Prentsa, irratia eta telebista/Irratia/Teknologia berriak

Irrati teknologia

aldatu

José Luis García (irrati zaharren bildumagilea)

Lehenbiziko ahots transmisioa Lee Forestek egin zuen 1920an Kalifornian; horixe izan zen irratiaren abiapuntua, gaur egun ezagutzen dugun moduan. Irrati-zabalkunderako lehenbiziko emankizunak 1922tik aurrera hasi ziren, eta lehenbiziko irrati-aparatuak fabrikatzen hasi ziren. Aparatu balbuladunak 60ko hamarkadaren hasiera arte fabrikatu zituzten, baina erdieroaleen (transistoreen) aurkikuntzaz, laga egin zioten hargailuetan balbula jartzeari. Horrela, aparatuen bolumena beherantz abiatu zen etengabe, gaur egun ezagutzen ditugun aparatuetara iritsi arte.

Irratiaren hastapenak

aldatu

Uhinen produkzioa eta transmisioa

aldatu

Hertz alemaniarrak 1886an uhinak sortzeko eta hedatzeko gailu bat asmatu zuen. Egin zuen lanaren errekonozimendu gisa, maiztasun unitateak haren izena darama.

Brandly eta Logdek 1890ean kohesorea asmatu zuten, hau da, beirazko hodi txiki baten barnean burdin karraskautsak zeuzkan asmakizuna, hertz uhinak ehunka metroko distantzian antzemateko gai zena. Honetarako proba guztiak laborategian egin zituzten.

Marconik uhin bidezko telegrafia sistema bat patentatu zuen 1890eko ekainaren 2an; sistema hau gai zen 5 km ko distantziara igorritako uhinak jasotzeko. Geroago kohesore mota eta transmisio-sistema berriak garatu zituen, eta hori dela-eta bere izena agertzen zaigu irratiaren lehenbiziko bultzatzailetzat.

Thomas Edisonek garai horretan bertan goritasun lanpara asmatu zuen, eta bere laborategian aurkitu zituen korronte elektronikoek barnean filamentu bat eta metalezko xafla bat dauzkan lanpara batean eragiten dituzten ondorioak.

Fleming irakasleak Edisonen lanpara hobetu zuen, eta uhinak hartzeko egokitu gainera, kohesorea ordezkatuz; horrelaxe sortu zen lehenbiziko osagai elektronikoa, diodoa.

Ahotsaren transmisioa

aldatu

Lee de Forest doktoreak, 1906an, Flemingen lanpara aldatu zuen tarteko xafla bat jarriz (saretxoa); balbula honi «triodo» esan zioten. Xafla honen bidez posible zen filamentuaren eta xaflaren artean zirkulatzen duen korronte elektronikoa erregulatzea, eta ondorioz heldu zitzaigun bigarren osagai elektronikoa –garrantzitsuena, bide batez–, transistorea. Horri esker pasa zitekeen telegrafo seinale sinpleak hartzetik hitzak transmititzera.

Lehenbiziko ahots transmisioa 1920an egin zen, Kalifornian. Hauxe izan zen gaur egun ezagutzen dugun irratiaren eta elektronikaren garapenaren abiapuntua, beraz egile hau jo dezakegu elektronikaren aitatzat.

Irrati zabalkundearn hasiera. Hargailuak

aldatu

lehenbiziko irrati zabalkundeko emankizunak eta estreinako irrati aparatuak fabrikatzen 1922tik aurrera hasi ziren. Aparatu balbuladunak 60ko hamarkadaren hasiera arte fabrikatu zituzten, baina erdieroaleen (transistoreen) aurkikuntzaz, laga egin zioten hargailuetan balbula jartzeari. Hala, aparatuen bolumena beherantz abiatu zen etengabe, gaur egun ezagutzen ditugun aparatuetara iritsi arte.

Hargailuen fabrikatzaileak
aldatu

fabrikatzaile batzuek Bere lehenbiziko urratsetan hargailuen fabrikazioari ekin zioten eta jarduera horretantxe jarraitzen dute gaur egun, eta dagoeneko multinazional bihurtu dira, esate baterako Philips eta Telefunken; beste batzuk, aldiz, jarduera batzuetan murgildu ziren, hala nola General Electric, Siemens eta RCA. Izan ere, automobilarekin batera irratia XX. mendeko garapenaren motorra izan da, eta eskertzekoa da, nolanahi ere.

