Zaraitzuko euskararen apunteak/Kantak (letrak)
Zaraitzu Kantuz taldeari esker igo dira abesti hauen letrak eta historia Wikipediara.
Atharratze xauregian
aldatuAbestiaren historia: Zuberoan kokatzen den erromantze zahar eta ospetsua, Behe Nafarroan eta Lapurdin ere kantatua, baita Nafarroa Garaian ere. Abestiaren bertsio hau Angel Irigaraik bildu zuen Otsagiko Ramona Landarengandik.
Letra
Atharratze xauregian
zitroina da loratzen
Dongarayeko primiak
batño du galdetzen
repostia izan emen du
eztirela ondu ontzen direnean
batño izanen du.
Aitak, zuk saldu nuzu
idi bat bezala baia abandonatu
ez izanik bezala.
ama bizi uken banu
aita, zu bezala,
eninduzu, ez juanen
Espainian barna
baño bai ezkonduren
Atharratze Salala.
Aizpa, xantzi dezan
xantzi xarpa berdea
nik ere xantziren diñat
mosolin xuria
engoitik una duken
gure jaun gaia.
Abil eta erran izozu
eri nizala zazpi urte untan
oyean nizala.
Nik erranagatik eri zinala
bera xinen duzu, bai,
zu ziren lekura.
Jinko onak dagizula egun on.
nere Klara maitea
Bai eta zuri ere
Dongarayeko primia.
Bidean enzun dizut eri zirela
eri izateko sobera eder zira.
Aita, goazen, goazen
alegerarik
etxera jinen zira
begiak bustirirk
begiak bustirik eta
ni tonban sarturik.
Atharretzeko ezkilak
bere doñez sonatzen
eta andere Klara
erritik partitzen
ango txipi-aundiak
beltzez dira bestitzen.
Aizpa, goazen goazen
goyen goyen salala
andik so eginen yagun den
iparra ala egoa
iparra baldin bada
Salari goraintzi
ta hegoa baldin bada
Dongarayeko primiari.
Axuri beltza
aldatuAbestiaren historia: Resurreccion Maria Azkuek Jaurrietako Gregoria Zabalaren bidez bildua. Unaien dantza bezala gogoratzen zuen Benigna Sariok. J.A. Urbeltz eta Marian Arregik koreografia diseinatu zuten eta 1968an estreinatu.
Letra:
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.
Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun horrek argitzen badik
agiriko haiz guzia
Axuri beltza ona duk baina…
Axuri beltza ona duk baina…
Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia?
Su ilun horrek argitzen badik
agiriko haiz guzia.
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira
Berrus (Kristo sortzen duzu gaur)
aldatuAbestiaren historia: Otsagabiko Gabon kanta. Berrus hitzarekin hasten, Berrus du izena eta izen hau Verbum hitz latinetik dator. Zaraitzuko euskararen ikerlariek aldaera dezente bildu dute, hitz batzuk aldatuta edo estrofen zenbakia aldatuta. Bertsio hau aldaera horiek guztiak biltzen saiatu da eta, besteak beste, lagun hauei esker iritsi zaigu kanta: Ramona Landa, Engracia Adot, Irene Goiena Intxusta, Salvador Napal, Martín Ochoa, Josefa eta Iñaki Zoko, Isidora Paskualena, Patxi Viscarret, Julio Gúrpide.
Letra:
Ai, Marian!
Kriston sortzen duzu gaur
alegra giten guziok gaur
Kriston sortzen duzu gaur
dantza giten guziok gaur.
Natibitate gabean
ollarrak kantatu zuenean
Ama seme maiterik zauden
bi abere sanduen artean.
Verbum caro factum est
Maria beti birjiñe
Verbum caro factum est
Maria birjiñanganik.
Kristo xin da mundura
gure reskatatzera
disponi giten kristioak
Jesuskristoren adoratzera.
Verbum caro…
Joxe txatarrak berotzen
Maria tximuak edatzen
ordu kartan ari men ziren
seme on baten troxatzen
seme on baten troxatzen
eta Jesukristoren bestitzen.
Verbum caro….
Beleneko portalea
Portale famatua
Non baitago sortrik
Gure salbatzalea
Gure salbatzalea eta
Munduko Redentorea.
Verbum caro…
Irur arzaya fan ziren
Beleneko portalera
Ama Birjina ikusi zuten
bere seme bularrean.
Verbum caro…
Orienteko erregeak
izarrak giaturik
adoratu zuten Jesus
Jaungoiko eta gizon eginik.
