Zaraitzuko euskararen apunteak/Gramatika

Kasuak aldatu

Kasu adlatiboan, izen arrunt singularrekin, -ra atzizkia -ala bihurtzen da. Adibidez, etxera --> etseala.

Artikuluak a itsatsiarekin -ara forma hartzen du. Adibidez, karda -->kardara.

Euskara batuaren datibo pluralaren forma -ei, -er bihurtzen da. Adibidez, haurrei -->aurrer.

Akusatiboa: genitibo singularrean konjugatzen ahal da akusatiboa. Adibidez, behiak begira --> beien begira.

Aditzak aldatu

Sinkopak oso maiz agertzen dira. Zehazki aditz hauekin: "gara", "dira", "ziren". Horien ordez, "gra", "dra" eta "zren" esaten da; gainera, "-turik" "-trik" bihurtzen da.

Adibidez, lotsaturik -->lotsatrik.

Beste adibide bat: "harroturen" (harrotuko) --> harrotren. Gauza bera gertatzen da beste hitz batzuekin ere bai: abere --> abre, edo eriden (aurkitu) --> erden.

Eta beste adibide bat gehiago: "kantatzera" --> kantatzra.

Ukan aditzaren forma pluralek -te forma ordez -ie erabiltzen dute. Adibidez, "dute" eta "zuten" ordez, 2die" eta "zien" erraten da.

"Al" partikula modala erabili ordez, -a gehitzen zaio aditzari. Esaterako, "Ba al dakizu" --> "Badakizua"?

Modu alokutiboa aldatu

Hiketa: batzuetan, hiketaren formetan "y-" erabiltzen da "h-" ordez. Adibide bat aipatzearren, "hago" --> yago.

Xuketa: oso ohikoa zen xuketaren erabilera Zaraitzun, Behe Nafarroan bezala. Aldaketa nabarmena hauxe da, "xu" (duxu) formak "da" esan nahi du, hiketako "duk/dun" formaren pare.

Erreferentziak aldatu

Garralda Domezain, E.; Pulido Azpirotz, A. eta Auzmendi Migelena, I., Euskal pizkundea Zaraitzuko ibarrean. Federiko Garralda Argontz eta haren ingurua (1881-1929), Lamiñarra, 2019, 83. orr.