Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. mendeak/Amerikako merkataritza
Amerikako merkataritza
aldatuZenbait lege
aldatuUtz ditzagun abenturak eta hel gakizkion Amerikak ekarri zuen itsas astindu handiaren egitura aztertzeari. Bide orotatik iristen da Erromara, dio esaerak, eta portu orotatik iritsi daiteke Amerikara. Baina, ez zen hala izan. Sevillaren monopolioa laster jarri zen besteen gainetik, nahiz eta Artiñado idazle sonatuak baieztatuko duen:
Denborak joan ahala, ontziek portura egokitu beharra izan zuten, eta txartu egin zen egoera.
1529ko Errege Zedula
aldatuAlabaina, ez da bestea bezain ezaguna izaten, Amerikarantz zuzenean itsasoratzeko, Karlos V.aren 1529ko Errege Zedula, bidea ematen zuena zenbait portutatik:
- Cartagenatik eta Malagatik, Mediterraneoan: - Cadizetik, Hegoaldean; - Coruña, Galiziako Baiona, Aviles, Laredo, Bilbo eta Donostiatik, Iparrekoen artean.
- Irteera askea, nahitaezko porturatzea
Horretarako, Koroaren epaile edo udal funtzionarioen aurrean erregistroa atera behar zen irteerakoan, eta haiek kopia bat bidaltzen zioten Indietako Kontseiluari; baina itzultzerakoan, Sevillan porturatu behar izaten zen, eta zekarten kargaren zati bat Kontratazio Etxeko ofizialei eman. Malagatik edo Galiziatik irtendako ontzi bakarren baten idatziak jaso izan dira inoiz, baina Karlos V.aren neurri aurrerazalea ez zen hizki hila besterik izan. Eta ez dakigu ezer euskal ontziez. Kortsarioen presentzia gero eta handiagoa zelako gertatu al zen agian ekimen gabezia hura? Neurria 1573an ezeztatu zen.
- Sevillaren eta Cadizen monopolioa
Aparteko hazkundea izan zuen merkataritzan Amerikarekin bi norabideetan jarduteko ez ziren izendatu bi portu baizik: Sevilla eta Cádiz. Eta horretarako itsasontzi nahiz marinel gehiago behar ziren, gero eta erregulartasun eta antolamendu handiagoz.
Legeak eta pragmatikak behar ziren garraio handiko itsasontzien eraikuntza sustatzen ahalegintzeko, itsasontzi nazionalei karga ziurtatzeko eta kortsarioak atzerarazteko. Zorioneko legeak ziren gutxi asko, betetzen zirenak edo ez zirenak, baina itsasgizonen mundua ederki mugatzen zutenak, nolanahi ere.
Garrantzizkoenak bilatzeko Lege Berrietan (Madril 1785) begira diezakegu. Ontziez hitz egiten duen II. libk., X. tituluan.
Beste xedapenak
aldatu- 1422ko xedapenak
Utz dezagun alde batera, zaharra baita, Juan II.aren xedapena (1422), honela zioena: «que en los nuestros reinos se fagan los más navíos que se pudieren facer en los puertos de la mar de ellos», ontzi horiek «estando fechos, estarían más a punto para nuestro menester».
- 1500. urteko pragmatika
Eragin handiagokoa eta gure errealitateari lotuagoa izango zen Errege Katolikoen Pragmatika, 1500.ean Granadan eman eta 1523an Karlos V.ak Valladoliden berretsitakoa:
Neurria babeslea zen eta atzerritarrei emandako baimenari muga jartzen zion «a cargar en sus navíos mercaderías que nuestros súbditos han de cargan». Haiek zeramatzaten irabazi, probetxu eta pleitak, –urre eta zilarrezko txanponetan gainera–, bertakoak aldiz, kargarik gabe gelditzen ziren. Mendekoei lehentasuna emateko modu bat izan zen, penak pena, Karlos V.ak berretsi behar izan zuena. Legearen aurka iruzurrak nahiz kargatzeko eta pleitatzeko zeharbideak sortuz joan ziren.
