Itsasoko kultura/Itsasoaren irudikapenak estetikaren ikuspegitik
Lan honek estetikoki irakur daitekeen irudi-aurkibide moduko bat du; iradokizun zatikatuak dira, itsasoko irudiak irakurtzetik sortutako pentsamendu eta begiraden segida bat.
Begiratzea eta kontenplatzea
aldatuItsasoa, soaren baldintzatzaile
aldatuItsasoa higitu egiten da.
Naturaren obrak begiratzea eta kontenplatzea beti da eder eta harrigarri, baina begirada hori are konplexu, sakon eta misteriotsuago bihurtzen da agian kontenplazio gaia itsasoa denean. Itsasoa higitu egiten da, airea, sua eta lurra bera bezalaxe. Jakina, ez da gauza berria, filosofo presokratikoek esan zuten eta idazle nahiz artista garaikideek baietz diote, esaterako, Bachelard eta Savater, Txillida eta Tapies, Amarika, Salis, Martiarena, Grazenea eta beste askok.
Itsasoa, bere errealitate fisikoan
aldatuBa al dago naturak berak sortutako formak baino iradokitzaileago, politago eta ederragorik?.
Gozatu ederra izan daiteke Euskal Herriko kostalde geomorfologikoari kontenplaziozko begirada sarkor bat ematea, gutako bakoitzaren zentzumenentzat, ikusmena eta entzumenarentzat bereziki. Abstraktuaren artista handiak berezko materia gordin, bizi eta adimenduna begiesten apartak izan dira: Tapies, Txillida, Zumeta eta Sistiaga. Euren obrak izadiaren beraren geruza geologikoaren antz antzekoak dira. Horiek irakatsi digute gauzak erreparatzen: begirada sarkor, zuzen eta bestelakoa ematen.
Itsasoa barrutik
aldatuEz da gauza bera, ezta urrik eman ere, itsasoa lurretik kontenplatzea edo itsasotik bertatik ikustea. Ez dira asko bertatik begietsi duten artistak, baina nabarmentzekotan Gonzalo Txillida litzateke horietako bat. Gehienek menditik, ertzetik, hondartzatik edo herrian bertatik begiratu izan dute eta gehienetan margotu ere, lurretik margotu izan dute, haren aberastasun eta miragarrietan sartu nahi ezean bezala.
Itsasoa ertzetik
aldatuGonzalo Txillida eta Jose Grazenearen lanak dira hondartzatik edo ertzetik ikusiz egindako itsasoaren irudikapenik mamitsuenak eta modernoenak. Lehendik, Jose Salis eta Fernando Amarikaren antzeko margolariek begietsia zuten itsasoa aurrez aurreko ikuskera bare eta baketsuan. Errealitatearen ikuspegi poetiko idealizatu bat da; sarritan bestelakoa den itsaso ausart eta zakar batena, alegia.
Itsasoa gogor eta gupidagabea
aldatuZenbait artistek helarazi dizkiguten ikuspegi poetikoez eta idealizatuez gain, itsasoa oso errealitate gogor eta gupidagabea ere bada, itsasgizonentzat eta euren familientzat. Ez dira gai beraren alderdiak baino hondora-tzeak eta urperatzeak, liskar, gorroto eta desagertzeak, zurztasunak eta alarguntzak, larriak eta itxaropenak, alkoholismoa eta prostituzioa, eta halaxe jaso izan dituzte artista euskaldunek, errealismoz eta laztasunez, artearen historiaren hainbat alditan, hala nola, Arteta, Tellaetxe, Arrue, Arozena eta Salaberriak.
Itsasoaren adierazpen grafiko laua
aldatuKartografoaren begiratua
aldatuItsasoaren eta itsasertzaren adierazpen grafiko laua izan da aldi guztietako marinelen abentura plastiko eta ideologiko nagusiena, erakargarriena eta sortzaileena. Kartografoaren lanbidea eta artea batetik besterako trostan mugitzen da, ikerketa, irudikapena eta sorkuntza beraren artean.
Badaude mapa eta itsasbide eder ederrak, adituen, artisten eta itsasoarekin eta nabigazioarekin sentikorturik dauden gizon emakumeen gutiziak egiten dituztenak.
