Euskal ontzi arkitektura/XIII. mendeko ontziak

Informazio iturriak

Nolakoak ziren Donostiako eta Hondarribiako on tziak eta, oro har, Euskal Herriko eta Kantabriako kostal de osokoak XIII. mendean?

On tzi horietako bat berreraiki tzen saiatuko bagina, etsi etsian agertuko li tzaiguke egia: ez dago behar beste datu. Usteen bidez egiara hurbil tzeko ahalegina besterik ezin dezakegu egin.


Ustez ko ereduak

Al de horretatik, komeni da zehaztea XI. mendetik XVII. mendera bitarteko Europako on tzien eredu guztiak –eskalara egin eta on tzi museoetan ikusgai diren guztiak, alegia–, ustez ko ereduak direla.

Mundu osoan ezagunak diren on tzien ereduak –hala nola Kolonen «Santa Maria», El kanoren «Victoria», Drakeren «Gol den Hind», Bostongo sor tzaile izan ziren Aita Erromesen «Mayflower» eta besterenak– on tzi haiek ustez zituzten ezaugarri orokor ba tzuk erakusten saia tzen dira; ezin dira, inolaz ere, haien kopia zehatz eta neurri txikiko tzat hartu, inork ez baitaki benetan nolakoak ziren. Aurrerago egingo ditugu zehaztapen ba tzuk «Santa Maria» eta «Victoria» on tziei buruz.

Museoetako eredu horiek ez dira zeha tzak; areago, ba tzuek akats larriak dituzte, akats onartezinak; baina, nolanahi ere, on tzi historiko haiek zer izan ziren txukun erakusten dute hiru dimen tsioko miniatura horiek.


Dokumentuz ko iturriak

Azter tzen ari garen denbora epe luze horretan (XI XVI. mendeen artean) on tzien ar kitek tura nolakoa zen jakiteko, hiru iturri nagusitatik dator informazio apurra: ida tziz ko agirietatik, ikonografiatik eta ar keologia aur kikun tzetatik.


Ida tziz ko agiriak

Zori txarrez, kasu honetan (Euskal Herria XIII. mendean), ida tziz ko agiriek oso datu gu txi ematen digute, apenas dagoen ezer on tzien ezaugarriei buruz; ba tzuetan, gainera, nahasmena areago tzeko baino ez dira datu horiek. Ohiko kasua da pinazarena. Aspal di aspal ditik, agirietan aipa tzen den euskal arran tza on tzia da pinaza. Ugarte txeak emandako datuen arabera Lekeition jada aipa tzen zen pinaza 1338ko dokumentu batean, nahiz eta on tzia bera aurreko mendeetakoa izan. Honela dio Ugarte txeak:

«Behin eta berriro aipa tzen dira pinazak, baina izen horrekin era guztietako txalupak bil tzen dira, hala alturakoak nola baxurakoak, eta dokumentuetan nekez bereizten dira beste on tzi mota ba tzuetatik; adibidez, 1550ean baleak harrapa tzeko erabil tzen ziren bateletatik» (1).

Beraz, ez dugu jakin nolakoak diren pinazak. Baina Arrindak honela dio gero:

«Pinaza izan daiteke txalupa txiki bat edo hiru mastako on tzia. Baziren 4 gizoneko pinazak; hamar metrokoak 8 arraunlariren tzat balea ehiza tzeko; 16 metroko pinazak 14 gizonen tzat, Galiziara eta Irlandara joateko. Eta Ter nuarako bidea egiteko pinaza handiagoak ere baziren» (2).

Ez dago modurik jakiteko zehatz mehatz pinaza bat nolakoa zen. An tza denez, an tzinako agirietan on tzi mota askori esaten zi tzaion pinaza: kostara itsa tsita arran tza tzen zuen on tzi txikiari, bisigua eta hegaluzea arran tza tzera itsaso zabalera urrun tzen zenari, bai eta kabotajean jarduten zuenari ere.


Ar keologia

Zorionez, XI. mendea baino lehenagoko hainbat on tzi normandiar agertu dira, eta beste zenbait lekutan ere jarrai tzen dute ager tzen. Ba tzuk hobeki kon tserbatu dira besteak baino, eta badira ondo gorde direnak ere. Bikingoen ohiturei esker agertu dira on tzi horiek; izan ere, buruzagiak on tzietan bertan lurpera tzen zituzten, tumulu handietan.