Irrati aparatuen bilakaera

aldatu

Aparatuak 5 talde nagusitan bil ditzakegu:

  • Galena irratiak
  • Kanpo balbulak dauzkaten irratiak
  • Bozgorailua bereizirik daukaten irratiak
  • Kapera irratiak
  • Egongelako irratiak eta osagarriak.

Galena irratiak

aldatu

Aparatu hauek bobina aldakor bat, detektagailua eta aurikular batzuk dituzte. Ez dute inolako argindarrik behar, arraroa dirudien arren. Entzun ahal izateko, detektagailua sakatu eta bobina mugikorraren aginduz sintonizatu behar zen, baina ezinbestekoa zen inolaz ere hurbil emisore bat egotea, eta 20 m inguruko antena bat edukitzea; antena hau, normalean, balkoi edo teilatu azpian kokatutako kable bat izaten zen. Irrati mota honen izena detektagailurako erabiltzen zen mineraletik hartu zen.

Asko hedatu ziren 20ko hamarkadan, oso merkeak eta egiteko errazak zirelako (2. eta 3. argazkiak).

Kanpo balbulak dituzten irratiak

aldatu

Hauen berezitasunik handiena zera da, lanparak bista bistan daudela. Honek bazuen bere zergatia, izan ere lanparak agortu egiten ziren emankizun ordu batzuk igaro orduko, garai hartako teknologiak ez baitzuen gehiagorako aukerarik ematen. Erabilitako lanparak triodoak izaten ziren. Aparatu hauetarako indarra bateria bidez lortzen zen, eta seinaleak jasotzeko berdin berdin erabil zitezkeen bai bozgorailuak bai aurikularrak, hau da, soinua anplifikatzeko tronpeta batez hornitutako aurikularra. Aparatu eredu hauek 1922tik 1928ra arte fabrikatu zituzten, eta bildumagileentzat gustukoenak dira (1. argazkia).

Bozgoragailua bereizirik duten irratiak

aldatu

Orokorrean, balbulak aparatuan bertan sartzen hasi ziren, 1928tik aurrera, eta bozgorailua bereizirik jartzen, irratia zegoen gelatik kanpoko beste toki batean ipintzen baitzuten. Aparatu hauetako batzuek bateriak behar zituzten, eta aurreratuagoko beste modelo batzuek, berriz, elektrizitate saretik hartzen zuten zuzenean behar zuten indarra. Bozgorailuak, normalean, irrati hargailuaz aparteko ekipo gisa saltzen ziren ( 4, 5, 6 eta 7. argazkiak).

Kapera irratiak

aldatu

Bozgorailua aparatu beraren barruan sartu zen 30eko hamarkadaren hasieran. Aparatu-mota honek elizetako leihoak imitatzen zituen, horretatik sortua du, hain justu «kapera irrati» izena, eta zurez egiten zituzten. Aparatu-mota hau USAn hasi ziren fabrikatzen, eta ondoren Europan, nahiz apaindura gutxiagoko diseinu sinpleago zutenak izan. Aparatu horien fabrikazioak asko garestitzen zituen eta kostu handikoak ziren, eta 1934 arte egin zituzten. Aipatu urte horretatik aurrera, aldiz, diseinuak gero eta sinpleagoak izan ziren, eta zura erabili ordez beste material batzuk erabiltzen zituzten fabrikazioan, bakelita hasieran eta erretxina eta material plastikoak segidan, kostuak merkatze eta eskabideak handiagotzea aldera (8 eta 9. argazkia).

Egongelako eta gau mahaiko irratiak

aldatu

Egongelako irratiak bolumen handiko aparatuak ziren. Altzarien arteko beste altzari bat izaten ziren, eta etxeko bilgunean kokatzen zituzten, egongelan, lehentasunezko toki batean, alegia. Aparatu horiek 1928tik aurrera fabrikatu zituzten, eta oso oso garestiak ziren. Hala, oso gutxi egin zituzten beste irrati aparatuekin alderatuta. Altzariaren goiko zatian, batzuek gramofonoak eta gero tokadiskoak zituzten (17,18,13 eta 29. argazkia).