Verbum caro…
Bigarren bisitara
irur erregek in zuten
mirra, inzienso eta urrea
guziok ofrezitu zuten.
Verbum caro…
Konsideratu bear dugu
biotz guziarekin
zer otza igare zuten
Jesus bere amarekin.
Verbum caro…
Etxe kontan bai ardo
guk etxakin zomana
dugun dugun txorta bana
xakiteko zomana.
Verbum caro…
Natibitate gabean
zeruek idiki zuten
etxe kontako etxekoandrea
kan sar baledi. Amen.
Gaur iote
aldatuAbestiaren historia: erronda abestia, inauteriko puska biltza. Hasierako esaldi Ezkarozen erabiltzen da erronda hasteko. Lehen bi estrofak Espartzan dagoen Balisa etxeko Gabriel Arozena Biscarretek eman zituen, 1983. urtean, 67 urte zituela. Geroago, hirrugarren estrofa gehitu zen Zaraitzuko inauteriaren pertsonaien izekein. eta Otsagin ohikoa den “Tia, txula” esaldiarekin. Musika: César Arméndariz.
Letra:
Emakunde eguna dela, txula bat emateko!
Gaur iote, gaur iote
Zinkuentañan arroltze,
abaldu eta ez ase
biaramonean kain gose.
Babalili, babalili, babalili
emakunde egunda dela txula, txula.
Babalili, babalili, babalili,
babalili tia, tia, txula, txula.
Txantxo eta zarratrako
puska biltzan bagatoz
toriko, moro, mumuzarko
mozorratrik guziok.
Babalili, babalili, babalili
emakunde eguna dela txula, txula.
Babalili, babalili, babalili,
babalili, tia, tia, txula, txula.
Santibatek andere
aldatuAbestiaren historia: erronda-kanta, etxez etxe eta askari eske ibiltzen inauterietan edota matatxerrian kantatzen dena. Lehen bi estrofak R. M. Azkuek Salvadora Zabalarengandik hartu zuen. Gainerako estrofak Beorlgikoak dira (Behe Nafarroa).
Letra:
Santibatek andere
aurten bezala gero ere
Santibatek egortzen gaitu
txingarketa gu ere.
Eztugu nahi urdea
ez eta ere erdia
kostumako legeatik
liberako zatia
liberako zatia eta
gerrenaren betea.
Kaderan zaude yarririk koloreñoak gorririk
eni xingarraren emaitera
yeiki bazinte hortik.
Eman duzu nobleki
konpaiñiak ere badaki
Parabisuan sar zaitela
zure familiarekin.
Xoria dago pinpirinetan
etxe huntako leioetan
zazpi zezen ilen tuzte
primu horren eztaietan
zortzigarrena toleaturen
konpaiñiaren ohoretan.
Goazin goazin hebentik
hemen eztiagu xingarrik
etxe huntako gazitegian
saguak umeak azten tik.
Tukutun arina (koplak)
aldatuAbestiaren historia: umerozko hiru kopla. Lehen kopla R.M. Azkuek Igariko Juana Maria Iriarterengandik jaso zuen. Bigarren kopla Ezkarozeko Martina Sanperrek kantatu zion Azkueri eta, bertsio honetan, Ezkarozeko esaera bat gehitu zaio: “Emazte dantzari, gizonak xokari…"”. Hia da. César Armendariz-ek egin zuen musika-moldaketa.
Letra: 1) Auntzak eder txintxekin
krabestua murluekin
oraiko mutil zarrak
tabernala kartekin.
2) Tukutun tukutun tukutun arina
zomana saltzen duzu dozena sardina
amalauna marabedi prezio jakina
orretan nai ezpadu zer fanztexu altzina.
Tukutun tukutun tukutun arina
emaztek dantzari, gizonak xokari
gizonak dantzari, emaztek xokari
Zaraitzun tukutun ta tukutun arina!
3) Ni faten faten niz, faten alorriala
txula pixka bateki, txula pixkateki
eta ene emazteak etxe barnean
zer xaten duen eztakit, eztakit eztakit.
Tukutun tukutun tukutun arina
emaztek dantzari, gizonak xokari
gizonak dantzari, emaztek xokari
Zaraitzun tukutun ta tukutun arina!
