Euskal ontzi arkitektura/XV. mendeko ontziak

XV. mendeko ontziak

Miguel Laburu


Itsasontziak eta itsas jarduerak


Hainbat erabilera eta interes


Mer katari tza, arran tza eta gerra

Aurrez aipatu dugun moduan, alturako euskal on tziak hainbat jardueretarako eraiki izan dira betidanik, baina batez ere mer katari tza garraiorako. Gerora, bakailao industriara eta balearen arran tzan atera tzen ziren espedizioetara hedatu zen on tzien erabilera hori. Horrenbestez, on tziak hain mol dagarriak zirenez eta eskifaiak edozertarako prest zeudenez, euskal on tziak aurre aurrean aritu ziren hala gerra ekin tzetan nola itsas lapurretan, baimenarekin eta baimenik gabe. Ondorioz, Europako errege erreginek bizilagunen kontra borroka tzeko beharra senti tzen zuten al diro, euskal on tziak erosten zituzten edo aloka tzen zituzten, eskifaia eta guzti.

1393. urterako jada, Bethencourtek normandiar, gaskoi eta andaluziarrekin Gaztelaren zerbi tzura Kanarietako konkista eta okupazio luzea hasi baino hamar urte lehenago, euskal on tzidi koz kor batek sartu irteera egin zuen uhartedi hartan, eta hango errege bat eta haren 160 mendeko harrapatu zituen eta ondasunen artean batez ere eztia eta ahuntz larruak bereganatu zituen. Alfon tso XI.aren zerbi tzura aritu zen on tzidi hura, Martin Ruiz de Avendaño biz kaitarra buru zela.

Carlos Claveriak aipa tzen duenez, 1480. urtean Gaztelako Gorteek zera eska tzen zioten erregeari:

Claveriak aipa tzen du, orobat, 1493an on tzidi bat eraiki zela Bilbon, kor tsarioen aur ka kostal dea babesteko. Juan de Arbolancha maisu bilbotarra eta Iñigo de Artieta itsas armadako jeneral lekeitiarra izan ziren lan haren arduradun.

Garai hartan ez ziren bereizten gerraon tziak eta mer katari tza on tziak eta, ondorioz, beharren arabera igaro tzen ziren egoera batetik bestera. Mer katari tza on tzi bat gerraon tzi bihur tzen zen borrokarako sol daduak on tzira tze hu tsarekin; beharbada, behin behinean beste biz kar bat gora tzen zioten edo eransten zioten gazteluari, eta on tziaren alboak indar tzen zituzten bar neal detik, pabesak kanpoal dera zin tzilikatuta.


Neurria eta neurri horren arrazoiak

Mer katari tza on tziak ez ziren neurri al detik oso handiak; nolanahi ere, enkargurik jasoz gero, on tziolek bazuten gaitasuna askoz handiagoak egiteko. Normalean ez zuten 300 upelen edukiera gaindi tzen. On tzien jabeen tzat eta armadoreen tzat ez zen errentagarria handiagoak egitea, pleitak osa tzeko atzerapenak sor tzen zirelako eta zamak husteko lanak nekezagoak zirelako; izan ere, eskuz egin behar zen lan hori, gehienetan batelen bidez, portuetan ez zegoelako moila egokirik.

Euskal on tzia lanabesa zen, lanerako erreminta; ahalik eta denbora gehien garraioan ibil tzeko egina zen, eta ez eguz kitan egonal diak zain egiteko. Gainera, barratatik itsasadarretara igaro tzea, al dian behin halabeharrez on tzia karena tzea, beharrez ko konponketak eta istinka tzeak egitea askoz errazagoa eta az karragoa zen on tzi ertainetan handietan baino.

