin eta behin eta berriz ematen direnekin osatua. Istorio eta diskurtso horiei eskaintzen diegun arreta oso aldakorra izaten da; batzuetan, iragana agertzen zaigu memoriaren zirrikituetan; beste batzuetan, etorkizunak bultzatzen gaitu irrikaren eta ilusioaren bidez. Aldian behin gu geu abiatzen gara kontakizunen bila, bai iraganera, bai etorkizunera, eta horretarako egoera egokia sortzen saiatzen gara.

Iraganaren nostalgia etorkizuneko bizipen ere bada. Oroitzapenak etorkizuneko eskaerak eta etorkizunerako prestakuntza dira. Orainaldia iraganaren eta etorkizunaren arteko tenkaren kontaketa etengabea da. Pentsamendua ezin da geldiarazi, denbora aurrera baitoa, eta harekin batera bizitza.

Bibliako kontakizunak. Kontakizun handia eta kontakizun txikiak. Gure imaginarioaren iturrietako bat.

Bibliako kontakizunak

aldatu

Kulturaren ikuspegi hutsetik, Liburuko erlijioek izan duten eragin morala eta espirituala alde batera utzirik, Bibliako kontakizunak erabakigarriak izan dira mendebaldeko kulturaren oinarriak eraikitzeko orduan, eta beste kulturen arloetara ere hedatu dira, egokitasun handiagoz edo txikiagoz.

Bibliako tradizio kristauak Testamentu Zaharra eta Itun Berria bereizten ditu, eta horietako kontakizunak arte plastikoen tradizio guztietan daude, bai pinturan, bai elizak kontakizunez bete dituzten irudietan. Gaur egun ere oraindik munduko museoetako gordailuetan kontakizun horiek leku zabala dute, eta edozein begiraleren buruan sartzen dira. Hori dela eta, kontakizun horiek historian zehar milioika jenderen baitan egon direla esan nahi dugu, eta gaur egun oraindik ere halaxe daude.

Kontakizun horien eraginez, kulturak berdindu egin dira nolabait, narrazioari dagokionez; hizkuntz ereduak eta keinu ereduak eskaini dituzte, sentimenduak adierazteko ereduak, eta arketipoen zein portaera-eredu zein eredu psikologikoen ondare izugarria osatzen dute, nork bere burua horien bidez ezagutu ahal izateko.

Lehen, Bibliako eduki narratibo eta imaginariorako sarrerarik ohikoena Historia Sakratuaren bidez egiten zen; hango marrazkiak belaunaldi osoen buruetan txertaturik geratu ziren, herriaren imaginarioko irudien altxorra osatuz.

Zientziaren kontakizunak

aldatu

Zientziaren kosmosa eta ipuinaren fantasiazko unibertsoak

aldatu

Asimov, kosmologia modernoaren irudi askoren sortzailea, zientziaren zabalkunde eta zientzia-fikziozko liburuak idatzi zituena oroit dezakegu; irudi horiek jendearengana iritsi eta herriaren iruditerian sartu dira; orain ni-aren barruko irudiak dira, mundu fisikoan kontakizun-eran txertatzen den ni-arenak.

Zientzia-kontakizunen beste egile bat da Haupkins fisikaria; kosmogonia modernoaren ideiak zabaldu ditu, eta irudimen fantastikoa behar da horiek ulertu eta irudikatzeko, edo, alderantziz, aurrena irudikatu eta ondoren ulertzeko. Gure ohiko iruditeriaren ispiluaz haratago sartu behar da, eta fantasiaren sintonian jarri.

Unibertsoa intxaur baten barruan liburuaren azalean irudi kolorista bat agertzen da. Han unibertso bat ikusten da intxaur erdi irekiaren barruan. Irudiak Magritten koadro surrealista bat dirudi. Kosmosaren errealitate eskalarraren irudi bat da. Gure unibertsoa bi mundu desberdinen arteko eskalan dago, infinituraino txikia den eta infinituraino handia den eskalaren artean.

Ikusmenari dagokion kontakizun horrek ezinbestez eramaten gaitu Alice ispiluan barna liburuaren fantasiazko mundura, kontakizun-fikzioa bi mundu desberdinen arteko eskalan eraikitzen denera, Alice ispiluaren beste aldera igarotzen denean.

Enigma baten kontakizuna

aldatu

San Agustinek, bere barruaz ohartu zenean, hau zioen: Nor naiz ni? Neuretzat enigma bat naiz. Zientziak, aldiz, unibertsoaren enigmaren aurrean ipintzen gaitu. Zer da kosmosa?

Zientziaren narrazio horiek ni-aren kontakizunetan duten eraginak gizakiaren sakon arakaezinaren misterioaren aurrean ipintzen gaitu, eta orobat kosmosaren handitasun ezin irudikatuzkoaren aurrean.

Subjektuaren narratologiaren alde bat

aldatu

Narratzailea subjektuaren alde menderaezina

aldatu

Gaur egun, berezko askatasunari oztopoak ipiniz, niari egiten zaizkion erasoen artean, ni narratzaileak garrantzi berezia du, subjektuaren alde menderaezina baita, ni-a librearen ahotsa. Azken batean, halako determinismoren batek ezabatuko balu, orduan ere izaera narratiboa izango luke askatasun-berme. Askatasun eremu horretatik mintzo da nia narratzaile gisa, bere historia kontatuz, nahiz jakin baldintzaturik dagoela, hala gorputzez nola gizartearen eraginez, herentzia biologikoaren eta kulturalaren mende baitago.

Niaren narratzailea bere buruaren asmatzaile librea. Geure burua ipini dugun ikuspegi literario horretatik, determinazioaren itsasoan askatasuna hondoraturik, gizakia ez da asmatzaile baldintzarik gabea, kontakizunaren jabea, baizik eta gainera datozkion gertakizunen narratzailea.

Izaera narratzaile horrek aukera ematen dio subjektuari bere bizitzaren kontakizuna eraikitzeko eta zentzu bat emateko, behintzat.

Narratzailearen gune hori izango litzateke niaren azken eremu librea; bere bizitzaren narrazioa egingo luke, bere identitatea finkatu, non subjektua bere buruaren jabe izango den askatasun osoz. Gertatzen ari zaidan bizitzaren narrazioa naiz ni, inolako baldintzarik gabe.

Niaren narrazio oharkabeak

aldatu

Traizioa barnekoari: huts egiteak kontatzen

aldatu

Psikologian huts egitea deritzo, esate baterako, idaztean edo mintzatzean oker bat egiteari, hitz baten ordez beste bat ipintzeari, edo izen baten ordez beste bat hartzeari, eta huts horrek pentsamenduak, nahi gordeak edo inkontzienteak agerian uzten ditu; psikoanalisiak sintomatzat jotzen ditu.

Huts egite horiek, bada, inkontzientetik kontrolik gabe datozen narrazio-zatitzat har ditzakegu; barnetasun ezkutuari eta han dauden sekretuei traizio egiten die horrela inkontzienteak, eta barne-kontakizun bat ipintzen dute agerian.

Huts egitea hitz soil bat izan daiteke, edo keinu bat, baina, beregan dauka subjektuaren narrazio baten ernamuina, eta narrazio horren egile gara oharkabean.

Ametsak, Niaren literatura

aldatu

Inkontzienteak ametsetan hedatzen ditu bere kontakizunak; haien izaera literarioaz ariko gara soilik, ametsaren funtzio psikologikoak aztertu gabe.

Subjektua esna dagoelarik, ohartzen delarik, egindako ametsa oroitzen du eta kontakizuna berritzen, eta berea dela sentitzen, bere egiten, izenpetzen, memoriaren bidez irakurri ahal izateko. Nolabait ere subjektuak bere burua ikusten du ametsean, igarri beharreko enigma gisa bada ere, niaren kontinente ezezagun bat aurkituko balu bezala itsaso zabal, sakon eta ezezagun baten ertzean.

Ameslaria liluratuta geratzen da, hein batean, berak nahi gabe eta oharkabean sortu duen amets arraro eta surrealistarekin.

Baina, bada beste ikuspegi bat ere: biharamun-goizean oroitzen diren ametsak gaueko gertakizunen narrazio gertatzen dira, eta beharbada denbora bete baten sentsazioa eman diezagukete. Literatur kazeta txiki baten alea dirudi, non gure lotako bizimoduaren erreportaje bat agertzen baita, nia lo zegoela gure buruan gertatu dena azalduz.

Ametsak kontakizun pertsonalak dira erabat, eta originalak, nortasunaren zeinu eta seinale baitira, zalantzarik gabe. Argi dago, bestalde, baldin ametsen tipologia bat egin badaiteke, badagoela eredurik haien oinarrian, badagoela arketiporik haien egituran, badagoela gizaki ororen edo gizon-emakume mota ororena den egiturarik.

Dena dela, ni inkontzienteak asmatzen ditu kontakizun horiek, betiere, oharkabearenaren eremuan. Zati bat soilik agertzen da kontzientzian, oroitzen den unean, eta une horretantxe kontakizun inkontziente hori literatura bihurtzen da, niaren narrazio, alegia; oroitzen dugularik eta kontuan hartzen, eta halaber berritzen eta jakinminez “irakurtzen”, balorazio bat egiteko bidean jartzen gara; azken batean azterketa literario bat egiten dugu. Amets bat oroitzen dugunean eta zerbait ezkutua erakutsiz ezusteko bat ematen digunean, niaren seinale gisa, azalpen bat eta argitasun bat eskatuz, orduan egiten dugu gure.

Ametsetan amestutakoa kontakizun literario ohartu bat bihurtzen da, norberarena, eta, jakinminez oroitzean, haren esanahiari buruzko hipotesiak egiten dira; zentzu bat duen kontakizun bat eraiki nahi da, edo, bestela, esanahi argitu ezinekoa duen kontakizun fantastiko gisa hartzen.

“Superniaren” kontakizunak

aldatu

Psikologian super ni hitza erabiltzen da nortasunaren nondik norakoa bideratzen duten arrazoi moralak adierazteko. Narrazioaren ikuspegitik super ni horretan arau eta balioak eskaintzen dituzten kontakizunak biltzen dira, eta era berean betebeharrak, debekuak eskaintzen dituztenak, guztiak familiatik edo gizartetik jasoak; ezkutuko narrazioak dira, batzuk kontzienteak, inkontzienteak besteak, eta norberaren ni ideala osatzen dute. Kontakizun-oihan bat dira. Ni barnekoiena osatzen duten kontakizunen mataza dira. Mataza hori askatzea nork bere burua hobeto ezagutzea da.


Kontakizun sortzaileak eta jatorrizkoak

aldatu

Jatorrizko kontakizunak eraikitzen eta gogoratzen dituzte talde etnikoek, kulturalek, sozialek, nahiz politikoek, beren ospakizunetan, jaietan, erlijio-ekintzetan eta abarretan, gizartea biltzeko eta identifikazio bat eskaintzeko.

Subjektuak bere identitatea finkatzen du, bere bizitza gizarteak onartutako kontakizunen testuinguruan ikusiz.

Jatorrizko etxearen bilaketa, zein lurretatik gatozen jakin nahi izatea, etxe galduaren bilaketa besterik ez da. Deituraren toponimoan bilatzen da “topos” mitikoa, ni-ak protagonizatzen duen kontakizun pertsonala hasteko aukera ematen duen jatorrizko lekua. Ideologia politikoei zilegitasuna eskaintzen dien kontakizunak asmatzen ditu nor berak, une historiko bakoitzean nagusi diren kontakizunen arabera. Kontakizun horiek, sarri, izaera poetikoa izaten dute historikoa baino gehiago.

Norberaren narrazioak eta mahaia

aldatu

Mahaia subjektuaren ispilu, solaskide eta epaile da. Norberaren narrazioa bideratzen duen mahaia, aldiz, historia, proiektua eta gogoeta.

Argitasun beldurgarria

aldatu

Gauzak mahai gainean ipintzea ezer ez ezkutatzea da; kartak mahai gainean ipintzea, asmo ezkutuak agerian ipintzea da. Pintura batzuetan, alabaina, argitsua da mahaia. Argitasun beldurgarria du, gaiztakeriaren distira balitz bezalakoa, eta aurpegi traidore eta gaiztoak argitzen ditu.

Mahaia ispilu

aldatu

Mahaiak espazio mugak ipintzen ditu, eta ni-aren narraziorako espazio berezi bat eskaintzen; kontakizun autobiografikoen agertokia da.

Mahaiak barneko gauzak esanarazteko funtzioa du; mahai baten aurrean dagoen gizakia bere buruari bere buruarena kontatzeko zorian dago, mahaia baitu ispilu, non ikusten duen bere burua, mahaia baitu horma, oihartzun gisa ahotsa itzuliz bere buruari entzuteko aukera ematen diona.

