Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao konfitatua, basmati arrozarekin eta ziazerbekin
Errezeta-liburuaren parte. Bakailao konfitatua, basmati arrozarekin eta ziazerbekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Kilo bat bakailao gezatu.
- 200 gramo basmati arroz.
- Ziazerba sorta bat.
- Tipulin bat.
- 3 baratxuri ale.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
- Piper hauts gorria.
Pausoak
aldatuErrezeta honetarako, bakailaoa konfitatu egin behar dugu. Horretarako, lau takotan moztu bakailaoa. Lapiko estu eta altu batean 250 zentilitro oliba olio ipini, eta sutan berotzen jarri.
Gehitu lapikora baratxuri aleak, xaflatan moztuak. Baratxuriak dantzan hastean, plater batera atera, eta bakailaoa lapikoan sartu, azala gora begira duela. Ahalik eta su motelenean jarri, eta zortzi bat minutuz eduki. Sua itzali, eta bakailaoa bertan utzi.
Beste lapiko bat urez bete erdira arte, eta tipulin xehetua gehitu, gatz pitin batekin. Irakiten jarri, eta, bost minutu pasatu ondoren, basmati arroza gehitu. Kontuan hartu uraren proportzioa, gutxi gorabehera, arroz kantitatearen bikoitza baino pixka bat gehixeago dela.
Hamabost bat minutu pasatzean, lapikora bota ziazerba hostoak txikituta, lapikoa tapaz estali, eta berehala sua itzali. Bost minutuz goxatzen utzi, lapikoari tapa kendu gabe. Platera puntuan ateratzeko, bi pauso horiek batera egitea komeni da; hau da, arroza egosten dugun bitartean, bakailaoa konfitatzea.
Plater bakoitzean ipini basmati arroza eta pare bat koilarakada ziazerba, eta gainean bakailao pusketa bat. Piper hauts gorriaz aberastu, eta bakailaoa konfitatu dugun lapikotik, koilarakada bat oliba olio zabaldu platerean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/10