Euskara irakasteko gida didaktikoa
Euskara-irakaslearen DidaktekaAldatu
Proiektuaren helburuakAldatu
Didakteka Santurtziko Udal Euskaltegiaren ekimena da eta helburu nagusia euskara-irakasleen esku era guztietako materialak uztea da, teoria eta hausnarketa uztartuz hezkuntza-praktika mesedetzeko asmoz.
Horretarako, euskara irakatsi eta ikasteko tresnak, baliabideak eta dokumentazioa era sistematikoan eta kolaboratiboan bildu eta sailkatu nahi ditugu.
Proiektu irekiaAldatu
Didakteka proiektu irekia da eta parte hartu nahi duten guztiei zabalik dago: dagoeneko eskura dauden artikuluak handituz, zuzenduz edo beste dokumentu batzuk sortuz.
Orriak editatzea oso erreza da. Probak egiteko gunean praktika dezakezu. Didaktekari ekarpenak egin ahal izateko, derrigorrezkoa da erabiltzaile-kontua sortzea. Hemen duzu harpidetzeko modua.
Egungo egoeraAldatu
Gaur egun Didaktekan hizkuntzak ikasi eta irakasteko printzipioez gain, metodologia-oharrak (orokorrak nahiz zehatzak) eta ebaluazio-irizpideak aurkituko dituzu.