Orain arte, ar keologian Hansako koka aztar nak ba tzuk baino ez dira berreskuratu; Bremengoa, adibidez. XIV. mendeko belaon tzi handi bat zen Bremengo hori, gerran eta mer katari tzan erabilia. Aur kitu dira Hansako koken beste aztar na ba tzuk ere: besteak beste, Brosenen, Danzing ondoan; Danimar kako Seeland uhartearen iparral dean, eta, Bremengoa baino koka zaharrago bat, Kollerupen, Jutland penin tsulan.

Gerora, XVI. mendeko euskal baleon tziak eta galeoiak ere agertu dira Amerikako kostal dean hondoratuta. Hala agertu zen, adibidez, «Mary Rose» karraka en tzute tsua ere, Henrike VIII.aren itsas armadako on tzi distira tsuena, Portsmouth parean itsasoaren hondotik aterata.


Ikonografia

Datuen al detik, esker hobeagokoa da ikonografia. Baina zuhurtasunez hartu behar da ikonografiak emandako informazioa, datu teknikoen al detik gu txienez. Erdi Aroko ikonografiak ez baitira egokienak on tzien informazioa emateko; izan ere, artistek batez ere erlijio al detiko elementuak gora tzen zituzten, edo per tsonaiak hauspo tzen, eta, beraz, ez zituzten beren konposizioetan ager tzen diren on tziak zehatz mehatz eta leialtasunez erretrata tzen.

Nolanahi ere, kodizeen miniaturak egiten zituzten egileek eta margolariek gu txi gorabehera isla tzen dituzte zer eta nolakoak ziren garai haietako on tziak, nahiz eta haiek interpreta tzea eta identifika tzea zaila izan ba tzuetan. Baina aukera ematen dute konparazioak egiteko eta garai bakoi tzaren testuinguruan eta herrial de ba tzuek eta bestek on tziak eraiki tzeko zituzten ohituren baitan analogiak bila tzeko.

Garai hartako ikonografiatik, itsaser tzeko herrien zigiluek oso datu onak ematen diz kigute on tziei buruz. Horren arrazoia da, herrietako udalek, oro har, on tzi esangura tsuenak erreproduzi tzen zituztela zigiluetan, eta zigiluak graba tzen zituztenak benetako artistak zirela, eta ez eskuiz kribu argiztatuen kopia tzaile hu tsak; izan ere, kopia tzaile horiek, gehien gehienetan, ikusi ere ez zuten egin itsasoa.


Oharrak

(1) UGARTECHEA ETA SALINAS, J.M.: «LA PESCA TRADICIONAL EN LEQUEITIO V. EMBARCACIONES Y ENSERES DE PESCA», 67 or. Eusko Fol klore, XXII. Urtekaria, Donostia, 1967 68.

(2) ARRINDA, Anastasio: «EUSKALERRIA ETA ARRAN TZA», pág. 23. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. Caja de Ahorros Municipal de Donostia. Donostia, 1977.



Bikingoen itsas tradizioa


Bikingo normandiarren tradizioa euskal on tzigin tzan


Bikingoen hedapena eta presen tzia Lapurdin

Bikingoak, jatorriz Eskandinaviako tal de normandiarrak, piraterian eta kostal deak lapur tzen jardun ziren hainbat mendetan Baltikoan, arraun eta bela bidez mugi tzen ziren on tzi ireki eta mistoekin; gerora, berriz, Danimar kako, Norvegiako eta Suediako konkista tzaile eta koloniza tzaileen puntako izan ziren Europan.

VIII. mendean, Ingalaterrako kostal dea garbitu zuten eta Irlandaren zati bat konkistatu zuten.

843. urtean, Nantes garbitu zuten, Fran tzian.

Eta 844. urtean, Galiziako kostal dean jardun zuten lapurretan; eta, ondoren, Lisboa garbitu zuten eta Sevillara jo zuten hurrena.

846. urtean Paris setiatu zuten, eta, kolono normandiarrak Senaren ibaier tzetan finkatu ziren. Inguruak haiei zor die, hain zuzen, Normandia izena.

