Sukaldaritza liburua/Teknikak/Zurian egosi
Salda zurian egosteko teknika (Zurian egosi)
Erraz oxidatzen den osagaia, azido eta irina duen uretan egosi. Perrexila ere erabil daiteke.
Ura, azidoa, irina, perrexila, gatza+irakin+murgildu erraz oxidatzen den osagaia |
---|
- ERABILPENA
- Erraz oxidatzen diren barazkiekin. Orburua, kardua.
- HAINBAT AHOLKU
- Azido zaporeak, barazkiaren berezko zaporea eraldatu egiten du, honegatik, teknika hau ez da oso gustukoa.
- Perrexila erabiltzea ez da ezinbestekoa.
- ONTZITERIA EDO TRESNAK
- Kazola, marmita ertaina.