Sukaldaritza liburua/Osagaiak/Belar usaintsuak

(Tipulin hostoa(e)tik birzuzenduta)

Belar usaintsuak, freskoak, lehorrak eta hauts edo birrinduak sal daitezke. Lehorrak saltzen direnean, espezia kontsiderazioa hartzen dute. Freskoak hozkailuan ur ontzi batean sartuak gordetzea komeni da. Lehorrak, hezetasunik ez dagoen toki batean, ongi itxitako ontzietan eta toki ilun batean gordeta. Xehatu edo hauts bihurtu behar izanez gero, hau azken momentuan egitea komeni da.

Albaka, Ocimum basilicum

aldatu

Pasta, entsalada, tomate edo pizza prestaketei ongi doakie.

Tipulin, Allium schoenoprasum

aldatu

Osoa edo xehatua, entsaladetan, tortilletan, salteatutako barazkietan bikain doa.

Martorri, Coriandrum sativum 

aldatu

Azenarioaren familiakoa da, haziak eta hostoak erabil daitezke. Mojo berdearen osagai nagusia da. Perrexila erabiltzen dugun moduan erabil liteke. Bere haziak berriz curryetan erabiltzen dira.

Aneta, Anethum graveolens

aldatu

Zopei lurrin berezia ematen die, marinatuetan oso ezaguna, bereziki izokinaren kasuan.

Mihilu Foeniculum vulgare

aldatu

Sopak eta arrainak ontzeko. Ozpinak lurrintzeko ere erabiltzen da.

Estragoi Artemisia dracunculus

aldatu

Zapore oso gogorreko belarra, haragiekin edo ozpinak lurrintzeko erabiltzen da.

Mendafin Mentha piperita

aldatu

Entsalada eta prestaketa freskoak ontzeko, baita azken burukoak prestatzeko ere.

Erramu Laurus nobilis

aldatu

Gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez. Freskoa edo lehorra eros daiteke.

Mendabeltz Mentha spicata

aldatu

Mendafinak baino zapore sarkorragoa, gogorragoa, ez hain freskoa, entsaladetarako eta azkenburukoak prestatzeko.

Hierba Luisa edo berbena limousain

aldatu

Limoi usain ederreko belarra, asko erbiltzen da infusioak eta izozkiak egiteko. Edertzeko ere erabiltzen da.

Oregano Origanum vulgare

aldatu

Mediterraneoko sukaldaritzan asko erabilia, entsalada, pasta, saltsa eta haragi ongailuetan.

Perrexil Petroselinum crispum, neapolitum

aldatu

Gure sukaldaritzan gehien erabiltzen duguna, tortilla, kroketa, eta mota guztietako barazki prestaketetan. Salda eta eltzekarietan falta ezin dena.

Perrexil kizkur Petroselinum crispum

aldatu

Ohiko perrexilaren moduan erabil liteke, baita platerak edertzeko gehiago erabiltzen da.

Apoperrexil, Anthriscus cerefolium

aldatu

Mediterraneoko sukaldaritzan oso erabilia, perrexilaren erabilera berdinak izan ditzake.

Erromero, Rosmarinus officinalis

aldatu

Haragi gorri, ardiki eta ehizak. Prestaketa erre, gisatu edo erregosietan erabiltzen da.

Errukula, Eruca vesicaria

aldatu

Entsaladetan, ogi tarteko edo sandwichetan erabiltzen da.

Salbia, Salvia officinalis

aldatu

Lurrin handikoa, ehiza eta haragi plateretan erabiltzen dena.

Ezkai Thymus sp 

aldatu

Zapore sarkorra du, ehiza, haragi platerak, marinatuak prestatzeko. Ozpinak eta olioak ontzeko ere erabiltzen da.

Belar usaintsuen argazki galeria

aldatu