Euskaldunak Munduko Itsasoetan zehar XVII - XVIII. mendeak/Misiolari nabigatzaileak
Misiolari nabigatzaileak
aldatuAnaia Martin Inazio Loiolakoa, frantziskotarra
aldatuIzen hau ez da oso ezaguna gure artean, alabaina, merezi du aipamen bat Euskaldunak eta itsasoa izeneko kapitulu honetan; nabigazioan inortxok ez baitu gainditu –ez Elkanok ez Urdanetak– Eibarko herritar Andres Martinez Maltea eta Marina Osoa Loiolaren seme horren markarik. Loiolako Inazioren iloba zen eta inka batekin ezkondua zegoen Martin Gartzia Onaz, Txileko gobernadorearen lehengusu propioa.
Filipinetako norabidean abiatu zen Mexikorantz, 1581eko ekainaren 13an, beste 31 frantziskotar misiolarirekin. Hurrengo urtean iritsi zen helmugara. Urte horretan bertan zapaldu zuen Txinako Macao izeneko portugaldarren kolonia eta bertako Kapitain nagusiak Arias Gonzalez de Mirandak libratu zuen Martin fraidea bizi zituen neke galant eta hiltzeko arriskutik. Bera izan zen Makao-Malakako frantziskotarren lehen Probintziako Kustodioa.
Malakara 1583ko abenduaren 31n iritsi zen. Handik itzuli zen Espainiara, Lisboarako bidean, honako puntu hauetatik igaroz: Zeilan, Comorin lurmuturra, Cochin, Goa, Madagaskar, Esperantza Onaren lurmuturra, Santa Elena uharteak, Sao Tomé, Cabo Verde eta Kanariak.
Munduari bira eman zion eta Elkanok baino lurralde gehiago ukituz iritsi ere. Hiru urte behar izan zituen horretarako, 1584an Portugalen baitzegoen.
Indietako Kontseiluan Ekialde Urruneko frantziskotarren misioetako arazoez hitz eginda, Erromara joan zen Aita Jeneralarekin hitz egitera eta Gregorio XIII.aren bulda eskuratu zuen, Txinako Kustodioa.
1585eko martxoan berriro irten zen Lisboatik, hogei misiolari berarekin zituela, portugaldarren bideari jarraituz Malakaraino. Bitan jarri zuen oina Txinan, bizia arriskatuz.
Ozeano Barea zeharkatuz, Mexikora abiatu zen aurreko bidaiaren kontrako zentzua hartuta, Txinako misioetako arazoa Felipe II.ari azaltzeko asmoz, herritarra zuen Pedro Unamuno jeneralaren Esperantzaren Ama fragatan.
Makaotik 1588ko uztailaren 12an itsasoratu ziren; Acapulcora azaroaren 22an iritsi zen, Kaliforniako kostaldea arakatuta, Sebastian Vizkainok eta beranduago Iturbek itsaso haiek zeharkatu baino urte batzuk lehenago.
Espainian zegoen 1589rako, munduari bigarren bira eman ostean.
Txinara itzultzeko itxaropena galduta, itzulerarik gabeko bidaian ontziratu zen 1594an Hego Amerika aldera.
1601ean Asuncioneko Gotzain izendatu zuten, eta bi urte beranduago Sinodoa egin eta guaranieraren irakaspena sustatu zuen. Gerora Plata de los Charcaseko gotzain izendaturik gotzain-aulkira iritsi gabe hil zen Buenos Airesen, 1606ko ekainaren 9an.
- Anaia Martinen ibilbidea
Misiolari nabigatzaile nekaezin honek bere Ibilbidea idatzi zuen, lurrari bira lehen aldiz eman ondoren; gaur egun ez da oso ezaguna, baina bere garaian arrakasta eta eragin itzela izan zuen. Anaia Juan Gonzalez Mendoza agustindarrak Historia de las cosas más notables, ritos y costumbres del gran Reino de la China izeneko obran handian sartu zuen ibilbide haren zati bat. Obra 1585ean argitaratu zen Erroman eta 38 aldiz berrargitaratu zuten hamabost urtetan. Martin fraidearen kontakizuna zen liburuko idatzirik onenetakoa eta geografoei ez ezik misiolariei ere interesatu zitzaien. Santa Teresak hain maitea zuen Jeronimo Grazian anaia karmeldarrar berak irakurri zuen Martin fraidearen kontakizuna eta obra hori erabakigarria izan zitzaien karmeldar oinutsei Ekialde Urruneko misioetarako norabidea markatzeko.