Egongelako aparatu horiekin batera, eta merkatura begira, logeletan irrati aparatu txikiak jartzeko moda heldu zitzaigun USAtik 30eko hamarkadan zehar. Neurri txikiko hargailuak ziren, ez baitzuten neurriz 30 cm tik gora besterik (15, 16, 22, 23, 25 eta 26. argazkiak).

Aparatuen fabrikazioa Euskal Herrian

aldatu

Maila komertzialeko aparatuen fabrikazioa, gure herriari dagokionez, ASKAR marka besterik ez zen agertu. Lantegia Irunen kokatuta zegoen. Estatu mailako marka garrantzitsuenetako bat izan zen, baina estatuko fabrikatzaile gehienak Katalunian daude.

Etorkizun digitala

aldatu
 
XX. mendeko azken bi hamarkadetan zehar irratia ere buru-belarri sartuta egon zen digitalizazioaren eta informatizazioaren fenomenoan. Informatikaren eta telekomunikazioen arteko bat egiteak produkzio, errealizazio eta emisio sistemak oso garrantzi handiko berrikuntza teknologikorako prozesuan murgilduta geratzea ekarri zuen.

Irratia ere buru-belarri sartuta egon zen digitalizazioaren eta informatizazioaren fenomenoan XX. mendeko azken bi hamarkadetan zehar. Informatikaren eta telekomunikazioen arteko bat egiteak ekoizpen-, errealizazio- eta emankizun- sistemak oso garrantzi handiko berrikuntza teknologikorako prozesuan murgilduta geratzea ekarri zuen.

Digitalizazioa eta informazioa

aldatu

XX. mendeko azken bi hamarkadetan zehar irratia ere buru belarri sartuta egon zen digitalizazioaren eta informatizazioaren fenomenoan. Informatikaren eta telekomunikazioen arteko bat egiteak produkzio, errealizazio eta emankizun sistemak oso garrantzi handiko berrikuntza teknologikorako prozesuan murgilduta geratzea ekarri zuen.

Berrikuntza teknologikoaren mugarriak

aldatu

Lehen une batean, disko trinkoak binilozkoak ordezkatzen hasi ziren, azken hauek zeharo baztertu eta artxibo eta dokumentazio zerbitzuetara mugatu arte.

Bobina eta zinta irekiko magnetofoien eta kasete grabagailu eramangarrien aurrean, oso denbora laburrean nagusituz joan ziren zinta magnetikoan eginiko grabazio digitalak (DAT) eta mini disko eramangarriak, disko gogorreko grabazioen –baita kanpo-grabazioetarako ere– behin betiko ezarpenaren tarteko urrats gisa.

Unitate Mugikorrak kudeatzeko lotura digitalek, telefonia mugikorrak, eta baita telefono linea digitalen (RDSI Red Digital de Sistemas Integrados) erabilera orokorrak ere, aurrerapen teknologiko sorta garrantzitsua osatu zuten irrati bidezko jarduerari begira, batez ere informazio-arloari dagokionez.

Soinu-ekoizpen digitala

aldatu

Euskal irrati zabalkundearen eremuan, Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea –eta hauen atzetik EITB taldearen beste emisore guztiak– aitzindariak izan ziren soinu produkzio digitalerako sistema integratuak erabiltzeko unean. Istant batean soinuaren gestio analogikotik gestio digital integraturako jauzia gertatu zen. Grabatzea, gordetzea, artxibatzea, erreproduzitzea, editatzea, hots, den dena informatika euskarri digitala baliatuz hasi ziren egiten.

Ordenagailuak magnetofoiak zeuden tokian, eta disko magneto optikoak eta CD ROMak zinta irekiko artxibo sistemak ordezkatzeko. Pixkanaka pixkanaka, irrati emisore guztiak administrazio, erredakzio eta irrati errealizazioko lanetarako software egokia eskuratzen joan ziren, eta horrekin izugarri erraztu ziren ekoizpen- eta errealizazio-lanetako asko eta asko, bai pertsonal teknikoak bete beharreko lanen artean bai emisoreetako erredaktore eta esatarien lanen artean.

Trukaketa matrize eta nahasketa mahai digitalak arian arian agertu zirelarik, amaituz eta itxiz joan zen irratietako ekoizpen zentroen digitalizazio-prozesua.