Fikzioa bizi

aldatu

Errealitate birtuala fikziozko kontakizunean

aldatu

Fantasiaren kontakizunek errealitate birtuala dute. Fantasian, memorian gorderik dauzkagun aspaldiko esperientziak bilduz, kontakizunak benetakoak balira bezala bizitzen dira. Gaur egungo ordenagailuek infografiaren bidez hiru dimentsiotako errealitatea imitatzen duen errealitate birtualak baino indar handiagoa dute. Fantasiak sorturiko kontakizunetan pertsona osoa inplikatzen da, bai oroitzen duen iragana, bai proiektatzen duen etorkizuna.

Bere esku dauka oroimenaren ondare guztia: zentzumen guztien oroitzapenak, sentipen guztien oroitzapenak, pentsamendu guztien oroitzapenak. Nahikundetik asmatutako fikzioa da, kontzientziaren sekretu zigorrezinetik, ni osoari dagozkion eragin hunkigarriak tartean direla, benetako gertakizun bat balitz bezalaxe.

Adibide gisa, Juana de Asbaje, Sor Juana Ines de la Cruz hegoamerikar poetak eginiko soneto harrigarri batean agertzen den fikzioaren bizipen benetakoa dakargu. Bide batez esanda, Sor Juana Inesen aita Bergarakoa zen, Pedro de Asbaje.

Soneto horretan adierazten da fikziozko kontakizun batek izan dezakeen fantasiazko eta irrealtasunezko aldearen eta errealitate subjektiboaren aldearen arteko harreman paradoxikoa. Nahikundeak eraikitzen duen kontakizuna, horixe da benetakoa; niaren kontzientzian gertatzen den errealitatea kontakizun hori da; narrazioa da errealitate, subjektuaren une bateko errealitatea. Ez dio axolarik egia objektiborik baduen ala ez jakiteak, baizik eta subjektibotasunaren barruan gertatzen ari denak. Sonetoa kontakizun subjektiboaren errealitatearen baitan oinarritzen da.

Fantasiaren errealitate birtuala

aldatu

Fantasiaren kontakizunak. Fikziozko kontakizunetan errealitate birtualak erabiltzen dira, une gozagarriak eskaintzen dizkigutelako, errealitatea mistifikatzen edo ahazten laguntzen digutelako, eta agian etor litezkeen errealitate hipotetiko batzuen aurrean geure burua probatzen laguntzen digutelako.

Fantasiaren narrazioak dira niaren barne-literaturen eta kontakizun mentalen zatirik garrantzitsuenetakoak, gure eguneroko bizitzako une askotan fikziozko munduetan bizitzen baikara.

Kontakizun urratzaileak. Nahikundeak adierazten dituzte, eta nahikunde horiek bete egiten direla imajinatzen dute. Nahikundea adieraztea bera ekintza narratiboa da. Nahikundearen kontakizunari fantasiak errealitate birtual bat eskaintzen dio. Moralak barne-kontakizun horiei benetakoaren birtualtasun hori onartzen die, zeren eta gogoz ere hauts daitekeela lege morala esaten baitu.

Beharbada, haren proiekzio-izaera du kontuan moralak, bihotzean jaiotzen baita ekintza, eta hor ernal baitaiteke gaitza.

“Gizakiaren bihotzean jaiotzen dira ezkontzahausteak, hilketak eta lapurretak”.

Era berean beste pasarte honetan ere:

“Emakume bati begi gaiztoz begiratzen dionak, orbandu du bere bihotza”.

Buru kontakizun horiek dituzte oinarri Bibliako hamar aginduetan zortzigarrenak, bederatzigarrenak eta hamargarrenak. Narrazio horien bidez gaizkintza bizi baitaiteke, gaiztakeria modu birtualean bizi. Hein batean, horien bidez nahikundea bete egiten da, gertatuko balitz bezala egiten.

Era gaiztoan gozatzeko kontakizunak biltzen ditu “bekatu nagusiak” izena eman izan zaion gaiztakeria bilduma horrek. Kontakizun horien bidez barruan gordetako nahikunde gaizto ezkutuak atera daitezke, eta fikziozko errealitatean bizi.

Gezurra, gezurrezko salaketa, handinahia, bekaitza, botere eta diru grina, kontakizun mental bihurtzen dira, geroko asmo gisa edo fantasia huts gisa, eta errealitatearen birtualtasuna dute beregan; horregatik epaigarriak dira moralaren aldetik.

Barnean gordean edukitzen diren kontakizun aitorrezinak dira horiek, barneko gazteluan ezkutaturik eta babesturik.


Detente, sombra de mi bien esquivo,
imagen del hechizo que más quiero,
bella ilusión por quien alegre muero,
dulce ficción por quien penosa vivo.

Si al imán de tus gracias, atractivo,
sirve mi pecho de obediente acero,
¿para qué me enamoras lisonjero
si has de burlarme luego fugitivo?

Mas blasonar no puedes, satisfecho,
de que triunfa de mí tu tiranía:
que aunque dejas burlado el lazo estrecho

que tu forma fantástica ceñía,
poco importa burlar brazos y pecho
si te labra prisión mi fantasía.

Sor Juana Inés de la Cruz.

Errealitatearen eta pentsamenduaren egitura narratiboak

aldatu

Kaosetik logosera

aldatu

Errealitatea errealitate ulergarri gisa antolatzeko kontakizunak erabiltzen dira; kaosa egituratzen dute, logos baten bidez. Horrela osa daitezke zentzua duten kontakizunak, unibertso ulergarriak eraikiz.

Logos edo arrazoi horiek ulermen-paradigma ugari egituratzen dituzte. Horrela, arrazoi matematikoaz zein arrazoi poetikoaz mintzatzen gara, edo arrazoi estetikoaz zein teknikoaz, edo arrazoi zientifikoaz zein erlijiosoaz, arrazoi mugakoaz, arrazoi kritikoaz, irrazionalaren aurrean arrazionalak duen arrazoiaz.

Gure unibertso mentala eraikuntza narratibo konplexu bat da, izaera literarioa du, kontakizun-sarez osatua dago, eta uste baino maizago jotzen dugu eraikuntza horretara, kontakizun zatiak hartzera, egoera bakoitzaren arabera. Unibertso mental horren alde bat da gure munduaren agertokiaren egitura irudizkoa. Egunero topa ditzakegun eremu askotariko esanahiak interpretatzeko giltzak ditu.

Hor daude memoriaren artxibategiko kontakizun ugariak, zeinen bidez unibertsoa irudikatzen baitugu, osagai guztiekin, paradigma eta arrazoi askoren haritik koherentzia emanez. Osagai bakoitza txertaturik agertzen da dagokion kontakizunean, non hitzak eta irudiak diren irudizkoaren osagai, izadiaren mundu objektiboa eta kulturaren mundu subjektiboak –talde aldaera guztiekin eta ugaritasun indibidual guztiarekin– erakusteko aukera emanez.

Kontakizun horietan nahasten dira, besteak beste, espazioari eta denborari dagozkien kontakizunak, izadiari eta historiari dagozkienak, unibertsoaren sorrerari, bilakaerari eta amaierari dagozkienak, osaketei eta funtzionamenduari dagozkionak, arrazoi integratzaileei dagozkienak, kausalitateei eta helburuei dagozkienak, eta, azkenik, izatearen nahiz existentziaren zentzuari dagozkionak.

Arrazoi narratiboa

aldatu

Gaurko filosofiaren haritik, errealitate absolutuei dagokien arrazoi hutsaren aurrean, arrazoi historiko eta arazotsu batez mintzatu beharko genuke; hain zuzen ere, arrazoi filologiko eta erretorikoaz, arrazoi asmatzaile eta hitzen zein errealitate metaforikoen sortzaileaz; beste era batera esanda, arrazoi narratibo batez, zeina paradigma baita, eta formulazio arazotsuak eraikiz bizi arrazoi historikoari kontakizun eran egiten baitio aurre.

Kontakizun kultural handiak

aldatu

Nortasunaren sostengu diren kontakizunak

aldatu

Orain ikusiko ditugun kontakizunak erlijioak eta kulturak, zientziak eta tradizioak –familiakoak zein gizartekoak– osaturiko kontakizun handiak dira. Denbora eta espazioa egituratzen laguntzen digute, gizartean txertatu eta nor gisa geure burua ezagutzeko.

Munduaren jatorriaren eta amaieraren kontakizunak dira, gauzenak, gizabanakoenak eta taldeenak. Gizartean eskaintzen diren kontakizunak dira, eta norberak hartzen, berritzen eta barneratzen ditu.

Gizarteko irudikari hori nork bereganatzea modu berezian gertatzen da bakoitzarengan; birsortze bat egiten da eta norberaren berezitasun bihurtzen.

Jatorrizko kontakizunetan eta kontakizun sortzaileetan nia nola berriro asmatzen den ikusiko dugu.

Kontakizun sortzaileak eta jatorrizkoak

aldatu

Mitoaren, erlijioaren, historiaren, alegiaren, fantasiaren eta zientziaren kontakizunez arituko gara, literatur testu gisa hartuta, haien egiatasunaren auzia alde batera utzita.

Gizarteko kontakizunetan elkarren artean nahasirik maiz agertzen badira ere, garbi samar bereiz ditzakegu kontakizun sortzaileak eta jatorrizko kontakizunak. Biak batera bil litezke kontakizun kosmologikoen eta mitologikoen barruan.

Kontakizun instituzionalak dira, gizarteko taldeek ezarriak, beren burua zilegi bilakatu nahi baitute eta jatorriaren edo sorreraren inguruan gizartea bildu; jatorri edo sorrera hori hasierako denboran ipintzen da, mitoaren denboran, denbora sakratu edo legendarioan.

Kosmos

aldatu

Mitoen tradizioak –edo, bestela, erlijioak ala zientziak– ezarritako kontakizunak izan litezke. Unibertsoaren sorreraz mintzo dira, gizadiaren sorreraz, herrien kulturaren sorreraz, eta existentziaren eremu osoa hartu ohi dute, hasiera eta amaiera bilduta.

Mitoa. Munduaren jatorri mitikoak azaltzen dituzte kosmogoniek, gizakiaren jatorria eta kausalitatea gidatzen duten indar animistak.

Gaur gizaki batek ikas ditzakeen kontakizun mitikoak herri mitologiaren bilketa etnografikoaren zati txiki bat baino ez dira izango. Esate baterako, Joxe Migel Barandiaranek Euskal Herriko mitologiari buruzko bilketa erraldoiaren zati txiki bat besterik ez du jaso bakoitzak ahoz, eta zati txiki horretatik gaur egun geratzen zaiguna erabat poetikoa da, eta haietan sinestea berriz jarrera eta keinu urri batzuetan soilik ikus daiteke.

Erlijioa. Bibliatiko erlijioetan, sorrera ex nihilo-a dago jatorrian, baina unibertsoa amaierarantz doa, zeru berri batera eta lur berri batera; kontakizun horrek, bada, munduaren hasiera bat eta amaiera bat ditu bere baitan; gizakiek ere hasiera bat izan dute, eta Azken Epaiketa batean gertatuko da amaiera.

Zientzia. Zientziak zehaztasun handiz adierazten du unibertso honen sorreraren alde fisikoa, eta denbora ere neurtzen du; iraupen muga bat ere ipintzen dio. Big Bang deritzona izan zen hasieran eta gero zabalkunde bat gertatu zen, baina iritsiko da biltzen hasteko garaia eta amaiera. Garapen ebolutiboan agertu den gizakiaren historia kontatzen du, halaber, eta haren desagerpenarena.

Gizartea

aldatu

Talde etnikoek jatorriari buruzko kontakizunak eraikitzen eta oroitzen dituzte; era berean talde sozialek, kulturalek eta politikoek; horretarako, ospakizunak asmatzen dituzte, jai-girokoak nahiz erlijio girokoak, gizarte lokarriak sortzeko eta elkarrekin identifikatzeko.

Jatorriari buruzko kontakizunek hasierako denboretara daramate gizakia; horretarako, istorioak hasteko, “hasieran”, “behin batean”, “bazen behin” eta horrelako esapideak erabiltzen dituzte.

Subjektuak, bere identitatea gizartean finkatzeko, gizarte horretan onartutako kontakizun batera jotzen du, eta hasierako denbora zehatzezinetara jotzen.

Mitologiak eta elezaharrek gizakiari bere burua denboran, espazio batean eta gizarte batean kokatzen laguntzen diote, era poetiko eta sentikorrean; kontakizun horien harrera, edozein kontakizunena bezalaxe, birsortze literario bilakatzen da, azken batean niaren identitatezko kontakizun bat baitira horiek ere.

Kulturaren bidez jasotako kontakizunen birsortze literarioarekin subjektuak gizartean bere lekua eta sustraiak aurkitzen ditu.

Filosofiaren metaistorioak

aldatu

Filosofia gertaeren muturretan gertatzen denaren narrazioa da, gauzen mugetara eginiko bidaia, gauzen esanahia eta zentzua bilatzeko ahalegina, mugako bideetan ibiltzea, beste aldera, alde ezkutura, iristen saiatze bat, ziurtasunik ezaren arriskuarekin eta zalantzaren larritasunarekin.

Filosofiaren kontakizunek esperientziako gauzei buruz esan litekeena zalantzan ipintzen dute, esperientziaz haratagoko gauzez mintzatzen zaigu, eta esan ezin denaren aurrera eramaten gaitu.