Martin Inazio Loiolako fraidea bidaiari berdingabea izan zen; urruneko lurralde bitxi ugari ikusi zituen eta bere bizitzako hilabete asko igaro zituen askotariko itsasoak zeharkatzen: Atlantikoa eta Ozeano Barea beren bi kostaldeetatik eta Indiako Ozeanoa. Ezinezkoa da haren kontakizuneko deskribapen jori hura laburbiltzea. Haren ohoretan itsasoari buruz hitz egiten duen Ibilbideako bi zati hautatu ditugu, beti ere, daukagun lekua kontuan hartuta:
La primera isla que hay después de haber salido de la de Santo Domingo es la que ordinariamente llaman Navaza, la cual está 112 leguas de la ciudad de Santo Domingo y está en 17 grados. Es isla pequeña. Junto a ella está otra llamada Jamaica, de 50 leguas de longitud y 14 de altitud. Cerca de ellas suele haber grandes huracanes en la lengua de los propios isleños, quiero decir de los cuatro vientos principales juntos y que el uno hace fuerza contra el otro: los cuales ordinariamente soplan en esta costa los meses de agosto y septiembre y octubre, por lo cual simpre las Flotas que van a Indias
procuran pasar aquella costa antes de llegar estos tres meses, o después, por tener experiencia de haberse perdido muchos navíos en aquel paraje y tiempo.
Desde esta isla se va a la Cuba, que está en 20 grados en la cual está el puerto de La Habana, que está en 23, a cuya última punta, que llaman Cabo de San Antón, se ponen 200 leguas y está a 22 grados de altura. Es grande isla y tiene 225 leguas de longitud y de latitud 37. Es habitada de españoles y convertida toda ella a la fe de Cristo y hay en ella Obispo y conventos religiosos. Cuando las naos van a la Nueva España, pasan a vista de ellas, y a la vuelta, así las que vienen de ella como las del Perú, entran siempre en el puerto dicho de la Habana, que es muy bueno y seguro, donde se hallan todos los mantenimientos que para provisión de las Flotas son necesarios, unos que produce la propia isla y otros traídos de otras, y hay en particular mucha y buena madera así para reparto de las naos como para otras muchas cosas, de la cual traen de ordinario lastradas las naos que vienen a España...
Desde esta Punta de San Antón se camina en demanda del Puerto de San Juan de Lua (que es en la tierra firme del reino de México), 250 leguas de la dicha Punta. Hay en todas ellas muy grandes pesquerías, y en especial de unos pescados que se llaman meros, que son tan fáciles de tomar, que en sólo un día pueden cargar de ellos, no sólo navíos, sino Flotas, y suele acaecer muchas veces subirlos a la nao y tornarlos a echar en la mar por no tener con qué salarlos. Pásase a vista de una isla que se llama Campeche, que es una tierra muy fresca que está enn el Reino de México y es muy bastecida de mantenimientos, y en particular de miel y cera, y tiene 360 leguas de contorno... A pocos días de haber pasado de esta isla, se llega al puerto de San Juan de Lua, en el cual, a causa de tener muchos bajíos, es menester entrar con mucho tiento en las naos... Es tierra muy cálida a causa de estar en 19 grados, pero es muy bastecida de mantenimientos. Solía ser malsana, y agora no se tiene por tanto. No sé si es la causa de la mudanza del cielo, o la discreción y buen regimiento de los que en ella viven. Esta ciudad de la de México, que es la metrópoli de todo aquel reino y de donde todo el se nombra, 70 leguas de camino, todo el tan poblado y lleno de pueblos, de indios y españoles y de bastimentos, que parece tierra de promisión. Es templadísimo, y tanto, que casi en todo el año no hace frío ni calor, ni los días exceden a las noches ni las noches a los días, sino muy poco, a causa de estar casi debajo de la línea equinocial.