Horrek horrela jarraitu zuen euskal armadoreek beren kontura, aske, jokatu zuten bitartean. Gerora, ordea, euskal dunek hainbat obligazio hartu zituzten Gaztelako erregeekiko, neurri handiagoko on tziak eraiki tzeko diru lagun tzen truke, eta Gaztelako estatuetan arran tza eta mer katari tzarako eskubideak izateko. Abantaila horien ordainetan, gipuz koarrek eta biz kaitarrek konpromisoa hartu zuten beren on tzi eta eskifaiekin Koroari zerbi tza tzeko. Eta Gaztelako erregak, berriz, gogotik saiatu ziren on tzi gero eta handiagoak egiteko.

Errege erregina Katolikoek gaztelu flotagarri handiak nahi zituzten beren gerretan ari tzeko; tropaz betetako on tziak aborda tze eta lehorrera tzeetarako.

Hala, Errege erregina Katolikoek maileguak eta sorospenak ematen zituzten 600 upeletik gorako on tziak egiteko.

Eta jada 1502. urterako 1.500 upelekoak egiten ere saiatu ziren. Koroak konpromisoa hartu zuen on tzi horiei pleitak ziurta tzeko, Gaztelako portuetan deskarga lanetan lehentasuna emateko, eta, horrez gain, hobari handiak emateko sari moduan.

Nola edo hala, XV. mendearen amaierarako edukiera handiko on tziak eraiki tzen ziren Bilbon, 700 upelekoak handienak.


On tziak eta eskifaiak Europa osorako

Garai hartan kataluniarrak nagusi ziren Mediterraneoko nabigazioan, genoarrekin eta veneziarrekin lehian, eta albo altuko on tziak behar zituztenean, edukiera handikoak eta gogorrak, Euskal Herriko eta Kantabriako portuetan erosten edo aloka tzen zituzten. Horixe bera egiten zuten Gaztelak, Ingalaterrak, Fran tziak, Alemaniak eta beste herrial de ba tzuek ere.

Penin tsulako euskal dunek erabat aske eta beren buruaren jabe egin zezaketen trafiko hori, 1484. urtera arte ez bai tzuten inolako obligaziorik izan itsasoan Gaztelako Koroarekiko. Gaztelako erregeak ere, beste edonork bezala, kontratuak izenpetu behar zituen euskal dunekin on tziak eskura tzeko.

Kantabriako lau hiribil dutan eta Euskal Herrian eraikitako on tzien ospea zela medio, hango eta hemengo itsasadarrak eta hondar tzak on tziolen Europako gunerik inportanteena bihurtu ziren. On tzien hor niketa horrek bazituen, ordea, bere ez palak. Hala, 1501ean errege probiden tzia bat kaleratu zen enkargu bidez atzerritarren tzat on tziak egitea eta sal tzea galarazteko. 1551. urtean berritu egin zen debeku hori, baina orduko hartan soilik Biz kaiko Jaurerriaren tzat izan zen debekua.

Bestal de, Euskal Herriko eta Kantabriako on tzien kalitatea zela medio, Indietako Laster ketarako konboiak osa tzeko lehentasuna izan zuten Biz kaiko gol koko portuetan egindako on tziek.

Hori horrela izateko hainbat bal din tza eman ziren batera. Lehenik eta behin, Euskal Herrian egur asko eta kalitate onekoa zegoen; harizti, gaztainadi eta pagadi zabalak han eta hemen. Burdina ere ugari zegoen eta burdinola asko burdin hori lan tzeko. Horiez gain, metalez ko elementuak, armak, sokak eta lokarriak eta abar lan tzeko lantegiak ere baziren. Eta, batez ere, eskulan eta per tsona trebeak eta ekin tzaileak zeuden hori guztia aurrera eramateko.

Kontuan izan behar da on tzien kalitateari loturik zegoela maisu, pilotu eta marinelen ospea.


Euskal on tziak eta marinelak gaztelako ekin tzetan

Errege erregina Katolikoen garaian, gipuz koarrek eta biz kaitarrek base iraunkorrak zituzten Cadizen eta Sevillan,

- Mediterraneora,

- Afrika mendebal deko kostal dera

- Gineako Gol kora egiten zituzten espedizioetara

- eta Atlantikoko ol darral dietarako.