1000. urte inguruan, Islandiaraino eta Groenlandiaraino iri tsi ziren, eta handik Labradror ko kostal dera eta San Lorenzo ibaira. Hegoal derantz gaur egungo Virginiaraino jarraitu zioten bideari eta iparral derantz gaur egun Baffingo Lurral dea deri tzon tokiraino.

1066. urtean, Gillermok, Normandiako dukeak, eraso handia antolatu zuen Ingalaterraren kontra. 750 bat on tzi eta 15.000 marinelez osatutako on tzidiarekin Ingalaterrako erregea menderatu zuen Hastingseko borrokan, Londres konkistatu zuen eta Ingalaterrako errege koroatu zuen bere burua.


Bikingoen eragina on tzigin tzan

Bikingo normandiarrak 844. eta 1023. urteen artean egon ziren Lapurdiko kostal dean; itsasokoak ziren bikingoak eta tradizio handia eta on tzigile bikainak zituzten. Horrek, noski, eragin nabarmena izan bide zuen euskal on tzigin tzan.

Aturriren ibaier tzak egokiak ziren on tziolak eraiki tzeko, are gehiago hurbilean basoak zeudela kontuan izanda. Pen tsa tzekoa da Euskal Herriko bertako eskulana erabiliko zutela, bai egurra atera tzeko eta garraia tzeko eta bai on tziak egiteko ere. Euskal dunak itsas gizonak ziren berez, trebeak eta begi zoliak, eta lehendik ere bazuten eskarmentua on tzigin tzan; halabeharrez asko ikasi behar izan zuten normandiarren tekniketatik. Bikingoen eskutik, beraz, prestatu egin ziren etor kizuneko garapenerako.

Bikingoak kanpora tzean, Baiona Nafarroako errege erreginen esku geratu zen, Lapurdiko konderriaren hiriburu; 1125ean eskuratu zuen Baionak forua. Ondoren, ez kon tzako dote bidez ingelesen eskuetara igaro zen 1193an, eta haien jabego izan zen 1450 arte. Urte horretan Fran tziako koroara igaro zen; Karlos VII.ak ingelesak garaitu zituenean, hain zuzen.


Inolako dudarik gabe, euskal on tzigin tzaren tradizioa Baionara iri tsitako bikingo normandiarren tradizioaren oinordeko da; ezin da ahaztu bikingoek mende bat baino gehiago egin zutela Lapurdiko kostal dean. Euskal dunek egin zituzten beren egoki tzapenak, han eta hemen hobekun tza ba tzuk, eta berrikun tzak ere sartu zituzten, baina oinarrian haien tradizioa jaso zuten. Bikingoek, marinel abenturazale haiek, teknika bikaina zuten on tziak eraiki tzeko. Hala, Lapurdiko euskal dunek, lehenbizi, eta Bidasoaz hegoal dekoek, gero, asko ikasi zuten haiengandik. Edo ahaztutako gauza asko gogoratu zituzten. Bikingo normandiarrek 1023. urtean utzi zuten Baionako agintea, Gilen An tso Baskoniako dukeak garaitu zituenean, baina ordurako, gure aiton amonen arbaso haiek jasoa zuten beharrez ko ezagu tza bertako on tzigin tza biziberri tzeko eta indar tzeko.

Areago, 1155ean Baiona eta Lapurdi Ingalaterrako administraziora bil du zirenean, ingelesek, normandiarren on tzi tradizioaren oinordekoak haiek ere, euskal dunekin truka tzen zuten ezagu tza; izan ere, euskal dunek mer katari tza bizia zuten Britainia Handiko portuekin. Oroit dezagun, Akitaniako dukesa eta Plantageneteko Henrike –gerora Ingalaterrako Henrike II.a, alegia– ez kondu zirenean bil du ziren Baiona eta Lapurdi Ingalaterrako administraziora.