Narrazioaren ikuspegitik, filosofia jolas baten modukoa da: gauzaz egiten den galdera arakatzen du, eta galderari buruzko galdera egiten, eta, areago, galdetzeari buruz galdetzera ere iristen da.

Filosofiari ez zaio nahikoa arrazoi narratibo bat badela esatearekin, kontakizunaren fenomenologia aztertzearekin, kontagintza garatzearekin; horretaz gain, kontakizun-subjektuaren ontologia aztertzen du, eta orobat bere burua kontatzen ari den kontzientziaren metafisika, bere buruarekin mintzo den kontzientziarena; horrekin misterioari eta erlijioari ateak zabaltzen dizkio.

Herri giroan, kontakizun horiek abstraktuegiak iruditzen dira, baina, hala ere, erakarmen handia dute, batik bat zenbait adin eta egoeratan. Filosofia-jarduera gozamen unibertsala da, plus ultra hori sentitzea arrazoitzearen eta galdetzearen bidez. Bizitza geure buruari kontatzen diogunean, guztiok iristen gara noizbait azken auzien azken galderak egitera: zalantzarik gabe gertatuko den heriotza, bizitzaren zentzuari buruzko galdera, eta horiei eman ohi zaizkien erantzunetara eta horien aurrean hartzen diren jarreretara.

Instituzio kontakizunak

aldatu

Erlijioaren kontakizunak

aldatu

Gure artean, erlijio-kontakizunik gertukoenak, bizi izan dugun kulturaren eraginez, Liburuari dagozkio; izan ere, kristaua, judua zein islama Liburutik jaiotako erlijioak dira. Eta non aurkitu liburua bera baino irudi hoberik narrazioa adierazteko? Horrela, bada, irudimenaz baliaturik, erlijioak kontakizun eran erakusten du bere burua, giza talde handien homogeneotasun kultural bat bultzatuko duen kontakizuna erabiliz.

Biblia –hots, Liburuak, Liburua– gure kulturan jasotzen dugun eraginaren kontakizun-bildumarik handiena da. Gure irudimena hein handi batean judukristaua da.

Hasieran daude munduaren sorrerari buruzko kontakizunak, gizasemearen eta emakumearen sorrerari buruzkoak, paradisuari eta eskatologiari buruzkoak, ongiaren eta gaizkiaren kontzientziari buruzkoak, lotsari, gorrotoari, maitasunari, minari, lanari, nekeari eta abarri buruzkoak.

Irteera liburuan, aldiz, geroko historiaren ereduak daude ulermen narratibo eta metaforikoa bideratuko diguten ereduak: gertaerak, pertsonaiak, jarrerak, ideiak, lege morala eta hark eskatzen duena, zapalkuntza, askatasuna, buruzagitza…

Ebanjelioetako kontakizunetan ere gure oinarri irudikari eta linguistikoak daude, oroimenak eraikitako kontakizunen paradigma gisa, elkarren artean ospatzeko eta jokabide moralak bultzatzeko.

Liturgiako kontakizunak. Multzo horren barruan leku berezia du Azken Afariko diskurtsoak beste kulturen aldean, oso berezia baita; protagonistak, Jesusek, liturgia oroigarri bat erakusten du: “Egizue hau nire oroigarri”, dio. Ogi eta ardo hutsezko otordu bat proposatzen du, elkarrekin egitekoa, aspaldiko kontakizunaren performance bat egiteko errito gisa.

Gaur egungo elkarteak gertaera hura oroitu eta gonbite hura onartzean, erantzun narratiboa egiten du:

“Jesus… zen egunean… hartu zuen… eman zien … egizue hau ene oroigarri”.

Bestalde, argi dago performance bat gertatzen dela hor, adierazpen soiletik haratagokoa, eta sinesmenerako indar handia duena.

“Nire gorputza jan eta nire odola edaten duenak betiko bizitza izango du eta azken egunean piztu egingo dut”.

Halaber:

“Hau egiten duzuen bakoitzean nire heriotza iragartzen duzue, nire itzulera gerta dadin arte”.

Gizarteko talde sozial eta politikoen kontakizunak

aldatu

Gizarte-taldeen sorrari buruzko kontakizunak, labur esango dugu, gizabanakoek barneratzen dituzte eta bakoitzaren kontakizun bihurtzen dira, norberaren joera literario eta irudimenezkoaren arabera.

Ideologia politikoak zilegi egiten dituen kontakizunak gizaki bakoitzak berritu egiten ditu, une historiko batean nagusi diren balio politikoen arabera.

Era horretako kontakizunen adibide bat dugu, zenbait kontakizun biltzen dituen fikzio-nobela: Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean.

Kontakizun horiek askotan ez dira izaten historiko soilak, baizik eta historia erabat poetikoak; horrek ez du esan nahi gutxiago direnik. Horrela, adibidez, Xabier Letek adierazi du berarentzat abertzaletasuna poetika bat dela.

Historiaren kontakizunak. Iraganera jotzeko joerak eta gozamenak badirudi gaur egunerako egoeraereduak bilatzera bultzatzen gaituela, gaur egungo errealitatea kontatzeko gertaeraereduak bilatzera, alegia. Pertsonaia historikoak, gertakizunak, gerrak, traizioak, handinahiak, ausarkeriak… denboraz haratago dauden arketipoen galeria bat osatzen dute, ekintza historikoen bidez ideal batzuk irudikatuz; horrela, badirudi giza tipologiaren aukerak haragi eginak ikusten ditugula.

Historia kontatzea giza portaeren eredu aniztasuna erakustea da. Fikziozko nobelak ere egiten du hori, baina gertatutakoaren oroitzapenen indarra du historiak, gertaera horiekin bai baitugu nolabaiteko harremanena.

Historia asmatzea. Gehienetan, historia ere giza taldeen lotzaile eta zilegi bihurtzaile gisa kontatu ohi da; historia elkarte-oroimena da.

Etxeko kontakizunak: Etxea eta familia

aldatu

Etxeko kontakizunaren asmakuntza

aldatu

Etxeko taldeak ahozko artxiboan gorde ohi du hainbat gertaera, esaera eta kantu. Badu egutegi bat ospakizunetarako edo lantu egiteko, kontakizunak errepikaren bidez oroimena indartzeko, kontakizun estereotipatu horiei aldaketak egiteko, eta ahanzturan utzitako zenbaiti estalirik eusteko.

Etxe galduaren kontakizuna. Euskal ingurunean, familiaren jatorrizko kontakizuna deituraren inguruan eraikitzen da; deiturak ematen dio aukera norbanakoari jatorrizko etxearen, orubearen bilaketa ikertu ala irudikatzeko; etxe galduaren bila abiatzen da, jatorrizko etxe hori denbora eta leku zehaztugabeetan baitaude. Horrela, deitura eta arbasoak nondik datozen bilatzeak kontakizun mitiko baten ezaugarriak hartzen ditu.

Deituraren esanahiaz arduratzea, jatorrizko etxea eta herria bilatzea, sustrai bila aritzea da. Jatorriaren bilaketa iniziatiko baten traza du, eta uste baino esanahi sakonagoa du inkontzientearen arloan, baliabide sinbolikoak erabiltzen baititu. Kultura, narrazio eta poesiaren alorreko bilaketa bat da.

Deituraren toponimoan topos mitikoa bilatzen da, nia protagonista den norberaren narrazioa hasteko jatorrizko lekua.

Jaiotzaren kontakizuna. Jatorriari buruzko etxeko kontakizunen artean, haurren galderei erantzunez egiten direnak daude, jakin nahi izaten baitute zein egunetan jaio ziren, nola gertatu zen, etab. Norberaren kontakizun hori, jakina, ez daukagu memorian, eta lekukotza kontatzea eskatzen digu.

Jaiotzaren kontakizuna norberaren biografiarekin lotzeko, haurtzaroko lehen oroitzapena ere berreskuratu nahi izaten dugu hasierako oroitzapen erdi ezabatuen artetik.

Aitonaamonen kontakizunak. Familiako aspaldiko kontakizunak aitonaamonen ala birraitonabirramonen ahotan ipini ohi dira, “zioen” “omen zioen” esanez. Behin eta berriz errepikatzen dira kontakizun horiek familiako bilera eta ospakizunetan. Errepikatze horrek elkarrizketa umoretsuak pizten ditu.

Izen kontalariak. Pertsona izenek familiako historia gorde ohi dute, gutxienez nola eta zergatik hautatu ziren izen horiek argitzerakoan. Sarritan, haurrei ipini ohi zaizkien izenek berekin daramate kontakizunen bat, familiako pertsonaiaren baten oroiterazle, eredu gisa ipiniz. Izenaren oroitzapen-indarra kontakizunetan zehar hedatzen da, eta berekin dakarten herentzia agerian uzten dute.

Gaur egun haurrei ipintzen zaizkien izenek ere gurasoen eta garai bateko gizarte-giroaren kontakizun anitz izaten dute berekin, oso esanguratsuak gehienetan. Gaurko izen askok berekin daramate kontakizunen bat, askotan ideologiari lotua, lehen haurrei ipintzen zitzaizkien santuen izenek edo erlijio izenek zutenen antzera. Gaurko euskal izendegian era askotako izenak ikus ditzakegu: santutegiko Tomas izenetik hasi, eta izadiko fenomenoa den Ekaitz izenera, sabindar garbikeriaren adierazgarri izan daitekeen Koldobikaraino, Nahiko eta antzeko kontzeptuizenak ahaztu gabe. Pertsona horiek beren izenetan zentzuz beteriko kontakizunak sorrarazi zituzten egoerak.

Antzekotasunaren kontakizunak. Familiaren barruko antzekotasunak, fisikoak nahiz psikologikoak (ahotsak, keinuak, trebetasunak…) norberaren irudiari edertasun eta itxuraren osagaiak ematen dizkiote. Hori narrazioz beteriko egoeretan gertatzen da, eta narrazio horiek esanahiz beterik daude eta zerbait adierazten dute.

Gertakarien kutxa. Familiako gertakizunen kutxan kontakizunak behin eta berriz errepikatzen dira; kanpoko batentzat aspergarri ere gerta liteke haien entzutea. Batzuetan txiste baten umorea dute, beste batzuetan familiako kideei soilik egiten diete grazia, haiek baino ez baitute ezagutzen kontakizun horien testuingurua. Askotan, egoera baten testuinguruaz gain, kontakizun horiek balio batzuk izaten dituzte beren baitan, familiako tradizioaren jarrera etikoaren eredu gisa.

Kontakizun horietako protagonistak izan ohi dira: aiton-amonak, birraitonabirramonak, osabaizebak, adiskideak, auzoak, apaizak eta herriko pertsonaia ezagunak.

Gizarteko kontakizunei buruzko ondorioak

aldatu

Zilegi diren jatorrizko kontakizun horiek literatur narrazioen itxura izan ohi dute, subjektu bakoitzaren arabera. Batez ere, horixe utzi nahi dugu argi: kontakizun horien izaera narratiboa eta erretorikoa, subjektuak giza talde baten parte izateaz eta haiei buruzko oroimenaz duen kontzientziaren izaera sormenezkoa eta poetikoa.

Nortasuna egituratzen eta gizabanakoa unibertsoan kokarazten duten diskurtso mentalak oso garrantzitsuak dira, eta bere buruaren historiaren kontalari eta literaturagile bilakatzen dute; historia hori jatorrizko antzina batetik abiatzen da, oroimenez irudikaturik, eta etorkizuneko amaiera bateraino hedatzen, horiek ere modu narratiboan irudikaturik. Beraz, guztia modu literarioan asmatzen du.

Kontakizuna piztea: Oroimenera jotzea

aldatu

Guztia esanahiz beterik dagoela esan dugu lehen; errealitateari nahiz irrealtasunari dagozkion gauza guztiak eta gogoeta guztiak izan daitezke barne-kontakizun bat pizteko gai.

Ezusteko narrazioa. Edozein ezustekok sorraraz dezake oroimenaren kontakizun bat: zentzumenak –ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena, eta ukimena– memoriari bidea zabaltzeko oroitzapenei deitzeko ateak dira. Lekuak, egutegiko datak, pertsonak, gauzen eta gertakizunen irudiak, hitzak, irakurketak eta abar milaka kontakizun daude zain oroimenean zerk piztuko haien oroitzapena, nahita edo nahi gabe.

Sinbolo eta metafora nagusiak

aldatu

Arraina uretan bezala, gu ere murgildurik bizi gara narrazio indarrez beteriko hizkuntzaren itsasoan.

Hitzak gainera erortzen zaizkigu euri-jasa handi batean euri-tantak bezala, eta busti egiten gaituzte; uholdea leporaino igo eta ito egingo gaituela ematen du.

Kontakizunez beteriko hitzen artean gabiltza, minaz beteriko zelai batean bezala; ukitu txiki batek eztanda eragin dezake, horietako bakoitza narrazioz beterik baitago.

