Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Belar usaintsuak

(Menda(e)tik birzuzenduta)

Belar usaintsuak, freskoak, lehorrak eta hauts edo birrinduak sal daitezke. Lehorrak saltzen direnean, espezia kontsiderazioa hartzen dute. Freskoak hozkailuan ur ontzi batean sartuak gordetzea komeni da. Lehorrak, hezetasunik ez dagoen toki batean, ongi itxitako ontzietan eta toki ilun batean gordeta. Xehatu edo hauts bihurtu behar izanez gero, hau azken momentuan egitea komeni da.

Albaka, Ocimum basilicumAldatu

Pasta, entsalada, tomate edo pizza prestaketei ongi doakie.

Tipulin, Allium schoenoprasumAldatu

Osoa edo xehatua, entsaladetan, tortilletan, salteatutako barazkietan bikain doa.

Martorri, Coriandrum sativum Aldatu

Azenarioaren familiakoa da, haziak eta hostoak erabil daitezke. Mojo berdearen osagai nagusia da. Perrexila erabiltzen dugun moduan erabil liteke. Bere haziak berriz curryetan erabiltzen dira.

Aneta, Anethum graveolensAldatu

Zopei lurrin berezia ematen die, marinatuetan oso ezaguna, bereziki izokinaren kasuan.

Mihilu Foeniculum vulgare Aldatu

Sopak eta arrainak ontzeko. Ozpinak lurrintzeko ere erabiltzen da.

Estragoi Artemisia dracunculusAldatu

Zapore oso gogorreko belarra, haragiekin edo ozpinak lurrintzeko erabiltzen da.

Mendafin Mentha piperitaAldatu

Entsalada eta prestaketa freskoak ontzeko, baita azken burukoak prestatzeko ere.

Erramu Laurus nobilisAldatu

Gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez. Freskoa edo lehorra eros daiteke.

Mendabeltz Mentha spicataAldatu

Mendafinak baino zapore sarkorragoa, gogorragoa, ez hain freskoa, entsaladetarako eta azkenburukoak prestatzeko.

Hierba Luisa edo berbena limousainAldatu

Limoi usain ederreko belarra, asko erbiltzen da infusioak eta izozkiak egiteko. Edertzeko ere erabiltzen da.

Oregano Origanum vulgareAldatu

Mediterraneoko sukaldaritzan asko erabilia, entsalada, pasta, saltsa eta haragi ongailuetan.

Perrexil Petroselinum crispum, neapolitumAldatu

Gure sukaldaritzan gehien erabiltzen duguna, tortilla, kroketa, eta mota guztietako barazki prestaketetan. Salda eta eltzekarietan falta ezin dena.

Perrexil kizkur Petroselinum crispumAldatu

Ohiko perrexilaren moduan erabil liteke, baita platerak edertzeko gehiago erabiltzen da.

Apoperrexil, Anthriscus cerefoliumAldatu

Mediterraneoko sukaldaritzan oso erabilia, perrexilaren erabilera berdinak izan ditzake.

Erromero, Rosmarinus officinalisAldatu

Haragi gorri, ardiki eta ehizak. Prestaketa erre, gisatu edo erregosietan erabiltzen da.

Errukula, Eruca vesicariaAldatu

Entsaladetan, ogi tarteko edo sandwichetan erabiltzen da.

Salbia, Salvia officinalisAldatu

Lurrin handikoa, ehiza eta haragi plateretan erabiltzen dena.

Ezkai Thymus sp Aldatu

Zapore sarkorra du, ehiza, haragi platerak, marinatuak prestatzeko. Ozpinak eta olioak ontzeko ere erabiltzen da.

Belar usaintsuen argazki galeriaAldatu