Burgin dagoen museoa, almadien inguruko informazio anitzekin. Besteak beste, argazkiak, argitalpenak, agiriak eta filmak gorde dira museoan eta almadiazainak dira protagonistak guztietan. Gainera, garaiko jantziak eta tresnak ikus daitezke museoan.[1]

Almadiak burgin

Museo-sala almadiazain eta zurginen ekintza guztiak biltzen dituen prozesuaren erakusketa moduan aurkeztua dago: zuhaitzak saldu edo enkantetan jartzen zirenetik, errekan barna Katalunia, Aragoi edo Nafarroako Erriberan saltzen zituzten enbor landuak lortu bitartera.

Pinudian eginbeharreko lanak azaltzen dituzten testu, argazki eta tresnak ditugu, beranduago zaldien laguntzaz enborren herrestaketa agertzen delarik.

Museo txiki honek, Nafarroako Almadiazainen Elkarte Kulturalaren ilusioz sortua dena eta Burgi herriko laguntza jaso duena, almadiazain eta almadia berauen oroitzapena irautea nahi du gaurko belaunaldiek, baita etorriko diren horiek ere, bere arbasoen lan eta bizimodu gogorra miretsi eta balora dezaten.

Orain dela urte eskas arte, gure bailaretako biztanleak bereziki ekoizpeneko hiru sektoreetan ziharduten; nekazaritza, abeltzantza eta egur arloak hain zuzen ere.

Gure herrietan egurra lantzen zuten talde ugari bazen, gehiengoa soldata baten truke aritzen zelarik. Hauek zurgin zein almadiazainak ziren, zeinak familia aurrera atera ahal izateko zelai edota baratzak ereiten eta animalien zainketan ere ibiltzen ziren.

Gaur, Burgin, Almadia Museo xume bati esker, Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa bailaretako almadiazain guztiak omendu nahi ditugu zintzotasun, kemen eta erantzukizunaren adierazle izan baitira.

Aipatu erakusketa iraunkorrak gure zaharrengan arrotasun sanoa piztu nahi du, hauek izan eta egin zutenagatik eta gazteengan, aldiz, iraganeko eginbeharrekiko interesa, non beraien arbasoak benetako jakitun gisa aritu ziren.

Erreferentziak

aldatu
  1. https://almadiasdenavarra.com/eu/almadiaren-museoa/lugar-y-horarios/
  2. https://almadiasdenavarra.com/eu/almadiaren-museoa/zer-da/
  3. https://almadiasdenavarra.com/eu/almadiaren-museoa/sorrera/