Sukaldaritza liburua/Errezetak/Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin

Errezeta-liburuaren parte. Porru entsalada, guakamole eta izokin ketuarekin[1]

Osagaiak aldatu

4 pertsonarentzako osagaiak:

  • Dozena bat porru berri.
  • 400 g izokin ketu.
  • Bi ahuakate.
  • Tipulin bat.
  • Bi baratxuri ale.
  • Limoi bat.
  • Oliba olio birjina.
  • Gatza.
  • Piper hauts beltza.
  • Modena eta sagardo ozpinak.


Pausoak aldatu

Porruak garbitu. Porruaren zuri aldea erabiliko dugu. Beraz, zati zuri bakoitza beste bi pusketatan moztu.

Lapiko batean ura irakiten ipini, gatz pittin batekin; irakiten hastean, porruak gehitu, sua moteldu eta, suabe-suabe, ordu erdi batez irakin. Gero, sua itzali, eta bertan mantendu, hoztu arte.

Guakamolea egiteko, ahuakateak zuritu, hezurra kendu, haragia karratu txikietan moztu, eta ontzi batean jarri.Tipulina eta baratzuri aleak ere ahalik eta zatirik txikienetan moztu, eta aurreko ontzian gehitu, baita gatz pittin bat, piper hauts beltz birrindua, limoi baten zukua, koilarakada bat sagardo ozpin, eta oliba olioa ere bai, txorrotada on bat. Guztia ongi nahastu. Halaxe egingo dugu guakamolea.

Bukatzeko, porruak uretatik atera, ura ondo kendu, plater baten bueltan txukun ipini. Plateraren erdian, molde baten laguntzaz, guakamolea jarr,i eta porruen gainean izokin xerrak. Guztia, azkenik, olio eta modena oliozpinez ongi busti. Gustagarria bezain berezia; animatu eta probatu.


Erreferentziak aldatu