Eztabaida:Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri
Euskarazko zerbitzua
aldatuEgun on denoi!
Euskaltzale eta lankide batzuek uste dugu hau gune ederra eta oso aproposa izan daitekeela ostalaritza eta hainbat zerbitzutan euskarazko zerbitzua ematen ote den ezagutzeko eta euskaldunei nolako harrera ematen zaigun adierazteko, "Herriz herri" orrian, iruzkin edo/eta kolore bat gehituz. Beharbada ez ditu zerbitzu guztiak hartuko, baina haietako ai asko. Euskal Herrian, euskaraz eroso bizi daitekeen (turismo) zirkuitu bat bultzatzea izango litzateke gakoa.
Bide batez, ekarpenak egiteko motibazioa handitu dezake, ez euskarari buruz bakarrik, baizik eta zerbitzuaren beste elementuak ere iruzkintzeko. Sarrera bat ere egin beharko litzateke lankideei/boluntarioei aukera horren berri emateko. Zer iruditzen? --Iñaki LL (eztabaida) 21:32, 2 uztaila 2020 (UTC)
- Alde. --Xabi22 (eztabaida) 07:17, 3 uztaila 2020 (UTC)