Tingladillo erako kroskoa

Erdi Aroan on tziak eraiki tzeko euskal dunen artea hein batean normandiarrengandik jasoa dela argi ikusten da euskal kostal deko herrien zigiluetako on tzietan. Garai haietako Europa iparral dekoekin al dera tzea aski da kontura tzeko zer an tza duten bikingoen on tziekin. Horren adieraz le:

- on tzien krosko guztiek tingladillo erako estal kia dute,

- on tzi guztiak ilargi erdi baten eran kiz kurtuta zeuden

- eta simetrikoak ziren

Iparral deko on tziek, tingladillo eran estalitako kroskoa zutenek, maskor baten itxura har tzen zuten: saihe tsetan oholak jar tzen zituzten bata bestearen gainean, gilen eta bularren gainean armatuta, eta, hala, on tziak askoz estankoagoak eta malguagoak ziren, ez zuten hainbeste istinka tzerik behar eta itsasoaren kolpeak hobeto jasaten zituzten Mediterraneoko on tziek baino. Mediterraneoko on tzien kroskoa topera lotutako oholez osatuta zegoen.

Eraiki tzeko ezaugarriak zirela medio, tingladillo erako on tziek gehienez ere hogeita hamar bat metroko luzera izan zezaketen. Topera lotutako ol tzadura zuten on tziek, berriz, bar ne egitura zurrunagoa eta hobeto trenkatua zeukaten, eta, horri eskerrak, on tzi askoz handiagoak eraiki zitez keen modu horretara, egur askoz gu txiago erabilita, gainera.


Bikingoen on tziak

Egin dezagun, beraz, tarte bat bikingoen on tziak azter tzeko, Atlantikoko on tzigin tzaren garapenean ai tzindariak izan bai tziren.

Esploraziorako eta gerrarako on tziak: «drakkar ak» eta «snekkar ak». Bularreko irudien edo aurpegi tzarren arabera bereizten ziren: ba tzuek herensugeak zituzten eta besteek sugeak. Neurri nabarmenak izatera iri tsi ziren, 30 metrorainoko luzera zenbait, eta 60 eta 80 arraunlari eskifaian. Arraunlari horiek berak ziren Europako kostal deak eraso tzen zituzten gerlari basati eta kondairaz ko haiek.

On tzi horietako ba tzuk berreskuratu egin dira lurpeko hilobietatik; eta, horrez gain, ibaietako eta itsas besoetako lupe tzetan on tzien zatiak aur kitu dira. Aztar na horiek oinarri hartuta ar keologoek berreraiki egin dituzte on tziak. Berreraikitako horiek neurriz apalagoak dira, baina hala ere harrigarri handiak eta ondo eraikiak, kontuan hartuta zer bitarteko tekniko gu txi zuten eraiki tzaileek.


Bitarteko teknikoak

Aipa tzekoa da lanabes mota oso gu txi zutela egurra lan tzeko; izan ere, ez zuten ezagu tzen edo, behin tzat, ez zuten erabil tzen enborretatik eta zuhai tzen adar lodietatik oholak eta ohol tzarrak atera tzeko zerrarik.

Eskueran zituzten lanabesen aukera hainbat gizal di geroago ere Europako ibaier tzeko arotz guztiek zeukatenaren oso an tzekoa zen. Erreminten artean hauek zituzten: aiz korak, ebaki tzeko zeioak, laztabinak, zerra aiztoak, karraka tzeko labanak, pun tzoiak, fal kak, mazoak eta mailuak, bai eta hareharri biguna ere egurra urratu eta modu horretara leun tzeko eta berdin tzeko.

Enborretan fal kak sartu eta mazoarekin kolpeak emanez bereizten zituzten oholak. Hari tza egur egokia da modu horretara enborrak oholetan bereizteko; enbor batetik 32 ohol ere atera zitez keen (eskuairal de txarrekoak, bal darrak eta irregularrak, noski). Ohol tzarrak eta tantai lodiak enborrak berak zizel katuz lor tzen zituzten, aiz kora eta laztabinen bidez.

Prozesu horretan guztian, su tzarra eta irakindako urez betetako gal darak erabil tzen zituzten, piezak oker tzeko eta kako tzeko. Eta horrez gain, bestelakoak ere balia tzen zituzten: makilaz egindako tor niketeak eta sokak egurra lo tzeko, eskuz forjatutako burdinaz ko il tzeak, makilez egindako kabilak eta trebetasun eta pazien tzia handia; egurra, berriz, erruz. Gazteleraz horregatik esaten zaie «astillero» on tziak eraiki tzen diren lekuei; garai haietan egurrez ko on tzi bat eraiki tzen sor tzen zen ez pal pila izugarriengatik.


