Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. mendeak/Domingo Zavala Lepanton

Domingo Zavala Lepanton

aldatu

«Liga Santua»

aldatu

Turkiarren mehatxuen aurka

aldatu
 
Wikipediak honi buruzko artikulua du: Lepantoko gudua.

Bartzelona hirian egun hunkigarria izan zen 1571ko uztailaren 20a, bene-benetan egun historiko deitzea merezi duten egun bakar horietako bat. Konde Hiritik egun horretan itsasoratu ziren Espainiako eskuadrak, Felipe II.ak, Aita Santuak eta Veneziak osaturiko «Liga Santuaren» Armadarekin elkartzera, Mediterraneoan turkiarraren itsas armadaren mehatxua arriskua larria baitzen eta hura neutralizatzeko asmoz. Erlijiozko gorespen-giro batek inguraturik abiatu ziren, etorkizun ezezagun baterantz abiatu ere, baina itxaropenez eta izuz ehotako gelditasun hura, laster, Lepantoko garaipenaren ostean, poztasun paregabekoa bilakatu zen –Italia eta Espainia osoan, eta Europa kristautik haratago ere hedatu zelarik–.

Luis Requesens diplomatikoa eta marinel bartzelonarra, Felipe II.a Erregearen hurbileko gizona, eskuadra horretako bigarren buruzagia zen, eta horrez gain, Juan Austriakoren aholkulari nagusia, Espainiako Erregearen anaiordea eta bat egindako Armada osoaren kapitain jenerala.

Pertsonalki bere zerbitzuan jarriak zituen Kapitana –bere intsignia ontzia– eta bere beste ontzia edo patroia. Azken horrek Granada zuen izena.

  • Gipuzkoar bat Lepantoko guduan
 
Grabatu hau izan zen eredu Donostiako Ozeanografiako Museoan dagoen margolana egiteko, hain zuzen ere, Domingo Zavalak Lepantoko batailan izandako esku-hartzeari buruzkoa. Atzean agertzen den itsasontzia irudikapen erromantiko bat da, irudimenezko galeoi antzeko bat, Lepantoko galerekin antzik ez duena.

Granadan sartzea egokitu zitzaion segizio taldearen aurrean zihoan Requesens-en kontularia edo «tenedor de libros», Domingo Zavala gure protagonista.

Luis de Requesens-en segizioa, Bartzelonan Komendadore Nagusiaren Kapitanan eta bere Granada patroian ontziratu zena, 102 lagunez osaturik zegoen: zaldun partikularrez osaturiko talde handi bat–Alexandre de Torrelles eta Guillem de Sant Climent, besteak beste–, gehienak katalanak ziren eta beren jaun eta babesle Requesens-en mendekoak. Haren ondora borroka egitera zetorren talde horri gaur egun administrazioko lan-talde nagusi deituko genioke; talde horretan zegoen Zavala, eta zerbitzua.

Urriaren 7ko Lepantoko guduan Domingo Zavala izan behar zuen Granadaren arduraduna, Don Luisen konfiantzazko gizona baitzen, leiala eta izaera sendoko gizona. Gertuko aholkulari zituen galerako itsas kapitaina eta ontziko infanteriako ofizialak.

Guztiz aparta eta heroikoa izan zen Domingoren jokabidea, Juan Austriakoaren aitormena merezi izaterainokoa, izan ere, zuzeneko lekuko izan zuen bere errege-galeratik –kristau Armada osoaren intsignia-ontzia zen– ohiz kanpoko adorez eta ausardiaz jokatzen ikusi baitzuen Zavala Granada ontzian, borroka-leku nagusian.

Horri dagokionez, argi eta garbi utzi behar da, Domingo Zavala ez zela berez marinela izan, sarritan uste okerrez hala esan arren, baizik eta administrazio militarreko langile. Galera-buru izateko deitu zuen Armadako goi-agintaritzak, Luis de Requesens-ek zehatzago esanda, berarengan zuen konfiantza pertsonalagatik eta erabateko askatasunez erabakita –garai hartan ohikoa zen bezala–. Zavalak ez zuen inolako itsas aginpiderik, ez marinel funtziorik izan, ez Lepanto baino lehen, ez ondoren, baizik eta karrera bikain luze bat gerra-giroko burokrazian (Estatuko eta Gerrako Idazkaria Flandriako Gobernu orokorrean) eta kontularia (Ogasuneko Kontulari Nagusia), azkenik Ogasun Goreneko Kontseiluan partaide izatera eraman zuena.

Euskaldun gutxi Lepanton

aldatu
 
Kristauen Itsas armadaren aurrerabidea Messinatik Lepantoraino.

Baina, hori ez da eragozpen aitortzeko, agian Zavala izan zela Lepantoko garaipenean euskaldunen presentziarik gailenena, beti ere, kontuan hartuta Mediterraneoko kanpaina ospetsu horretan ez zela izan ez gipuzkoarren ez bizkaitarren egiazko rotagonismorik.

Zentzu horretan, utzi dizkiguten arrasto apurrengatik –edo orain arte bildu ditugun seinale apurrengatik, bederen– esan liteke, alderaketa eginda, euskal marinelen parte-hartzea oso txikia eta apala izan zela Lepantoko gertakizun handi hartan.

Aldi berean bi jokaleku estrategiko desberdinez arduratu behar izan zutelako, hau da, Atlantikoan eta Mediterraneoan ezinbesteko jardun behar izan zutelako, ez baitzuten inolako modurik izan gelditzen ziren efektiboak lekualdatzeko, tai gabe biek gainean zuten mehatxuak zirela-eta. Eta neurri batean, horrek esplika dezake gipuzkoar eta bizkaitar marinelen eskasia Mediterraneoan, guztiz ezinbestekoak baitziren ozeanoko itsasontziak tripulatzeko. Gainera, ez ozeanoko unitateek lortu zuten Indietarako ezinbesteko joan-etorriak zaindu beharretik irteten, ez galeren eskuadrek ere «Mare Nostrum» hura inoiz bertan behera uzten, Herbehereetan eskas ziren espainiar ontzien presentziari laguntzera joateko.