Kontuan izan behar da XIV. menderako euskal dunek altuerako nabigazioan eskarmentu handia zutela; izan ere, on tzi sendoak eta maneiagarriak zituzten kostal detik urrun tzeko, eta, era berean, astronomia ezagu tza apur ba tzuk ere bazituzten lehorretik urrun itsasoan orienta tzeko.

Eta pilotuen eskola bat ere bazuten.

Errege erregina Katolikoek 1500. urteko mar txoaren 18an berre tsi zituzten Cadizeko euskal pilotuen eskolako ordenan tzak, baina ordurako urteak zerama tzan eskolak lanean; hau da, Sevillako Kontratazio Etxeko eskola sortu aurretik (1508). Ondoren, Donostian beste nabigazio eskola bat ere jardun zen itsasoko arteak irakasten; Andres de Poza biz kaitarra izan zen irakasleetako bat.


Flandesekin harremanak

XV. mendean euskal on tziek mer katari tza al detik hartu eman bizia izan zuten iparral deko portuekin, batez ere Flandesekin. Hainbat mende lehenago hasi zen hartu eman hori eta oso gu txitan izan zuen beheral dirik; al di bakan horietan, gainera, behera bezala egin zuen gora. Euskal on tziek Gaztelako on tzidietan har tzen zuten parte, baina ba tzuetan beren konboiak osa tzen zituzten ibilbide berberetan. Oso ondo armatuta joaten ziren bidera atera zitez keen pirata eta kor tsarioak uxa tzeko.

Mer katari tza harreman horien ondorioetako bat Brujas hiriak 1493ko irailaren 1ean emandako pribilegio karta izan zen; horren eskutik, kontratazio etxe bat ezar tzeko eskubidea eman zien Brujasek euskal dunei. Horretarako, Saint Jean auzoko plaza txo batean kokatutako bi eraikin txiki eman ziz kien. Euskal dunek Biz kaiko Kon tsule txea eraiki tzeko baliatu zituzten bi eraikin horiek. Plaza horri « Biscayer Platz» esaten zaio gaur egun ere.


Gaztela eta Portugalen arteko gataz kan

1475. urtean gataz kan hasi ziren Gaztelako eta Portugalgo erregeak. Horren gainean, hala dio Claveriak:


Juan Martinez de Mendaro

1475. urtean, Juan Martinez de Mendaro marinel zumaiarrak, Euskal Herrian egindako bost karabelaz, lau galeraz eta hiru karrakaz osatutako on tzidiaren buru, Portugal eta Genoako eskuadra bateko hainbat on tzi garaitu eta hartu zituen preso Gibraltar ko itsasartean. Garaipen horren ondotik, Martinez de Mendarok margolan bat egiteko enkargua eman zuen, borroka horren irudia betirako gordeta gera tzeko, eta, ondoren, dohain tzan eman zion jaioterriko San Pedro elizari. Margolan horri esker jakin dezakegu gaur egun nolakoa zen XV. mendeko bigarren erdial deko euskal karraka bat.

1480ko urrian, Migel Mugika buru zuen espedizio bat Kanarietara iri tsi zen, uharteak konkista tzen lagun tzeko. Borrokan hil zen Mugika.


Juan de Laz kano

Garai tsu berean, euskal on tziek Malagako eta Granadako kostal dea zain tzen zuten eta hiri horietatik itsasora egindako irteerak oztopa tzen zituzten. Modu horretara, Gaztelako erregei lagun tzen zieten mairuen kontrako gerran. Zeregin horretan en tzute handia lortu zuen Juan de Laz kano marinel gipuz koarrak (Juan de Lezcano ere esaten diote ba tzuek). Armadako kapitain jenerala zen Laz kano eta bere jabe tzako on tzidiarekin gerra horretan parte hartu zuen Granada errenditu zen arte. Hurrengo urtean, on tzidi horrek berak milaka mairu garaitu eraman zituen Afrikako lurral deetara.