Itsasoa margotzeko zailtasuna
aldatuItsasoari buruzko ikonografia sailek ez du nahikoa presentzia izan arte unibertsalean, ezta Euskal Herriko artean ere, sektore honek bizitza sozioekonomikoan karga espezifiko bat izan arren. Badirudi, psikoanalistek dioten moduan, badela giro eta forma higikorrak irudikatzeko errefusa mental bat, iheskorrak direla eta, irristakor eta iragankor izateagatik.
Euskal Herriko Artearen kritikari eta historialari onenen arteko Juan de la Encinak zioenaren arabera, artistek nekez utz zezaketen irudikatu gabe hain izadi eder eta ahaltsu bat. Hala ere, gure ustez, itsasoko paisaiak ez du izan behar besteko aitorpen eta kargarik paisaiaren ikonografia orokorrean.
Herri irudigintzak, kitsch aren eta kultistaren artekoak, erdietsi izan ditu itsasontzi eta itsasoko tripulazioaren irudirik ederren eta bitxienak. J.M. Gabantxo eta Hondarribiko arrantzalea dira esaten ari garen horren adieraz-le bikainak.
Faroak
aldatuKantauri itsasertz guztian hedaturik dauden faroen arkitekturak aldaera ugariak eta iradokitzaileak izateaz gain, oso tipologia desberdinak ematen ditu. Duela gutxi Eduardo Sanz margolariak beroien irakurketa pik-toriko oso interesgarri bat egin du.
Kostaldea eta itsasertza
aldatuHala ere, kostaldeak eta itsasertzak zorte handigoa izan zuten euskal ikonografiaren alorrean. XIX. mendean grabatzaile frantsesak sortuz geroztik, kostaldeko herri eta hiriek, portu eta itsasoko eszenek leku nabarmena izan zuten euskal pinturan eta eskulturan.
Euskal Herriko hondartzetara eta itsasertzetara milaka pertsona biltzen dira gozatzera, bertatik nahiz kanpotik, uda osoan zehar. Euskal Herriko itsasoak paisaia ederrak izan ohi ditu inguruan, landarez lurrez eta haitzez dotoretua azaltzen baita beti. XX. mendeko gizakiak era aktibo —eta zenbaitetan gogor— batean bereganatu ditu naturak ematen dizkion jolaserako alderdiak.
Marinelen sinesmendu-mundua
aldatuEskapularioak, medailak, gurutzeak, ikurrak eta abar ugari dira herri ikonografiaren barruan, luxuzko artea eta gorputzekoa, erlijiozkoa eta bizia, itsasgizonen artean eta gertuko lanbideetan.
Euskal itsasertzeko eliza eta ermita gehienetan ikusten diren marinelen zinoparien edertasun eta doitasun teknikoak osagai bizi eta zinetiko bat jaurtitzen du bai herri sineskerara, bai kultura eta etnografia tradiziora.
Ikuspegiak eta ikuskariak
aldatuLokomozio bide berriek, hegazkinek, helikopteroek, abiadura handiko trenek, autoek eta motorrek begiratu ezezagun eta berrien aukera ematen diote gizakiari. Itsasoak eta itsasertzak, kostaldeko hiri eta herriak kontenplatzen dira irudi bildu eta ikuspegi harrigarrietan, margolan abstraktu eta hiperrealistetatik hurbil daudenetan: Mondrian, Txillida, Grazenea, Arozena eta Donezarren obrak.
Artea eta tradizioa, abangoardia eta etnografia, elkar hartuta azaltzen dira itsas irudikapen herrikoietan nahiz izen handiko artisten lan ugarietan: Txillida, Basterretxea, Sistiaga, Grazenea, Regoyos eta Martiarena.
Jose Grazenea eta Gonzalo Txillida, bi margolari hauek izan dira, pintura garaikidearen barruan, itsasoa er-tzetik, kostaldetik eta hondartzatik margotuzale amorratuenak. Errealismo poetikoa ala errealitatearen abstrakzioa izan dira artista horiek sentiberatasunez eta adimenez erabili izan dituzten bi praktika.
Begirada bat itsas faunari
aldatuAntzinako gizakiak, erlijioagatik zela edo magiagatik zela, ez zuen inoiz baztertu itsasoko animalien irudikapen ikonografikorik. Altxerri eta Ekaingo diseinu estilizatuak dira horien lekuko.
Magia eta fantasia handiz irudikatu zituzten itsasoko zoomorfoak eta fitomorfoak 70eko hamarkadako errealismora atxikitako hainbat margolarik: Jose Maria Zabalak eta Bonifazio Alfonsok, besteak beste.