Motak eta ezaugarriak


Snekkar ak

Snekkar on tzia Osebergen, Norvegian, aur kitu zuten; XI. mendekoa da. Ezaugarri hauek ditu:

- 22 metroko luzera,

- 5,20 metroko zabalera

- 1,80 metroko altuera


Drakkar ak

Norvegiako Gokstaden aur kitutako Drakkar on tziak, X. mendekoak, ezaugarri hauek ditu:

- 22 metroko luzera,

- 5 metroko zabalera

- 2 metro pasa txoko altuera,

- 20 bat tona zama tzeko ahalmena.

On tzi horiek honelakoak dira:

- arin samarrak,

- eleganteak,

- bular oker eta oso altukoak,

- arraun bidez eragindakoak;

- nolanahi ere, bi on tziek masta eraisgarri bat jaso zezaketen tanbulet edo garlinga luze batean bermatuta. Tanbulet horrek belazurrun bat eusten zuen lau er tzeko oihal batekin; horrenbestez, prestatuta zeuden ozeanoetan zehar kal diak egiteko.


Knorr ak

Garai tsu haietako beste on tzi mota bat Knorr ak ziren; horiek ere jatorriz bikingo normandiarrenak. Garraiorako erabil tzen ziren. Ezaugarri hauek zituzten:

- aurrekoak baino mo tzagoak eta tripa handiagokoak ziren,

- sendoagoak eta astunagoak;

- ez ziren hain altuak, eta biz karral de edo zoladura baxua zuten;

- soilik belaz eragindako on tziak ziren. Gindax edo kabestrante horizontal bat zuten belazurrun astuna igo tzen lagun tzeko;

- brankan eta popan urtepaira edo zubi branka indar tsu bat zuten; «snekkar» eta «drakkar» on tziek ez zuten halakorik.


Nef ak

Bikingoen aroaren hondarrean, XI. mendean, beste era bateko on tzi bat agertu zen, nef zeri tzona. Nolanahi ere, aurrekoen ezaugarri asko gorde tzen zituen.

- Zoladura zuen

- Biz kar txiki ba tzuk brankan eta popan,

- urtepaira edo zubi brankarik ez, baina bular oker indar tsuak zituen gila sendo bati lotuta,

- belaon tzia zen, «knorr a» baino estilizatuagoa.

«Nef» on tziarekin normandiarrek era guztietako zamak garraia tzen zituzten, baita ganadua eta zal diak ere, itsaso guztietan bar na. Hala, Groenlandiaraino eta Amerikako kontinenteraino eraman zi tzaketen familia koloniza tzaileak. Hori bai, aire zabalean bidaia tzen zuten, olanetan eta larruetan bil duta gaua igaro tzeko.

Gaur egungo daniarrek garai horretako bost on tziren arrastoak aur kitu dituzte Skul delev en hondoratuta eta bost horietatik bi «nef ak» dira. Hein handi batean berreraiki egin dituzte eta Roskil deko Bikingoen Museoan daude gordeta. Handienak ezaugarri hauek ditu:

- 16,5 metroko luzera

- 4,50 metroko zabalera

- 1,90 metroko altuera.


Bikingoen on tzien ezaugarri orokorrak

On tzi horiek guztiak honela eraikita zeuden:

- kroskoaren estal kia tingladillo eran,

- arraun lema istriborreko hega tsean,

- burdinaz ko aingurak egurrez ko zepoarekin, hurrengo mendeetan beste herrial de ba tzuek erabilitakoen an tzekoak.


Euskal on tziak eta Atlantikoko on tziak kon tzejuetako zigiluetan

Orain arte ez da Euskal Herrian bertako on tzirik berreskuratu, ezta kanpokorik ere; horrenbestez, ez dugu aukerarik jakiteko nolakoak ziren benetan XIII. mendean gure arbasoek eraiki tzen zituzten on tziak. Baionan, XI. mendean izan ziren itsasoko zenbait jardueren dokumentuak eta erreferen tziak, bai, baditugu, eta Donostiakoak ere bai beste ba tzuk, XII. mendeko Foruaren bitartez. Bi agiri horietan jaso tzen da bazirela mer katari tza harremanak atzerriko portuekin. Aurrez, VI. mendean Jumiegesko abadiarekin izan zituzten harreman haien il do berean, horrek esan nahi du mende horietan ere euskal dunek mer katari tza on tzi behar bezain handiak eta ziurrak zituztela kabotajeko nabigazioa egiteko. Beste modu batera esanda, gure museoetan on tzi haien aztar narik ez izan arren, ziur tzat jo behar ko genuke garaiko euskal on tziak iparral deko gainerako herrial deetako on tzien oso an tzekoak zirela.


