Euskal ontzi arkitektura/Caracaseko Erret Konpainia Gizpuzkoarraren XVIIII. mendeko ontzi baten ikerkuntza


Caracaseko erret konpainia gipuz koarraren XVIII. mendeko itsason tzi baten iker kun tza

Juan Az karraga Ibazeta


Sarrera


Plano ba tzuen aur kikun tza

Jose Manuel Susteta jauna, Gipuz koako Ozeanografia El karteko Iker keta eta On tzigin tzako Modelismo Saileko kidea, On tzi Museoetan zehar ibili zen Londresera egindako bidaia batean.

Plano ba tzuk aur kitu zituen Greenwich eko Museo Nazionalean, hain zuzen ere, ingelesek garai ezberdinetan harrapatutako itsason tzien planoak. Haien artean zegoen gaur aztertuko duguna ere. Susteta jaunaren aur kikun tzak balio handia zuen Euskal On tzigin tzaren Historiaren tzat, izan ere, ordura arte ez baikenuen XVIII. mendean gure on tzioletan eraikitako on tzi bakar baten irudi grafikorik. Planoaren argibideen itzulpenak hau dio:

PRINCE WILLIAM erregearen itsason tziaren planoa, 64 kanoi dituenarena. Sir George Brydges Rodney k atzemandakoa.

Datu horiek oinarri hartuta, Susteta jaunak iker tzen jarraitu zuen, harik eta, lan bat idazteko behar adina material lortu zuen arte. Hona hemen lana: Dos navíos de la Real Compañía Guipuzcoana de Caracas, Euskalerriaren Adiskideen El kartearen Buletinean, XXXI urteari zegoz kion 3. eta 4. koader noetan, Donostian 1975. urtean, argitaratu zena.

Hiz pide dugun itsason tzia, izen bat baino gehiago izan zituenez, oraindik ongi erabaki gabe duena, Caracaseko Erret Konpainia Gipuz koarrarena zen eta Pasai Donibanen eraiki zuten, 1779an.

Konpainiaren tzat eraikitako az ken itsason tzia izango zen ziur asko, zeren eta halako kolpe gogorra eta bestelako beste ba tzuk jasanda, handik gu txira enpresa desegin egin zen. Eta Pasaian eraikitakoen artean, beharbada az ken aurrekoa izan zen, az kenekoa ziur asko 1781ean Errege Armadaren tzat eraikitako San Fermin itsason tzia, 74 kanoi zituena izan bai tzitekeen.

Garai horretan, Errege Armadaren hirurogei itsason tzi eta berrogei fragatetatik, Pasaian eraikiak bi baino ez izan ziren, izan ere, bertako ia on tziola guztiak gel dituak zeuden. Arrazoi estrategikoak argudiatu ziren, baina litekeena da beste arrazoi ba tzuk egotea, gure on tziolak beste portuetara lekual da tzeko. Penagarria da horrek gure on tziolei eta gure herriko ekonomiari nolako ondorio kaltegarriak eragin ziz kion aitor tzea.


Itsason tziaren historia

Pasaiatik 1780ko urtarrilaren 1ean abiatu zen Cadizerantz, handik Venezuelara joateko asmoz, hamabi itsason tziz osatutako konboi baten kargua zuelarik; haietatik zaz pi ziren Konpainiarenak.

Bidaiaren zor tzigarren egunean, urtarrilaren 8an, San Bizente lurmuturraren parean, ingeles eskuadra indar tsu bat topatu zuen, Rodney almirantearen agintepean. Setioan zegoen Gibraltarrera zihoan on tzidia hangoei lagun tzera, eta, bataila motz baten ostean, konboi osoa harrapatu zuen, mila preso baino gehiagorekin; haietako asko Ingalaterrako kar tzeletan hil ziren. Itsason tzi hartan bazen Venezuelara zihoan 17 urteko gazte bat, gerora nazioarte mailan sona handiko astronomo eta geografo izatera iri tsiko zena: Joakin Ferrer. Haren gorpuz kiak Pasai Donibaneko Parrokian daude lurperaturik. Pasaiatarra zen Juan Agustin Iradi, itsason tziko komandantea ere.

Planoak itsason tzia harrapatu ostean egin ziren, ingelesen ohitura zen bezala. Eta Susteta jaunak Greenwich en aur kitu zituen, ia bi mende geroago. Izatez, itsason tzi berria eta bikain eraikia zenez, Royal Navy hartako zerrendan jarri zuten, Prínce William izena jarrita.

