Sukaldaritza liburua/Errezetak/Olagarro entsalada epela

Errezeta-liburuaren parte. Olagarro entsalada epela[1]

Osagaiak aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

Pausoak aldatu

Olagarroa izozkailutik atera eta egun oso batez hozkailuan eduki.

Olagarroa egosteko, lapiko handi bat urez bete, eta sutan berotzen jarri. Irakitean olagarroa sartu, eta segituan atera berriro. Hiru aldiz egin hori, eta hirugarrengoan uretan utzi. Su ertainean egosten eduki hamar bat minutuz. Ondoren, patatak zuritu eta bota osorik lapikora. Beste 25 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta hamar bat minutuz bertan eduki. Bitartean, letxuga hostoak garbitu eta lehortu. Ondoren, zati txikietan moztu. Ontzi batean jarri, eta tipulina ere xehe-xehe moztua bertara gehitu. Berdin egin azenarioekin. Zuritu ostean xehe-xehe moztu, azalak zuritzekoaren laguntzaz. Gatz pitin bat gehitu eta ozpin txorrotada bat eta oliba olioaren pare bat txorrotada bota. Guztia ongi nahastu.

Olagarroa lapikotik atera. Guraizeen laguntzaz, lehenik, burua kendu. Gainontzekoa pusketatan moztu. Patatak ere atera eta pusketatan moztu. Patata puskak plater bakoitzaren erdian jarri; ondoren, entsalada gainean eta buelta guztian olagarro pusketak jarriko ditugu. Azkenik, piperrauts gorriaz estali, norberaren gustura. Gatz lodi pixka bat bota eta txorrotada bat oliba olioz busti.

Erreferentziak aldatu