Juan de Laz kanok Mazalquivirreko setioan eta har tzean parte hartu zuen geroago; 1505eko irailean, zehaz ki. Laz kaoko marinelak eragin nabarmena izan zuen gotorlekua errendi tzeko borrokan eta, besteak beste, gerraon tziak koraza tzeko asmakizun ai tzindaria erabili zuen. Bere bi on tzi eta Flores de Marquinaren beste bat, artilez ko zakuz osatutako trepeta ba tzuekin babestuta, aur karien on tzien saihe tsen kontra jarri zituen, haien harresiak erai tsi, artilleriarekin tarte bat zabal du eta bideratu zuen bere gizonen on tzira tzea eta asaltoa. Horrela lortu zuten mairuen tiroetatik babestea; erabat ezustean harrapatu zituen Laz kanok mairuak.

Eta 1512. urtean, Juan de Laz kanoren on tzidiak Dorseteko mar kesaren armada ekarri zuen Ingalaterratik Pasaiara; 12.000 gizon inguru. Ingelesen espedizioak uste zuen Akitania inbadi tzera zetorrela, Fer nando erregearen Gaztelako eta Euskal Herriko tropen lagun tzarekin, eta, hartara, Guyenako (Fran tzia) garai bateko jabegoak berreskuratuko zituela. Ingelesen mugimendua, ordea, fran tsesak behar beste denbora lanpetuta eduki tzeko bestetarako ez zen izan, Errege erregina Katolikoek, beren tropekin eta Gipuz koakoen eta Biz kaikoen lagun tzarekin, Iruñea asaltoan hartu eta Nafarroa konkista zezaten. Halaxe bukatu zuten Nafarroaren burujabe tzarekin.


Amerikaren aur kikun tza

Amerika aur kitu zutenean ere han ziren euskal dunak: Kolonen lehen irteerako zaz pi edo zor tzi kide euskal dunak ziren; ahaztu gabe, gainera, «Santa Maria» on tzia bera ere seguru asko Euskal Herrikoa zela jatorriz.

Euskal dunak izan ziren, orobat, Kolonen bigarren bidaian haren on tziko pilotua eta hainbat marinel. Gainera, bigarren espedizio hartako on tziak Bermeon armatu ziren, 1493an. Lan horretan Juan de Arbolancha eta Iñigo de Artieta aritu ziren, besteren artean.


On tzi motak

XV. mendean erabat al datu zen euskal on tzigin tza; on tzi handiak egiteko modua, batez ere. Aurreko mendean Mediterraneoan egindako sartu irteeretatik, hainbat ideia berri jaso zituzten Biz kaiko gol koko marinelek, eta ideia horiek beren tradizio eta eskarmentuari gehituta, asko hobetu ziren euskal on tziak. Iparral deko itsas tradizioaren eta hegoal dekoaren arteko ezagu tza teknikoen trukea Euskal Herriko eta Kantabriako on tziolen eskutik mamitu zen.

Truke horren lekuko tza honela zehazten du C. Fer nández Durok:

Bistan da, marinelek aztertu eta kopiatu egiten zutela nabigaziorako beren elementuak hobe zi tzakeen oro, eta berehala aplika tzen zuten beren on tzietan. Era berean, berrikun tza horien berri ematen zieten ibaier tzeko armadore eta maisuei, on tzi berriak eraiki tzean kontuan har zi tzaten.

Mende osoan mota guztietako gero eta on tzi gehiago eraiki zituzten euskal on tzioletan. Horietako ba tzuk beste herrial de ba tzuen enkarguz. Mediterraneorako ere eraiki tzen ziren arraunez eta belaz eragindako on tziak, oso erabilgarriak itsaso hartarako, baina batere ez Biz kaiko gol korako eta Atlantikorako. Nolanahi ere, Mediterraneoko mer katariek erabili izan zituzten inoiz Iparral deko itsaso ez oso egokietan ere, Hansako hiriekin izandako harremanetan. On tzi horien artean zeuden galeazak, galeotak, bergantinak, etab.