Hitzen multzoa erradiazioa duen masa kritiko batekin ere pareka dezakegu; atomo bakar baten fusioak erreakzio kate bat eragiten du, eta uste gabeko energia izugarria askatzen. Hitzen baitan ere erreakzio kateatuak gertatzen dira, eta amaigabeko kontakizunak sortzen dituzte; arreta galtzeak edo loak baino eteten ez dituen kateak dira.

Elkarrizketetan entzun ohi den galdera topiko bat hauxe izan ohi da: Zein liburu eramango zenuke uharte mortu batera? Esan izan dut, noizbait, horrelako galdera bati erantzungo niokeela: hiztegi bat eramango nuke, hitz bakoitza kontakizunez beterik baitago, hitz bakoitzaren eduki semantikoa kontakizunez osatua baitago; kontakizun horiek argitara eman ahala, beste kontakizun batzuk agertuko lirateke, askotariko egoeren harian: antzekotasunagatik, gaiengatik, hurbiltasunagatik eta abar.

Oroimenaren liburuak

aldatu

Gizadiaren oroimen morala. Biblian, San Juanen Apokalipsian, Epaiketa unibertsalaren liburuak agertzen dira; ideia horren barruan oso sinbolo narratiboak ezkutatzen dira: gizaki guztien eta bakoitzaren historia morala barnean daukaten liburuak dira. Giza eginkizun ororen oroitzapenaren irudi dira, pentsa litekeen kontakizun multzorik handienaren irudi.

Erdi Aroko kristau tradizioan epaiketa unibertsal horrek ezaugarri ikaragarriak ditu, gaur eguneko kristau-sentsibilitatetik urrun samar daudenak. Kontakizun apokaliptikoan turutek hildako guztiei hots egiten diete, hilobietatik eta itsasoetatik irten daitezen, eta epaiketara deitzen dituzte. Zabalduko dira epaiketako liburuak, guztia idatzirik dutenak, eta bakoitza bere egiteen arabera izango da epaitua.

Tradizio hori “Dies illa, dies irae” eresi ezagunean irudikaturik dago.


“Liber scriptus proferetur
in que totum continetur
unde mundus judicetur”.

“Zabalduko da liburua,
guztia bildua duena,
eta haren arabera epaituko da”.

Mundua liburu gisa

aldatu

Munduaren irakurgarritasuna. Munduaren irakurgarritasuna liburuan, Blumembergek “mundu osoarentzako metafora bat” bilatzen du; munduarena arazo hermeneutikoa da, eta, mundu hori esperimentatzeko, irakurgarritasunaren paradigmak eskaintzen du metafora. Errealitatea eta mundua liburu baldin badira, haiek ulertzea eta ezagutzea irakurketa dira. Gauza orok du esanahia, eta esanahi oro eskura daiteke: mundua irakurgarria da.

Metafora horrek kontenplazioa ere irakurtzea dela dio, hots, ekintza sortzailea. Ezagutza oro adierazteko metafora erabiltzeak berak ezartzen du irudikari literario erabatekoa.

Narraziorako prest egotea

aldatu

Kontenplazioa. Kontenplaziozko jarrerak narrazio ekintza asko bultzatzen du; kasu horretan deskriptiboa izango da, batez ere. Paisaia bati begira egotean, haren deskripzio azkar eta arina egiten diogu geure buruari, nahiz gaingiroki nahiz zehaztasunez eta ñabardurak aztertuz.

Gauza bera gertatzen da artea begiratzean ere. Ezin gara eskultura baten edo koadro baten aurrean hari begira egon, hari buruzko zerbait geure buruari esan gabe.

Izan daiteke deskripzio hutsa, edo izan daiteke haren historia, ezagutzen badugu, edo asmatu ere egin dezakegu balizko narrazio bat, han ikusten ari garen irudi zein ekintzari interpretazio bat emateko. Irudi abstraktu baten aurrean kontakizun abstraktu bat egingo dugu, edo gerta daiteke hitzik gabeko loturaren bat egitea.

Erretratuek, hala pinturaz nola argazkiz eginikoek, begira egonez gero, zerbait kontatzen diote begiraleari, baina, horretaz gain, galdetu eta eskatu ere egiten diote ikusleari, eta kontakizun bat eskatzen diote, mintza dadila irudiaren ordez, esan dezala haiek esan ezin dutena: “Konta nazak, esan ezak nire ordez”.

Baldintza egokiak. Begiratzeko jarrera bat behar da hasteko, eta galdetzeko joera; baldintza horiek, bakoitzaren arabera, kontakizun mental bat sorrarazten dute. Horretaz gain, gertakizunak modu automatikoan begiratzeak ere sorraraz dezake pentsamenduaren kontakizun-ibaia.

Badira, bestalde, leku, denbora, egoera, pertsona, soinu eta gauzak niaren ekintza narratiboa pizten dutenak, eta nahita joan gaitezke horien bila, edo ustekabean horien mende erori.

Denbora eta kontakizuna

aldatu

Iraganaren kontakizunak

aldatu

Oroimenaren artxiboan gorderik dauzkagun kontakizunak berritu ditzakegu oroitzapenen bidez. Oroitzapen horiek subjektu bilaka ditzakegu eta literatura bihurturik gordeta eduki. Baina, zenbait egoeratan oroitzapen objektu bilakatuarekin ere egin dezakegu topo. Hori ikusteko, Samuel Becketten Krappen azken zerrenda antzerkia ekar dezakegu gogora.

Objektu bilakaturiko oroitzapenak

aldatu

Oroimenaren objektibazioak'. Magnetofonoen, bideoen eta argazkien memoria mekanikoak objektibotasunez beterik agertzen dira barne-kontakizun subjektiboen aurrean. Besteen lekukotza entzuten dugunean ere, baliteke gure oroitzapenak ez bat etortzea haiekin, zeren eta, gure oroimenak hautaketa bat egiten baitu, literatur aldakuntzak eraginez.

Batzuetan, ez da beharrezkoa inork gure iraganaz hitz egitea; haiek ikuste hutsak berritzen dizkigu ahazturik geneuzkan kontakizunak, eta gaur egungo nortasun narratibo berreraikira ekartzen ditugu.

Literatura bihurturiko oroitzapenaren balioa. Aldaketa literarioa ez da oroitzapenaren manipulazio ergel bat, batzuetan, literatura bihurtzeak aldez aurretik norberaren irakurketa kritiko bat egin dela esan nahi baitu, bizi izandakoaren ardura, erruaren ardura, hartu dela eta ordaindu egin dela, edo eskuzabaltasunez barkatu.

Krappen azken zerrenda: Samuel Beckett

aldatu

Ezin memoria manipulatu. Antzerki horrek iraganarekin topo egite bat irudikatzen du; narrazioak oroimenean objektu bilakaturik geratu diren garaiarekin, hain zuzen. Antzerki horretan protagonista bakarra, Krapp, bi ahotsen jabe da, oraingo eta iraganeko ahotsena; azken hori magnetofoi batean gorderik du. Iraganean finkaturik eta aldaezin geratutako kontakizunari aurre egiten dio orainean. Oroimen mekanikoak garai bateko narrazioa orduko modu berean gordetzen du. Magnetofoiak ez du ekintza bera, orduan gertatutakoa, objektu bilakatzen, baizik eta ekintza hura orduan kontatu zen modua.

Oroimena, objektu bilakatuaren lekukotza deserosoa. Iraganeko narrazioa deserosoa gertatzen da orainean, ez baitu aukerarik ematen egokitu eta berritzeko orainean niaren oinarrian dagoen nortasunak behar duen kontakizun behin eta berriz eraldatura.

Oraingo niak iraganeko niarekin hitz egiten du, eta orainean minik gabe onar dezakeen kontakizun bat osatzen saiatzen da. Alabaina, magnetofoiko zerrenda egoskorra da, eta ez dio uzten protagonistari iraganeko kontakizuna orainaren barruan txertatzen.

Oroimen liluratua

aldatu

Oroimena liluratzeko baldintzak. Lilurari hemen eman nahi diogun zentzuan, sorgor egotea ulertu behar dugu, arreta erabat harturik eta ardazturik, sentipenak hunkitzen dizkiguten oroitzapenezko kontakizunetan.

Batzuetan, egoera berezia gertatzen da, kontakizunak gailentzen baitira eta autonomia hartzen baitute, gure kontzientziaz jabetu eta liluraren mende utziz. Iragana sartzen da gure baitara, oroitzapenen zaldien arrapaladan, eta oroimenak gaurko oharmena geldiarazi bezala egiten du, errealitatea kontakizun-geruzen bidez estaliz. Oroitzapenak, batzuetan, errealitate birtual bat sorrarazten du, eta errealitate birtual hori gailentzen zaigu; begirada galdurik geratzen gara, estasiak jota bezala, eta une horretako kontzientzia galdu egiten dugu.

Neure esperientzia bat

aldatu

Nire urtebetetze egun bat zen, eta, goizetik, egutegiak eragindako jarrera baten ondorioz ziur asko, garai bateko oroitzapenak zetozkidan burura. Bisita batean, lagun baten etxean apalategi baten margo-oihala ikusi nuen, eta bertan nire liburuak agertzen ziren; hots, nirekin lotura zuten liburuak ziren, eta iragana ekarri zidaten gogora, oraingo nire jakintza haietan oinarritzen baitzen. Juan Antonio idazluma batez oharrak idazten ari zen; berehala ezagutu nuen idazluma: Parker 21a zen, nirea bezalakoa, osaba Benjaminen grabatu eta guzti. Osaba hori hil zenean oparitu zidaten, inondik ere, haren antza handia omen nuelako, hala psikologiaz nola zaletasunez eta keinuz. Zirimola batean oroimenaren jauregietara ninderaman, oroitzapen horiek bultzatuta.

Egun hartan izeba Nievesi ere egin nion bisita, haurrak ginela zaindu gintuen izebari, alegia. Gero hileta batera joan nintzen eta horrek ere oroitzapenetan murgilarazi ninduen. Etxerakoan, aspaldiko bideetan zehar ibili nintzen, autobideak alboratutako bideetan; haietan ere oroitzapenen zantzu ugari topatu nuen.

Nire haurtzaroko Eibar, gero nire heldutasuneko aberri izango zena, zeharkatu eta gero, Debara iritsi nintzen, nire haurtzaroko eta gaztaroko udetan bizitegi izandakora. Eta han, kaian, tren geltokiaren ondoan, ibaira inguratu nintzen; haurtzaroko garaietan bezala, estoldetako usaina zegoen, eta ur arre haietan korrokoiak zebiltzan. Estoldako atea irekitzeko gurpilaren gainean eseri nintzen; orduan ere, berrogeita hamar urte atzerago, zaharra eta baliogabea zen. Nire atzean zegoen uda pasatzen genueneko etxea; hantxe zeuden ni agertzen nintzen leihoak; aurrean, trenaren geltokia, orduan orain baino bide gehiago bazeuzkan ere; hantxe egoten nintzen begira, makinak atzera eta aurrera zebiltzan bitartean. Aurrean, han goian, mendian, Bustinaga baserria zegoen; hara joan ohi ginen gaztetan txangoak egitera. Beherago, Urasandi baserriak erre zenean utzitako orubea. Baserri hartako behi baten esneaz hazi ninduten hiru, lau eta bost hilabete nituela, Urasandi baserria desagertu eta historia hartako seme baten ugatzeko anaia bihurturik.

Hainbeste denbora pasatu ondoren, hantxe zeuden paisaia naturala eta herrikoa, aldaketa txiki eta hutsune batzuekin. Hala ere, nire paisaia hartan hildakoak ikusten nituen hanhemenka; hura erakusten zuen kontakizuna hutsez beterik zegoen, galderaz, ahazturiko eta berriro oroituriko pertsonen hutsez, berreskuraturiko gauzez, berpizturiko nostalgiez. Eta oroimena sumendi bat bezala lehertu zitzaidan, laba beroa jaurtika bezala.

Iluntzen ari zuen, apur bat lehenago euriak bustitako egun gris hartan, itsasaldetik –urrun samar artean– hodeiertza nigana zetorren hodei morexka batean bildurik, eta euri-errezela bat zekarren zintzilik; bustitasunez eta iraganaz beteriko ekaitzhodei bat zen, ura eta oroitzapenak jaurtika. Orduan, herritik nigana mutil gaztetxo bat zetorrela ikusi nuen, eta ezaguna gertatu zitzaidan; hurbildu ahala, elkarri begiratu genion. Zeraman bidetik irten eta nigana hurbildu zen; hodeia seinalatu eta hara zer esan zidan!:

—Botako ote du euririk?

—Ez zakiat. Baina hodei hori honantz datorrela zirudik –erantzun nion.

Nik hura esaten amaitu baino lehen, aldentzen ikusi nuen mutil hura, ez baitzen gelditu. Ez zuen burua itzuli ere egin. Nire hitzen amaiera ez dut uste entzun zuenik, eta itsaso aldera joan zen, ni zurturik utzita. Neure onera etorri nintzenean, ez nuen ikusten.

Orduantxe esan nion neure buruari: “Ni neu nintzen eta!”.

