Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa ozpinetan

ANTXOA OZPINETAN

Antxoa ozpinetan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
  • Uretan garbitu, ura ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
  • Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
  • Ontzi estu batean antxoak geruza bat zabaldu eta ozpinarekin estali.
  • Aurrekoen gainean bigarren geruza bat egin eta berriro hau ere ozpinarekin estali. Antxoa guziak zabaldu arte.
  • Ordu betez eduki antxoak ozpinarekin estalita. Denbora hau pasatutakoan kontu handiarekin ozpina kendu.
  • Beste ontzi estu batean antxoa geruza bat zabaldu eta baratxuria eta perrexila bota gainetik, eta oliba olioarekin estali. Horrela egingo dugu geruzaz geruza antxoa guziak bukatu arte.

AHOLKUAK

aldatu
  • Antxoak modu honetara prestatuko bagenitu ahalik eta azkarren jatea komeni izaten da, egun batzuetara antxoa ozpinaren eraginez desegin egingo bai da.
  • Antxoak zuriagoa gelditzea nahiko bagenu, ozpinetan ur oxigenatua pitin bat nahasi ozpinari.