Itsasoko kultura/Martin Villafrancaren zorigaiztoko heriotza Islandian
Zenbait iturri, euskaldunak balearen arrantzan
aldatuBadaude iturburu fidagarriak, euskaldunak balearen arrantzan Islandiako uretan 1613 15ean ibili zirela diotenak. Horrez gain, badaude islandiarren eta euskaldunen arteko harremanei buruzko seinaleak ere, aipatu urteak baino lehenagokoak nahiz ondorengoak.
Dena den, garai hartan jasotakoak dira osoenak, 1615eko irailaren 21ean Islandiako kostaldean hiru baleon-tzi hondoratu eta itsasoan galdutakoek nozitutako sufrimenari buruzkoak.
Jon «jakintsuak» idatziak dira iturri horitako bi. Gizon aparta zen Jon, natur zientziak eta medikuntza bere kabuz ikasi zituena. Hirugarren iturria, Spœensku vísur izenekoa, Ólafur Jónsson ek, Dýrafjördur ko apaizak olerki gisa ida-tzitakoa da. Laugarrena Víkingarímur izenekoa da, olerki gisa dago idatzita eta idazle ezezaguna du.
Jon «Jakintsua»ren iturria
aldatuJon «jakintsuak» euskaldunekin harreman adiskidetsuak zituen, eta ez zuen beldurrik hauek islandiarren eskutik jasan zituzten gehiegikeriak aitortzeko. Ondorengo kontakizunean, batez ere Jon «jakintsu»aren bi lan hartu ditugu bermetzat: Fjölmódur, epopeia autobiografikoa eta Sanna frásögu af Spanskra manna skipbrotum og slagi, eta Helgi Porláksson historialariak Saga Íslands lanaren V. liburukian gertakari horiei buruz eman zuen laburpena.
Hiru itsasontzi negutean
aldatuHamasei baleontzi iritsi ziren 1615eko udaberrian Islandiara, «frantsesekin eta espainiarrekin». Ontzi haietatik hamahiru iparrerago joan ziren, hango itsasoetara; baina beste hirurak izotzak utzi zienean lehorreratu egin ziren. Egia da udaberriaren hasieran itsasontzi bateko bi txalupa besteengandik bereizi eta lehorreratzea lortu zutela, baina liskarrak izan zituzten itsasoan galdutako islandiar batzuekin. Izugarri gogorra izan zen 1614tik 15erako negua. Uhartearen inguruan iraun zuen izotzak uda osoan eta ganadu asko hil zen; bereziki Vestfirôir en (mendebaldeko fiordoetan). Han, gosea eta oso zakarra da lurra, menditsua, baina fiordo estu eta sakon askotan portu onak daude.
Udaren erdialdera Reykjarfjörôur eraino iristea lortu zuten ontziek eta bertan gelditu ziren udazkenera arte. Ontzi txikietatik egiten zuten arrantza baleontzietatik aginduta. Ontzi txikietako kapitainak ziren Pedro Agirre eta Esteban Telleria, eta ontzirik handiena, berriz, Martin Villafrancaren agindupean zegoen.
Islandiarrek gustuko zituzten Pedro, Esteban eta beren gizonak, eta balea haragia saldu zieten behin, merke saldu ere; garai hartan uharteko jende hura goseak baitzegoen. Aldiz, Jon «jakintsuak» ez du ematen Martinen gizonei buruzko iritzi onik. Esate baterako, nekazariei ardiak osten zizkietela esaten du, baldin eta haiekin traturik nahi ez bazuten. Aurreko urtean, 1614an, agidanean, lapurreta asko egin omen zizkieten balea arrantzaleak eta beste atzerritarrek.
Islandiarrei 1615eko apirilaren 30ean errege dekretu batek eman zien lizentzia, bertakoei min ematen zieten euskaldun edo beste erasotzekoa.
Hiru ontziak galdu ziren
aldatuArrantza amaitu ostean irailaren 19an, asteartean, hiru ontzietako kapitainak Martinen ontzian bildu ziren balea olioaren banaketa egiteko. Baina, adostasunik lortu gabe bukatu zuten; hurrengo egunean lortu zuten banaketa egitea. Hura egin ondoren, ontziak prest zituzten abiatzeko. Hala, gauean, izotza uhartera gertura-tzen hasi zen eta Pedroren eta Estebanen ontziei behea joarazteaz gain, ekaitza sartu eta aingurak askatu ziz-kien; ontziak, berriz, uharriak jotzean, hautsi egin ziren eta hondoratu. Martinen ontzia egoera hobean bazegoen ere, aingurak askatu zirenean ontzia bera hautsi egin zen. Eta ontzia hondoratzean, hiru marinel hil ziren, baina 82 (edo 84) salbatu.
Itzulbidearen bila
aldatuItsasoan galdutakoengana berri ugari iritsi ziren txekeaz, jaioterrira eraman zitzakeen Jökulfirôir ko (izotzezko fiordoak) txekeari buruz, alegia. Zortzi txalupetan irten ziren, irailaren 23n, Jökulfirôir erantz. Eguraldi gaiztoa eta etengabeko uhinak baziren ere, irailaren 26rako iritsi ziren Jökulfirôir era. Han bi gau igaro zituzten. Pedrok, Estebanek eta bere gizonek txekea hartzea erabaki zuten, ona ez iruditu arren, baina Martinek eta bere lagunek aurrera egin zuten lau txalupetan, beste balea arrantzaleengandik bereizita.
Pedro, Esteban eta gainerako gizonek hegoraino, Vatneyri raino, nabigatu zuten eta hantxe igaro zuten negua.
Bi taldetan banatu ziren Martin eta bere gizonak. Hemezortzirekin joan zen Martin bi txalupetan Æóey ra.