  • Euskal marinelen jarduera Atlantikoan

Gauza jakina da Felipe II.aren erregealdian, Atlantikoan, Kantaurin, Mantxako kanalean eta Kariben jardun zuten Indietako Ontzidiak, Indietako Ibiliaren Zaintzako Armadak, Ozeano Itsasoko Armadak, 1588an Ingalaterraren aurka bidalitako «Armada Nagusiak» eta ozeanoko itsas formazio guztiek nahitaezko marinel-mintegi bat izan zutela Gipuzkoako Probintzian eta Bizkaiko Jaurerrian. Euskal marinel horiek, hein handi batean, beren ontzi eta galeoiak tripulatu zituzten, eta protagonista izan ziren beraien arrakastetan bezala ezbeharretan. Aski bedi sonatuenen artean aipatzea, luzea baita zerrenda: Juan Martinez Errekalde, Miguel Okendo, Martin Bertendona, Villaviciosatarrak, Cristobal Eraso, Marcos Aranburu, Antonio Urkiola eta Pedro Zubiaur. Alabaina, ez da hain ezaguna euskaldunek beste ingurune geografiko batzuetan izan zuten zeregina, ozeanoaren aldean oso borroka-leku desberdin batean izan zuten jarduera mugatua eta askoz ilunagoa, beren arrantza-leku eta merkataritza esparru nagusienetatik urruti: Mediterraneoan eta galeren eskuadran.

  • Mediterraneoko protagonismoa Lepanton

Datu guztien arabera, behin betiko protagonistak Mediterraneoaren ertzetako biztanleak ziren –katalanak, mallorkarrak, valentziarrak, murtziarrak eta andaluziarrak– galeren eskuadrako tripulazioa «de España», hain zuzen; berau zen Felipe II.aren zerbitzuan zihardutenetan egiaz espainiarra zen bakarra, gainerakoak, zentzu hertsian esanda, italiarrak baitziren.

- Errege horren mendekoak ziren Napolikoak eta Siziliakoak, bi lurralde horiek «Monarkia Katolikoan» edo hispaniarrean partaide ziren aldetik;

- eta genobarrak, Juan Andrea Doriarenak, Felipe II.aren soldatapean ziharduen. Kontuan hartzeko beste datu bat da, Lepanton euskaldunen parte-hartze txikiaren zergatia argitzeko: berez izan zen mugatua ontzidi «española» haren ekarpena, zentzu hertsian esanda, Napoli, Sizilia eta Doria kanpoan utzita, jakina. Gerraontzien kopuruari dagokionez, 12 galera dira Liga Santuaren Armadari gehitutakoak, Felipe II.nak ekarritako 80 unitate inguru eta, Veneziaren eta Aita Santuaren eskuadran zenbatuta, beste 210 inguru.

Egia da Felipe II.aren eskuadra desberdin horietako jendea euren artean trukakor samarra zela, izan ere, ikusi besterik ez dago kapitain espainiarrak zituztela buru napolitarren 30 galera haietako gehientsuenek.

Don Juan Austriakoa, Luis de Requesens eta Domingo Zavala

aldatu

Don Juan Austriakoak –Ratisbonan 1547ko otsailaren 24an jaioa; Lepantoko batailaren egunean 24 urte– bilduak zituen Espainiako Itsasoko Kapitain Jeneral izatearen jarduerara, Felipe II.ak, Aita Santu Pio V.ak eta Veneziak sortu zuten Liga Santuko Armadaren kapitain jeneral kargua. Kargu horietan lehenengoa –Mediterraneoan itsasoko indar espainiarren buruzagitza–, Luis Requesens-i eman zion, bere ordezkari militar gisa.

Aldiz, Armada aliatu orokorraren buruzagitzari zegokionez, Aita Santuaren eskuadraren ordezkari militar Marco Antonio Colonna zen, Liga Santuko ordezkari militar orokorra. Domingo Zavala –1535ean Ordizian jaioa; 35 urte zituen Lepantoko batailaren egunean– 1568tik aurrera Luis Requesens- en idazkari berezia izan zen, eta uste izatekoa da bere jaunari «Lugarteniente general de la Mar» moduan –Mediterraneoan Felipe II.aren eskuadren bigarren buruzagi, lehen esan bezala– lagundu ziola urte hartan bertan hark burutu zituen itsasoko kanpainetan, Don Juan Austriako «Capitán General de la Mar» zenaren aginpidepean, eta moriskoen altxamenduaren aurka, Alpujarraseko gerran (1569-70).

Jakina denez, Luis Requesens –Bartzelonan 1528ko abuztuaren 25ean jaioa; 43 urte zituen– itsasoko ordezkari militar gisa jardun zuen Lepantoko kanpainan, bateratutako Armada osoko Kapitain Jeneral Don Juan Austriakoaren espainiar aholkulari nagusia izanez, Aita Santuaren aldekoak eta veneziarrak elkarretaratzen.

  • Requesens pertsonaia garrantzitsua

Hasiera batean, Felipe II.aren asmoa izan zen Requesens Armada aliaturen ordekari militarra izatea ere, baina goi-agintaritzan espainiarrek protagonismo osoa izan ez zezaten, Aita Santuaren eta Veneziaren lorpena izan zen postu horretarako adostutako hautagai gisa bigarren buruzagi Colonna izendatzea. Hortaz, Luis Requesens zen, itsasoko soldadu-taldearen bigarren buruzagia, Espainiako Monarkiak Liga Santuari egiten zion ekarpena:

- Felipe II.aren mendeko eskuadra (Espainia, Napoli eta Sizilia)

- Espainiaren soldatapeko eskuadra (Doriako genobarra).

Horiek horrela, Requesens lan ezkutu –baina, erabakigarri– baterako ere aukeratu zuen Erregeak, hau da, Bartzelonan bildurik zeuden eskuadra espainiarren logistika prestatzeko. Orain dela gutxi berreskuratu da Requesensen irudia, Lepantoko itsas kanpainako bi «eminencias grises» haietakoa izan zenarena. Guztiz zuhurra zen eta ez zitzaion protagonismorik axola, beren merezimenduak bistaratzen ahalegindu ziren espedizioko beste pertsonaia batzuei ez bezala.