Susteta jaunaren ikerlanean oinarrituta egin da lan hau, baita itsason tzi haren eredua eraiki ere, eskalan.


Izenari dagokionez

Itsason tziaren egiaz ko izenari dagokionez, iker keta honetako datuak ezberdinak dira jatorriaren arabera: Guipúzcoa, Guipuzcoana, N.S. de la Asunción edo Asunción soilik, eta beste bakarren bat. Hala ere, Guipúzcoa eta Nuestra Señora de la Asunción izenak dirudite egokienak, arrazoi hauengatik:

1. Gehienetan Guipúzcoa izenarekin azal tzen da.

2. Bazen beste itsason tzi bat Guipúzcoa izenekoa, 74 kanoi zituena, 1737an Pasaian eraikia eta 1742an denborale izugarri batean Brasilgo itsaser tzean hondoratu zena.

3. Garai horretako itsason tzi guztiak honela izenda tzen ziren: bal din erlijio izen batekin uretara tzen baziren, izena manten tzen zuten, esaterako: San Leandro, Santísima Trinidad, San Francisco de Asís, Santa Ana, San Juan Nepomuceno, eta abar.

Bal din eta hala ez bazen, berez koaz gain, erlijio izen bat jar tzera beharturik zeuden, esaterako: Rayo = San Pedro; Montañés = San Toribio; Glorioso = Nuestra Señora de Belén; Arrogante = San Antonio de Padua, eta abar. Izan ere, garai hartan Elizak halako boterea izanik, izen bat gehiago eransten zi tzaion erlijio izen bat ez zuen itsason tziari.

Beste ohitura bat zen itsason tzi bati izen mo tzak ez jar tzekoa, adibidez: Guipúzcoa edo Asunción soilak; hori ohikoa bazen ere fragaten eta on tzi txikiagoen kasuan. Itsason tziei, tamaina handiko on tziei, alegia, Birjinaren izena zeramatenei, aurretik Santisima, Santa, Nuestra Señora, eta abar jar tzen zi tzaien.


On tziaren ezaugarriak

Deigarri gerta tzen dira azter tzen ari garen itsason tzi honi dokumentu guztietan egiten ziz kion aipuak, gehiegiz ko goraipamenak, hala nola, «sekulako» itsason tzia, «ederra», «bikaina» eta an tzeko kalifika tzaileak. Hori ez zen arraroa izango itsason tzi hori, garai hartako beste asko bezala, 100 kanoi edo gehiagokoa izan balitz, zeren eta, handiak izanez gero, automatikoki goraipa tzen bai tzituzten; nahiz eta agerian egon gehienak, gu txi ba tzuk izan ezik, artillerian indar tsuak izateaz aparte, maneia tzeko txarrak zirela.

Hala ere, bazuen zerbait Guipúzcoak, 64 kanoiko itsason tzi apal eta tamaina handikoa ez zen hark, halako goraipamenez aipa tzeko.

Horri buruz ko datuak bila tzen hasita, badirudi Ingalaterrako Almirantegoak Thomas Slade ri, Royal Navy ko inspek tore nagusiari, agindu ziola 100 kanoiko itsason tzi baten proiek tua. On tziak erabilerraza izan behar zuen, eta artilleriaren beheko kanoi zuloak flotazio marratik bost oinetara, eta ez hiruz palau oinetara. Victory zen itsason tzi hori, proiek tua egin eta geroago eraiki, eta 1805ean Trafalgarren borrokatu zuena. Nelson almiranteak gidatu zuen eta on tzirik az karrena eta erabilerrazena izan zen, bere garaiko itsason tzi handienen artean. Zutik da oraindik Victory hura, erlikia nazional loria tsu gisa zaindua, Portsmouth eko dike lehor batean publikoaren ikusgai.


Kanoi zuloen auzia

Victory haren kroskoa iker tzen ari garen Guipúzcoa on tziaren kroskoarekin al dera tzen badugu, kontua da honek flotazio marratik zaz pi oinetako garaieran zituela beheko kanoi zuloak.

