Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki eta txekor azpizun erregosia

Errezeta-liburuaren parte. Barazki eta txekor azpizun erregosia[1]

Pausoak aldatu

1 Zerrenda finetan moztu txekor azpizuna, eta ontzi batean ipini, olio txorrostada batekin. Ontzira koilarakada bat kurri hauts gehitu, eta gatz pixka bat ere bai. Ongi nahastu, eta frijitzeko momentura arte hortxe eduki.

2 Juliana erara moztu tipula eta piper berdea. Lapiko batean erregosten jarri, olio eta gatz pitin batekin, su motelean.

3 Ondoren, juliana eran moztu azenarioa eta kuia txikia ere. Horiek beste lapiko batean egosiko ditugu, uretan oso denbora laburrez, hiru minutuan besterik ez; gatza gehitu urari. Jarraian, ur hotzetik pasatu, irakite prozesua bat-batean mozteko.

4 Azkenik, txanpiñoiak ere juliana moduan moztu, eta gerorako gorde.

5 Dugun zartaginik zabalena hartu, eta berotzen jarri, inongo oliorik bota gabe, zartagina ongi berotu arte. Horrela, lehenik txanpiñoiak zartaginera gehitu, eta ondoren, olio txorrostada bat bota. Jarraian, txekor azpizuna zartaginean jarri. Minutu bat pasatu ondoren, egosiak ditugun barazkiak eta erregosiak ditugun tipula eta piper berdea zartagin horretara gehitu. Guztia beste minutu pare batez ahalik eta su bizienean erregosi, dena nahastuz. Lau plater hartu, eta bakoitzaren erdian zartagineko osagaiak banatu.

6 Azkenik, lau arrautzak frijitu eta arrautza bana jarri platereko osagaien gainean. Zerbitzatu, eta, jaten hasteko, arrautza gorringoa puskatu, eta barazki eta haragia gorringoz bustirik jatea besterik ez zaigu gelditzen.

Erreferentziak aldatu