Uberri
aldatuAbestiaren historia: erronda gabon-kanta, oso zabaldua Zaraitzuko ibarrean aldaera txikiekin. Egun, Espartzan kantatzen da. Honako lagun hauek eman zuten abestiaren letra: 1930. urtea baino lehen, Eaurtako (Jaurrietako) Niceto Remondeguik eta Ezkarozeko Paulo Mikeleizek R.M. Azkueri (1930); J.M. Satrustegi jaso zuen Espartzan 1967an, herri berberean, Koldo Artolak Brigida Beumonti (1988) ea Nikolas Elarre Senberoizi (1992); Aitor Aranak Ezkarozeko Antonia Garciari 2000. urtean. Honetz gain, Koldo Artlak Orontzeko Sebero Azkoitiri (1993) eta Ino Andueza Iriarteri (2003); Eaurtan Javiera Urralburu Mikeleizi (1998).
Letra:
Eguberri, Eguberri,
gaur dela Eguberria,
guzien Jauna sortu dela
dugunaren berria.
Oriontzetik oriontziala
izarraren argia,
izarra da señalea
erdi dela Maria
Erdi dala Maria?
Mariak sortu du semea,
aren semea txikin asi da
mundu guziaren betea.
Maria tximien edatzen eta
Joxe txatarren berotzen
aur eder baten troxatzen eta
Jesukristoren beztitzen.
Irur erregek eman zuten
gure Jaunari presente,
batek urre, bertziak mirra,
irurgarrenak inzienso.
Guazen guziok Belenera
adoratzera Jesusen,
erdenen dugu, erdenen,
guzien, Jauna Belenen
Beleneko idia, idi guzien zaldia,
gaur sorturik kemen dago
guzien salbatzalea
Baratze kontan laur ardi
laurek zortzi begarri,
egundaño ez dut izan
orai bezain egarri.
Etxe kontan bai ardo
guk etzakin zomana,
edaukixu koxu bana
xakiteko zomana.
Ematekoz eman zazu,
kemen zertan gauzkizu?
bortuan elur ari diozu
zangoak ozten ziauzkizu.
Baratze kontan belar on,
gabak eman laur oron,
etxe kontako nagusi eta andrier
Jaunak eman zala gaba on.
Kukubitate! Natibitate!
gaberdian ollarra kantarl
artzaia belarri,
neskatxa dantzari...
Argi, argi, mundu guziari!
Urteak zomat egun tu
aldatuAbestiaren historia: erromantze/eresi honek Ezkarozeko hainbat mutilen arteko liskarra kontatzen du. Resurrección María Azkuek Javiera Gorriri bildua, Udrazpe Etxean, Ezkarozen.
Letra:
Urteak zomat egun tu?
Sorrak kainbat zinta tu
erdiak ditu Probidoreanak
beste erdiak Urttik emanak.
Ama edazu atorra,
benturaz sekulakoa
bizi denak orti- izanen du
Bazkoak oilaritea.
Pedro Karlos Mendi aur gazte
ogei eta bi urte,
irurgarrena bete gabe
Iruñara preso daramate.
Iruñako kartzela
Nafarroan den handiena
Ezkarozeko irur mutil gaztek ongi
gozatu dutena.
Gozatu bai gozatu
seira ilabete pasatu
seira ilabeta pasatu eta
berrogeira otxin pagatu.
Bornas eta Algarra
Atxiri eta Xandua
kaiek laurek dirabilaie
Ezkarozeko herria.
Orraxea ezpelez
Ortzak ditik exurrez
Frandontzeneko
nausi makurrak
irakitzen du gezurrez.
Xinkoak dizula egun on
aldatuAbestiaren historia: hainbat urte erregearen zerbitzupean egon ondoren, etxeratzen den zaldunaren erromantzea dugu hau. Otsagabiko Simona Ibañezengandik bildu zuen R.M. Azkuek.
Letra: Gizona (g) Xinkoak dizula egunon andere aurena Andrea (a) Bai eta zuri ere galaia zalduna.
g) Bokata latsan ari zira andere aurena?
a) Ekusi badukezu galaia zalduna.
g) Eskuak gorri gorri tuzu andere aurena
a) Uran barnean inik galaia zalduna.
g) Orai non tuzu senarra andere aurena?
a) Erregeren serbitzuan galai a zalduna
g) Zomat denbora fan zela? andere aurena
a) Orai zortzi urte galaia zalduna
g) Eztuzie familiarik andere aurena?
a) Bi alabatto tit galaia zalduna.
g) Aurrak non tuzu goizean andere aurena?
a) Eskolan tit biak galaia zalduna.
g) Senarrari fan zenean zer-eman zinakon?
a) Seta mokanes bat nik eman niozun.
g) So egizu ea kau denez andere aurena
a) Iduria dukezu kura bera dela.
Kura ta bera tuzu kau, o Margarita
La, la, la………..