Zaraitzuko euskararen apunteak/Pipitakiak

Sarasaitzuko euskarazko pipitakiak (Federiko Garraldak bilduak)

aldatu

Honela hasten dira pipitakiak esaten nafar euskalki anitzetan: "Pipitaki, papataki... nik baitakit gauza bat".

Pipitakiak

aldatu

Borz aizpa, laisterka bata berzian atzian, eta sekula ez arrepatzen batak berziari. Zer da?

Sortzen, batiatzen, iltzen eta ez ortzen. Zer da?

Xuringo eta gorrixko da, pentsatzeko gaxtosko da. Zer da?

Egun eta berregun dira, guziak uzki zuri dira. Zer da?

Jende pobriak egozten diena jende abratsek biltzen die. Zer da?

Amiña txar bat txostaka batekin ipurdian. Zer da?

Bi aizpa beti akarrian eta sekula ez odolik egiten. Zer da?

Aita beltza, ama latz eta umia zuri. Zer da?

Atsua buru urdin, milla deabruak ermandin. Zer da?

Hiztegi oharrak

aldatu

Txar: xar (xahar, zahar)

Akarrian: haserrean

Erreferentzia

aldatu

Garralda Domezain, E.; Pulido Azpirotz, A. eta Auzmendi Migelena, I., Euskal pizkundea Zaraitzuko ibarrean. Federiko Garralda Argontz eta haren ingurua (1881-1929), Lamiñarra, 2019, 90. eta 92. orrialdeak.