1511ko Pragmatika
aldatuGorabehera handikoa zen beste xedapen edo Pragmatika bat, Fernando jaunak eta Juana andereak 1511n Sevillan emandakoa eta ontzigileei bezainbat erasaten zien ontzi erabiltzaileei:
Horren aurkakoa egiten zuenarentzat, ehun mila marabeditakoa zen isuna.
Ontzigintzarentzat kitzikagarria izan zitekeen ontzi handiei ematen zitzaien abantaila. Hala ere, merkataritzako ikuspegitik oztopo ere izan zitekeen. Erabilgarriagoak ziren ontzi txikiak. Haren karga arina denbora gutxiagoan osatu zitekeen eta merkataritza azkarrago bihur.
Arazoak Itsas armadari berari erasango dio geroago. Itsasontzi handi bat seguruagoa zen; baina aldi berean, makalagoa zen mugimenduan. Amerikara begira, hasiera batean ezezagunak ziren harea pila ikaragarriekin topo egiteko arriskua zuten, eta arazoak zituzten Sevillan nahiz Sanlukar de Barramedan sartzeko.
- 1511ko Pragmatika, 1523an berretsia
Errege Katolikoen 1511ko abuztuaren 11ko Pragmatikan nabarmendu zen itsasontzien ahalmen politiko militarra, Juana andereak eta Karlos V.ak berretsia 1523an. Legearen edukia argia da eta ez du azalpen beharrik.
Hain zuzen ere, Elkano izan zen bere ontzia saltzeko ausardia izan zuenetako bat eta horrek engaiarazi zuen agian Magallanesen enpresan. Leku aproposa zen Sevilla euskal itsasontziak, bai bertakoei bai atzerritarrei saltzeko. Hala, neurriak ontzien merkataritza mugatzen zuen eta atzerritarrei ontzien salmenta debekatzen zieten.
Itsasontzi handiak eraikitzeko eman zen laguntza ez zen aholku hutsean gelditu, sustapen eta laguntza formula eraginkor bat hartu zen, eraikuntzari emandako saria izan zen, hobari antzeko bat, proportzio honetan:
- 100.000 marabedi, 1000 tonako itsasontzientzat.
- 80.000 marabedi, 800 tonako itsasontzientzat.
- 60.000 marabedi 600 tonako itsasontzientzat.
Sariak ontzi jabeak bizi ziren hiribildu edo lekuetan ematen ziren dirutan, baldin eta itsasontziak horniturik eta moldaturik bazeuden. Bestalde, errege zerbitzurako behar zirenetan, alokairuagatik eta jendeagatik ordaintzen zen, Armadan ohiturazkoa zen moduan.
Berriro ere diru laguntzak itsasontzi handientzat ematen ziren, mila tona baino gehiagotik seiehunerainoko itsasontzien kargaren alde egiten zen, bertako ontzi txikiago edo atzerriko handiagoen alde baino lehen. Hasieran adierazitako printzipio batzuen ondorioak ziren neurriak:
1560ko xedapenak. Aseguruak
aldatuIruzurrek lege berriak eginararazi zituzten. Hala, xedapen hau ematen zuen 1560an Felipe II.ak:
Itsasoko hondamendiak –itsasontziak edo merkantziak galtzea – XIV. mendeko legeek araututakoak ziren.
Errege Katolikoek xedapen hau eman zuten 1480an.
Legeak ez ezik, ezbeharren aurkako bermeak zeuden, kontsulatu eta kofradietako arautegiak, aseguru sistemak eta abar. Traidorea da itsasoa, oso, eta beste inon ez da zoriaren gurpila apetatsuan bezain aldabera: itxaropenak deskalabruen mehatxupeko negozio oparora bultzatzen du beti. Itsasoaren legeak dira, itsasontzien jabe, merkatari eta marinelen gain daudenak.
