Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txekor azpizuna asiar erara

Errezeta-liburuaren parte. Txekor azpizuna asiar erara[1]

Osagaiak aldatu

  • Txekor azpizuna, kilo erdia.
  • 200 g baina.
  • 2 azenario.
  • 200 g txanpinoi.
  • Tipulin pare bat.
  • Oliba olio birjina.
  • Gatza.
  • Soja saltsa.
  • Piper hauts beltza.

Pausoak aldatu

Hasteko, barazki guztiak garbitu, eta behar direnak zuritu. Tipulinak txikitu, lauki txikietan, eta, zartagin batean, oliba olio zorrotada batekin erregosten jarri.

Gainontzeko barazkiak ere lauki txikietan moztu, eta guztiak zartaginera gehitu. 20 bat minutuz erregosi, su ertainean. Bitartean, ontzi batean soja saltsa koilarakada pare bat bota, eta baita piper hauts pixka bat ere.

Ondoren azpizuna takotan moztuta bertan sartu, eta 10 bat minutuz eduki, ondo busti dadin; jarraian atera.

Zartagin bat ongi berotzen jarri, inongo oliorik gabe. Beroa dagoenean, azpizun takoak bertara bota, eta, minutu pare batez, su bizian frijitu etengabe nahastuz. Aurrez erregosi ditugun barazkiak gainetik bota; sua itzali, eta guztia ongi nahastu, gatz pittin bat botaz.

Bukatzeko, plater batera atera, eta prest dugu zerbitzatu eta dastatzeko. On dagizuela.

Erreferentziak aldatu