Pertsona ospetsu katalan honek itsas armadan zein leku zuen zehazten dugunean, azkenik, hobeto ulertuko dugu gure Domingo Zavalak izan zuen zeregina Lepanton: ez batailaren garaian soilik, baizik eta lehenagotik, Bartzelonan egin zen antolamendu logistikoaren fasean bertan, Komendadore Nagusiaren lankide administratibo bat izanez.

Galerak

aldatu

Galera-motak

aldatu

Hainbat motatakoak ziren galerak:

Galera Ponentinoak. Mediterraneo mendebaldeko galerak ziren, «de poniente»: Espainiako, Napoliko eta Siziliako eskuadrak, eta galera genobarrak.

- gotortasunari eta tirorako potentziari ematen zioten lehentasuna,

- infanteriako 120-150 gizon eramaten zituzten tripulazioan.

Galera Levantinoak Mediterraneo ekialdekoak ziren, «de levante»: veneziarrak eta turkiarrak.

- abiadurari ematen zioten lehentasuna;

- infanteriako 80-120 gizon eramaten zituzten tripulazioan;

- kroskoa baxuagoa zuten, eta horrek arinago egiten zituen; baina aldi berean hauskorragoak ere baziren, eta gerrako karga txikiagoa eraman zezaketen:

- eraikitzen errazagoak baziren ere, sendotasunean galtzen zuten.

Iturri guztiak bat datoz esaterakoan: Felipe II.aren zerbitzuko galera «Ponentino» haiek erresistentzia, artilleria eta goarnizioagatik, borrokan beldurgarrienak ziren turkiarrentzat.

  • Turkiarren galerak

- kristauenak baino artilleria gutxiago zuten;

- gerrako jendez hornituagoak zeuden –120-150 gizon– veneziarrak baino kopuru handiagoa zuten.

  • Berbereen galera txikiak

Kortsario berbereen galera txikiak:

- galera handiak baino ere azkarragoak ziren;

- turkiarren galerak baino artilleria gutxiago zuten;

- infanteria txikiagoa –gizonak, 60etik 100era bitartean–.

  • Argi-galerak

Inola ere ez zen ohikoa argi-galera –«fanal» gaztelaniaz eta «lanterna» italieraz– ontzi-buru nagusiek kapitain gisa erabiltzen zutena.

Granadaren alboan ziren Itsas Armadaren taldeko galera guztiak –Spinosa, Venieroo, Don Juan, Requesens, Colonna eta beste batzuenak– argi-galerak izan ziren:

- luzeagoak,

- zabalagoak,

- eta arraunlari gehiagorekin.

  • Erregearen galera

Kristauen galerarik handienak, Juan Austriakoren Real bikain hark bazituen:

- 52,5 m luzeran (60 metro ontzi-muturretik),

- 6,2 m zabaleran,

- 30 arraun-toki hegal bakoitzean,

- 236 galeriano (launakako arraunlari-tostan),

- 80 pertsona, itsasgizonak,

- 300 gizon, gerra gizonak,

Tamaina naturaleko erreprodukzio bat ikusi daiteke Bartzelonako Itsas Museoan; garai bateko Atarazanak edo ontziola zen tokian bertan, Erregearen anaiordea «Capitan General de la Mar» berria hautatu zutenean, hari abegia egiteko, ontzi originala eraiki zen lekuan.

Galeretako bizi-baldintzak

aldatu

Itsasontzi horietan 300 pertsona bizikide izatea izugarri deserosoa zen, benetako infernua.

Galerak estuak ziren eta garaiera txikia zuten ur-gainean. Elementuetatik babesteko bi egitura txiki baino ez zituzten, bata brankan, bestea txopan –bi gaztelutxo, brankakoa «arrumbada», artilleriak plataforma gisa erabiltzen zuena, eta txopakoa «carroza», aginte-postu gisa–. Bat bestearen gainean pilaturik bizi behar ziren beti, eta estalperik gabe, toldo baten babesa besterik gabe.

Galera-bizkarraren azpian ez zegoen lekurik, elikagaiak, ura, kandelak, bolbora, munizioak eta erizaindegi txiki-txiki bat babesteko bestetarako, eta txopan, gazteluaren azpian, zenbait agintarirentzat gelaxkak.

Zavalaren Granada galera

aldatu

Granada galeraren erantzukizuna Domingo Zavalari egokitu zitzaion. Granada galera-mota arrunt eta ohikoa zen, organikoki «Españako» galeren eskuadrakoa zen –ez da nahasi behar Lepantoko kanpainak iraun zuen bitartean izan zuen atxikipen operatiboarekin, hura zela bide, Armadaren formazioa banatu zenean, laukoaren «batalla» hartako erdiko eskuadran egokitu baitzitzaion– izan ere.

Galera arruntak neurri hauek zituen:

- 41-43 m luzeran (ontzi-muturreko 6 m-ak zenbatu gabe),

- 5 m-ko erruna edo zabalera.

Gainera, bazituen:

- 24 arraun-ilara hegal bakoitzean,

- 144 arraunlari (3na gizoneko 48 tosta),

- 10 bat arraunlari erreserban, gaixotzen zirenak ordezkatzeko:

- 30-50 bat pertsona, tripulazio-iturrien arabera, («gente de mar»), horien artean ziren artilleroak;

- 120-150 gizon, goarniziokoak «gente de guerra» borrokarako ontziratzen zirenak, galera espainolen kasuan.

Bataila

aldatu

Granadaren posizioa bataila hartako formazioan

aldatu
 
Lepantoko bataila.

Kristau-formazioa oso-oso handia zen, euren artean hiru taldetan bereizirik jarritako 170 bat galerez eta atzeguardiako beste 30 bat gehiagoz osatua, alajaina!

Armadaren nabigazio eta borrokarako ordenantza, Messinan erabaki zena, oso zehatza zen, zorrozki erabakita baitzeukan lehendik ontzi bakoitzak borroka aldian hedatzerakoan hartu beharreko kokaleku zehatza.

Zavalaren ontzia, Espainiako Granada, erdi-erdian zegoen Don Juan Austriakoaren Real galeraren ingurunean. Real haren ezkerrera hedatzen zen, euren artean bi gerraontzik bestek ez zituzten bereizten, Genobako eta Veneziako Errepubliketako bi Kapitanek, hain zuzen ere.

