Matematikaren irakaskuntzarako tresna didaktikoak/Bloke logikoekin jarduera didaktikoak

IDENTIFIKAZIORAKO JARDUERAK


1- ERAIKUNTZAK EGITEN

- Materiala: Bloke logikoak

- Zeregina: Bloke logikoen bidez hainbat eraikuntza ezberdin egitea.

- Helburua: Haurrek blokeekin lehenengo kontaktua izatea. Hauekin jolastuz, esperimentatuz... era honetan aldagai ezberdinak ezagutuz(kolorea, forma, tamaina eta lodiera).

- Metodologia: Hasieran talde handian egingo dugu irakasleak bideratuko baitu jarduera. Ondoren, talde txikiatzan antolatuko dugu gela, talde bakoitzak beren eraikinak egin ditzan.

- Garapena : Lehendabizi libreki arituko dira haurrak bloke logikoekin jolasean. Nahi adina denbora utziko diegu, haien kuriosidadea asetuta gera dadin. Ondoren, irakasleak zuzenduko du jolasa. Pentsa dezagun etxe bat eraiki nahi dugula, kasu honetan irakasleak pieza jakin batzuk eskatuko dizkie ikasleei. Esate baterako, emaidazue pieza guztietan handiena etxearen oinarria egiteko. Ikasleek beraz pieza bakoitzaren aldagaiei(tamainari) erreparatu beharko diete irakasleari etxea eraikitzen laguntzeko. Irakasleak haibat arau gehiago ezarri ditzake jardueraren zailtasun maila areagotzeko. Handienak baina soilik gorriak direnak eskatzen baditu edota hiruki guztiak horiak izan ezik eskatzen baditu etab. Azkenik, haiek bakarrik egingo dituzte eraikinak, batzuk erabat libreak izango dira baina beste batzuetan irakasleak bloke logikoen aldagaien ezagutza sustatuko du; hala nola eraikina egiteko soilik laukiak eta borobilak erabil ditzaketelaren baldintza ipiniz.


2- IRAKASLEAREN ESKAERAK

- Materiala: Bloke Logikoak

- Helburua:Piezen aldagaiak ezagutu eta identifikatzeko gai izatea. Kolore, forma, tamaina eta lodiera ezberdinei erreparatuz.

-Metodologia: Talde handian egingo dugu jarduera. Eta irakasleak gidatuko du jolas guztian zehar.

- GarapenaIrakasleak gelako ikasle kopuruaren arabera ume bakoitzari bloke logikoen pieza bana edo gehiago banatuko die. Funtzio garrantzitsua betetzen du irakasleak jolas honetan, izan ere berak pieza jakin bat eskatuko baitie ozenki ikasleei. Abibidez, laukia eta horia den pieza bat ekartzea nahi dut. Ume bakoitzak bere piezaren aldagaiei erreparatu eta gero irakasleak esandako ezaugarriak betetzen dituen erabaki beharko du. Hau da, bere pieza laukia eta horia den behatu beharko du. Honela izatekotan, ikasleak irakasleari emango dio pieza. Ezezko esaldiak formulatuko ditu geroago irakasleak ariketaren zailtasun maila handituz. hirukiak eta lodiak ez diren piezak eskatuz esate baterako.


3- NOLAKOA DA?

Materiala: Bloke Logikoak eta poltsa bat.

- Helburua:Bloke logikoak ezagutu eta identifikatzeko gai izatea. Aldagai guztiak ezagutu eta bereiztuz.

- Metodologia: Talde handian egingo dugu. Ikasleek banan banan poltsa ezkututik bloke bat atera eta deskribatu beharko dute.

- Garapena: Lehenik eta behin poltsa ezkutu batean sartuko ditugu bloke guztiak. Ikasleak txandaka eta banan banan arituko dira jolasean. Jokatu behar duen umeari begiak estaliko dizkiogu denon artean eta begiak itxita dituelarik bloke bat hartuko du poltsatik. Ukimenaren bidez bloke hori nolakoa den asmatu beharko du. Zein forma duen, txikia ala handia den, lodia edo mehea... ( jarduera honen bidez ezin dugu kolorea landu) esan beharko du haurrak. Blokea identifikatu eta izendatu beharko du beraz haurrak; eskutan duen blokea hirukia, txikia eta lodia dela esanez adibidez.


4- ERREPIDEAK ERAIKIZ

-Materiala: Bloke logikoak eta koloretako igeltsoak.

- Helburua: Blokeak identifikatu eta arau zehatz batzuk betetzeko gai izatea.

- Metodologia:Talde txikitan arituko gara jolasean. Talde bakoitzean txandakatzen joango den "agintari" bat aukeratuko dugu. Honen zeregina bidea nondik den agintzea izango delarik.

- Garapena: Talde bakoitzeko agintariak nahi adina bloke logiko jarriko ditu lurrean lehendabizi. Ez ditu ordenean kokatuko baizkik eta espazioan sakabanaturik. Gainontzeko taldekideei igeltso bana banatuko diegu, agintariak ematen dituen aginduen arabera errepidea eraikitzen joateko. Errepidearen hasiera eta helmuga hasieratik zehaztuko ditugu eta haurren zeregina hasieratik helmugaraino iristen den errepidea( igeltsoz eginiko lerroa) egitea izango da hain zuzen ere. Agintariak bidean aurrera egiteko blokea zein den esango du; laukia, gorria, handia eta mehea den blokea esaten badu esate baterako, hasierako tokitik bloke horretarainoko lerro bat margotu beharko dute haurrek igeltsoaz baliatuz. Agintariak pausuz pausu (blokez bloke) gidatuko ditu gainontzekoak helmugara. Umeren bat nahastu edo konfundituz gero, hasierara itzuliko delarik.