Acapulcotik Filipinetara Ozeano Bareko irla batzuk ukituz egindako bidaiaren zati batzuk aukeratu ditugu.
«En la ciudad de México se van a embarcar al puerto de Acapulco, que es en la mar del Sur... Por este mar del sur caminando cuarenta días poco más o menos sin ver tierra, al fin de ellos se topan las islas de las velas, que por otro nombre son llamadas de Los Ladrones, las cuales son siete u ocho: están puestas Norte-Sur y son habitadas de mucha gente de la manera que luego dieremos. Estas islas están en 12 grados, y hay opiniones diferentes de las leguas que hay desde el puerto de Acapulco hasta ellas, por que hasta el día de hoy ninguno lo ha podido saber de cierto por navegar de Este a Oeste, cuyos grados nunca ha habido nadie que los haya sabido mensurar. Unos echan a este viaje 1700 leguas, otros 1800, pero la opinión de los primeros es tenida por más cierta. Todas estas islas están pobladas de gente blanca y de buenas facciones de rostro, semejantes en esto a las de Europa, aunque no en los cuerpos, porque son tan grandes como gigantes, y de tantas fuerzas que ha acaecido a uno de ellos tomar dos españoles de buen cuerpo y estando en el suelo asir al uno de un pie con una mano, y al otro de otra, y levantarlos con facilidad como si fueran dos niños... Pusiéronles a estas islas los españoles que por ellas pasan Isla de Ladrones, porque realmente lo son todos ellos y muy atrevidos y sutiles en el hurtar, en la cual facultad pueden leer cátedra a los gitanos que andan por Europa».
Honen antzekoa da Martin Inazio Loiolako fraidearen kontakizun osoa, urruneko itsasoetako nabigatzaile bikainarena:
Beste batzuk izango ziren gerora
aldatuUrte haietan nahiz gerora, itsaso haietan nabigatuko zuten Unamunok, Landetxok, Lorenzo Zuzaola Loiola azkoitiarrak, Tello eta Agirre jeneral donostiarrek eta Mutrikuko Ugalde anaiek: Juan Martinez Gilleztegi eta Rodrigo Gilliztegik, Lapurren Uharteetan hil zenak.
Ia XVI. mendera mugaturiko erakusgai horiei esker, susmatu dezakegu Euskaldunak eta Itsasoa gaiaren handitasun guztia. Bizitza osorako ez ezik, Entziklopedia oso baterako gaia ere badena.
San Frantzisko Xabierkoaren bidaiak
aldatuWikipediak honi buruzko artikulua du: San Frantzisko Xabierkoa. |
«Itsasoko bidaiak: ebanjelizaiorako bidea»
aldatuApostolutzako ministerioko hamaika urte eta erdian bakarrik, lau bidaia handi egin zituen, garrantzi txikiagoko beste batzuez gain.
- Lehen bidaia: Lisboako portutik Indiara (1541-1542).
- Bigarren bidaia: Indiatik Molukak Uharteetara, Ozeano Barean (1545-1546).
- Hirugarren bidaia: Indiatik Japoniara (1549-1551).
- Laugarren bidaia: Indiatik Txinara (1552).
Misiolaritzako lorpenak bidaietan zehar
aldatuFrantzisko Xabierkoaren historia ezagutzen zenbat eta gehiago saiatu, orduan eta harrituago gelditzen gara, haren misiolari apostolutzaren aldeko dinamismoa ikusita. Egundokoak izan dira Xabierren lorpenak halako denbora laburrean. Eta harridura are handiagoa egiten da ikustean, hamika urte eta erdi horietatik, bost urte pasa zituela munduko Ozeanoetan zehar garraiobide oso eskasekin nabigatzen.
Halaxe egin zituen bi alditan Indiatik Molukak uharteetarako 7.000 kilometroak; beste bitan, Japoniara dauden hamaika mila; eta behin, Txinara dauden 9.000 kilometroak.
Horiez gain, interesgarria litzateke haren zeharkaldi luzeetako kilometroekin batzea, misio bakoitzean, porturik portura, herrixkatik herrixkara eta uhartetik uhartera egin zituen beste kilometro asko eta asko.