Zalan tzarik gabe, guztiz normala zen beheko kanoi zuloak gorago izatea bi zubiko Guipúzcoa k bezalako on tzi batek, hiru zubiko Victory k baino; gainera, 14 urte zaharragoa zen. Orduko neurriak gaur ko metrotara ekarriz, Guipúzcoa k beheko kanoi zuloak uretatik gu txi gorabehera 2,22 m ra zituela esan nahi du, eta Victory k 1,53 m ra. Eta garaikide edo geroagokoak ziren hiru zubiko nahiz Guipúzcoa bezalako bi zubiko beste on tziekin al deratuta, eta, are gehiago, zubi bakarreko fragatak, nahiz hirurogei urte berriagoa zen Belle Poule gogoan hartuta (ikusi neurrien laukian, kanoi zuloen mar kagailua), euskal itsason tzia lirain gel di tzen zen bere kanoi zuloen gainean, baita tamaina askoz handiagoko on tzien ondoan jarrita ere.

Fun tsez koa eta garran tzi tsua zen hori. Izan ere, gerra on tzi bat ez da artilleriaz ko plataforma gel di bat, nabiga tzeko makina bat baizik. Horregatik estankotasuna eta flotagarritasuna behar ditu eta, egonkortasunaz gain, baita maniobrarako erraztasuna, abiada egokia har tzeko gaitasuna, eta aurrean ager tzen zaiz kion egoera zailak jasateko ahalmena ere. Hitz gu txitan esateko, itsason tzi erabilerraza izan behar du.

Garai hartako itsason tziek bertan behera utzi behar izaten zuten sarritan, itsasoaren haserreal di txikienean ere, beheko baterian kokaturiko artilleria indar tsu eta eraginkorrena. Hori egin ezean, egoera arrisku tsuak jasaten zituzten askok, eta beste asko baita hondoratu ere. Horixe gertatu zi tzaion Wasa ri, suediar on tzi loria tsuari, gerra on tzi bikain eta galantari. 1628. urtea zen, eta on tzia eraiki berria, bat bateko haize kolpe batek okerrarazi eta, beheko kanoi zuloak irekita zerama tzalarik, urez beteta hondoratu egin zen, ordura arteko on tzirik onenaren lehen mugimenduak ikustera bil du zen jendearen begirada izutuaren aurrean. Gauza bera gertatu zi tzaion Galiako 74 kanoiko Théses on tziari Quiberon go batailan, Bretainiako penin tsulan, 1759.urtean: beheko kanoi zuloak irekita zerama tzalarik, bira egin zuen batean, az kar urpetu zen urez beteta. Tripulazioan ziren 800 gizonetatik, 20 lagun baino ez ziren onik atera.

Lehen begiradan, beheko kanoi zuloen eragoz pen hori konpon tzeko, horiek itsas mailatik gorago jar tzea soilik nahikoa zela eman arren, horrek artilleria nagusiaren masaren pisu osoa igo tzea ekarriko zukeen, eta horrekin on tziaren oreka arriskuan jar tzea. Nolanahi ere, tamaina horretako pisua igo tzeak azter keta zorrotz bat eska tzen zuen.

Alabaina, Guipúzcoa euskal itsason tziak altuera egokian zuen beheko galeria. Uste izatekoa da balioz ko konponbidea aur kitu ziotela eraiki tzaileek, agian lasta on bat (itsason tziaren barruan, beherenean, ezar tzen zen pisua) ezarri ziotelako, eta, batez ere, kroskoari forma egokia eman ziotelako. Eta ez zuten bateria horren biz karrarteko altuera (sabaiaren altuera) txikituz egin, bigarren bateriaren sabaia (zorua) baxuago egon zedin grabitate zentroa konpen tsa tzeko. Lehen biz karrartearen eta bigarrenaren altuera (ikusi neurrien laukian, biz karrarteen mar kagailua) ez zuten gaindi tzen, ezta tamaina handiagoko itsason tziek ere, bakar ba tzuek izan ezik, eta haiek, lehen esandako arriskuak arrisku, lehen kanoi bateriak baxuago eta uretik gertuago izatearen poderioz.

Erraz uler daiteke biz karrarteen altuerak, berez baxuak direnak, zenbat eta gehiago jai tsi, orduan eta zailagoa dela bertan bizi tzea. Horri dagokionez, gauza bi txi modura esan dezagun Ingalaterran eserita egoten uzten zi tzaien bakarrak gerrako marinelak ziren, erregearen al de topa egiten zuten bitartean, on tzietan hartua bai tzuten ohitura, ganberako sabaiaren altuera baxua zela eta.


