Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz zuri egosia

(Arroz zuria(e)tik birzuzenduta)

ARROZ ZURI EGOSIA

Ontziratuta egositako eta ondoren erretako oilasko izterra arroz zuriarekin

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Arroza: 400 g.
  • Ura: 3 litro.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Arroza ur hotzetan ondo garbitu, ura gardena geratu bitartean.
  • Kazola batean ura gatzarekin sutan jarriko dugu.
  • Ura irakiten hasitakoan, arroza gehitu eta irakin arroza egin arte. 12-15-18-20 minutu. Arroz motaren arabera.
  • Arroza probatu eta egina dagoenean, bertatik atera eta ur hotzarekin moztu irakinaldia, iragazi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arroz entsaladak edo beste osagai batzuekin (barazki, haragi...) salteatzeko erabiltzen da.
  • Haragi eta barazki plateren lagungarri jar genezake.
  • Kubatar eran eginiko arrozarentzat balio digu.
  • Bere horretan oliba olio eta gatzarekin ere gozo geratzen da.