Aitzindariak

aldatu

Esperientzia aitzindarietako bat Radio Vitoriarena izan zen, Gasteizko Domingo Martinez de Aragon kalean 2001eko ekainaren 21ean inauguratutako egoitza berrian. Soinu iturri guztiak trukaketa zentraleko matrize batean txertatzea eta iturri horien guztien mahai digital bidezko urruneko gestioa, mahai hauek ordenagailuen periferiko gisa baitihardute zuntz optiko bidezko lotura bidez elkarrekin bat eginda daudela, oso esperientzia aurreratua izan zen, irrati zabalkunderako jardueraren digitalizazio integraleranzko bidean.

SER katea eta Radio France Pays Basque aitzindariak izan ziren, bakoitza bere eremu geografikoan, automatismoetan oinarritutako lurralde deskonexiorako sistemak integratzeko unean; automatismo horiek egoitza zentraleko matrizetik satelite bidez igorritako seinaleen aginduak betetzen zituzten, eta ondorioz posible egiten zuten lurralde deskonexioak aurrera eramatea, zuzenean inolako giza baliabiderik erabili behar izan gabe.

Estatu mailako beste kate handi batzuk antzeko sistemak aplikatzen hasi ziren, denborak aurrera egin ahala.

RDS. Radio Data System

aldatu

Gainerakoan, XXI. mendearen hasieran ia ia irrati emisore guztiak RDSa erabiltzen ari ziren MM ko beren emankizun sistemetan. Sistema horrek, sintonizazio automatikoa eta etenik gabekoa ahalbidetzeaz gain, mugimenduan zeuden hargailuentzat, aukera ematen zuen irrati eramangarri zein finkoetako display txikietan emisorearen adierazgarri edo izena idatzita agertzeko; bide batez, beste mezu batzuk igortzeko eta informazio eta telekontroleko zerbitzu osagarriak eskaintzeko aukera sortzen zuen. Satelite bidezko zabalkundera egokituz, Euskal Herritik ekoitzitako emankizunen kasuan, Radio Euskadi eta Euskadi Irratia izan ziren urrunagoko entzuleengana iristeko forma berri hau 2000ko urtean bereganatu zuten irrati emisore bakarrak; izan ere, Amerikako eremu zabaletarako eta Europarako hainbat tokitarako emankizunak egin zituzten.

DAB. Betetzeko dagoen kontua

aldatu

Irratiaren erabateko digitalizaziorako betetzeko zegoen kontua lurreko emankizunaren beraren prozesua digitalizatzea zen. Irrati hedatzaileen Europar Batasunak (UER EBU European Broadcasting Union), 1950ean sortutako elkartea izaki eta europar inguruko 50 herrialde baino gehiagotan irrati hedatzaile nazional publiko zein pribatuen artean 69 baino gehiago biltzen zituelarik, 2000ko maiatzean Stockholmen «DAB – the winning strategy» lelopean egin zuen bileran honako adierazpen hau sustatu eta eman zuen aditzera:

1. Irrati digitalerako migrazioa funtsezkoa da irratiarentzat. Irrati hedatzaile publiko zein pribatuen europar komunitatea eta hargailu fabrikatzaileen komunitatea prest daude elkarrekin lan egiteko, ahaleginaren arrakasta ziurtatzeko helburuaz.

2. Irrati bidezko zabalkundea, aldi berean entzuleria masiboarengana iristeko duen gaitasunaz, ezaugarri apartekoak dituen masa hedabide bat da, eta ezaugarri hauek ezin izango dira Internet bidez eskainitako linea zerbitzuetan erreproduzitu. Alabaina multimedia zerbitzuen erabilera, aukerako elementu osagarri gisa, betiere, elementu garrantzitsu eta erakargarria izango da irrati digitalean.

3. Irrati digitalaren eskaintzak arrakasta izan dezan, zerbitzu berriak eskaini behar ditu, eta arrazoizko epe batean, gaur egun eskura diren zerbitzu analogiko guzti guztiak jasoz. Irrati zabalkundearen komunitate osoak, hala irrati hedatzaile publikoek nola pribatuek, hori lortzeko elkarrekin egin behar dute lan. Zerbitzu hauek zerbitzu pilotu edo probako zerbitzu baino gehiago izan behar dute.