Brankako gaztelua

Bazuen beste xehetasun berri tzaile bat Guipúzcoa itsason tziak, brankako gazteluaren egitura, alegia. Aurreko mendeetatik hasi eta gerora urte asko bitartean itsason tzien brankako gazteluak, aurreal dean, manpara batez zehar ka mugatuak (moztuak) izaten ziren. Euskal itsason tzian, ordea, bularreraino iristen zen eta kurbaz buka tzen.

Klasikoa baino nekezagoa zen eraikun tza mota hori, izan ere, goiko trakak, gerri uhalak (cintón) eta karela eraiki tzen zailagoa eta nekosoagoa zen. Baina, zalan tzarik gabe, lan nekosoago bazen ere, itsason tziak asko irabazten zuen hainbat arrazoirengatik:

1. Brankako gazteluak edukiera handiago tzen zuen eta leku gehiago zen on tziaren al derdi horretan ezar tzen ziren hor niduren tzat, hala nola, sukal dea, artilleria, aingurak, dibidieta eta abarrez gain, trinketeko eta masprezeko sokateria guztia (hobeto ikusteko, begiratu marraz ki argigarria).

2. Nahiz eta bularra eta kontrabularra itsason tzi tradizionaletan bezalakoxeak izan, maspreza berma tzeko eta beroni eusteko alboetatik jar tzen ziren apostoluak han txe jar tzen bai tziren (esan liteke hauexek zirela itsason tziaren brankan lehenengo zuakerrak), on tzi tradizionaletan apostolu horiek maspreza baino apur bat gorago buka tzen ziren; baina, Guipúzcoan, apostoluak gazteluaren estal kiaren gainetik igo tzen ziren, bi bita sendoz buka tzeko, eta al di berean, gazteluaren estal kiari berma tzen zuten.

3. Branka al deko itsas kolpeak zirenean, barrura ez zen urik sar tzen, itsason tzi tradizionaletan bularraren eta gazteluaren manpara artean zuten plataformatik ohikoa zen bezala.

4. Aurrerago masprezaren okerdura gorago igo ahal izan zen, oihal zebaderari lana erraztuz, hala, haizea hobeto har zezakeen eta, al di berean, busti tzea erago tzi (itsason tziaren zubi brankatik hurbil, masprezaren beheal dean zurrunari lotu eta zin tzilikako oihala zen zebadera. Urte asko iraun zuen, baina XIX. mendearen hasieran desagertu egin zen).

Urte ba tzuk geroago, euskal itsason tzietan egiten hasiak ziren branka biribileko eraikun tzak —garai hartan, tamaina txikiko on tzi ba tzuetan, fragatetan edo on tzi arinetan baino ez ziren ikusten, amula al dean altuera txikia zelako— klasiko bihurtu zen itsas armada guztietako gainerako on tzietan.

Beste ezaugarriak eta beste itxura

Ez zaio ikusten beste ezaugarri nabarmenik, bere garaiko itsason tzien bereizgarri duenik.

Kidetasun koefizientea (luzera eta zabaleraren arteko lotura) on tzi zabal samar eta albo garaia duen batena da, nahiz eta edukiera apala eta branka zein txopa arteko sakoneran diferen tziarik ez izan, eta trinketa, berriz, beste garaikide ba tzuk baino txopa al derago. Esan liteke egitura mardula eta albo garaia zuela, sendoa eta erabilerraza zela, eta diseinu harmonia tsua bezain lerdena.

Aurretik aipatuak ditugun ezaugarri horiek denak izan zitez keen kausa, halako goraipamenez handiesteko, ez bai tzen tamaina ez oso handiko on tzi apal samar bat besterik.

Gaur egungo gure zurez ko itsason tzien eraikun tzak, nola baxurako arran tza on tziak, hala txalupak nahiz txalupa motordunak azter tzean, eta beste parajetako ba tzuekin al dera tzean, orekatu, lerden eta bereiz le direlako nabarmen tzen dira euskal on tziak.

XV. eta XVI. mendeetan on tzigin tza munduko gailurrik garaieneraino eraman zuten haien ondorengo duinak dira beharbada, orain hain gu txi diren erriberako gure maisu eta aro tzak eta Guipúzcoaren garaiko besteak.