Granadaren itsas kapitain gisa Pablo Batin agertzen da – Paolo Bottino aipatutako azken iturrien arabera–. Komeni da azaltzea, zentzu horretan, batailako aginduan aipatzen diren itsas kapitainak beste pertsona batzuen menpekoak izan ohi zirela berez –zaldun handi, alorreko buru, koronel nahiz infanteriako kapitain, goi aginteko baten segizioko edozein kide, etab.–; huraxe izaten zen gerraontziaren azken erantzulea, kasu horretan Zavala.

Real galeraren popan ziren Real patroia, bigarren gerraontzia, Juan Austriakoari pertsonalki eman zitzaiona eta Gaztelako Komendadore Nagusi eta eskuadra espainiarren ordezkari militar Luis Requesens-en Kapitaina.

Don Juanen Real galeraren –intsigniaren– eskuinean Kapitaina zegoen, Aita santuaren eskuadrako jeneral eta Armadako ordezkari militar orokorra, Marco Antonio Colonna buru zuela.

Kristau Armadaren jokaleku nagusia babestera deitua zegoen Granada, eta handik deskalabru bat saihestu behar zuen, kosta ahala kosta.

  • Armadaren jokaleku nagusian

Jakin badakigu Zavalaren galerak Lepanton ere batailako formazioan aurreikusitako postua zuela, hain zuzen ere.

Apendice I lanean jaso den moduan, Juan Austriakoak berak aitortu zuen Domingo Zavalak Granada galerarekin izan zuen jokabidearen lekuko zuzena izan zela «por cierta ciencia y vista ocular» borroka bitartean, eta hori horrela izateko, Zavalaren gerraontziak izendatutako lekuan hedatu behar izan zuen, hau da, Real galeratik oso hurbil.

Egia da Granada gerraontziaren kokapena guztiz pribilegiozkoa zen. Baina hori erabat normala zen, kontuan hartzen bada, Luis Requesens Komendadore Nagusiren patroia – bigarren gerraontzia– zela eta hantxe ontziratu zirela bere Kapitainan kabitzen ez ziren segizioko gainerakoak.

Gauza bera gertatzen zen oso hurbil zegoen «Patrona Real» galerarekin, Juan Austriakoaren segizio zatia, hurbileko Real galeran ontziratzen ez zena, hark hartzen baitzuen; ohiko araua zen izan ere, beren jaunaren ahaideko ziren zaldun eta zerbitzariak –kasu horretan, Requesens-enak– bere ondoan, interes bereziz eta gogotik, borrokatzeko erantzukizuna eta ohorea izatea.

Borrokaren testigantza

aldatu

Honela deskribatzen du lekuko batek Real galeraren inguruko borroka:

«Trabóse la batalla más reñida y trabada que jamás se ha visto. Venían con la galera Real del Turco [el buque insignia del comandante en jefe otomano, Alí Bajá] siete galeras y galeotas de las principales, las cuales acudieron sobre la Real de S.M., que había salido a investir con la del Turco en medio de las dos galeras capitanas de S. Santidad y Venecianos, teniendo por popa la Patrona de España y la Capitana del Comendador mayor de Castilla. En la Capitana de S. Santidad venía su General Marco Antonio Colona (...). A la izquierda o siniestra venía la general de Venecianos y traía dos galeras de conserva [de compañía], que peleó muy bien lo que le tocó, hasta que rindió la del adversario. Lo hizieron valerosamente las galeras en que venían el Príncipe de Parma, el Príncipe de Urbino y Pablo Jordán con otros muchos caballeros de sus compañías que invistieron con las que les cabía, haciendo cosas muy señaladas y particulares como se esperaba de tanto valor (...)».

Beste lekuko batek kontatzen du Genobako Errepublikako Kapitainan ontziratua zen Alejandro Farnesioren borroka, gogoratuko dugun bezala, Zavalaren Granadaren eskuin hurbilean kokatua:

«El príncipe de Parma que está en la capitana de Génova, se señala de manera que se le debe la perpetuidad de gloria (...). Y lo que es de grande corazón que embistiendo su galera a otra turquesca, acompañado solamente de un soldado español, llamado Alonso de Ávalos, se arroja en ella (...), y de allí a poco hace lo mismo de otras dos galeras enemigas en el combate, de las cuales fue herido Héctor Espínola de un flechazo».

  • Zavala garrantzirik handieneko hirukoaren ondoan

Hiru hauek elkartu ziren Lepanton: Alejandro Farnesio, Parmako Printzea, etorkizunean Herbeheretako Gobernadore ospetsua izango zena, kargu horretan Juan Austriakoaren oinordekoa eta, aldi berean, hau Luis Requesensen oinordekoa zena.

Kapitain jeneralaren inguruan eta begi aurrean kokaturik zegoen talde horretan zen Domingo Zavala Granadaren buru, Juan Austriakoak berak egiaztatzen duen bezala:

«(...) el cual nos consta por cierta ciencia y vista ocular, que habiendo sido el dicho día embestida su galera por cinco turquescas, todas mayores que la suya, peleó con todas ellas con tanto valor, ánimo, y destreza desde el punto de mediodía hasta las seis de la tarde que fue nuestro Señor servido, que habiéndosele entrado muchas veces los turcos en su galera y matado mucha gente, los rebotó y echó fuera de ella otras tantas veces, con tan ánimo y aventajado valor que de las cinco galeras tomó y prendió las tres, y las dos se contentaron de irse después de tener muerta la mayor parte de su gente».

Azpimarra dezagun garrantzizkoa izan zela Granada galerak gertuko beste lagunekin egin zuen erresistentzia, Juan Austriakoaren, Veniero, Colonna eta Requesensen galerak osatzen zuten Itsas armadaren bihotza salbatzen; izan ere, une ikaragarri larriak bizitu zituen hark, kopuruz gainditzen zuen arerioa baitzen, izan.

Borrokan Armada kristauak lau buruzagi horiek galdu izan balitu, deskoordinazio mailan saihestezina izango zen etsipena eta efektu negatiboa, eta, horrekin batera, baita azkar sakabanatzeko joera ere. Eta ondorioz, ezinbestean atzera egingo zuten eta nork bere burua salbatzera joko, hala hondamendia izango zelarik emaitza.