Animalien eta gizakiaren oinatzak, kontzienteki egindakoak, askotan azaltzen dira artista garaikide aurreratuenen zenbait lanetan, hala nola, Dario Urtzelai, Joan Luis Goenaga edo Eduardo Txillidaren lanetan. Errealitatetik hartutako zatiak dirudite. Izan ere, horrek gozoago eta lasaiago egiten du lan gizakiaren eskuak berak baino.
Giza aurpegiek, gizonarenak eta emakumearenak, gaztearenak eta zaharrarenak zorte hobea izan dute itsas paisaiek baino. Ia hizkera guztietako artistak, hots, marrazkilari, grabatzaile, margolari eta eskulturagileak saiatu izan dira itsasoak, haizeak eta kresalak zeharkatutako aurpegi horietan igartzen, eta itsasoa bera bezain sakon eta bilduak direnetan sartzen.
Eta artista asko eta askok bikaintasunez irudikatu dituzte itsasgizonen lan eta zeregin gogorrak. Nabarmentzekoak dira Arteta, Zubiaurre eta Tillac, besteak beste.
Arrantzalea, itsasgizona itsaso zabalean edo lehorrean, artelan ugaritan irudikatu izan da, portuak, itsasontziak edo arrantza aparailuak irudikatu diren bezalaxe.
Itsasoko gaiak
aldatuItsasoko gaien irudikapenak —itsasoak, ontziak, txalupak eta lanabesak— ia etenik gabe daude Erdi Arotik hasi eta gaur egunera arte Euskal Herriko artelanetan eta bizitzan. Euskalduna beti saiatu izan da, Caro Barojaren hitzetan, historian zehar bere eskuen lana bizitzarako baliagarria ez ezik, ederra ere izan zedin.
Gizakiaren ametsetako bat izan da beti txoriak bezala hegan eta arrainak bezala igeri egitea. Ontzigile askok bere ontzi tramankuluaren aurrean duen aurpegiko atsegina oso osorik aprobetxatzekoa da.
Itsasoko lanabes askoren ikuspegia, erdiz erdi eta euren soiltasunean jarriek ederki gozaraziko zituen artista garaikideak: Beyus, Tàpies eta Goenaga. Kolorearen eta formaren indarra, berezko marraduraren edertasunak eta egiturak ez dute azalpenik behar. Artelan kontzeptual bat al da edo errealitateak berak gainditzen al du gizakiak egindako artelana eta pintura?.
Marinelen gaietan oso daude presente ontzien, itsasontzien eta era guztietako gabarren irudikapenak giza historia osoan zehar, nola ikonografia landuan hala herri ikonografian.
Gaiak eta pertsonaiak
aldatuIrudikapen enblematikoetan —ezkutu, monumentu, beirate eta friso handietan— garatu ditu artista euskaldunak batez ere itsasoko gaiak eta pertsonaiak, eta ia beti modu sinboliko eta apur bat jantzian, garatu ere.
Itsasoko portu eta herrietan asko dira arrantzaleen, patroien, uhandre eta birjina katolikoen eskultura irudiak. Irudigintza eta errealismo herrikoiaren barruan daude poetikarik erabilienak eta ongien ulertuak.
Isla arkitektonikoa
aldatuEraikin zibil eta ermitetako herri arkitekturara eraman izan dira itsasoko eta ontzigintzako egiturak eta arkitekturak, landatze sinboliko eta mimetiko gisa, eraman ere. Arkitekturako kasetoidurak eta armazoiak dira, soiltasunez, zehaztasunez eta bizitasunez beteak.
Muga ikonoa
aldatu«¡No hay en España, lere! ¡Puente colgante, lere! ¡Más elegante, lere! ¡Que el de Bilbao, lere!». Bilboko zubi esekiko industria arkitektura harrigarri eta dotorea, Alberto Palaciosek egindakoa, itsasoaren eta itsasadarraren inguruko arkitekturaren lehen mailako irudikapen bat da.
Folklorea
aldatuFolklorea ere hezurmamitu izan da marinelen dantza eta usadioetan: «Ondarroako sardina saltzaileak», «Lekeitioko Kaxarranka», Hondarribiko eta Donostiako traineruak, Lekeitioko Antzararen Eguna. Dantza, kirola, erritu…