Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Hongailuak

Hongailuak sukaldeko prestaketen zapore eta lurrinak indartzeko erabiltzen dira.

OlioakAldatu

Oliba olioa, sesamoarena, ekilorearena,...azken urte hauetan ohitura handia hartu da olioak espezia edo belar usaintsuekin beratzeko;hartara, olio lurrintsuak lortuz.

OzpinaAldatu

Ardoarena, sagarrarena, arrozarena, karameluarekin edo espeziekin.... olioaren moduan asko ugaritu dira. Jerez inguruko ardoarekin egindako ozpina oso erabilia da entsaladetako ozpin-olioak prestatzeko.

Ziapea edo mustardaAldatu

Haziekin prestatzen den pasta bat da, eta kolore desberdinetakoa izan daiteke. Haziak, ozpin eta gatzarekin, besteak beste, nahastuta egiten da. Haragiekin jateko, ozpin olioak prestatzeko, beste osagaiekin nahastuz ongailu ugari prestatzeko erabiltzen da, eta ondoren osagaia igurtzi egiten da.

Wikipediak honi buruzko artikulua du: Ziape.

WasabiaAldatu

Wasabi Brassicaceae familiako landarea da. Ur azpian azten den errefau mina dugu. Bere zurtoina berdea arraspatuz edo ore bihurtuz Japoniako sukaldaritzan oso tipikoa den ongailu bizia da. Sushi mota desberdinetan, sashimietan... ongailu bezala aurkezten da. Gaur egun merkatuan erosten des wasabi gehiena beste osagai batzuren nahasketekin burutzen da.

Jengibre marinatuaAldatu

Ozpinetan marinatutako genjibre xafla finak dira. Kolore larrosa edo zuriagoa izango du marinatzeko erabili ditugun osagaien baitan. Japoniar sukaldaritzan oso ohikoa da, normalean sushi mota desberdinetan edo sashimietan hongailu moduan aurkezten dira.


LimoiaAldatu

Fruitu azidoa dugu, prestaketa askotan bere zukua edo azala erabiltzen da. Zaporeak indartu eta kolorea mantentzen du.

Laranjondo lore uraAldatu

Alkoholik erabili ezin duten lurraldeetan erabiltzen da. Laranjondoko lorearen lurrinak usain bikaina du eta azkenburukoetan erabiltzen da gehienbat.

KetchupaAldatu

Tomate saltsa du oinarri, karamelu eta ozpinarekin nahastuta besteak beste, saltsa gazi-gozoa dugu eta haragi eta patatekin asko jaten da.

ChutneyaAldatu

Fruta, azukrea eta ozpinarekin egiten dira saltsa gazi-gozoak. Normalean, haragien plateretan erabiltzen dira. Indian dute jatorria.

Soja saltsa edo tamariaAldatu

Soja egosi eta hartzitzen jartzen da gatzarekin, eta sortzen den saldari deitzen zaio horrela. Tamaria soja saltsa da, baina ohiko soja saltsa baino indartsuagoa zaporean eta lodiagoa.

Shoyu saltsaAldatu

Soja, gariarekin egosi eta hartzitu ondoren sortzen den saltsa.

MisoaAldatu

Soja saltsa egin ondoren gelditzen den soja pasta hartzituari deitzen zaio misoa. Bereziki japoniar jatorriko zopak prestatzeko erabiltzen da.

TabaskoaAldatu

Pipermin edo txile freskoa, ozpina eta gatza oinarri dituen saltsa. Zapore mina emateko erabiltzen da.

Piper txorizeroaAldatu

Pipermorroi lehorra da. Erabiltzeko haziak kendu eta egun batez beratu behar dira edo 5 minutuko egosaldi bat eman. Ondoren, labana batekin haragia erretiratu eta xehatu egingo dugu erabili aurretik. Gurean saltsa bizkaitarra prestatzeko ezinbesteko osagai dugu.

GatzakAldatu

Ikus, Gatza

Mineral jatorrikoa, gaur egun mota asko eta toki askotakoak aurki genitzake. Fina, itsasokoa, kristalak.... gatza kontserbagarri izateaz gain, zaporea emateko ezinbestekoa da.


Alkoholdun edariakAldatu

Lurrin bereziak eman eta zaporeak indartzeko, Whiskya, brandya, rona, eta mota guztietako likoreak erabiltzen dira. Batzuk prestaketan zehar erretzeko, eta beste batzuk amaieran erabiltzen dira.

Ernatutako hazi usaintsuak eta loreakAldatu

Gaur egun modan jarri dira, lurrina emateaz gain, platera edertzen dute.

Worcestershire saltsa edo PerrinsAldatu

Osagai desberdinekin eginiko saltsa da, zapore gogorrekoa eta kolore ilunekoa. Ingalaterrako sukaldean du jatorria eta gaur egun gurean beste prestaketa batzuk ontzeko erabiltzen da. Zerk osatzen duen sekretu bat bada ere, esaten da ozpina, brandya, melaza, gatza, antxuak, soja saltsa, baratxuria, tamarindoak, tipulatxak, pipermina nahastu eta 3 urtez ontzen edukitzen dela.

Haragi pastilla edo arrai pastillaAldatu

Industrialki egindako salda lehortuei esaten zaie. Prestaketa desberdinak ontzeko erabiltzen dira. Etxean salda egin beharrean pastila hauek izan litezke ordezko.