Granada galeraren balentria Domingo Zavalaren agindupean

aldatu

Granada, Luis Requesens-en bigarren gerraontzia, galera bikaina bezain sendoa zen zalantzarik gabe. Galera arrunta izan arren –ez zen aparteko galera edo «fanal» bat–, «Ponentino» motako itsasontzia zen eta turkiarren galerak baino gehiago zen bikaintasunean eta erresistentzian, baina, batez ere, defentsako gaitasunean. Horri esker erasoan aurre egin ahal izan zion eta garaitu, kopuruz askoz handiagoa zen arerioa.

Itsasontzi-bizkarrean gotorleku txiki gisa altxatutako parapetoetan edo «pavesadas» haietan hasten zen nagusitasuna, izan ere halakorik ez baitzuten turkiarren galerek, nahiz eta tamainaz berdinak edo antzekoak izan.

Segurtasuna ere ematen zieten gerrako jendearen babes indibidualek, ez baitzen halakorik –hain eraginkorrik ez behintzat– arerioaren lerroetan.

Munduko abilenak ziren –aho batez onarturikoa– arkabuzari espainiarren erasoko indarrak zein eraginkortasunak egin zuen gainerakoa eta, bestalde, zikaiak zein alabardak erabili izanak, kopuruz askoz gehiago izanagatik, babes eta armamentu hain sendoa ez zuten turkiarrak arrastoan edukitzeko.

  • Errendimendua borrokan

Gezikadaz josita bukatu zuen Granadak borrokaldia dudarik gabe, alabaina, alderaketa egiten badugu, askoz baja gutxiagorekin, gerraontziaren eta borrokalarien babesari esker.

Zentzu horretan esan behar da, oro har, bikaina izan bazen galera «ponentina» haien errendimendua –epai orokorraren arabera, galera hauskorragoak eta gerra gizon gutxiago zituzten beren lagun veneziarrena baino errendimendu handiagoa–, are bikainagoa izan zen, posible bada, 13 galera espainiarren kasuan, Granadarena besteak beste. Arerioak ez zuen haietako bat ere menderatu eta suntsitu, nahiz eta estualdirik gogorrenetan jardun zuten, Juan Austriakoak berak harrotasun berezienaz idatzita utzi zuenez.

Aipamena merezi du, azkenik, galerak izan zirela Granadak bahitu zituen hiru itsasontziak, ez galera txikiak.

Ontzian 120-150 gizon zeramatzaten galera «Ponentina» haiek nahiz turkiarrenek, baina Granadaren kasuan eta hark borrokatu zuen bost arerioen kasuan –edo bakarren baten kasuan– bigarren kopurutik gertuago ibiliko ziren (150), kontuan hartzen badugu, Juan Austriakoren eta Ali Bajaren gerraontzi intsignien ondo-ondoko kokamena zuela hark.

  • Galerianoak

Egia da Granadak bere 150 galerianoen ekarpena berekin izan zuela, ia guztiena edo gehientsuenena, zeren eta arraunera delitu arruntengatik kondenaturikoak –kasu honetan hala ziren arraunlari gehienak– askatu eta armatu egin zituzten, borrokalari aguntzaile gisa jarduteko. Felipe II.aren eskuadretan gutxi ziren gatibu turkiarrak edo berbereak. Aldiz turkiarren ontzidian gatibu kristauak eta errekrutatzera beharturiko langile greziarrak asko ziren –kopuru izugarria–, ageriko segurtasun arazoak zirela-eta, ezin armatu edo askatu zituztenak.

Kristau-galeretako galerianoak, askatu eta armatu zirenak, kualitatiboki ez zuten trebakuntzarik, ez babes indibidualik, ez laguntzen zioten soldaduen armamenturik, ezta gutxiago ere, nahiz eta kopuruz gerrari turkiarren aurrean borroka-gizon kristau haien gutxiagotasuna hazteko edo konpentsatzeko balio izan. Gogoz eta motibazioz borrokatu zuten zalantzarik gabe, agindu zitzaien askatasuna baitzuten jokoan, hala ere garaipenean haien ekarpena bigarren mailakoa izan zen.

  • Aurrez aurre izan zituen galerak

Turkiarren hedapenetik ulertu daiteke Granadak aurrez aurre aurkitu zituen galerak talde batekoak nahiz bestekoak zirela beharbada:

- edo Mitilineko –Lesboseko uhartea– 9 galeretako soldadu-taldeak, Ali Bajaren eskuinean kokatuak,

- edo Naupliako 11 galeretako soldatu taldeak, iparralderago kokatuak –nahiz eta aukera horrek ez dirudien hain ziurra–, antza denez, kristau-gatibuez eta arraunera beharturiko greziarrez hornituak.

Kalkuluen arabera, Granadak 300-500 bat borrokalari zituen –gerrako jende, itsas jende eta askatutako galeriano–, eta otomandarren bost galerei egin zieten aurre, gerra jende eta itsas jendeen artean, 900 bat gizon armaturi, alegia. Ez dirudi turkiarrek hemen, borrokalari laguntzaile moduan, arraunlari askaturik zutenik, ez kopuru esanguratsu bat behintzat.

  • Harrapatutako galerak

Granadak aurre egin zien bost galeretatik hiru atzeman zituzten, eta beste biak pozik ziren ihes egitea lortu zutenean.

Granadak

- 23 artilleria-pieza atzeman zituen ontzian,

- 196 turkiar harrapatu zituen, «porque los demás murieron»,

- 227 kristau-arraunlari askatu zituen eta greziar eta veneziar 27 emakume.

Ia erabat ziurra da Granadak atzemandako hiru galera –ez «fanales»– haietan guztira 900-1.500 gizon ontziratu zirela:

- 360-450 gerra gizonak,

- 90-150 itsasgizonak,

- 450 arraunlariak.

Horietatik, lehen ikusi dugun bezala,

- 196 turkiar atzeman ziren,

- 227 kristau-galeriano askatu ziren.

