Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alioli tradizionala
(Alioli saltsa(e)tik birzuzenduta)
ALIOLI TRADIZIONALA
MAHAIKIDEAK: 200ml lortzeko.
OSAGAIAKAldatu
- Baratxuria: 4 zuritu eta zatitu.
- Ur epela: Tanta batzuk.
- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Limoi zukua: Tanta batzuk.
- Gatza.
PRESTAKETAAldatu
- Motrailu batean jarri baratxuriak eta gatza. Zanpatu, krema bat egin arte.
- Gehitu ur epel tantak eta ongi nahasi.
- Oliba olio hari fin bat gehitu nahasten den bitartean, lehen pauso hau ongi egin saltsa loditzen dela ikusi arte.
- Saltsa pittin bat loditzen dela ikusitakoan, gehitu gainerako olioa hari moduan nahasten den bitartean.
- Olioa amaitutakoan eta saltsa lodituta dugunean, ondu limoi tanta batzuekin eta gatzarekin.
AHOLKUAKAldatu
- Eskuz egite hau tradizionala bada ere lan handia du.
- Saltsa moztuko balitz, hasieratik hasiko ginateke poliki poliki lodituz berriro.