Sukaldaritza liburua/Gozogintza/Txuz orea

Ore honek erabilera desberdinak ditu, bai gozogintzan baina baita sukaldaritzan ere. Choux oreak frantziar jatorria du, eta harekin pasteltxo oso arin batzuk egiten dira; ondoren, gozogintzako krema desberdinekin betetzeko. Normalean, labean egiten dira baina frijitu ere egin daitezke. Orearen oinarriak, ura edo esnea, gurina, irina, arrautzak eta gatza ditu osagai nagusiak.

Prestatzeko pausoak. aldatu

Kazola estu batean esnea edo ura gurinarekin eta gatzarekin urtzen da. Irakiten hasitakoan, irina gehitu eta ore hau minutu batzuetan su baxuan espatularekin oratuko da, lehortu arte. Sua itzali eta arrautzak banan-banan gehitzen joan. Oreari behar duen puntua emango diogu. Espatula ore pittin batekin altxa eta honek oso-oso poliki erori behar du. Ondoren, mahukarekin guk nahi dugun forma eman, eta labean egosiko ditugu. Frijitzeko aukera ere izango da. Frijitu edo labean egosita, bete egingo ditugu eta estalkia ezarri.

Mokaduko txutxoak. Choux orearekin egiten diren bolatxo txikiak. Labean egosi ondoren, esne-gain harrotu edo bestelako kremaren batekin bete daitezke.

Profiterolak edo txutxoak: Choux opilaren bolatxoak egin, eta esne-gain harrotuarekin edo krema batekin bete. Estalkia ere izaten duten normalean.

 
Txutxoak labean

Txutxo luzeak: Choux orearekin tira luzetakoak osatu eta labean egosirik, krema desberdinekin bete eta estalki bat jarri.

Kauserak: Choux ore koilarakada txikiak frijitu egiten dira. Frijitu eta ongi zabalduta, krema batekin bete eta glas azukrearekin amaitzen dira.

Saint Honoré pastela aldatu

Mokaduko txutxoekin prestatutako opila dugu.

Errezetak aldatu

  • Profiterolak kremaz beteak.
  • Kauserak esne-gainez beteak.