Armadak eta piratak. Ontzidiak eta aurkikuntzak
aldatu1598ko lizentzia
aldatuItsasoari buruzko legeak dira.
Gure historian duten eraginagatik ez ahazteko moduko legeak dira.
Itsasontziak armatzeko baimena eman eta bertako kintoei hartutako harrapakinen mesedea ematen dien legea: Felipe III.ak 1598an berretsitako lege zaharra.
Edo itsaslapurrekin izaten ziren zailtasunak edo beste nazioen aurkako liskarrak kontuan hartuta, nahi zena egiteko Koroak emandako baimena.
- Itsasoko legeak
Ondoan badira beste lege batzuk ere, itsasoarenak: mareak eta korronteak, hondar pilak eta ekaitzak, bakardadea. Denak dira gure itsasgizonen bizi esparrukoak.
Bigarrenek, Amerikari dagokionez, esfortzu eta behaketa zein irakaspen metaketa bat eskatzen dute: irla berriak, kostalde berriak, babeseko portu natural berriak eta jende berria ezagutzea; azken batean, mapamundi berri bat eginez joatea.
Markatzen eta aztertzen joatea: itsasertz bakoitzean sakonerako brazak, hondar pilak eta uharriak, sargazoak, itsas korronteak, haizearen norabideak eta joan etorrirako behar den denbora.
Trebetasuna hartzea Amerikako eta Asiako norabideetan eta Atlantikoaren bestaldean lurreratzeko eta itsasoratzeko guneak finkatzea: uharte karibetarrak, portu mexikarrak, Erdialdeko Amerika, Hegoaldeko kontinentearen Ipar kostaldea.
Lehenengoek, lege politikoek, huts egingo dute, Indietatik zetozen ontzientzat laster zama bilakatu zen mehatxu berri baten aurrean; itsaslapurreta zen. Aski zen ontziak etorri zain egotea Atlantikoaren alde honetan, San Bizente lurmuturretik gertu, harrapakin onak eskuratzeko; denborarekin tentagarriagoak izango ziren.
Gerora, Amerikara eta Ozeano Barera ematen duen amerikar kostaldeko bidea ikasita, han erasotzen zuten itsaslapurrek, lurrean nahiz uretan, erasoetatik babesteko portu nagusienetan gotorleku eta gazteluak egitera behartuz. Itsasoari aurre egiteko abenturak gehigarri bat zuen, gizon batzuen harrapakin goseak sortutako arriskuak saihestu beharra.
Defentsazko neurriak
aldatu- Defentsarako Armada
Bigarren hamarkadatik aurrera, badaezpadako neurriak hartu behar izan ziren. Defentsarako lehen Armada 1521an sortu zen, eta guztien artean banatu ziren kostuak, Indiatik zetozen itsasontziko metal eta merkantziak, Erregerenak nahiz partikularrenak.
Armada hori Kanariak edo Azore uharteetara iritsi zitekeen, eta batzuetan hantxe gelditzen zen Amerikatik zetorren Ontzidia kortsarioen beldurrez.
- Haverias Armada
1525ean hogeita bi itsasontziko ontzidia abiatzera zihoala, kortsarioak zirela eta Haverias Armada zeritzona sortu zen, horrela deitzen zen merkataritza ontzidiaren kargua zutenen artean banatzen zirelako kostuak: % 1a zen kargua. Kortsarioen mehatxua endemikoa bilakatzen ari zen.
- Defentsazko beste neurriak
1526ko xedapenaren arabera, Amerikatik zetozen itsasontziak armaz ongi horniturik eta elkarrekin eta zaintzan nabigatu behar izaten zuten. Nabigazioa erregulatzeko modu bat zen, egoerak inposaturikoa. Arriskutsua zen bakarrik nabigatzea. Interesaturik zeuden merkatariek ezarriko zituzten irteerako eta itzulerako denborak, itsasontzi kopurua, etab.