Gainontzekoak hil egin ziren edo ihes egitea lortu zuten, erretiratzea erabaki zuten bi galeretara pasatzea lortuta; jakina, kristau-arraunari gatibuen salbuespenarekin, hil arte edo askatu zituzten arte kateaturik hantxe iraun baitzuten.

Zavalaren hornidura eta batailaren arrastoak

aldatu
  • Sendotasun fisikoa

Zavalak berak hogeita zazpi zauri izan zituen, zein baino zein nabarmenagoak, baina haietatik bost hain izan ziren larriak, non sendatu zuten zirujauek aitortu baitzuten hilgarriak izango zirela beste edozein pertsonengan.

Ez dago zalantzarik, gipuzkoarrak bizirik iraun bazuen, bere sendotasun fisiko itzelari esker ez ezik, bere kaskoak eta osoko bular-oskolak edo «cumplido» haiek eman zioten babesagatik izan zen. Bular-oskol soila baino osatuagoa zen hori, baina, aldi berean, goi agintariek eta zaldun nagusiek baizik eramaten ez zituzten armadurak baino soilagoa

  • Hornigaiak

Bular-oskol mota horrek –Lepantoko batailaren ondoren, urte batzuk beranduago bere ezkontza-tratuan, alfanje bat eta hiru ezpatekin batera, «pieza guztiak zituen bular-oskol grabatu eta urreztatua» azaltzen dena bera, agian– bazituen bular-babesa, bizkar-ezkutua, katanarrua (aldaka aldean), lepokoa, beso-babesak eta eskuzorroak, aurpegia eta zangoak babesik gabe uzten zituena. Estalita zeuden alderdiak gezien ziztadetatik salbu zeuden eta baita arkabuzen balen arriskutik ere. Alabaina, balaren talkaren indarrez borrokalaria zauritu edo hil ere egin zitekeen, oskola zeharkatu gabe ere, jasotako talkak zuen indarraren ondorioz, zekarren abiaduraren eta jotzen zuen lekuaren arabera.

Hala ere, zauri dezente izan zituen, zangoetan batez ere, beharbada aurpegia ere oso ukitua izango zuen eta baita armadura erdiaren gainean arkabuz-pilotez egindako mailatuak ere.

Pentsatu zer izan zitekeen Zavalaren egoera, osoko bular-oskol hura izan ez balu. Gainera, oso litekeena da ezkerreko besoan erredola bat –ezkutu arin borobila– izatea ere babeserako, eskuinean ezpata zerabilkien bitartean; non eta arma nagusi gisa astunago bat ez zuen erabili, alabarda edo partesana antzeko lantza motz bat.

Bestalde, buruzagiek ezpataz edo lantza arinez borrokatzen zuten, tropa-mota bakoitzak berezkoa zuen arkabuzek edo pikek trebezia berezia eskatzen baitzuten erabileran. Idatzirik dago, gainera, Zavalak bazuela hil zenean, 1614an, Ordiziako bere jauregian alabarda bat, Lepantoko parte-hartzearen oroigarri izan zitekeena.

  • Zauriak eta ondorioak

Hala ere, Zavala ez zen zauririk gabe libratu, bere bizitza osoan nozitu zituen ondorioak, turkiarrek egindako zauri larri ugariek eragindakoak. Luis Requesens, Herbeheretako Gobernadore orokorrak, 1575ean, Felipe II.a Erregearekin eta bere idazkariekin Madrilera bidali zuenean lurralde hartako egoera larria bideratzeko mandatua emanda, Komendadore nagusiak adierazten zion, bere mandatua bukaturik, Flandriara itzul zedila ahal bezain laster, lehengo zauriek uzten zioten neurrian:

«partiréis luego con la mayor diligencia que pudiéredes, (...) porque por las heridas que tenéis en las piernas y por otras indisposiciones no podréis hacer tanta como yo querría (...)».

Urte batzuk beranduago, 1586ko apirilean, Gortean Erregearen Gerra Idazkari izendapena Zavalari emango zitzaiola gauza ziurtzat jotzen zenean, gure protagonistak –une horretan Murtzia eta Almerian Veleztarren markesaren estatuetako gobernadore zenak– bere babesleari, Juan Zuñiga Requesensi idatzi zion (zendua zen Don Luisen anaia gazteena, eta Erregearen gertu-gertuko handikia baitzen) karguari uko eginez:

«hállome con alguna falta de salud y muy poca voluntad de hacer esta jornada si es para proponerme algo del oficio de la Guerra como el pueblo con su libertad ha publicado, porque de mis indisposiciones pasadas no he quedado sin vigilias que ya en mi edad han de crecer, y ser presente [tener en cuenta] que sea [que será] para menor trabajo del que pudiera (...)» (12-4-1586).

Bataila zifretan

aldatu
  • Otomandarren galerak ontzietan

Otomandarren ontzidiak nozitutako hondamendia izugarria izan zen: ontzi guztiak galdu zituen, ihes egitea lortu zuten berrogeita hamar itsasontzi izan ezik. Zehatzago esanda, 40 unitate izan ziren ihes egiteko zoria izan zutenak; gehienak lortu zuten portura erretiratzea, eta gutxi batzuk – Uluch Alirekin– itsaso zabalera irten ziren.

Gainontzekoak –235 ontzi inguru –, batzuk borrokan ari zirela hondoratu ziren, eta gehienak, modu batera nahiz bestera, kristauen eskuetan erori ziren. Azken horietako askok halako kalteak zituzten, non ez ziren nabigatzeko moduan gelditu, eta hantxe bertan erre edo hondoratu zituzten harrapatzaileek; beste 130ak –117 galera, 10 galera txiki eta 3 fusta– aprobetxagarriak zirela-eta, harrapakin gisa jaso, eta ondoren banatu egin ziren.

Laburbilduz, turkiar-berber ontzidiak itsasontzien % 85a galdu zuen.

Horietako kalte asko itsasertzean ontziek nahita hondoa jotzearen ondorioz gertatu ziren, tripulazioak lurrera ihes egiterakoan. Bereziki deigarria izan zen bi hegaletako dozenaka galera eta galera txikiren ikuskizuna (Sciroccoren eta Uluch Alirena), kostan hondoa jota bukatu zutenean, bi saihetsen azken sakabanatzearen ondorioz, beren bi buruak hil (Scirocco) edo erretiratu (Uluch Ali) ondoren.