Nire baitarako esan nituen hitz horiek:

—Hori neu nintzen!

Inork ez zidan entzun, ez baitzegoen han beste inor.

Absentziaren esanahia

aldatu

Horrelakorik lehen ere gertatua zitzaidan: zerbait gertatu eta, amaieran, haren zentzua aurkitzea.

Horrek burura dakarkit guraso batek esan zidana, alaba, artean umea, hil zitzaiolarik; une hartan ulertu zuen bizitzako gertakizun hura: opari bat, dohain bat, presentzia mistiko bat eman ziotela sentitzen zuen.

Antzeko zerbait gertatzen da lehen aipatu dugun kontakizun batean ere, Emausko dizipuluen pasartean; Jesus begien aurretik joaten zaienean esaten diote beren buruari zer bizi izan duten, eta zentzu bat aurkitzen diote topaketari:

“Desagertu zenean, orduan jabetu ziren. Hau esaten zioten elkarri: ez al genuen, bada, bihotza sutan hura mintzo zitzaigunean?

Presentziaren ondoren gertatzen den absentziak aurkiarazten du zentzua, edo behartzen gaitu zentzua ematera, asmatzera. Gertakizun bati buruz gogoeta eginez interpretatu egiten dugu, edo zentzu hori sortu egiten dugu, interpretazioa asmatuz.

Gertatu zitzaidan horretan, mutila benetan igaro zen handik, baina begiradaren bidez haren jabe egin zen nire lilura, bere baitara bildu zen, eta zerbait esan behar izan nuen. Nire oroitzapeneko nia hura gaztea bihurtu balitz bezala zen.

Mutila benetakoa zen, egoera ere bai, lilura zer esanik ez, eta ziur asko mutilaren neureganatzea ere benetakoa izan zen, une hartan nire begiradak lilurazko esperientzia psikologiko bat sorrarazi baitzidan, eta begirada galderagile horrek esanarazi zion zerbait mutil hari. Gainerakoa, asmakizun bat izan zen; egun berezi hartan, iragana berritzeko egun apropos hartan jo nuen liluraren goieneko muga hura.

Etorkizuneko kontakizunak

aldatu

Proiektu, nahimen eta itxaropenen kontakizunak

aldatu

Etorkizuneko kontakizunek oso ñabardura ugari eta aberatsak izan ohi dituzte. Proiektu arrazoitsu eta errealistekin batera, nahikundeek bultzatutako kontakizunekin nahasten dira; azken horiek maila askotakoak dira: agian gerta litezkeenak, ezinezkoak, irudimenezkoak, alegiazkoak…; guzti-guztiak dira itxaropen eta itxarote baten seinale.

Kontakizun horiek adierazteko, egingo dut, egin nezake, egingo nuke, egin nahi nuke, eta antzeko esapideak erabiltzen dira. Nahikundea adierazten duten perpausak erabiltzen dira, ahalezko aditz erreal nahiz irrealekin; gero bat proiektatzen da, balizko etorkizunaz osatua.

Proiektuak. Batzuetan bizitzako proiektuak irudikatzen dira, etorkizuneko jokabideak; fikzioak ematen duen askatasunarekin eta, urrunean gauzatzekoak izatean, are ausartagoak eta irudikorragoak bihurtzen dira.

Sentipenak. Pertsonaren izaerak, pertsona horrek berak bizi duen uneak kontakizunen nondik norakoa baldintzatzen dute, kolore askotako mataza bat eraikiz; hor itxaropenak, beldurrak, kemenak, gainbeherak, betetasunak, hustasunak…

Jarrerak. Patuaren, zoriaren edo haraindiko nahiaren aurrean amorruz edo burumakur jokatzen da. Esaneko edo matxino gisa erantzuten dugu gure esku ez dauden errealitateen aurrean; in extremis, eskean hasten gara edo mirari baten zain geratzen.

Ziurgabetasuna. Ziurtasunik ezaren aurrean, gertaerak beste ikuspegi batetik ere irakur daitezke, kasualitateak, ezustekoak kontuan hartuz eta gertaerak iragarpen gisa interpretatuz. Horrela, etorkizuneko kontakizunak itxarotearen –zerbait gertatuko dela uste izatearen– eta itxaropenaren –zerbait gerta dadin zain geratzearen– artean mugitzen dira.

Zoria. Ziurtasunik ezaren laguna da, agian gerta litekeena; hortik dator beste itxaropen mota baten literatura, jokoarena, loteriarena, zozketena; nahikundeen artean hautaketa bat eginez jokatzen da, eta zoria alde jarriz gero zer egingo lukeen irudikatzen.

Egarriz beteriko kontakizunak dira, itxarote lasaian edo urdurian, aldez aurretik zerbait iragarri nahirik: Horrela gerta baledi, hau egingo nuke; baiezkoa bada, bai; ezezkoa bada, ez; beharrik!

Kontakizun horietan fikzioa barra-barra sartzen da.

Itxaropenaren engainuak

aldatu

Esperantzaren lilura. Nahikundearen kontakizunek sortzen duten lilura da itxaropena; esna amets egiten dutenen kontakizun korapilatsuak dira (esna daudenen amets txirikordatuak). Itxaropenaren kontakizunak nahikundeak sortuak dira. Irakurri, bestela, “Verde embeleso de la vida humana”.

Sor Juana Inesek berak beste soneto batean fikzioaren subjektibotasuna erakutsi digu narrazioaren baitan, baina orain nahikundearen eta itxaropenaren kontakizunen aurrean argi ibiltzeko adierazten digu. Aurrekoan fantasiari errealitatearen indarra bera aitortzen zion.

“Poco importa burlar brazos y pecho si te labra prisión mi fantasía”.

Oraingo honetan, ordea, fisionomia enpirikotzat ukigarria soilik jotzen du, benetakotzat buru zentzudun batentzat.

“Tengo en entrambas manos ambos ojos y solamente lo que toco veo”.

Etorkizun zoriontsu baten engainua. Nahikundearen kontakizunetik eta subjektuak irudikatzen dituen etorkizuneko kontakizunetik sortutako itxaropen-sonetoaren ondoan, badago beste soneto bat Sor Juana Ines berarena, non itxaropena pertsonifikaturik dagoen eta gertakizunak sorrarazten dituen. Oraingo honetan ez dira nahikundearen kontakizunak itxaropenaren edo zori hobearen kontakizunen sortzaile; iragarpenaren engainuak, etorkizuna irudikatzeak sorrarazten ditu itxaropenaren kontakizunak.

Itxaropenaren lilura

aldatu

Verde embeleso de la vida humana
Loca Esperanza, frenesí dorado,
Sueño de los despiertos intrincado,
Como de sueños, de tesoros vana;
Alma del mundo, senectud lozana,
Decrépito verdor imaginado;
el hoy de los dichosos esperado
y de los desdichados el mañana:

Sigan tu sombra en busca de tu día
Los que, con verdes vidrios por anteojos,
Todo lo ven pintado a su deseo;

Que yo, más cuerda en la fortuna mía,
Tengo en entrambas manos ambos ojos
Y solamente lo que toco veo.

Sor Juan Inés de la Cruz

Itxaropenaren engainua

aldatu

Diuturna enfermedad de la Esperanza,
que así entretienes mis cansados años
y en el fiel de los bienes y los daños
tienes en equilibrio la balanza;

que siempre suspendida, en la tardanza
de inclinarse, no dejan tus engaños
que lleguen a excederse en los tamaños
la desesperación o confianza:

¿quién te ha quitado el nombre de homicida?
Pues lo eres más severa, si se advierte
que suspendes el alma entretenida;

y entre la infausta o la felice suerte,
no lo haces tú por conservar la vida
sino por dar más dilatada muerte.

Sor Juana Inés de la Cruz


Sólo ya el no querer es lo que quiero;
....................
A las promesas miro como a espías;
Morir al paso de la edad espero:
Pues me trujeron, llévenme los días.

Quevedo


Quevedok berak, beste soneto batean, dio:

También las tumbas perecen.

Miré los muros de la patria mía,
Si un tiempo fuertes, ya desmoronados,
De la carrera de la edad cansados,
Por quien caduca ya su valentía.

Salíme al campo; vi que el sol bebía
Los arroyos del hielo desatados,
Y del monte quejosos los ganados,
Que con sombras hurtó su luz al día.

Entré en mi casa; vi que, amancillada,
De anciana habitación era despojos;
Mi báculo, más corvo y menos fuerte.

Vencida de la edad sentí mi espada,
Y no hallé cosa en que poner los ojos
Que no fuese recuerdo de la muerte.

Kontakizun eskatologikoak

aldatu

Pertsona orok egiten dio noizbait bere buruari haraindikoari buruzko galdera, eguneroko arazoen gainetik jauzi egin, eta heriotza osteko transzendentziaren mugari helduz. Amaierako muga horren aurrean, gizakiak desagertu edo izaten jarrai dezake; bi ikuspegi horien inguruko kontakizun eskatologiko edo transzendenteak eraikitzen dira: ez dira filosofia, ez teologia; mugan daude, poesiaren, zientziaren eta erlijioaren mugan; zorionaren eta zoritxarraren, minaren eta gozamenaren, zentzurik ezaren eta zentzuaren arteko gaiak dira; edo badago guztiaz arduratzen den jainko bat edo ez dago bakardade nihilista besterik.

Pentsatze prozesu oro bezala, kontakizun horiek ere narratiboak dira, hizkuntzaren eta irudien sekuentzia baten bidez, eta ezaugarri literarioak badituzte zalantzarik gabe. Agerian ez dagoenaren pathosaren inguruan eraikitako kontakizunak dira.

Norberaren heriotza irudikatzen da istorio horietan: heriotza beldurgarria, heriotza maitagarria; eszena ere irudikatzen da: hitz handiak, barkamenak –emandakoak nahiz jasotakoak–, eskerrak, ahanzturak...

Quevedoren aipu bat. Errealitate oro esanahiz beterik dagoela adierazi dugu. Horrek gure paradigma literarioan esan nahi du errealitate oro kontakizun dela.

Izan ere, gauza eta errealitate guztiak, begiak haietan ipintzen ditugunean, heriotzaz mintzo zaizkigu; gauzen izate hutsa, egote hutsa, kontingentziagatik barkamen eske ari zaigu, ez baitaki hori gordetzen, agerian uzten baitu, nahi gabe esaten baitu. Oharturik edo oharkabean, gizakiaren eta gauzen alienazio metafisiko hori da guztiok behin eta berriz errepikatzen dugun bizi-kontakizuna.

Quevedoren hitz poetikoa mintzo zaigu “Miré los muros de la patria mía” sonetoan. Azken bi bertsoak esan dugunaren irudi dira:

“Y no hallé cosa en que poner los ojos Que no fuese recuerdo de la muerte”.

Los sueños liburuan ere hauxe dio Quevedok gai berari buruz:

“A qué volvéis los ojos que no os acordáis de la muerte? Vuestro vestido que se gasta, la casa que se cae, el muro que se envejece”.

Kontakizun ziklikoak

aldatu

Izadiaren egutegia

aldatu

Urtearen zikloa. Urtaroak, giro eta itxura aldaketekin, bizitzaren zikloaren metafora handi bat dira, eta urte osoa hartzen duen kontakizun bat proposatzen digute.

Urtaroen kontakizuna. Urtaroek kontakizun-mota baldintzatzen dute. Neguko kontakizunek iraganera begira ipiniko gaituzte, giroak etorkizuneko bideak itxiko balizkigu bezala, nahiz eta beti hor egon udaberriaren irrika.

Udaberriko kontakizunek gehiago begiratzen diote etorkizunari. Kultur tradizioak bizitasunez eta baikortasunez bete ditu solstizio-jaiak. Udazkena heldutasunaren garaia da; fruituek eta pertsonek garapen betea lortzen dute, eta gainbehera hasten.

Eguratsak ere girotzen ditu kontakizunak, eta haien tonua eta aukeraketa baldintzatzen. Lurrarekin bat egiten du kontalariak, eta iraganaren edo etorkizunaren nostalgiak hartzen dio barrua.

Egutegi zibila eta erlijio-egutegia

aldatu

Egutegia oroitzapenez beterik dago. Egutegian denbora itzuli egiten da, haren izaera ziklikoek oroimenaren denboran sartzen gaituzte, iragana ikusarazten digu, bizi izandakoa berriro kontarazten digu. Iraganeko gertakizunak ez dira zeharo desagertzen; badago geratzen den zerbait. Oroimenak bere baitan eusten dio denbora kontatuari; haren aporia bat da hori.

Denbora kontakizunhari gisa geureganatzen dugu, irudimenaren isiltasunari edo hustasunari tarterik utzi gabe, bestela, denbora bera geldituko bailitzateke. Denbora eta narrazioa elkarrekin batera doaz.

Egutegi zibila. Jai profanoen egutegia kontakizun programa bat da, kontakizun anitzez osaturikoa; gizartean ontzen dira kontakizun horiek eta gizarte horren denbora antolatzen dute:

- istorio eta ipuinen bidez; jatorriari buruzko kontakizunen bidez.