Euskal Herriko bertako beharrak bete tzeko, on tzi txikiagoak ere eraiki tzen ziren:

- arraun on tziak, baxurako arran tzan eta portuetako eta zamaon tzietako zerbi tzuan erabiliak; hala nola, txalupak, batelak eta baleon tziak;

- mistoak, arraun- eta belaon tziak, neurri ertainekoak, alturako arran tzan eta atoi lanetan erabiliak; esaterako, pinazak;

- zer txobait handiagoak eta bela bidez bul tzatuak, kabotajeko nabigazioan ohikoak; besteak beste, zabrak eta pata txak;

- on tzi handiak; adibidez, karabelak (euskal dunek gu txi erabili zituzten, baina portugal darrek eta Atlantikoko andaluziarrek, al diz, asko);

- karrakak, itsason tzi edo naoen aurrekoak.


Karabela

Karabelen gainean, hala dio Pierre Chaunuk:

Karabela hobe tzen eta hazten joan zen Portugalen eta Atlantikoko Andaluzian XV. mendean zehar, eta XVI. mendean maila gorenera iri tsi zen.

Karraka baino handiagoa eta krosko luzeagokoa zen. Altuera al detik, berriz, askoz txikiagoa; hau da, kalatu txikiagokoa. Horrenbestez, karraka baino dezente az karragoa eta maneiagarriagoa zen. Kostal deko haize al dakorrak aprobe txa tzen ere gehiago zen karraka baino, baita ur ez oso sakonetan nabiga tzen ere. Gerora, ozeanoetan nabiga tzeko mol datu zuten karabelaren aparailua eta, dudarik gabe, aur kikun tza bidaien protagonista handiena izan zen on tzi mota hori.


Karraka (hobe itsason tzi baino)

Euskal karraka kokaren oinordeko zuzena zen; Mediterraneokoak eta Portugalekoak baino txikiagoa zen euskal karraka, baina baita askoz sendoagoa, errentagarriagoa eta maneiagarriagoa ere. Hala, kokaren lekua har tzen joan zen itsaso guztietan. Krosko mo tza, zabala eta albo altukoa zuen, forma betekoa eta ur irteera gu txikoa.

On tzi mota zehatz horri itsason tzi esatea nahasgarria gerta daiteke. Zuzenagoa da itsason tzi terminoa ondoren etorri zen on tzi bat izenda tzeko uztea. Nao edo itsason tzi hori lerden eta harro ibili zen ozeanoz ozeano XV. mendearen amaieran eta XVI. mende osoan zehar. Eta bikingoen ibilien ondotik, Europako nabigazioan izan diren balentria handienen protagonista ere izan zen.

Naoak edo itsason tziak, karabelekin batera, aur kikun tza geografikoetan usuen erabilitako on tziak izan ziren. (Europarren aur kikun tzetaz ari gara, noski; Amerika eta Ozeania aspal di aur kitu bai tzituzten bertako biztanleek). Aur kikun tzan jarduten zuten on tziak lagun tzeko gotorlekuak ziren itsason tziak. Gotorleku hori almirante eta kapitainen lekua, ospitalea, biltegia eta kuartela zen, al di berean.


Europako karrakak edo itsason tzi sendoak

Europako beste karraka mota ba tzuk, batez ere genoarrak eta portugal darrak, askoz handiagoak ziren. On tzi horiei nao edo itsason tzi sendoak ere esaten zi tzaien. Denborarekin, gero eta erral doiago bihurtu ziren, salgaiak, tropak eta bidaiariak Afrikako eta Asiako kolonietara bidera tzeko, eta ba tzuk 1.500 eta 2.000 tonako neurrira ere iri tsi ziren. Al di berean, ahulagoak eta maneia tzen zailagoak bihurtu ziren, on tzi haien aparailua handitu eta belak bider katu egin zirelako.