Donostiako kon tzejuko on tzia

Froga nabarmen bat aur ki tzeko XIII. mendera jo beharrean gaude. Garai horretan egiazta daiteke garbi euskal on tziek eta Europa iparral deko on tzi garaikideek zer nolako an tza zuten. Donostiako kon tzejuko zigiluaren irudia da froga hori; 1297. urteko agiri bati itsa tsita dago zigilua eta agiria bera Parisko Ar txibategi Nazionalean gordeta dago.

Padurako Ermandadeari loturikoa da aipatutako agiria. Dokumentuan, Hondarribia, Donostia, Bermeo, Laredo eta Santander kon tzejuetako diputatuak izenda tzen dira (hain zuzen, Ermandadeko kideak, herri horiek guztiak) ingelesen eta fran tsesen arteko gerra zela eta, Fran tziako erregeari (aurrez ordainduta noski) on tziekin zer sorospen eman negozia tzeko.

Zigiluan ager tzen den on tziaren ezaugarriek adierazten dute ozeanoetan ibil tzeko on tzia zela, zigilua duen agiria baino lehenagokoa; hau da, litekeena da on tzia bera XII. mendekoa izatea.


Santander ko kon tzejuko on tzia

Santander ko kon tzejuko zigilua garai berekoa eta agiri beraren gainean ezarria da; zigilu horretan, Donostiako on tziaren oso an tzeko bat ager tzen da, baina Santander koak badu bi txikeria bat: arraun lema ababorreko hega tsean dago eta lema horren kokapen zuzena istriborreko hega tsa izan ohi da.


Irudien interpretazioa

Konparazioak egiteko zoragarriak dira Ingalaterrako, Fran tziako eta Holandako itsaser tzeko hainbat herritako zigiluen irudiak; XII. XIII. XIV. eta XV. mendeetako zigiluen irudiak.

Zigiluetan aise an tzeman da irudietan ager tzen diren eredu ugariek normandiarren oinorde tza erakusten dutela. Biz kaiko gol koko eta Europa iparral deko portuen artean on tzigin tzan izan bide zen trukea ere isla tzen dute irudi horiek. Zigilu horien argitan, beraz, ziurtasunez berre tsi dezakegu euskal on tziak eta iparral deko gainerako herrietakoak oso an tzekoak izan zirela garai ba tzuetan eta besteetan.

Zigiluek emandako informazioa zuhurtasunez hartu behar da, on tzien forma eta neurrien irudi nahiko okerrak ematen baitituzte; izan ere, graba tzaileek espazio zir kularra (erronboide formakoa, bestetan) izaten zuten lana egiteko, eta, horren ondorioz, behartuta zeuden on tziak askoz

- mo tzagoak,

- altuagoak,

- kurbatuagoak eta

- on tziak benetan zirena baino ahulagoak irudika tzera.

Eta irudietako on tzien belak ezinez ko posizioetan ager tzen dira, erdiarekin lerroan, soilik oihalak ikusteko modua izan zedin.

Eskifaiako per tsonaiak neurriz gainekoak irudika tzen zituzten, Erdi Aroko artisten ohiko jokabideari jarraiki.

Gaia hobeto uler tzeko, irakurleak on tzi hauek al deratu behar ditu:

- Winchelsea eta Sandwicheko zigiluetan irudikatutako on tziak, XIII. mendekoak, eta gai horietako espezialistak, Landstromek, marraztutako berreraikun tzak.

- Doverreko zigiluan ager tzen den on tziari buruz Londresko Zien tzien Museoak eskalan egindako irudiaren berreraikun tza.

On tzi ar keologoek on tziaren neurri ba tzuk kal kulatu zituzten; zigiluari begiratu hu tsarekin ondoriozta ezin zitez keen neurriak.