- biografia heroikoen bidez, haietatik ateratzen baitira gizartearen irakaspenak eta ereduak.

- Jai tradizional eta errito profanoak, taldean egiten diren ospakizunen performanceak.

Erlijio-egutegia. Liturgiaren zikloak urte osorako ezartzen ditu erlijio-kontakizunak, Jesusen bizitzako gertakizunak eta beste zenbait jai oinarri harturik.

Erlijio-jaiek narraziozko zentzu bat eraikitzen dute, hasieratik betikotasuneraino.

Gainera, santutegia biografia eredugarrien narrazioa da.

Orduen narrazioak

aldatu

Egunaren zikloa. Egunak ere bere narrazio berezia du, eta geure barnean bizi ohi dugu, ohartuki ala oharkabean.

Egunaren narrazioak

aldatu

Egunsentia. Egun jaioberriari ongietorria egiten zaio, agurra. Eguzkiaren omenez egiten diren narrazioak ditugu hor, ekialdeko agintzaz beterikoak. Egunaren hatz gorrizten lehen argiekin, iragarpen kontakizunak hasten dira, proiektuz eta ilusioz beterikoak: “Goiztiarrak, Jainkoa lagun”. Eskuineko hankaren edo ezkerrekoaren kontakizunak hasten dira.

Egunaren argiarekin desagertu egiten dira gaueko mamuak. Zoriari edo goieneko nahiari erregu egiten zaio, Jainkoari edo Deabruari; erregu bakoitza, nahikunde bakoitza, etorkizun gaiztoari botatako arao bakoitza, narrazio anitzen ekarle da, bere baitan baitaude etorkizuneko aukera ugari.

Ilunabarra. Azken argiekin, egunaren heriotza kontatzen dugu. Kontakizunen amaieran gaude, ondorioz beterik. Goizeko fikzio mugiarazleak amaieraren aurrean gelditu egiten dira. Itxaropena ere egunarekin batera hiltzen da, ilusioak ere hor doaz argiarekin batera. Mamuak berriro agertzen dira, eta alegiak hartzen du historiaren lekua. Goizeko oskorriaren kontakizun ameslariaren ordez, arrats-giroko kontakizun lotia agertzen da.

Goiztiarraren ausardia eta bizitasunaren ordez arrats-giroko pertsonaiaren beldurrak eta geldotasuna agertzen dira. Ebaluazioa, eguna nola joan den ikustea, ondorioak, garaipenak, porrotak, zertan asmatu den eta zertan ez, hori guztia agertzen da kontakizun ekonomia eta etika horietan.

Agur egiten zaio mendebaleko hilobian etzaten ari den eguzkiari. Maiz literatura arranditsua sortzen du hor gure niak; ilunabar oro egin dezakegu bizitzaren amaieraren fikziozko proba.

Haurraren gaueko negarra. Zein narrazio daude haurraren buruan, egunaren amaierako errito egunerokoa betetzen duenean?

Negar egiten du haurrak ilunabarrean, lotara joan baino lehen, eguneko nekeagatik edo esaten ez dakien nostalgia batengatik, edo ezagutzen ez duen pena batengatik, edo ziklo baten amaiera sorrarazten dion sentipenarengatik, bizi duen eguzkiunibertsoarekin bat eginik.

Ez dakigu zein den ilunabarrean negarrari ematen dion haurraren barne-kontakizuna; hala ere, zalantzarik gabe, guri kontakizun nostalgikoak pizten dizkigu: negar egiteari inbidia diogu, ilunabarreko negar bero, triste eta eztia egiteko aukera duen haurtzaroaren nostalgia pizten digu.

Gaua eta gauaren kontakizunak

aldatu

Ilargiaren basamortu errautsez beteak argi hotza ematen digu, eta fikziozko kontakizunak eta surrealistak pizten dizkigu.

Zeru izartsuak gizakion bizitza erlatibizatu egiten du, eta txiki uzten, hala tamainaz, nola denboraz.

Kontakizunak eta mimodramak agertoki bakartuan; hildako isilak dira ikusle, eginkizunik gabeko lekuko.

Gaueko kontakizunek kontraesanak agerian ipintzen dituzte erarik xumeenean: gaua laburra da, logura denaren atsedenerako; eta amaiezina lo hartu ezin duenarentzat; gozamen labur, eta min luze; hasperenak eta lantuak, elkarren arteko barreak, eta negar bakartiak.

Pour quoi, Seigneur pour quoi
Por qué Señor, por qué
Por qué Señor que hiciste el mundo,
por qué hiciste la noche tan larga, tan larga,
tan larga para mí.

Aita Duvalen kanta.

Gauak buruan sormen literario handia bideratzen du, berebiziko hitzaldiak, baina hurrengo goizean oroitezinak.

Espazioa eta kontakizuna

aldatu

Mirando al mar

aldatu

Bajo el palio de la luz crepuscular,
cuando el cielo va perdiendo su color,
quedo a solas con las olas espumosas
que me mandan su rumor.
Ni un lejano barquichuelo que mirar,
ni una blanca gaviota sobre el mar,
yo tan sólo recordando la aventura que se fue.

La aventura que en tus brazos amorosos disfruté
bajo el palio sonrosado de la luz crepuscular.
Mirando al mar soñé
que estabas junto a mí.
Mirando al mar yo no sé qué sentí,
que acordándome de ti, lloré;
la dicha que perdí yo sé que ha de tornar,
y sé que ha de volver a mí
cuando yo esté mirando al mar. (bis)

C. de Haro y Marino

Camino verde

aldatu

Hoy he vuelto a pasar
por aquel camino verde
que por el valle se pierde
con mi triste soledad,
hoy he vuelto a rezar
a la puerta de la ermita,
y pedí a tu Virgencita
que yo te vuelva a encontrar.

En el camino verde,
camino verde
que va a la ermita,
desde que tú te fuiste
lloran de pena las margaritas,
la fuente se ha secado,
las azucenas están marchitas
en el camino verde,
camino verde
que va a la ermita.

Hoy he vuelto a pasar
por aquel camino verde
y en el recuerdo se pierde
toda mi felicidad,
hoy he vuelto a grabar
nuestros nombres en la encina,
he subido a la colina
y allí me he puesto a llorar.
En el camino verde (etc.)

Karmelo Larrea

Oroimenerako bideak zabaltzen dizkigun zantzuz beterik dago espazioa.

Gutako bakoitzaren eguneroko presentziaren lekuak iradokizunez beterik daude.

Gailurrek iradoki egiten dute, urrun eta bakar daudelako, eta zerutik gertu. Itsasoak ere iradoki egiten du, zerumuga harrapaezinarekin, bere handitasunean amaigabea iruditzen baitzaigu. Edozein bidek bizitzako bidaiaren metafora iradokitzen du.

Bidaia

aldatu

Edozein bidaia, txikiena ere, eguneroko joanetorriak barne, bizitzako bidaiaren sinbolo da. Eta hor ere badago kontakizun bat, bidaiari zentzu bat emanez.

Joanetorrian, deskripziozko kontakizunak daude. Gauzei eta besteen bizitzari begira egon eta joaten ikusi, ikusten dugunari buruz ezer gutxi esanez, mikrokontakizunak eginez, lastertasunak labur jokatzera behartzen baikaitu.

Agurtzen gaituenari agurra itzuli, begi bidez harreman labur bat izan bestearekin, keinu arin bat, beste ezer gutxi egin dezakegu ibilian goazela.

Narrazio lasaiagoa egiteko aukera ematen du erromesaldi batek, Donejakue Bidea egiteak, adibidez. Erromesaldi horrek agian ez du kristau edukirik, barne-kontakizun soil bat izan daiteke, bidaia sinboliko gisa biziturikoa; mendebaldeko azken muturreraino iritsi, bizitzaren mendebaldera iritsi, heriotzara.

Atzera itzultzea

aldatu

Gertakizunak bizi izan diren lekuetara itzultzeak performance bat egiteko eta narrazio aberatsa bideratzeko aukera ematen digu, oroimenaren eta presentziaren bidez. Oroit ditzakegu itzulera indartzen duten kanta batzuk.

Espazioak iraganarekin topo egiteko aukera ematen digu. Espazioa lekuko da, bertan itsatsirik dago han gertatu zenaren oroitzapena. Hara itzultzeak oroimena pizten du, iragana era birtualean berritzen du, eta etorkizunerako ikuspegi berriak ematen ditu, aurrerabideko narrazio baten bidez.

Lekuetara itzultze horretan badago pentsamolde magikoaren aztarrenik: itzulerak, han agertzeak, lehen galdutakoa berreskuratzeko aukera ematen du, nahiz eta denbora berreskuratzea ezinezkoa izan. Espazioaren indar magiko hori errito erako egoera zenbaiti loturik dago: han bertan egon behar da, itzuli egin behar da, begiratu egin behar da, mugimendu eta ekintzak berritu egin behar dira, oroitzapenaren performance bat egin behar da.

Itsasoari begira. Itsasoaren aurrean egoteak, subjektua begiradaren asmoan agertzeak, oroitzapena eta joandako garai zoriontsu baten barne-kontakizuna –nik erabili dudan aldaerak “abentura” dio– pizten du. Begirada itsasoaren mugagabetasunean iltzaturik, ametza pizten da, eta han agertzen da maitearen ametsezko irudia; ametsetan era birtualean agertze horrek negarra sorrarazteraino hunkitzen du.

“Mirando al mar soñé
que estabas junto a mí.
Mirando al mar yo no sé que sentí,
Que acordándome de ti, lloré”

Lekuaren magiaren eragina da. Itsasoaren azala, bere olatu apartsuekin, ez da ezer gehiago behar; ez ontzi bat, ez kaio bat; itsasoak berak pizten du urertzera hurbildu den bakartiaren oroitzapena; ez da leku jakin bat, itsasoa da, itsaso unibertsala, denentzat bat eta bera, urezko leku mugagabea, zeru mugagabearen palioak babestua.

“la dicha que perdí
yo sé que ha de tornar,
y sé que ha de volver a mí
cuando yo esté mirando al mar”.

Espazioaren magia, presentziak piztua, zorion galdua berreskuratzeko. Hori gertatuko dela ziur gaude, ametsak iragarri baitigu eta bizikizun hori benetakoa dela ikusi baitugu malkoetan.

Bidea berriz egin. Lekuetara itzultzeak, haietan bizi izandako denbora hura kontakizun bidez berreskuratzea dakar.

Bidea iraganera itzultzeko espazioa da. Lekuetara itzultzean iraganera itzultzen gara, eta berreskuratzen ditugun espaziodenboretan garai hartako kontakizunak berritzen ditugu.

“Hoy he vuelto a pasar
por aquel camino verde”

“hoy he vuelto a rezar
a la puerta de la ermita”

“hoy he vuelto a grabar
nuestros nombres en la encina”

“Gaur itzuli naiz”. Orduko bidera itzuli, garai batera, iraganaren performancea egin. Itzulerak, atzera bidea egitea esan nahi du, baita ekintza berritzea ere: itzuli egin naiz, atzera, lehengo lekura; itzuli, berriro egin ditut orduan egin nituen ekintzak.

Gaur, bidean gatozela, kontatzen den egoera ez da garai batekoa: maitale bat bakarti eta triste dator haranean galtzen den bidean zehar; bidearekin batera galtzen da garai bateko zorionaren oroitzapena; oroitzapenak berak hiltzen du gera zitekeen zorion pixka; minaren zantzuak daude paisaian, lore ihartu eta negartiak, iturri idortuak.

Ibilera erritozkoa da hori “baselizara doan bide berdean zehar”; han, Ama Birjinari eginiko otoitzean, maitea berriro aurkitzeko itxaropena pizten da. Erritozko igoera bat egiten da muinoan gora, han negar egin eta iraganari arao egiteko.

Itzulera horrek iraganaren performancea egin nahi du, eta maitasun galdua berreskuratu. Iragana antzezten da eta orduko ekintzak berriro egiten dira, errito gisa; bidea egin, otoitz egin, orduan eskatu zen gauza bera eskatu, izenak grabatu. Kontakizuna handitu egiten da, oinazea muinoan eginiko negarraren bidez antzeztuz. Gogoan izan dezagun maite galduari buruzko kontakizun bat dela: “aurki zaitzadala berriro”.

Naufragoaren metafora

aldatu

Uharte mortu batean dagoen naufragoaren irudia, bere barruan itxita, bakartua, dagoen gizakiarena ere izan daiteke, hein batean. Blumemberek bere azken liburuetako batean metafora hori alde askotatik aztertzen du.

Uharte mortuak gizakiaren gogoeta egiteko egoera ideala irudika lezake. “Sar zaitez zeure barrura; hortxe dago guztia”, dio Agustinek. Bere barrura sartzeko beharra duen gizakia da, bere buruarekin barneko elkarrizketa egiten duena.