Bigarren taldea, 14 gizoneko taldea, lehenik Bolungarvík ra abiatu zen beste bi txalupetan eta ondoren Pingeyri ra. Lapurretan ibiltzen ziren eta islandiarrek segada bat prestatu zioten Fjallskagi n. Denak hil zituzten, ihes egitea lortu eta gerora Pedro eta Esteban aurkitu zituen Garcius zeritzana izan ezik.
Agintari islandiarrak Martinen kontra
aldatuEsan dugun bezala, Æóey ra joan zen Martin eta hantxe jardun zuen arrantzan, baita balearen arrantzan ere. Ögur eko tokiko gobernadore Ari Magnússon ek, aldarri egin zien nekazariei; Martin eta haren lagunei eraso egitera behartzen zituen aldarria, alegia. Ordenantzak aurreko hiru urtetan balea arrantzaleek nozitu zuten aginpide mingarria ere deskribatzen zuen.
Gobernadorearen banda urriaren 10ean Ögur en bildu zen, baina mendebala zela eta, ezin izan zuen fiordoa zeharkatu urriaren 13ra, ostiral gaua, bitartean. Bandak 50 gizon baino gehiago zituen. Martinen bost lagun Æóey en aurkitu eta bertan garaitu zituzten; baina hamahiru gizon, Martin haien artean zelarik, balea zatitzen izan ziren Sandeyri n. Errukia eskatu zuen Martinek, ez baitzuen islandiarrik iraindu. Ari gobernadoreak grazia hori eman zion, bere arma uzteko eskatuz. Honako hau dio Jon «jakintsuak»:
«Así lo hizo entregando el arma siguiendo él mismo de rodillas. El granjero Ari había nombrado a tres hombres para agarrar al hombre y llevarle fuera, pero la banda protestó con mucha crueldad, hasta que uno se acercó corriendo con una gran hacha dirigiéndola a la garganta. El arma rebotó en su clavícula causando una llaga no mortal. Al recibir el golpe levantose Martín de un salto corriendo, tan aprisa que no la han olvidado quienes vieron esta escena, hacia el mar meciéndose allí en las olas. Amainaba entonces el viento. Seguidamente, con tanta incitación y gritos la gente le apedreaba. Pero él en el mar se alejaba de la costa cantando. Muchos pensaron gran arte oír y ver. Estaba a veces sentado en el agua pasando la mano por la cabeza, la otra tenía metida debajo del muslo, trocando así las manos. Había nadado tendido de espaldas, de todos lados y de todas maneras posibles. Entonces le persiguieron en barcos, pero él era como una foca o una trucha. Se jactó uno del barco por haberle dado un golpe de piedra en la cabeza; él en el agua una vez deslizándose debajo del barco. Pero verifican todos que Börn Sveinsson, el mozo del granjero, le pegó finalmente el golpe en la frente, y entonces y no antes cedió su fuerza. Si entonces agarró el barco y fue cortada su mano es dudoso, pero tras el golpe su valentía fue disminuyendo. Luego lo llevaron flotando a la costa y lo desnudaron. Nuestro cura estaba allí cerca; dijo ser memorable tanto su valentía como los tratamientos tan duros y soldadescos, porque cuando su cuerpo desnudo yacía de espaldas, haciendo rugidos, uno acuchilló su pecho causando una cortadura hasta los genitales. Pero el hombre dio un brinco y luego una vuelta cayendo de bruces, muerto ya al caer del cuerpo las entrañas. Entonces se acercaron corriendo los soldados queriendo ver al hombre y su sangre. Trasladaron luego el cuerpo al mar hundiéndolo; mas pasados dos días el cuerpo estaba en la playa en Ögurshólmar donde más tarde fue enterrado. Después de la muerte de Martín, sorprendiendo a todas, la tempestad se convirtió en calma completa, hecho atribuido al gran cuerpo hechizo de Martín.»
Segidan modu basa batez Martinen gizon guztiak hil zituzten eta gorpuak itsasoan hondoratu.
Zer gertatu zen Pedro eta Estebanekin
aldatuItzul gaitezen orain Vatneyri n gelditu ziren Pedro eta Estebanengana. Neguaren hasiera zen eta janari lapurretan zebiltzan; hala, Ari gobernadoreak beste dekretu bat atera zuen 1616ko urtarrilaren 26an, itsasoen galdutako haiek zigorrik gabe hiltzeko baimena emanaz. Aurreragotik irten zen Ari ehun gizoneko banda zuelarik, baina ez zituzten harrapatu.
Beste saio bat egin zuen, baina erauntsi bat zela eta atzera itzuli zen.
Udaberrian, itsasoan galduak ziren horiek ingeles arrantzontzi batean egin zuten ihes herri hartatik. Euskal-dunen mendekuaren beldurrez islandiarrek erregu bat egin zioten erregeari 1616ko ekainaren 3an, gerraon-tzien babesa eskatzeko. Baina, ez da ezer kontatzen euskaldunen mendekuaz.
Azkenik, aipa dezagun 1615eko hilketez eta Ari gobernariaren tiraniaz hain argi hitz egiteagatik bota zutela Jon «jakintsua» eskualde hartatik.
Jon «jakintsua»ren beste lan bat
aldatuLehendik aipaturiko bi lanez gain, Jon «jakintsua»ren beste lan bat da: Um Islands aôskiljanlegar náttúrur. Lan horretan egileak herrialde hartako naturaren zenbait azalpen ematen ditu; esate baterako, balea espezie askoren deskribapen zehatzak, irudietan agertzen ditugunak. Ezjakintasun eta sineskeriazko aldi haietan, alor horretan egin zuen bereizketa lanari esker, Jon —Plinius Islandicus en antzeko— lehen naturalistatzat har daiteke.