Guztira 70.000 kilometro baino gehiago egin zituen bideetan, hau da, munduari ia bi bira oso emateko adina.
Itsasoko bidaia horiei erantsi behar zaizkie, bidaiariak ontziratu behar duten portuetan zain egondako asteak eta hilabeteak. Orain hori ulergaitza egiten zaigu, gaur egungo irteera-orduen zehaztasuna eta komunikabideen azkartasuna ikusita. Xabierrek idatzitako ehun eta zazpi eskutitz haietatik, 43k Indiako Cochineko portuko data dute; izan ere itsasontzia handik irteten zen eskutitzekin urtean behin Lisboarantz. Santua posta entregatzeko garaian atzeratu izan balitz, ezin izango zituen bere eskutitzak bidali hurrengo urtera arte.
Bidaia haiek ez ziren izan ez laketerakoak ez atsedenerakoak, ez gaur egun aisiaz egiten diren zeharkaldien modukoak. Alabaina, garrantzia berezia izan zuten, Ebanjelioari bide berriak irekitzeko orduan baliabide nagusia bilakatzean, eta, aldi berean, milaka gizonekin karitatea praktikatzeko parada eskaintzean, haiengan beren apostolutzako ekintzarik bikainenak eta heroikoenak egin baitzituzten.
Orduko itsasontziak
aldatuPortugaldarrek erabilitako galeoi edo ontzitzarrak 800 bat tonako ontzi handi astunak ziren eta hantxe pilatzen ziren 1.000 lagun inguru, tripulazio, soldadu eta bidaiariak, merkantzia astun ugariez gain. Debekatu egiten zitzaien emakumeei itsasontzi horietan bidaiatzea.
Segurtasun eta indar itxura zuten: hiru masta, hainbat zubi, brankako nahiz popako gaztelu arranditsuak, gurutze handiak zituzten oihal zabalak eta 20 kanoi karelean zehar jarrita.
Hala ere, itxuraz bikainak izan arren, azkar zahartzen zirela eta, eraiki eta lauzpabost urteren buruan ontzioletan desegin behar izaten ziren. Indiarako bidaia hartan, portugaldarren errege-ontzidia osatzen zuten bostetatik bat Goara iritsi baino lehen hondoratu zen, eta beste bati, Santiago ontziak –Xabier zeramanak–, gauza bera gertatu zitzaion iritsi eta hilabete gutxira.
Portugaldarren ontzi arinagoen abiadura eguneko 95 kilometrotakoa zen.
Ontzi indigenek –Molukak, Japonia, India eta Txinakoak– hartzen zuten abiadura 50 eta 70 kilometro artekoa izaten zen. Espirituaren aldarte handia behar zen halako ibilaldi luzeetan abiatzeko.
Bidaietako deserosotasunak
aldatuAita Valignano ospetsuak, Indiako Probiltzial karguan San Frantzisko Xabierkoaren oinorde izan zenak, xehetasunez azaltzen dizkigu itsasontzietako lanak eta neke-minak. Jende xeheari buruzkoak dira bereziki pasadizoak, haiekin bat egin baitzuen Santuak.
- Lehen deserosotasuna, Probintzialak esaten duenez, lekurik eza zen. Itsasontziak lepo zihoazen, jendez, merkantziaz eta hornigaiez beteta, eta ia ez zen lekurik mugitzeko ere; maila apaleko jendearentzat ez zen erosotasunik apailatu eta egun osoan eguzki galgatan zutik egon behar zuten, eta lo ere hantxe egin behar nolanahi, gaueko hotzetan bezala eguneko berotan jarrita. Beste alde batetik, erdiko klasearen ohatzeak hain ziren baxuak eta estuak, non ezin zen haietan gizon bakar bat baizik kabitu.
- Bigarren deserosotasuna janaren eta edariaren arazoa zen. Nahiz eta Portugaleko Erregeak egunero bakoitzarentzat galletak, arraina, haragia, ura eta ardoa bidaiarien biziari eusteko adinako kopuruan eman, haragi eta arrain hain gaziak askori oiak hazten zizkienez ezin izaten zuten ez jan eta ez edan; bakoitzari zegokion errazioa gordetzeko tresnerietan hornidurak gutxiegi izanik, ezin izaten zuten janaririk gorde. Beraz, hala sortzen ziren sufrimenduak –soldaduengan batez ere– deskriba ezinak dira.