Leihoa, mahaia, argia

aldatu

Hiru osagai ikusiko ditugu, niaren kontakizunean zeresan handia dute-eta. Leihoa, mahaia eta argia. Banaka harturik, edo elkarrekin konbinazioak eginez, hiru horiek barne-kontakizunari egoera anitz eskaintzen diote. Fenomenologiaren ikuspegitik ikusiko ditugu, pinturaren tradizioan bete izan dute eginkizuna aztertuz.

Mahaia

aldatu

Mahaia da, ziur asko, etxeko altzaririk esanguratsuena, ikuspegi antropologikotik.

Mahaia ispilu. Mahaiak niaren hustuketa narratiboari espazio egokia eskaintzen dio. Kontakizun autobiografikoen lekua da. Mahaia ezkutuko gauzak entzuteko lekua da. Mahaian dagoen gizakia bere buruari ezkutuko gauzak kontatzen ari da, mahaia ispilu baitu bere burua ikusteko, horma baitu bere ahotsaren oihartzuna entzun eta bere buruari entzuteko.

Mahaia ispilu eta ezkutuko kontuen leku izate hori areagotu egiten da, mahai gainean pertsonak bere buruari begiratuko dion ispilu bat ipinita.

Epaiketa mahaia. Mahaia kontzientziaren epaimahai ere bihurtzen da; mahaiari aitortzen zaizkio aitortu beharrekoak, eta mahaiak epaitu egiten du. Mahaia da niaren bia; norberak mahaiaren aurrean aurkitzen du bere burua; haren gainean zabaltzen du barnea.

Mahaira esertzen dena, pinturak utzitako ikonoetako estereotipo gisa, bere buruaren aurrean esertzen da eta bere buruari zaio mintzatzen.

Ukondoa edo besoa mahaian jarrita buruari eusten dion gizakiak mahai gainean aurkitzen du bere barruari eusteko oinarria.

Gauzak mahai gainean ipintzea ezer ez ezkutatzea da; kartak mahai gainean ipintzea, asmo ezkutuak agerian ipintzea da. Pintura batzuetan, alabaina, argitsua da mahaia. Argitasun beldurgarria du, gaiztakeriaren distira balitz bezalakoa, eta aurpegi traidore eta gaiztoak argitzen ditu.

Sotoko mahaia. Mahai aurrean erretratua egiten duena, ikusleari begira, besteen aurrean agertzen da, bere historia onarturik; mahaia soto sinbolikoa da, eta han erakusten da bizitza, objektuen bidez edo haiek gabe.

Leihoa

aldatu

Begiratzen duenaren eta begiratzen diotenaren kontaera. Etxea pertsonaren metafora konplexua da. Fenomenologiaren ikuspegitik subjektuaren ordezkoa da etxea.

Leihoak begiak dira, eta horien bidez irteten da subjektua mundura, izadira eta besteen aurrera.

Barruaren eta kanpoaren muga da. Haren jolasa da ixtea eta zabaltzea. Atea ere kanpoaren eta barruaren arteko muga da, baina sartzeko eta irteteko muga gisa. Leihoa, zabaltzean eta ixtean, barnetik irten gabe komunikatzeko aukera da. Irekitzen da, begiratzeko eta begiratua izateko, ikusteko eta ikus dezaten. Irudimenezko unibertsoa, sinbolikoa eta metaforikoa, handi hedatzen da leihoaren inguruan.

Leihoaren ondoan jarri eta handik sartzen den argiak jo gaitzan uzten dugunean, argi hori ere kontakizun da.

Mezu narratiboa. Leihotik sartzen den argia errealitate mezulari bat da, berekin dakartza kontakizunak. Leihoaren ondoan liburu bat irakurtzea, handik sartzen den argitan, egilearekin bat egitea da, eta halaber liburuan kontatzen den gertakizunarekin eta deskribatzen diren errealitateekin. Leiho ondoan gutun bat irakurtzeak igorlearenganaino eramaten du, argiaren bidetik.

Oroimenaren argia. Leihotik sartzen den argiak etxe barrua, haren bazterrik ezkutuenak argitzen ditu; argi horrek oroimenaren bazterrik ezkutuenak ere argitzen ditu, eta oroitzapenen kontakizunak berritzen.

Neguko eguzkia, paisaiaren itzalak luzatu eta izadiaren malenkonia areagotzeaz gain, etxe barruraino sartzen da, eta solstizio-erritoa egin daiteke, ateak eta armairuak zabalduz eguzkiari. Eguzki horrek ahanzturaren azala urratzen du, eta penak eta gozamenak askatzen leku itxitik eta nostalgiatik.

Meditazio narratiboa. Argi hori fisikaren aldetik errealitate uhinezkoa dela jakinik, irratiaren uhin elektromagnetikoaren irudi ere bada, ahots narratiboen oinarri bihurturik. Argia, gaurko imaginarioan, errealitate fisikotik ere, kontakizunaren bitartekotasunaren irudikapen bat da.

Iluntasuna

aldatu

Argia itzaltzea. Argia itzaltzeak barne-kontakizunari egoera egokia sortzen dio, eta hori era askotara egin daiteke: errezelak itxiz, leihoak itxiz, argia itzaliz. Baina, nolanahi ere, asmo narratibo hori errito keinu batzuen bidez indartzen dugu.

“Voy a apagar la luz para pensar en ti”,

dio Armando Manzaneroren kanta batek.

Iluna egiten da, norberaren abstrakzioa egin eta zu bat kontatzeko. Errito irudikatu baten esaldia da, baina keinua eginez performance bihur dezakegu.

“Contigo aprendí a ver la luz del otro lado de la luna”.

Inoiz esan edo irudikatu ez dena adierazi nahi da, ikusi ezin dena, alde ezkutuan baitago. Baina maiteak ezinezkoa ikusten erakusten du. Maitasuna kontatzen da, mundu fisikoak eta gizakien munduak erakusten digunaz oso bestelako errealitate bat.

Ohearen kontakizunetan gaueko txori lizunaren hegaldiaren jirabirak eta ziztu bizian igarotzeak irudika ditzakegu. Lizunkeria eragiten duten kontakizunak sorrarazten ditu oheak.

Haatik, ohea, sexugune izateaz gain, oinazez dagoen gizakiaren, gaixoaren, elbarriaren, hil-hurren dagoenaren eta hildakoaren gune ere bada. Egoera horien kontakizunak ere ohearen narrazio dira.

Gaueko oheak kontakizun ongi egituratuak sorrarazten ditu; bestalde, hitzaldi biribilak irudikarazten dizkigu, eta berebizikoak izango direla iruditzen zaigu une horretan, baina goizean jaikitzean ez gara gai esateko.

Ohean irakurtzean, haltzari horri gune literario berezi baten izaera aitortzen diogu, narrazioak sorrarazteko gune berezi bihurtuz. Bustiaren gainera euri egiten duenean, edo sua erregaiaz itzali nahi izatean bezalaxe gertatzen da ohean. Lo hartzeko irakurtzea, esate baterako, borrokan hiltzearen antzekoa da.

Argia pizturik, ohean erdi oharturik hasten dira kontakizunak, ametsaren aurreko ameskizunak.

Ametsaren narrazioak. Argia itzaltzea errito bat da, antzezpen bat; narratzaile lizunari ahotsa uzten diogu, ahotsa soilik, baina ez autoretza, gure ni inkontzientea egingo baita orain jabe.

Ametsaren kontakizun arduragabeek agerian uzten dute pentsaezina eta pentsatzen ez dena, ezkutuan dagoena, argitaratzen, lur azpikoa azaleratzen, eta gure ni ezkutuaren literatura gordea kontatzen digute.

Zientziaren mintzaira metaforikoa

aldatu

Zientzia ere modu sinbolikoan eraikitako jakintza da, eta ezin ditu alde batera utzi metaforak, konparazioak eta sentipenezko irudiak. Ezin ditu hitz guztiz garbiak aurkitu, berak ex novo asmatzen ez baditu behintzat, hitzek historiaz eta literaturaz beteriko irudiak baitituzte barruan.

Geologiarentzat, mendiak zaharrak ala gazteak izan daitezke, ibaiak jaio eta hil egiten dira, horrela giza bizitzaren metaforarekin geologiaren zerua argiztatuz. Biologia ezkontza erritoez mintzo da, animalien jokabidea gizakienaren arabera aztertuz. Fisika, berriz, kaosaz mintzo da, sorketaren kontakizun mitikoak oroitaraziz.

Absentziaren kontakizun bat

aldatu

Hilartitza niaren literatura gisa

aldatu

Elegiazko literatura. Hilobi baten aurrean eta hilarriko izenaren aurrean jazotzen zaigu, erretratu baten aurrean gertatzen zaigunaren antzeko zerbait. Ezagutzen dugun gizaki horren nortasuna, izena irakurtzearekin soilik, agerian ipintzen zaigu; hildakoak harrian hartzen du irudikapen minimalista bat eta oroitzapenen baten kontakizuna eskatzen digu, eta hilartitz bat asmatzera gonbidatzen gaitu. Hilobiak oroitzapenen kontakizunak pizten ditu, eta aintzazko narrazioak egiteko parada eskaintzen.

Bere kontakizuna galdu duen hilotzak oroitzapen kontakizunak eskatzen dizkie maite zutenei: elegiazko literatura, hilartitz baten kontaera laburra.

Hilartitzaren elipsia. Hilobietan ipintzen diren hilartitzak erabat objektiboak izan ohi dira: “Horrenbeste urterekin hil zen”, edo “Urlia, 19301990”.

Elipsi handi bat dago hor, historiarena eta fikzioarena; elipsi horrek begira dagoenari hildakoaren oroimenez istorio bat asmatzeko aukera eskaintzen edo eskaera egiten dio.

Fikziozko hilartitza. Ez da ohikoa, gure artean behintzat, hildakoak bizirik zegoela asmatutako hilartitzik ipintzea hilobiko hilarrian. Hala ere, horrelakorik egiteko asmorik ez badugu ere, agian bururatu zaigu geure kolkorako horrelako literaturarik, jende ospetsuaren hilartitzak ezagututa; gure hilobian ipiniko genukeen hilartitza zein izan litekeen bururatu izan zaigu.

Fikzio hutsezko ariketa bat da hori, baina sorkuntza literario den aldetik oroimenaren ahalegin handia eskatzen du; kontakizunak aukeratu eta laburbildurik adierazi behar dira, esaldi labur eta mamitsuetan. Oso kontakizun bildua lortu behar da, autobiografia baten adierazle, norberaren irudiaren adierazle.

Besterentzako hilartitza. Gaur egun, egunkarietan sarri agertzen dira familiartekoen eta adiskideen hilartitzak, eskeletan hildakoen berri ematen dutenak.

Eskaintza literarioak dira, ingurukoen kontakizunak. Ez dira niaren literatura, baina leku bat eskaini nahi diegu hemen zuaren literatura gisa. Hildakoaren irudia kontakizun labur baten bidez edo ezaugarri berezien bidez adierazten da.

Egunkarietan egunero agertzen dira halako hilartitz sentipenez beteak, eskelen bitartez, egunkari osoko txokorik sentipenezkoena, benetakoena eta literarioena bilakatuz atal hori.

Ondorioa

aldatu

Sarrera honen asmoa hauxe izan da, bada: incipit edo hasiera bat osatzea subjektu narratiboaren gaiari, kontzientziako elkarrizketen gaiari, barne-hizketen nahiz jende aurreko hizketen gaiari, hots, niaren kontakizunei. Abiapuntua da bakoitzak asmatzen duela bere burua.

Eguneroko bizitzaren antzezpena egingo den agertokira nola iristen den bilatu nahi izan dugu; hor ikusten dugu gure rol-aren adierazpena; imintzioen katalogoa, mozorroen biltegia, jantzien gordelekua eta gure nortasuna probatzeko ispiluak dauden lekura iritsi nahi izan dugu.

Historia eta fikzioa, ideia eta irudikaria dauden gunera iritsi nahi izan dugu, han sortzen baita narrazioa, han hartzen baitu egitura. Kontakizun guztia niaren barruan geratzen den unean iritsi nahi izan dugu; une horretan, oraindik, egilea, kontalaria, kontakizuna eta hartzailea bat bera dira, ahots askotan banaturiko bat bera. Gune horretan ez dago bereizketarik literaturagilearen, gramatikariaren, jakintzarik gabearen edo irakurtzen ez dakienaren artean. Gune horretan, guztiok poesiak jota gaude, kontatzeko beharrak jota, buruan irudiak ditugula, eta ahoan hitzak.

Hori da unibertso literarioko atea; hitzaren bidez sartzen da hor barrura, asmo poetikoaren bidez, arrazoi fantastikoaren bidez, eta sormenaren bidez. Sukalde horretan egosten da oroimena, eta errealitatea fikzio bihurtzen; hor gertaera bati beste aukera bat ematen zaio, eta denbora berritzen da.

Une hori da iturri hutsaren gunea, hasierako materiaren zuloa. Oraindik lapitzaren muturrean dago diseinua; tintaren kolorean, hitza; pentsamendua asmoaren mende, eta formen irudia marrazko mataza batean bildurik. Norberaren munduaren hasieran, gure nortasuna asmatu behar dugunean, letra zopa bat besterik ez daukagunean, irudia oraindik agertu gabe dagoenean, keinuak itxurarik ez duenean, denborak bizitza osatzen hasi gabe daukanean. Alfa baino lehenago, omega baino geroago. Barne-amildegian.