On tzi horien zuredi gaina bel durgarri hazi zen, popan eta brankan gaztelua gazteluaren gainean jarrita. Gaztelu horietan, on tziaren biz karraren arrasean, kanoi zulo erdi zir kularrak zeuden zabal duta; zulo horietatik atzekargako artilleria trauskil samarraren hainbat eta hainbat buru ager tzen ziren, egurrez ko afuste finko ba tzuei eu tsita, gurpilik eta inolako mekanismorik gabe artilleria hori al txa tzeko.


Karrakatik itsason tzira eta galeoira

Euskal karrakak ez zion jarraitu erral doi bihur tzeko joera horri, eta XV. mendearen amaieran naoari edo itsason tziari utzi zion lekua; naoak, berriz, XVI. mendearen az ken hondarrean, galeoiari, armadako on tzi moduan. Galeoiak harro bidaiatu zuen hango eta hemengo itsasoetan Indietako Laster ketako konboiak babesteko eginkizunean, eta Ameriketatik Filipinetarako ibilbidean ere aritu zen 250 bat urte, lineako on tziak etorri ziren arte.


Zumaiako karraka

Zumaiako San Pedro elizako botoz ko margolanak ikuspegi osoa ematen digu nolakoa zen XV. mendeko euskal karraka bat.

Juan Martinez de Mendaroren (1475) Almiranta ez zen ohiko on tzia garai haietan; neurriz handiagoa zen, eta gerra ekin tzetan jarduten zen batez ere, salgaiak garraia tzen baino gehiago. Gerrarako armatuta zegoela argi adierazten dute elementu hauek:

- errege bandera txoak,

- jaurti tzeko armaz jositako gabiak eta

- pabesez babestutako gazteluen bar neal deko hormek.


Propul tsio sistema

On tzi horren aurrerapenik handiena propul tsio sistema zen. Kokatik jasotako masta bakar eta handiari beste elementu ba tzuk gehitu zi tzaiz kion. Eta masta bakar horretatik zin tzilikatutako lau er tzeko oihalak ere bazuen beste berrikun tza bat: txanberga gehigarri bat, az pitik belaren neurriak zabal tzeko. Gehitutako elementuen artean hauek zeuden:

- Beste masta txikiago bat, trinketa edo ai tzinekoa, brankako gazteluaren gainean, hori ere lau er tzeko oihalarekin.

- Eta beste masta txiki bat, mesana zeri tzona, tol daren edo popako gazteluaren gainean, bela triangeluar edo latino batekin. Mesana makilari artimoia ere esaten zi tzaion, on tzia bul tza tzea baino gehiago, haren noranz koa eramaten lagun tzea bai tzen masta horren zeregina.

Karraka handi eta garatuenek –Zumaiako horrek, adibidez– laugarren masta bat ere bazuten, are txikiagoa, popako estal kiaren edo txupetaren gainean, hori ere oihal latinoarekin. Masta horri kontramesana esaten zi tzaion. Kasu horretan, mesana, on tzia bul tza tzeko balia tzen zen, eta kontramesana, berriz, artimoi lanetarako.

Maspreza edo branka haga, oso sendoa, tente tente atera tzen zen brankatik. Haga horrek finka tzen zituen ai tzinekoaren estaiak eta masta nagusiarenak. Gainera, arpeua zin tzilika tzeko ere erabil tzen zen; lau kakoz egindako aingura modukoa zen arpeua, eta parez pare abordatu ondoren aur karien on tziari eusteko balia tzen zen.

Masprezaren az pian, bularrean, maskaroi edo aurpegi tzar bat ager tzen da. Garai haietan, herensuge baten burua edo beste piztia bel durgarriren batena izan ohi zen, inork ez zezan zalan tza jarri on tziaren ol dar kortasuna.