- Hirugarren deserosotasuna bidaiari gehienen pobretasuna eta aurreikuspenetan eskasia zen; behar beste jantzi hartu gabe ontziratzen ziren eta sorbalda gainean arropa usteltzen hasten zitzaien eta latituderik hotzenetan gogor sufritzen, bai hotzagatik, bai jantzi zarpailen kiratsagatik.
- Laugarren deserosotasuna haizerik eza izaten zen; Gineako kostaldearen aurrean... 40, 50 edo 60 egun ere iraun zezakeen barealdiak. Denbora horretan guztian, bidaiariek beroak urtu beharrean, izerditan, nire lumak adierazi ezin dituen oinazeak sufritzen zituzten beroarengatik.
- Bosgarren deserosotasuna eta guztien artean okerrena ur falta zen. Ia bidaia guztian ura errazionaturik zuten eta hain zen ustel-kirasduna eta nardagarria, non ezinezkoa zen haren usaia jasatea; bidaiariek zapi bat jarri behar izaten zuten aho-sarreran ustela iragazteko. Isurkari hori ez zuten egunean behin baino banatzen eta askok ez zuten zegokien kopurua hartzen, ez baitzuten ontzirik hartarako. Beste batzuek beren anoa trago batez edaten zuten.
- Honen guztiaren ondorioz, asko hiltzen ziren egarriz.
- Seigarren deserosotasuna bidaiarien artean ugari ziren eta era guztietakoak gaixotasunak, sendatu edo hil bitartean hamaika egonezin eta miseria sufritu beharrekoak. Erregeak sendagile bat izendatzen zuen itsasontzi bakoitzerako; baina, haien erremedioak berandu iristen ziren sarritan.
- (Xabierkoari, Nuntzio Apostoliko gisa, gela txiki bat eman zioten; baina hark gaixo behartsuentzat eskaini zuen. Berak zerbitzatzen zituen gaixoak eta amak batek bezala zaintzen; arropa ere garbitzen zien). Sarritan gertatzen zen bidaiari gehienak hiltzea: ontzi berean batzuetan 50, 100, 200 edo baita 400 ere; eta bihotza urratzen zen egunero itsasora gorputz puztu gaixo haiek botatzen ikusteak.
Beste zenbait arrisku
aldatu«Zelatan zituzten bidaia horiek beste arrisku-mota batzuk: ekaitzak Esperantza Onaren lurmuturrari bira ematean; hondar-pilak eta uharriak; kortsarioak eta piratak; biltegian pilaturiko bolbora, erretxina eta bike-kopuru izugarriek eragindako suteak, eta, azkenik, beti zegoen heriotzaren arrisku hur-hurrekoa.
Xabierrek ikusitako deserosotasun eta sufrimen horiei guztiei erantsi behar zaizkie indigenen ontzietan jasan zituenak, batez ere, Japoniako zeharkaldian joan-etorria egiteko erabili zituen jungu ontzietan nahiz Txinara eginiko azken bidaian jasandakoak.
Honela idazten du 1548an Xabierrekin elkartu zen Aita Perezek, irteeratik beretik zorabia nozituz: «Bai gizagaixoa ni! Hiltzera nindoala uste nuen, eta balea deitzen dioten zetazeo handi horietako batek irentsiko ninduela. Ontziak piztu egiten zela zirudien, lehen itsas leizean hondoratu ondoren, olatuen gainera igotzen zenean. Hemen ikasten da Jainkoaren misterioak zagutzen: batek ozeanoaren sakonean ikusten du bere burua eta piztu balitz bezala igotzen da».
Ibilbide hain luzeetan halakoak ziren nekeak, ze Indiara abiatzen zirenetatik % 29a hiltzen zen; Txinara eta Japoniara joaten zirenetatik, berriz, ibilbidean hiltzen zirenak % 74a.
Testu hau honako helbide honetatik hartua da:
wwww.sanfranciscodejavier.com