Egunkarietako hilartitzak

aldatu

Kale, etxe eta lagunelkarteko
gatz eta piperra
udaberriaren hastapenetan
eguzkia keinuka hasi denean,
eman duzu azken hatsa.

Goiko artzaia zain duzu
bere belargitara joan zaitezen
bidairako makilbabeslea eskainiz.

DV, 2002-3-24. 30 or.


Hi, beti, guri indarra ematen
Hi, beti, animoak ezkaintzen
Eta, artean, beharrik haundiena herorrek izan!
Maitasuna izan duk gidari

Bizipoza ezpainetan bidaiari
Lagatako hutsunea betetzen ez duk erraz!
Bihotsak kuzkurturik
Eman nahi dizkik ezkerral

DV, 2002-1-30. 20 or.


Zu ikusi ez arren
zaitugu gogoan
zu ikutu ez arren
zaitugu alboan,
zure itzala izango dugu
beti gure artean.

DV, 2002-1-30. 20 or.

Kontakizunak Hopper-en lanetan: irakurketa fenomenologikoa

aldatu

Izaditik erbesteratuak

aldatu

Arkitektura eta gizarte paisaian, gizakia izaditik erbesteraturik bizi da, ia landarerik eta animaliarik gabe; izadi hori eguzkitik datorkion argiaren bidez soilik agertzen da, baina eguzkia bera ere ez da ikusten. Gizakia arkitekturaren barruan itxita bizi da.

Hopper-en gelak espazio-zatiketa hutsak dira, bolumenak, haltzari behar-beharrezkoekin, eta oroimenaren zantzurik gabeak: oroitzapenik gabeko altzariak, horma mutuak, kontakizunik gabeko lekuak. Oinarrizko babesa dago, estalpean egotea, izaditik aldentzea, itxitura kosmikoa, gizaki urbanoaren gordelekua.

Gizakiaren gune horietan pertsonak liluraturik daude beren bakartasun erabatekoan, kanpotik datorkien argiaren eldarniopean, barne-narrazio ezagutezin batean bilduta.

Barneratze horrek ingurutik bakarturik dauzka, inguruarekin ez dute kontakizun-loturarik edo elkarrizketarik; beren baitan itxita daude, edo kanpoko argiari soilik zabalik.

Pinturaren tradizioan gelak agertzen zirenean, pertsonaiarekin sinpatia bat ikusten da; bertan dagoen pertsonaiaren barrua islatzen zuen inguruak; gela pertsonaren adierazpen bat zen, haren egoeraren adierazpena, hots, haren kontakizun-irudia ikuslearen aurrean. Hopper-en pinturan ikusten den pertsonaiaren eta inguruaren arteko loturaren hausturak narraziorik eta denborarik eza erakusten du, eta inguruaren esanahiaren galera esanguratsu bihurtzen.

Inguruarekiko haustura “historiko” horrek pertsonaiak leku bati erabat atxiki gabe uzten ditu: hor daude, ez jakin noiztik eta noiz arte! Gizonezkoak eta emakumezkoak, izaki iragankorrak, denbora labur baterako gertatutakoak; pertsona munduaren ostatuan dago, gela hotz batean, besteengandik eta ingurutik bakartua. Bizitzaren iragankortasunaren irudi dira. Alde horiek sinbolismo argi batez agertzen dira: ostatu eta motel-etako gelak; ostatuko gela hotz baten mututasun narratiboaren beste alde bat bidaien istorio amaigabeen kontakizuna da: maletak, ostatuko leihotik ikusten den autoa.

Leihoak =

aldatu

Hopper-en lanetan leihoa ia obsesio bihurturik dago, eta horrek irakurketa fenomenologiko bat egiteko aukera ematen digu. Hopper-en lanetan barne-espazioak ez dira etxe, arkitektura hutsa baizik; leihoak dira espazioarekin lotura egiteko osagai ia bakarrak.

Hopper subjektuaren alboan ipintzen da, gelan, eta bakartasun itxi horretan begiratzen dio, kanpoaren nostalgiaz, espazio mugagabe baten irrikaz, eguzkiarekiko loturak adierazten duenez. Baina Hopper kanpotik begira ere badago, voyeur gisa.

Hopper-en argia ez da Vermeer baten, Rembrandt baten edo lehen ikusitako beste pintura batzuen argiaren antzekoa; ez da kontakizunezko argia, komunikatzailea , ezta oroitzapen ahantziak argitzen dituena ere, edo ezta leihotik etxean sartu eta gizatiarrago bihurtuko duen argi bat ere. Hopper-en argia fisika hutsa da, eguzki astronomikoaren argia, antroposferak iragazi gabea, errealitate uhintsu gordina, argi erabat fotonikoa. Argi hori ikusita, badirudi gizakien ukendu babesle bat ipini behar dutela azalean. Eguzkiak argitutako emakume biluziak, leiho aurrean, emakumeak eguzkiarekin lotura handiagoa duela adierazten du.

Pertsonak

aldatu

Hopper-en pertsonaiek ez dute argia hartzen: aurre egiten diote, begiratu egiten diote; argia da lotura kosmikoaren adierazle. Eguzkia kanpoa da; gizakiak eguzkiari galdetzen dio bere buruaz eta eguzkiaz; gizakiak eguzkiaren argitan bere buruari galdetzen dio. Giza animalia izadiarekin eguzkiaren bidez elkartzen da, eguzkitik hartzen du energia, bere etorkizun arkitektonikoan itxita.

Hopper-en pertsonaiak gizaki erabat bakartuak dira: izaditik erbesteratuak, nostalgiaz beteak. Gizabanakoa enigma hutsa da bere buruarentzat, eta enigmaz beteriko barne-kontakizun bat egiten du. Hopper-en pertsonaiek argiaren aurrean egiten duten barne-kontakizun ezagutezina eta eguzkitan dagoen txakur baten pentsamendua antzekoak dira. Zer pentsatzen ote dute eguzkiaz Hopper-en pertsonaiek? Haien baitako hitza enigma hutsa da.

Irakurleak

aldatu

Hopper-en beste gaietako bat irakurleak dira; irakurketan bilduta agertzen dira, uzkurturik, txikiagoturik. Egoera erabat koiunturazkoetan agertzen dira: ostatu bateko ohean eserita irakurtzen, maletak desegin gabe, antzerkien egitarauak irakurtzen... Irakurketak bakartzea dakarrela dirudi, gizartetik desagertzea, norbanakoaren trikimailu bat, bakardadearen baliabide bat.

Batetik besterako mugimendua: igarotzea

aldatu

Hopper-en gizakien iragankortasuna maleten bidez, ostatuetako gelen bidez edo nortasunik gabeko apartamentuen bidez agertzen da, eta, areagotzeko, trenbideak eta errepideak agertzen dira koadroan zehar, eta baita tunelak eta gasolindegiak ere. Ez dira bidaiaren irudiak, iragankortasunarenak baizik, batetik bestera etengabe ibiltzearenak. Koadro batzuetan bideen perspektibak agertzen dira zerumugarantz, baina zerumuga ez da argitsua. Bide zuzen horiek, bidaiaren bat adierazten badute, inora ez doan bidaia bat izango da, edo edonora, edo auskalo nora.

Iragarkien kontakizunak publizitatean: publizitatea irakurketan eta irakurketaren bultzada interesatua

aldatu

Igarkizuna eta kontakizuna

aldatu

Iragarkiak irudimenaren osagai bat hartzen du, eragin handikoa eta aldaera narratibo askotakoa; hain zuzen ere, abentura hitza. Haatik, hitz horrek badu nahita bilaturiko anbiguotasuna.

Badago abenturazalearen abentura bat, egoera zailetan ausart sartzen denarena, buruz eta gorputzez aurre egiteko gai denarena. Eta badago limurtzailearen abentura, maitale baila dabilen pertsona dotore eta ederrarena.

Iragarkiak bi balio horiekin jokatzen du, bi jokabide desberdin dituzten irakurleengana iristeko: abenturazaleak bidaiariaren eta ezustekoaren bila dabilenaren ikuspegitik irakurriko du; limurtzaileak, aldiz, Casanovarena egiteko hartuko du.

Iragarki horretako irudian zineko artista ezagun baten irudia agertzen da, gaztetasun heldu bat erakusten duen gizonezko batena. Irudika genezake leku exotiko batean arriskuak jasaten, baina hiriko sport arropa darama, amodiozko abentura baterako egokiagoa.

Bada, gainera, hirugarren irakurle bat, bikoiztasun horretaz jabetzen dena, bi irakurketa horiek egiten dituena, metairakurketa egin eta iragarkiaren egitura aztertzen duena, bere buruari iragarkiaren osaketa kontatzen diona, hori asmatu zuenaren asmoaz jabetzen dena.

Eta badago beste zerbait ere. Ipin dezagun arreta esaldi honetan: “Omega Seamaster gizakiaren abenturarik zailenetan sarturik ibili da”. Irakurle zaharragoek erloju horren aurreko iragarki batzuen oroitzapena izan dezaten ipini da hori. Orduan, astronauta baten irudia erabili zen, espazioan, eskumuturrean erlojua zuela. Ilargian egondako erloju bat zen; erlojuek espazioko abenturan zeresan handia izan zuten.

Iragarki batek piztu dezakeen kontakizuna oso agerikoa da. Gogoeta hauek idazten ari den honengan oroitzapen pila berpiztu dira eta beste milaka aukera agertu zaizkio oroimenari. Edozein irakurleri ere gauza bera gerta dakioke.

Lausengua, erronka eta dramaturgia

aldatu

Alboko iragarpen horrek abentura hitzaren kontakizun-ezaugarria hartzen du abiapuntu; azpiko honek, berriz, jarrera eta keinu batzuk iradokitzen dizkio irakurleari, performance gisa. Testua, laburra, gauzak zehatz-mehatz esaten dituena da eta indar handia du, asmoz behintzat; ingelesez dago, itzultzeko gai denarentzat edo ulertzen duenarentzat lausengari samar, aldiz, erroka eginez eta zirikatuz ez dakienarentzat. Testuak irakurleari kontakizunean garapena eskatzen dio, slogan-aren kontzeptu pilaketa heda dezan: dotoretasuna jarreran dago.

Iragarki honek ere oroimenera bidaia bat egitera bultzatzen du, narrazio korapilatsu samar bat egitera, irakurlea harrapatu eta iragarpenari lotuta uzteko. Humpheri Bogard-en doblea agertzen da argazkian, eta horrek ere gogoetazko narrazioak eragiten ditu; antzekotasunaren eta imitazioaren gaia agertzen da, hots, pertsonaiarena eta haren doblearena, pertsonaiaren eta slogan-aren arteko egokitasunarena, eta guri oroitzapen zinematografikoak eta ikusle gisa izan dugun historia pizten digu haren filmak. Publizitate orok bezala, bereganatu egin nahi gaitu, testuarekin izan dezakegun adostasuna edo desadostasuna suspertuz: egia ote?

Gure burua aztertzera gonbidatzen gaitu: jarrera dotorea lantzen ote dugu? Keinuaren dotorezia? Eta horrelako erloju batek Bogard-en jarrera horren antzekoa ipintzen lagunduko ote liguke? Bogard-en performance bat egiteko gonbitea da mezua. Izan zaitez Bogard zure jarreran! Gure erlojua jantzita.

Fantasiari deika

aldatu

Iragarpenak, testuan, kontakizun grinatsu bat erakusten du; irudiak lizunkeria adierazten du; hitz erregistroak aldagarriak dira, hartzaileen eta egoeren arabera. Baina desioaren objektu iluna iradokitzen du, literariotasun handiz; irudiaren bidez, ilunabar exotiko batera joan gaitezke, eta gaueko txori lizuna protagonista duten narrazioak eragin. Kontakizun horiek urradura izango dute ardatz: lotsarik gabea, lizuna, grinatsua; eta agerian utziko dituzte gure memorian dauden arinkeriak.

Gure barne-kontakizunaren ondoren, ikusiko dugu erosgaia edo likorea erosten dugun edo ez, baina agian barruan izango dugu ordurako modu subliminalean.

Arazo etikoa

aldatu

Iragarpen hau hirugarren munduaren aldeko kanpaina batekoa da; irudi gogor bat erakusten du, eta testu laburrez diskurtso etiko bat eskaintzen, “eta zuk zer?” galdetuz.

Ihesi joan ez den irakurleari kontakizun bat iradokitzen dio: munduan goseak eragindako tragediarena.

Informazio ugari eta sarri eskainiak kontakizun bateratu bat eraiki du gizartean. Iragarpenak mezuaren hartzailearen inplikazioa bilatzen du; oroimenean gordeta daukan informazioa aterarazi nahi dio, eguneratu, bere historiaren barruko kontakizun bihurtu, arduraz joka dezan.