4. Irrati digitalaren potentzialari buruzko kontzientzia publikoa areagotu egin behar da, irrati hedatzaileen eta fabrikatzaileen elkarrekiko ahaleginen bidez. Ezinbestekoak dira kontzientziatze kanpaina argi eta mamizkoak.

5. Europar Administrazioek oso garbi eduki behar dute behar beharrezkoa dela analogikotik irrati zabalkunde digitalerako migrazioaren egutegia finkatzea. Irrati hedatzaileek eta fabrikatzaileek bultzatu egin behar dituzte administrazio nazionalak, plan egokiak ezar ditzaten. Europar Komunitateak lagundu egin behar du, eta bultzada eman, prozesu horretan.

6. Administrazio nazionalek aitortu behar dute irrati digitalak ez duela inolako arrakastarik izango baldin eta maiztasun espektro zabalagoa eskaintzen ez bazaio, eta europar kulturarentzako eta ekonomiarentzako ondorioak dramatikoak izango dira, hori gertatuz gero. Administrazio nazionalek baloratu egin behar dituzte espektroaren beste erabilera batzuen aurrean irrati zerbitzuek dituzten abantaila orokorrak, bai kultura nazionalari bai ekonomiari berari begira.

7. Irrati hedatzaileek indar biziz egin behar dute lan, eduki formatu berriak aurkitzeko ahaleginean, hain zuzen irrati digitalaren eta beronek izan ditzakeen multimedia baliabideen aukeren erabateko erabilera gauzatzeko.

Stockholm, 2000ko maiatzaren 19an Eskumena zuten administrazioek, irrati hedatzaile publiko zein pribatuek eta hargailu fabrikatzaileek asmo oneko adierazpenak egin arren, kontua da XXI. mendearen lehenbiziko urte hauetan lurreko zabalkundeko irrati digitalaren (DAB) behin betiko ezarpena gehiago dela desideratum bat, atean dugun errealitate bat baino. Dena den, ate joka dago, ezin bestela izan.

DAB Irrati-hedatzaile digitaleko sistemak (DAB) zerbitzu anitzeko zabalkunde digitala eskaintzen du, kalitate handiz gainera irrati-seinaleari dagokionez, eta hargailu mugikorrei, eramangarriei zein finkoei begira, bai lurreko irrati-zabalkundean bai satelite bidezko irrati-zabalkundean.

Ezaugarri nagusiak

aldatu
 
Antenak.

Estereoan egiten den emankizun analogikoarekiko alde nagusiak hauek dira:

- Eraginkortasuna espektroaren eta emankizun potentziaren erabileran.

- Hartzeko uneko hobekuntzak. DAB sistemaren bidez, gainditu egiten dira egungo hedadurak hargailu geldi, eramangarri eta mugikorretan eragiten dituen ondorioak.

- Transmisiorako frekuentzien esparrua: DAB sistema 30 MHz eta 3.000 MHz baliabide frekuentzietan funtzionatu ahal izateko diseinatuta dago.

- Hedapena: Satelite bidez edota lur bidezko transmisioak baliatuz egin daiteke, edota kablea erabiliz; izan ere, hargailuak automatikoki detektatuko ditu erabilitako moduak.

- Soinuaren kalitatea: Disko trinkoaren (CD) kalitatearen parekoa da. DAB sistemak MUSICAM izeneko sistema bat erabiltzen du soinua trinkotzeko, eta honen bidez entzuten ez den informazioa kentzen du. Halaz, transmititu behar den informazio kopurua murrizten da.

- Multiplexadorea egitea: DAB sistemak aukera ematen du, hainbat programa eta datu zerbitzu multiplexadore bidez, bloke bakarra osatu ondoren dena batean igortzeko.

- Ahalmena: Bloke bakoitzak (multiplexadoreak) gutxi gorabehera 1,5 Mbit/s ahalmen erabilgarria du, eta honek aukera ematen du aldi berean 6 programa estereofoniko eroateko, bakoitzak 192 kbit/s dituela.

- Malgutasuna: Sistemak 8 eta 380 kbit/s bitarteko transmisio abiadurak egokitu ditzake, behar den babes egoki eta guzti.