Ez zen hainbestekoa izan kaltea Ali Baja bera buru zen erdiko eskuadran, ez itsasertza urrutiago izategatik bakarrik, baita alderdi horretan –guduaren gune erabakigarritzat jotzen zenean baitzeuden bi komandante-buruak gidaritzan– une batetik aurrera kristauen presiopetik hanka egitea ezinezkoa izan zitzaielako ere. Turkiarren unitate kaltetu gehienek ez zuten hemen orondaterik –edo aukerarik– izan antzeko sakabanatzea egiteko, eta idatzirik dago borrokan zituztenak emanda hil zirela tripulazioko asko.

  • Ligaren kalteak itsasontzietan

Beste aldetik, iturri desberdinen arabera, Liga Santuaren Itsas Armadak 15 eta 21 itsasontzi artean galdu zituen:

- 10-14 veneziarrak,

- 1 Aita Santuarena,

- 1 Saboiako dukerriarena,

- 1 Maltako Ordenarena,

- 4 bat Felipe II.arenak.

Azken hauek Siziliako eskuadrarenak nahiz Doriako galerarenak ziren, eta erregeren soldatapean zihoazen beste partikularrenak.

Espainiarren 13 galeretatik ez zen bat ere suntsitu.

Guztira, itsasontzien % 7-10a galdu zen.

  • Galdutako gizonak

Gutxieneko zehaztasun eta ziurtasunez ez daiteke jakin zenbat izan ziren hildakoak. Egia da, ezinezkoa da bi ontzidietan zenbat hildako izan ziren zehaztea, nahiz eta hildako otomandarrak gehiago izan zirela zalantzarik ez dagoen, sarraskia benetakoa izan baitzen.

Ematen diren zenbakiak gutxi gorabeherakoak izaten dira, edo kalkulu soilak. Hurbiltzen zaion gutxi gorabeherako zifra bat izan daiteke Liga Santuan 10.000 hildako eta otomandarren ontzidian 30.000, kristau bakoitzeko hiru turkiarren proportzioan (kontuan hartuta, otomandar asko uretan ito, ihesean kostara iritsi nahian zebiltzala galdu, edo hil egin zituztela), eta ez ziren asko preso hartu zituztenak.

Hori guztia, guduaren ondoren zauriengatik hil zirenak kontatu gabe, zeren eta, Liga Santuko giza baliabideei dagokienez, horiek 4.000 izan zirela kalkulatzen da.

Turkiarren ontzidiko hildakoen artean aurkitzen ziren gatibu kristauak eta greziar arraunlari behartuak baziren milaka batzuk, ontziratuak ziren galeren zoritxarra nozitu zutenak; turkiarren ontzidiarentzat handiak izan ziren kalteak, galdu zirenak kristauak izan arren, muskuluetako indarraren baliabiderik gabe utzi baitzituzten, eta esan liteke heriotza horiek –paradoxa dirudi– bi alderdietan sentitu zirela, bistan den bezala, arrazoiak elkarren aurkakoak baziren ere.

Liga Santuaren lerroetan veneziarrek nozitu zuten hildakoen portzentajerik handiena.

Borrokan hil ziren turkiarren komandante-buru Ali Baja, eskuin-hegaleko burua Scirocco eta Kara Khodja kortsario sonatua.

  • Askatuak eta gatibuak

Turkiarren galeretan arraunean egiten zuten 12.000-15.000 kristau-gatibu eta greziar arraunlari behartu askatu zituzten.

Itsas armadak 4.000 preso egin zituen ofizialki –haietatik 3.486 esklabo bihurtu zituzten–, nahiz eta gehiago izan egiaz, harrapakinak kontatzerakoan ezkutuan gorde zirenak.

Liga Santuko indarren artean banatu ziren harrapakinak

aldatu

Santa Maura uhartean egin zen banaketa, urriaren 18an, potentzia bakoitzak Ligaren gastuetarako egin zuen ekarpenaren arabera egin ere (Monarkia Katolikoak 1/2, Veneziak 2/3 eta Aita Santuak 1/3).

Garai hartako ohituraren arabera, Juan Austriako Kapitain Jeneralari guztiaren % 10a zegokion, Espainiak eta Venezia/Aita Santuak erdi eta erdi emango ziotena, zeinaren arabera Veneziak –Venierok halakorik nahi ez izan arren– eta Aita Santuak euren harrapakin-zatiaren % 10a entregatu behar izan zioten.

Banatu beharrekoak ziren:

  • 130 gerraontzi erabilgarri:

- 117 galera (horietatik 58, Felipe II.aren eskuadrek harrapatuak ziren eta beste 59ak Veneziak eta Aita Santuaren eskuadrek),

- 10 galera txiki (8 espainiarrek harrapatuak eta 2 veneziarrek eta Aita Santuaren aldekoek)

- eta 3 fusta (veneziarrek eta Aita Santuaren aldekoek).

- Preso hartutako beste gerraontziak egoera negargarrian ziren oso eta ez baziren hondoratu, erre egin ziren.

  • 390 artilleria-pieza:

- 117 kanoi nagusi edo «ontziko ibilbidekoak» (63, espainiarrek harrapatutakoak, eta 54, veneziarrek eta Aita Santuaren aldekoek),

- 17 harri-jaurtigailu (11 eta 6 hurrenez hurren), eta 256 pieza txikiagoak (119 eta 137 hurrenez hurren).

- Guztira, 193, espainiarrek harrapatutakoak eta veneziarrek eta Aita Santuaren aldekoek, 197.

  • 3.486 esklabo (preso interesgarrienak ez ziren zenbatzen):

- 1.685 ziren espainiarrek preso hartuak,

- 1.801 veneziarrek eta Aita Santuaren aldekoek harrapatuak.