SAILKAPEN JARDUERAK


5-KAXEN JOKOA

- Materiala: Bloke logikoak eta bi kaxa.

- Helburua: Irizpide ezberdinen arabera (kolorea, forma, tamaina eta lodiera) blokeak sailkatzea.

- Metodologia: Talde handian burutuko dugu jarduera. Irakasleak bideratuko du hasieran ariketa baina gero autonomoki jokatu behar dute ikasleek euren ondorio propioak ateraziz.

- Garapena: Lehenik eta behin mahai baten gainean bi kaxak ezarri eta ikasle bakoitzari pieza bana banatuko diogu. Irakasleak irizpide bati jarraituz kaxa bakoitzean pieza bana jarriko du lehendabizi. Irakalseak sailkapen hori egiteko erabili duen irizpidea zein den asmatu behar dute haurrek ondoren haien piezak kaxa egokian ezartzeko. Esate baterako, irakasleak lehen kaxan borobil gorri bat ezarri du, eta bigarrengo kaxan aldiz hiruki gorri bat. Beraz, pieza borobilak lehen kaxan sartu beharko dituzte, hirukiak bigarren kaxan eta ez borobil ezta hiruki ez direnak aldiz, kaxetatik kanpo utzi beharko dituzte.


6- FAMILAK OSATUZ

- Materiala: Bloke Logikoak

- Helburua: Irizpide ezberdinei erreparatuz blokeak sailkatzea.

- Metodologia: Talde txikitan egingo dugu.

- Garapena: Bloke logikoak taldekatu edota sailkatu behar dituzte haurrek irakasleak esaten dituen irizpideei jarraituz. Hasieran irizpide bakarra erabiliko dugu; kolorea, forma, tamaina nahiz lodiera. Haur bakoitzari bloke bat banatuko diogu lehenik eta behin eta kolore berdineko bloke guztiak elkartzeko eskatu diezaiekegu esate baterako. Behin blokeak koloreka taldekaturik daudela, soilik formaz berdinak diren blokeekin eraikin bat egitea proposatu ahal diegu, era honetan, blokeak formaren arabera ere sailkatu beharko dituztelarik. Bloke logikoen lau aldagaiak landu ditzakegu jolas honen bidez, hala ere, goian ezarritako ereduan bezalaxe kolorea, forma eta tamaiona aldagaiak lantzen hastea da egokiena, lodiera kontzeptu bereganatzea zailagoa suertatzen baita haurrentzat.


SERIEAZIO JARDUERAK


7- SERIEAK EGINEZ


- Materiala:Bloke logikoak eta koloretako sokak.

- Helburua: Irizpide ezberdinen arabera hainbat serie osatzeko gai izatea.

- Metodologia: Bakarka burutuko dute jarduera hau. Ikasle bakoitza bere seriearen irizpidea zein den asmatu eta osatzen saiatu beharko da.

- Garapena:Hasieran, Koloretako sokak forma kurbatuak eginez kokatuko ditu irakasleak lurrean. Ondoren, irizpide bati jarraituz sokaren gainean hainbat bloke logiko kokatu ditu irakasleak. Haurrek blokeen serie hori behatuz irakasleak jarraitu duen irizpidea zein den asmatu behar dute. Geroago, hau osatu behar baitute.


MEMORIA JARDUERAK

8- ZEIN FALTA DA?

- Materiala:Bloke Logikoak

- Helburua:Memorizatzeko estrategiak garatzea.

-Metodologia:Talde txikitan banatuko ditugu umeak baina txandaka eta banan banan burutuko dute ariketa.

-Garapena: Jarduera hau haurrak bloke logikoak ongi ezagutu eta menperatzen dituenean burutuko dugu. Mahai gainean bloke ezberdinez osatutako ilara bat ezarriko zaio haurrai (ez 3 baino gutxiago ezta 7 baino gehiago ere). Minutu batzuez blokeak memorizatzeko denbora utziko zaiolarik. Ondoren, umeari blokeei bizkarra emanez ezartzeko eskatuko zaio eta bitartean irakasleak bloke bat kenduko du ilaratik eta ezkutatuko du.Orduan umea berriro ere buelta hartu eta falta den blokea zein den asmatzen ahalegindu beharko da.


9- BLOKEAK MARGOTUZ

- Materiala: Bloke Logikoak papera eta koloretako margoak.

- Helburua: Blokeak memorizatzeko eta irudikatzeko gaitasunean trebatzea.

- Metodologia:Talde txikitan antolatuko dugu gela (4-5 ume).

- Garapena:Talde bakoitzari 4 bloke banatuko dizkiogu. Nahi duten bezala ordenatuz haiekin ilara bat egitea eskatuko diegularik. Minutu batzuez ilara memorizatzen utziko diegu, ondoren haien besgi bistatik kendu eta margoak erabiliz blokeen ilara hori orrialde batean irudikatzeko eskatuko diegu. Jarduera honek zailtasun maila bat du haurrentzat izan ere aurrean ez duten irudia paper batean irudikatzen ahalegindu behar baitira.