- 24 metroko luzera

- 7,5 metroko zabalera


Gilak

Zigiluetan on tzien gilak ere ikusten dira: oso mo tzak eta ba tzuetan kakotuak irudikatuta ager tzen dira. On tzi haiek, ordea, mareen mendeko itsasoetan nabiga tzeko eraikita zeuden eta, ondorioz, gila zuzenak, sendoak eta luzeak behar zituzten, hondoa jota gera tzerakoan on tziaren pisua luzera osoan ondo bana tzeko.


Brankako eta popako gazteluak

XII. mendetik, agian XI. mendearen bukaeratik, zigiluetan ager tzen diren on tzietan bada elementu bereizgarri bat, on tzi horiek normandiarren eraikun tza mol deetatik urrun tzen dituena: gazteluak. Gaztelu horiek honela kokatuta zeuden:

- hasiera batean popan; Donostiako eta Santander ko on tzietan, esaterako;

- ondoren, popan eta brankan, Winchelsea eta Sandwicheko on tzietan, adibidez.

Gaztelu horiek kroskoaren egiturari egindako eranskinak ziren. Hasiera batean, zutoin ba tzuen gainean igotako plataforma soil ba tzuk baino ez ziren, baranda moduko ba tzuez inguratuta; gerora, forratu egin zituzten, alboak estalita, eta haien gainean karel almenaduna eraiki tzen zuten. Denboraren joanean, berriz, gaztelu konplexuagoak egin zituzten, apaindurekin eta hainbat hobekun tzekin. Ber noz edo bestelako burdineriaz kroskoaren biz karrari lotutako eraikun tzak ziren gaztelu horiek.

Popako gazteluaren eginkizun nagusia zen lemazaina babestea, eta gune irekia eta goratua eskain tzea, hortik brazak belazurrunean mugi tzeko lana errazteko eta, batez ere, goran gizon armatuak para tzea on tzia beste on tzi baten erasotik defenda tzeko.

Brankako gazteluaren eginkizuna batez ere erasorako plataforma bat eskain tzea zen, aginteko leku bat hortik baleztarekin geziak jaurti tzeko nabigazioaren maniobrak galarazi gabe. Garbi gera tzen da, hortaz, bi gazteluen egitekoa zein zen: aur karien on tzien biz karrak goitik zain tzea eta mendera tzea.


Donostiako zigiluko on tzia

Oso litekeena da Donostiako kon tzejuko zigilua 1297. urtea baino lehen grabatu izana; izan ere, kon tzejuko zigilu bat ez zen maiz al da tzen. Beraz, pen tsa daiteke zigilu hori hainbat hamar kadatan erabili zela. Hain zuzen, zigilu horren beraren beste inpresio bat 1353. urteko agiri batean azal tzen da; Iruñeko Kontuen Ganberan gorde tzen da agiri hori.


Konpara tzeko al derdiak

Donostiako on tzi horri, gauzak errazte al dera, «nao» esan diezaiokegu, baina inork ez daki zer izen generiko izan zezakeen euskal portuetan (akaso, pinaza, horrek ere).

Donostiakoa zer txobait an tzinakoagoa da Santander ko zigiluko on tzia baino. Santander koak berrikun tza bat du jada, mastaren goiko muturrean trapa zir kular bat, hain zuzen.

Eta Winchelseako zigiluko on tzia baino are zaharragoa da; Ingalaterrako on tzi horrek asko hobetutako bi gaztelu eta trapa bat ditu.

Beharbada urte askoko al dea dago ba tzuen eta besteen artean, baina badituzte ezaugarri komunak ere eta horrek erakusten du zein motel gara tzen zen on tzigin tza garai haietan; eta hala jarraitu zuen hurrengo mendeetan ere.

Donostiako on tzia eta Roskil deko «nef a» an tzekoak dira. Al diz, Winchelseako on tzia jada hurbilago suma tzen da «koka tik». XIV. mendean eta XV. mendeko zati batean iparral deko itsasoetan nagusi izan zen on tzi mota hori.


Zer nahitarako on tzia

Donostiako on tzia zer nahitarakoa zen; halaxe izan ziren hurrengo mendeetako albo altuko euskal on tzi guztiak. Horrek esan nahi du mer katari tza on tzia, baleon tzia edo gerraon tzia izan zitekeela. Mer katari tza on tzia, hori zelako haren berez ko eginkizuna; baleon tzia, itsaso zabalean arpoiarekin balearen arran tzan jarduten ziren txalupa eta batelen on tzi inudea izan zitekeelako; eta gerraon tzia, besterik gabe gizon armatuak on tzira tzen zirelako.