Ziurtzat ematen da benetan harrapatu ziren errege-kanoiak eta esklaboak dezentez gehiago zirela, baina kapitainek zenbatzeko orduan ezkutatu egin zutela kopurua. Halaxe onartu zen bere garaian. Kapitainek harrapakinen zati eder bat ezkutatu egin zuten, beren eta beren mendekoen mesedetan, inbentarioa egiteko garaian –dirua, bitxiak, tapizak, arropak eta abar ez ezik, baita esklabo eta armak ere–, eta buruzagi nagusiak ez zien fiskalizazio eraginkor batean saiatu, arrakastaren euforia eta garaileen estimua ez zapuztearren, Juan Austriakoak Madrilera idatzitako eskutitzetan onartu zuen moduan.

  • Granadaren ekarpena harrapakinetan

Domingo Zavalaren Granada ontziaren ekarpen azpimarragarria nabarmendu behar da zifretan.

Honela banatu ziren harrapakin ofizialak:

- banatzekoak ziren harrapakin multzoko 117 galeretatik, 3 Granadaren ekarpena izan ziren;

- ofizialki harrapatu ziren 390 artilleria-piezetatik, 23 Granadak eskuratuak ziren (3 kanoi nagusi edo «ontziko ibilbidekoak», eta 20 pieza txikiagoak);

- 3.486 esklaboetatik, 190 bat (preso hartu ziren 196 turkiarretatik, preso interesgarri batzuk kenduta)

Lepantoko guduan irabazitako merituak (1571-10-07)

aldatu

Juan Austriakoa, Liga Santuko Kapitain Jeneralaren Egiaztagiria, Messinan 1571ko azaroaren 15ean emana

aldatu
  • Kopia kautotua, Valladoliden 1603ko ekainak 23. (ACA 4.1).

(Tenor literal)

Este es treslado vien y fielmente sacado de una certifficación y declaración original del señor don Juan de Austria, que santa gloria aya, firmada de su mano y sellada con su sello, y refrendada de Juan de Soto su secretario, escripta en pergamino, que su thenor della es como se sigue.

Don Juan de Austria por la S.C.R.Md. Capitán general de la mar y de la Santa Liga etc.

Por quanto en la memorable batalla que el domingo siete de octuvre deste presente año tuvimos en el mar de la costa de Albania, entre el golfo de Lepanto y las yslas Cuchulares, la armada de la Sancta Liga, que consistía en ciento y noventa y ocho galeras reales y seis galeaças, con la Armada del Turco, que heran doscientos y quarenta y ocho galeras reales, y quarenta y ocho galeotas de Argel, Bona y Monasterio, de que subcedió después de derramada mucha sangre aquella tan maravillossa vitoria, que se deve reconocer como yo la reconozco de sola la mano de Dios, para vien uniberssal de su Yglessia y de toda la Crisptiandad, se halló Domingo Martínez de Çavala y Arramendía, que sirve a su Magestad cerca de nuestra perssona en tener los libros de la mar que nos toca como Capitán general della, por capitán de la galera Granada de España, patrona de las del Comendador mayor de Castilla, el qual nos consta por cierta ciencia y vista ocular, que haviendo sido el dicho día envestida su galera por cinco turquescas, todas mayores que la suya, peleó con todas ellas con tanto valor, ánimo, y destreza desde el punto de mediodía asta las seis de la tarde que fue nuestro Señor servido, que haviéndosele entrado muchas vezes los turcos en su galera y matado mucha gente, los rebotó y echó fuera della otras tantas vezes, con tan ánimo y aventajado valor que de las cinco galeras tomó y prendió las tres, y las dos se contentaron de yrsse después de tener muerta la mayor parte de su jente. Y porque de un echo tan peregrino como venturoso quede ynmortal memoria, hemos querido hacer esta declarazión y certifficar que recivió este dicho día veynte y siete heridas, todas ellas notables, pero las cinco lo fueron tanto que, según la declarazión de los cirujanos que lo curaron, fueran mortales en otro subjeto. Allende certificamos que por horden nuestra entregó las dichas tres galeras urquescas que tomó, a los officiales de esta Santa Liga, con veinte i una pieças de artillería de bronze, es a saver: tres cañones de cruxía, los dos con las armas de Secilia y el uno con las del príncipe Andrea Doria, que a lo que se entendió fueron perdidas en las jornadas de la Previça y los Guelbes; y las nueve sacres, todas con las armas de la sacra relixión de San Juan; y las honce restantes, medios sacres y falconetes, parte con las armas del Sereníssimo Céssar enperador Masimiliano, y parte con unos fuegos y lunas. Asimismo entregó doscientos y veinte y siete crisptianos, y entre ellos diez sacerdotes, frailles y clérigos que heran cautivos de turcos y vogavan al remo, a los quales unos y otros hemos mandado dar livertad. Y más ciento y noventa y seis turcos vivos, porque los demás murieron, y veynte y siete mugeres griegas y venezianas que los turcos avían cautibado en las tierras de venezianos, y quatro canpanas de metal de differentes tamaños que heran de Corfú y otras tierras donde los dichos turcos saquearon y derrivaron los tenplos santos y lugares píos. Y aunque el premio de tan grande y notable servizio sea de esperar de sólo Dios nuestro Señor y del Rey mi señor, hemos querido de nuestra parte hacer la demostración que podemos y se nos permite, con haver dejado escojer al dicho Çavala un turco desque él prendió, para que lo tenga por suyo y se sirva dél por joya nuestra y memoria desta memorable vitoria de que tanta parte cave y tiene el dicho Domingo de Çavala. Y para aprobación de todo ello dimos esta nuestra declarazión y certifficación, firmada de nuestra mano, sellada con nuestro acostunvrado sello, y refrendada del secreptario ynfraescripto, en esta galera Real surta en el puerto de Meçina de la ysla de Sicilia, a quinze días del mes de novienvre de mil y quinientos y setenta y un años. Don Juan. = Por mandado del señor don Juan, Juan de Soto.

El qual dicho treslado va cierto y verdadero con la dicha certifficación original que queda en poder del dicho señor Domingo de Çavala. Y en fe dello yo Vernavé Crespo scrivano del Rey nuestro señor, que sirvió el officio de Francisco de Oyos scrivano de su Consejo de las Hórdenes, lo signé y firmé en Valladolid a veinte y tres días del mes de junio de mil y seisscientos y tres años, siendo testigos Diego Ruiz Angelo y Juan Martínez de Arriola, estantes en esta Corte. En testimonio de verdad, Bernavé Crespo, scrivano.