Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Haragia:Barraskiloa

Barraskilo arrunta (Helix aspersa) tamaina handiko barraskilo espeziea da, molusku gasteropodo lurtarra. Europa osoan bizi da eta jateko ona da. Frantzian jaten duten Helix pomatia (escargot) oso antzekoa. Barraskiloak maskor kiribilduan sartzen du gorputz osoa.

Sabel-oin gihartsu baten gainean arrastaka ibiltzen da. Begiak bere garroen punta-puntan ditu. Landarejalea da eta gau bizitza egiten du, eta izan daiteke kaltegarria nekazaritzarentzat. Gure iruditegian dago euria hasten duenean barraskiloak biltzera ateratzea mendira edo harriz altxatutako paretak dauden inguruetara. Gaur egun hori egitea debekatua dago.

Barraskiloak


Barraskiloa gure gastronomian

aldatu

Barraskiloak gure herriko gastronomian leku berezia du, nahiz eta gaur egun gero eta gutxiago jan. Nafarroako erriberan, esaterako, oraindik asko jaten da eta gainerako herrialdeetan egun berezietarako gordetzen platera dugu. San Prudentzio egunean Gasteizen, eta gabonetan etxe askotan jateko ohitura dago.

Helizikultura

aldatu
 
Barraskiloak saltzeko prest

Barraskiloak helburu komertzialekin hazteari deitzen zaio. Historiaurrean ere, barraskiloak elikaduraren parte izan ziren; hala ere, Joxe Migel Barandiaranek, egindako indusketak kontuan, zioen gurea ez dela izan barraskilo asko jan izan duen herri bat. XX. mende hasieratik barraskiloaren eskaera asko handitu zen, eta etxaldeetan hazteko ahalegina burutu zen helizikultura sortuz. Gaur egun munduko leku ugaritan egiten den jarduera dugu. Frantzia da munduan barraskilo gehien jaten duen estatua. Italiak eta Espainiako estautek jarraitzen diote.

Barraskiloaren haragia

aldatu

Barraskiloaren haragia fina da, trinkoa, gihartsua eta fruta zaporekoa. Koipe oso gutxikoa da, balore biologiko handiko proteinak ditu eta mineral batzuetan ( magnesio eta potasioan bereziki) aberatsa da.

Barraskiloa nola garbitu

aldatu
  1. Oskol gogorrekoak, hautsi gabeak eta bizirik dauden barraskiloak aukeratuko ditugu.
  2. 15 egunez barraskiloa sare batean edukiko dugu, purga dadin.
  3. Egun horiek pasatakoan, txotx baten laguntzaz kanpoko azal lehorra zartatuko dugu.
  4. Barraskiloa banan banan gatzarekin estali.
  5. Minutu batzuetan utzi barraskiloak barruko zikina kanpora atera dezaten.
  6. Ur ugaria erabiliz, ondo garbitu.

Barraskiloa saltsan prestatzeko nola egosi

aldatu
  1. Garbitu ondoren 50ºC dagoen barazki salda batean sartu eta 20 minutuz irakingo dugu.
  2. Irakiten duen bitartean bitsa momentu oro kendu.
  3. Ondoren saldarekin dagoen bigarren kazola batean beste 40 minutuz egosi.

Barraskiloa kozinatzeko moduak

aldatu

Euskal Herrian normalean egosi eta saltsan kozinatzen dira. Katalunian, plantxan, parrilan edo labean ere prestatzen dituzte.

Egosita eta saltsan

Hau da gurean egiteko modurik zabalduena, barraskiloa ondo garbitu ondoren egosi. Jarraian saltsa zaporetsu bat egin, eta batera nahastu. Saltsak mila modutakoak izan daitezke, tomate, barazki, bizkaitar.... eta normalean haragi zati txikiekin lagundua egoten da, haragi birrindua, hirugiharra, urdaiazpikoa.....

Labean, parrilan edo plantxan

Katalunian badago modu honetan jateko ohitura, gatz ohe baten gainean jartzen dira barraskiloak eta erre egiten dira. Amaitzeko saltsa, baratxuri eta perrexil saltsarekin, alioliarekin edo bestelako saltsaren batekin prestatzen dira.

Prestaketak

aldatu

Ikus, Barraskiloen prestaketak