Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Patata prestaketak
Patata frijitua
aldatuTeknikaren definizioa
aldatuOso beroa dagoen koipe ugaritan, osagaia bere horretan edo estalita ( irineztatuta, birrineztatuta...) bertan murgilduz, eta kozinatze laburra eginez, kanpotik zarakar gorritua sortu, eta barrutik bigun eta heze mantentzean datza.
Patata frijitzeko pausoak
aldatu- Zuritu, garbitu, lehortu eta moztu.
- Tamainaren arabera, olio bero edo beroago baten murgildu.
- Oso finak diren patatekin 170-180ºC, txanda bakarrean eta gorritu arte frijitu.
- Patata zatiak lodiak badira, lehenik, 150-160ºC-tan sueztitu eta ondoren 170-180-tan gorritu.
- Paper xurgatzailea duen erretilura atera eta gazitu. Inoiz ez tapatu.
Patata Egosia
aldatuElikagaia likido barruan edo likidoak sortutako berotasunaren edo lurrinaren ondorioz kozinatze gisa defini daiteke. Egosketak berezko izena duten teknika desberdinetan bereiziko ditugu.
Azalarekin egosteko pausoak
aldatu- Patata azalarekin ur hotzetan ondo garbitu.
- Ur hotz gazituan jarri patata eta irakin bigundu arte.
- Egositakoan, epel dagoela zuritu eta zatitu.
Zuritua eta zatitua egosteko pausoak
aldatu- Patata zuritu, garbitu, lehortu eta moztu.
- Ur hotz gazitutik abiatuta egosiko dugu. Batzuek limoi zukua era gehitzen diote gutxiago puskatzeko.
- Tamainaren edo erabileraren arabera, behar duen denbora egosi puskatu gabe
Patata labean errea
aldatu- Azal eta guzti zilarrezko paperez estalita 150ºC egin arte.
- Azal eta guzti labeko erretiluan jarri 150ºC egin arte.
- Azal eta guzti gatz lodiaz estalita labean 150ºC-tan egin arte.
Patata hau momentuan egin eta hoztu aurretik jan behar da. Egiteko aukera desberdinak daude.
Patata gorritua
aldatu- Patata zuritu eta moztu nahi dugun forma emanez.
- Egosi ur hotzetatik abiatuta minutu batzuk.
- Gurin edo olio eta labean su bizian gorritu.
Patata sueztitua
aldatu- Patata zuritu eta moztu nahi dugun forma emanez.
- Egosi ur hotzetatik abiatuta minutu batzuk.
- Oliorekin edo gurinarekin eta su baxuan perrexila eta baratxuriarekin sueztitu.
Patataren beste erabilerak
aldatuLoditzeko elementu gisa
aldatuPatataren fekula erabiltzen da prestaketa desberdinak loditzeko. Kraskatu patata loditu nahi den likidoan, amaieran irabiatu dena. Patata eltzekarian kraskatu eta utzi patata.