Horrelako on tziekin, XIII. mendeko euskal dunak Baltikoko portuetara iri tsi ziren, baita Irlandara ere, baleak ehiza tzera, eta on tzi berbereen kontra borroka tzera joan ziren Fer nando Santuak Sevilla konkistatu zuen garai hartan.


Neurriak, ezaugarriak eta beste xehetasun ba tzuk

Gu txi gorabeherako kal kulu bat eginda, beste on tzi garaikide ba tzuekin eta bikingoen on tziekin al deratuz, ezaugarri hauek izan bide zituen:

- 20 metroko luzera

- 5 metroko zabalera

- 2,60 metroko altuera.

Kroskoaren estal kia tingladillo erakoa zen.

On tziaren bularrak simetrikoak eta oso garaiak ziren. Eta bular horietan, goiko al dean, an tzinako on tzien arrastoa adieraz dezakeen elementu bat ager tzen da: nabarmen tzen diren kabila indar tsuak, hain zuzen.

Kabila horien eginkizuna ez da uler tzen ez bada brankako aurpegi tzarrak eusteko. Ez da sinestekoa gure arbasoek, pragmatikoak oso eta fantasia askorik gabekoak, aurpegi tzarrez apaindu zituztenik beren on tzi erabilgarriak. Baina «drakkar» on tziek, al diz, aurpegi tzarrak eramaten zituzten bularretan; bikingoek bistatik kendu eta gorde egin behar zituzten aurpegi tzar horiek beren porturen batean sar tzen ziren bakoi tzean edo herrial de lagunen itsasoan nabiga tzen zutenean. Donostiako on tziko bularretan, ordea, hor daude kabilak. Zertarako ote ziren…? Aurrerago, XV. mendean, brankako beste aurpegi tzar bat aur kituko dugu euskal on tzi batean, edozein on tzi bikingoren aurpegi tzarra bezain desa tsegina eta gai tzesgarria.

Atzeko bularraren brankan eta popan ager tzen diren «S» formako zirriborro metalikoak besterik gabe txikota lo tzekoak izan daitez ke, on tziak atoian eramateko. Txalupak edo baleon tzi txikiak atoian eramateko ere izan zitez keen, on tzia euskal kostal detik baleak arran tza tzera abia tzen zenean.


Belak

Belaon tzia zen, belaz baino ez zen mugi tzen; hau da, ez zen mistoa, «drakkar ak» bezala. Horren ondorioz, ezin zuen luzera handirik izan; hots, ezin zuen luzera eta zabaleraren artean al de handirik izan; izan ere, erdiko bela nagusi batek bul tza tzen zuenez eta hega tsean arraun bat zuenez lema lanetarako, oso ezegonkorra eta gober na tzeko zaila bihurtuko zatekeen.

Donostiako zigiluko on tziak tanbulet eta brusol bidez eusten zion mastari (beste sistemarik ezin da pen tsatu) eta itsuta mul tzo baten bidez al de bakoi tzean. Zehar soken bidez lotutako hiru obengak eta brankako estaiak osa tzen zuten itsuta mul tzo hori.

Maniobrak egiteko tresnen artean hauek zeuden: jiragora edo gindaxa, belazurruna igo tzeko, eta horrekin batera triza, aur kestai lanak egiteko eta masta popa al dera eusten lagun tzeko; brazak, belazurruna orienta tzeko; txanberga, (zeha tzagoak izateko, maspreza), brankan, aur tzaken maniobrarako; eta, horiez gain, ar nurak eta eusgarriak, bela orienta tzeko.

On tziaren itsuta finkoan berrikun tza (asmakizun?) nabarmena bereizten da; geroagoko beste zigilu ba tzuen on tzietan baino ez da aur ki tzen ezaugarri hori: obengak guru tza tzen dituzten zehar sokek eskailera txo bat era tzen dute.


Aingura

On tziaren aingurak uztai bat dauka guru tzean; aingura bera bikingoen on tzien an tzekoa da; Fyn uhartean, Danimar kan, aur kitutakoaren gisakoa. Zepoarekin eta hainbat kate metrorekin aur kitu zuten Fyneko aingura hori.