Mastak artean sinpleak ziren, mastagainik gabekoak goiko muturrean. Masta nagusia oso altua eta lodia zen. Seguru asko, luzetara egindako hainbat sekzioz osatuta egongo zen, sekzio horiek ondo egokituta bata besteari, sokaz lotuta eta lokarri horiek mastan tartekatuta, botoz ko margolanean argi bereizten den moduan. Edo beharbada habe bakarra zen, oso oso lodia eta tximelgaz indartua; Baionako kokarena modukoa.

Belazurrunak mastatik askatu gabe igo tzen eta jaisten ziren, bolaz ko lepa uztai edo arrakei esker. Zeregin horretarako eramaten zituzten, hain zuzen, arraka horiek.


Kroskoa

Karrakak krosko handiagoa eta sakonagoa zuen kokak baino, baita luzera eta garaiera handiagoa ere. Eta, era berean, makurrera handikoa zen.

Kroskoaren forroa:

- jada ez zen tingladillo erakoa; Europa iparral deko herrial deetan, al diz, eusten zioten sistema horri.

- Euskal Herrian, ordea, topera, bata bestearen gainean jarritako ohol tzarrak erabil tzen hasi ziren, Mediterraneoko on tziek ohi zuten moduan, ohol tzar horiek gerpaz eta zuaker bertikalez sendotuta. Halabeharrez, armazoi irmo baten gainean munta tzen zuten. Bularrak, gilak, gilagainak, korastak, barangak, genolek eta habeek osa tzen zuten armazoia, pieza guztiak ondo lotuta el karren artean buxarda eta gil tzen bidez.

Krosko tripaduna zen, popa borobilekoa, eta ardatz lema zuen korastan.

Branka puztua zuen, kate zulo handiekin, ainguren maniobrarako.

Ainguren kableak kate zulo horietatik bita horizontal batera pasa tzen ziren, jaso eta sotoan bil tzeko. Bita hori brankako gazteluaren barruan zegoen eta hor har tzen zuten buelta kableek.

Karrakaren kroskoak eusten zion artean Erdi Aroko erlazioari: 1 2 3 zabalera gila luzera.


Gazteluak

Brankako gaztelua, triangeluarra, bularraren gainean gora tzen zen (koka gogorarazten zuen ezaugarri horrek), baina kokarena baino askoz handiagoa zen eta kroskoaren egituraren parte osa tzen zuen. Jada ez zen habe ba tzuen gainean bermatutako armazoi bat. Erdiko ar ku zabal batetik sar tzen zen gaztelura, goiko biz karraren gainean.

Tol da ere kroskoaren egiturako zatia zen jada, eta habe nagusiraino iristen zen. Gainean popako estal kia zuen, korastaren gainetik goratuta.

Zumaiako margolanean ez da ikusten bonbardarik kanoi zuloetatik burua ager tzen, ez gaztelu batean eta ez bestean. Alabaina, biz karraren gainean, bai, fal koi txo edo berso bateria bat an tzematen da.

Santa Ursularen kondaira azal tzen duten Carpaccioren margolan ba tzuetan XV. mende amaierako karraka ingeles ba tzuk azal tzen dira eta deskribatutako on tziaren an tzekoak dira Ingalaterrakoak ere.


Oharrak

(1) CLAVERÍA ARZA, Carlos: Aipatutako obra, 303. or.

(2) CLAVERÍA ARZA, Carlos: Aipatutako obra, 204 205. or.

(3) FER NÁNDEZ DURO, Cesáreo: Aipatutako obra, 54. or.

(4) CHAUNU, Pierre: «LA EXPANSIÓN EUROPEA (SIGLOS XIII AL XV)», 343. or. in Nueva Clío. La Historia y sus problemas. Labor, S.A. argitale txea. Bar tzelona, 1982.