Zortzi baino ez irteteko agindua eman zen 1554ean; beranduago zenbaki hori seira jaitsi zen. Ehun tonara murriztu zen karga, armek eta 50 soldaduk ordezkatzeko.
Merkataritza ontzien militarizazioa
aldatu- Ontzidiei buruzko legea (1561)
Urrats bat gehiago izan zen, hartutako esperientziak markaturiko araudi zehatzago bat egitea, eta ontzi bakoitzaren tonajearen arabera, kanoi, arma, tripulazio eta abarri buruzko 1552ko ordenantzak finkatu zituen. Oso garrantzizkoa izan zen eta mende luzeetan iraun zuen. Lege horren arabera, ez zen Cadizetik edo Sanlucarretik itsasontzirik irtengo, ontzidi gisa ez bazen, non eta ez zen itsasontzia eta merkantzia galdu nahi.
Urtero bi ontzidi eta Erregeren Armada eratzen ziren eta bidaiak Tierra Firme eta Nuevo Mexikora izango ziren. Ontzidi bat urtarrilean irteten zen, bestea abuztuan. Ontzidiak lagun eramaten zituen Capitana eta Almiranta. Horiek Dominika uhartean ukitzen zuten lurra eta handik, bitan banatuta, itsasontzi batzuk Mexiko aldera jotzen zuten jeneralarekin eta besteak lur irmoa deiturikora almirantearekin. Ontzidi guztiak derrigorrez Sanlucarrera itzuli behar zuten.
Neurri hori zela eta, desagertu egin ziren lehen abiatzerakoan eta itzulerakoan lagun egiten zieten eskuadrak, eta Ontzidikoak ziren ontzi batzuk gerrarako prestatzen hasi ziren, Amerikaraino ere joanez, kortsarioak agertzen hasiak baitziren paraje haietan.
Azpimarragarria deritzo G. Artiñanok, denbora luzez iraun zuen «militarización de buques mercantes» delakoa. Gaur egun erraz bereizten ditugu gerrako itsas armada eta merkataritzako ontzidia. Baina, orduan ez. Capitanak eta Almiranteak, hainbeste alditan euskaldunek gidatu zituztenak, merkataritzako ontzidi armatuak ziren. Eta horregatik sakrifikatu behar izaten zuten kargaren zatia, modu batera nahiz bestera, konpentsatzen zitzaien.
- Itsas potentzia eta merkataritzaren potentzia
Hargatik, itsas potentzia bat zetorren merkataritzaren potentziarekin. Estuki elkartuak zeuden haien gorakada edo beherakada, nahiz merkataritzan zuten eragina.
Joateko eta etortzeko bidaia Legeak ezarrita bezala gelditzen da. Hilabete inguru kostatzen zen Antilletara iristea.
Harantzako bidaiak Kanarietako ibilbidea jarraitzen zuen, Dominika, Guadalupe edo Deseadaraino (Karibeko uharte).
Handik aurrera.
- Ontzidi zati batek, Capitanekin, Santo Domingo ukitzen zuen eta Mexikon beste portu hauetara jarraitzen, Ocoa, Tiburón lurmuturra, Jamaika, Kubako Santiago, Honduras, Yucatán eta San Juan de Ulua;
- beste zatia Venezuelara joaten zen, Margarita uhartea, Santa Marta, Cartagena de Indias, eta Portobelon amaitzen zuen bidaia.
Honantzakoan, Rio de la Platara iristeko, hiru hilabete behar ziren, gutxienez. Portobelo eta San Juan de Uluatik irteten zen, denak Habanan elkartzeko eta handik hasten zen itzulera, urriaren 10a baino lehen egitekotan; data hori pasatuz gero Habanan egin behar zen negualdia, horrek zekarzkien gastuekin eta Ontzidiaren itzulera espero zutenen frustrazioarekin. Bahamak eta Bermudak igarotzea beldurgarria izaten zen orduan ere.