- Datu zerbitzuak: Digitalizatutako soinu seinaleaz gain, multiplexadorean beste informazio batzuk transmititzen dira:

- Informazio kanal bat: igorgailuaren adierazlea, data, ordua eta datu orokorretarako zerbitzuak, hala nola, irrati bilaketa, larrialdietako ohar sistema, trafiko informazioa, kokapen globaleko sistema (GPS) eta abar.

- Programari lotutako datuak soinu programekin zuzenean lotutako informazioari eskaintzen zaizkio: musika izenburuak, egilea, kantuen hitzak eta abar.

- Zerbitzu osagarriak: erabiltzaile kopuru txiki batentzako zerbitzuak: lapurtutako kreditu txartelak baliogabetzea, irudiak eta testuak igortzea iragarki elektronikoetarako tauletara eta abar, esate baterako.

- Datu hauek guztiak hargailuari erantsitako pantaila baten bidez jasotzen dira.

- Estaldurak: estaldura izan daiteke tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioz gaindikoa. Sistema gai da hainbat transmisiotatik datozen seinaleak modu eraikitzailean biltzeko kanal berean, eta honek ahalbidetzen digu maiztasun bakarreko sareak eratzea halako eremu geografiko jakin bat estaltzeko.

Bibliografia (Irratia. Julian Beloki)

aldatu
  • CARCIA LLOVET, Enrique: El régimen jurídico de la radiodifusión. Marcial Pons argitaletxea, Ediciones Jurídicas S.A. (Madril, 1991).
  • ARRIETA, Leyre. RODRÍGUEZ RANZ, José Antonio: Radio Euskadi-La voz de la libertad. Euskal Irrati Telebista (EITB). Sabino Arana Fundazioa (Bilbo, 1998).
  • DÍAZ, Lorenzo: La radio en España (1923-1997). Alianza Editorial (Madril, 1997).
  • ONAINDIA, Alberto: Obras Completas, Tomo IV. Charlas del sacerdote Olaso en la Radiodifusión francesa. Editorial la Gran Enciclopedia Vasca (Bilbo, 1980).
  • SADA, Javier Mª: Retrato de una ciudad con radio-Hiri irratidun baten erretratua. Cadena SER (Donostia, 2000).
  • INSAUSTI, Jesús: UZTURRE. Seis décadas de periodismo vasco. Sabino Arana Fundazioa (Bilbo, 1993). Hainbat egile: En el aire. 75 años de radio en España. Cadena SER (Madril, 1999).
  • MARTÍNEZ COSTA, María del Pilar: La radio en la era digital. El País-Aguilar argitaletxea (Madril, 1997).
  • AIMC (Asociación para la Investigación de Medios de Comunicación): Marco general de los medios en España. AIMC argitaletxea (Madril, 2002).
  • CIES. Estudio de Audiencia de Medios en la Comunidad Autónoma de Euskadi-Euskadiko Komunitate Autonomikoko Komunikabideetako Entzulegoaren Ikerketa 1984-1998. CIES. Estudios de Opinión y Mercado (Iruñea, 1998).
  • GASTEIZ IRRATIA-RADIO VITORIA: 50 años en las ondas. Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca (Gasteiz, 1984).
  • DEL VALLE, Julian: La historia de Radio Bilbao. Ediciones Ercilla (Bilbo, 1972). Información, propaganda y guerra de ondas en el País vasco (1937-37). MUGA aldizkaria, 62. zk. (Bilbao, XX).
  • VARIOS: Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean. Un Santuario Vasco en el siglo XX. Ediciones Franciscanas. Arantzazu (Oñati, 2001).
  • SEGARRA, Luis: Guía de la radio en españa. Paperezko edizioa (Bartzelona, 2002). Edizio digitala CD-ROMen. http://www.guiadelaradio.
  • EITB: Euskal Irrati Telebista. 1982 1997 (Iurreta, 1997).
  • CIES: Estudios de Opinión y Mercado. Estudio de Audiencia de Medios de Comunicación de la Comunidad Autónoma Vasca y Navarra. * CIES (Iruñea, 2002).
  • GARITAONAINDIA, C: La radio en España (1923-1939) (Madril, 1988).
  • MARQUÉS, Paco: La radio que nos parió. IBERSAF Editores (Madril, 2002).
  • VIDEO: H-EL CANAL DE LA HISTORIA. 75 aniversario de la radio en España. VHS (Pozuelo de Alarcón, 2000).