Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Añorbe

Añorbe Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 628 biztanle ditu.

Añorbe
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Joaquin Maria Sanz Goñi
Izen ofiziala Añorbe
Posta kodea 31154
Herriburua Añorbe (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 38′ 21″ N, 1° 43′ 48″ W / 42.63912891°N,1.72998077°W / 42.63912891; -1.72998077Koordenatuak: 42° 38′ 21″ N, 1° 43′ 48″ W / 42.63912891°N,1.72998077°W / 42.63912891; -1.72998077
Map
Azalera 24.1 km²
Altuera 562 m
Mugakideak Barasoain, Artaxoa, Obanos, Eneritz, Ukar eta Tirapu
Demografia
Biztanleria 628 bizt. (2023)
Dentsitatea 26,06 bizt/km²
anorbe.es…

Ezagutu

aldatu

Klima eta landaredia

aldatu

Añorbeko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, negu hotzak, uda beroak eta idorrak, iparreko zierzo haizea, eta udaberri eta udazken garaiko prezipitazioak dira, udalerriko klimaren ezaugarrietako batzuk. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 70-80 inguru izaten dira, ugariagoak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan.

Arte eta ameztien zuhaitz multzoak gordetzen dira oraindik ere, 180 hektarea inguru. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera, 100 hektarea inguru pinu birlandatu ziren, Austriatik ekarritako pinu lariziarra eta pinu beltza, batez ere.

Auzoak

aldatu

Añorbek lau auzo ditu: Upategi Zaharra, Txantrea, Lagartegi eta Elizako auzoa.

Historia

aldatu

Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira gaur egungo herriaren inguruetan, besteak beste Letaniaportilla (Artaxoako) mugan, hortxe dago Langorteako dolmena. Nekeas izeneko dermioan aztarna arkeologikoak daude (silex, zeramika, etab.) Horrez gain, Añorbeko gune batek Gazteluzar izena dauka, eta oraindik ikertzeko asko dagoen arren, baiezta daiteke gaztelu edo gotorlekuren bat izan zela gune horretan duela ehunka urte.

Gaur egungo Añorbe Erdi Aroan garatu zen eta inguruko herrien aldean garrantzia hartu zuen merkataritza eta nekazaritza merkatu moduan. Honetaz gain, XV. mendean biztanleen erdia kapareak ziren. XIX. mendean (1946. urtean) Izarbeibarretik banandu eta udalerri independente bihurtu zen.

XX. mendearen bigarren erdian, herriak biztanle ugari galdu zituen, herritar askok Lizarrara lehenik, eta, Iruñara ondoren, jo baitzuten, inguruko herrietan gertatu bezala. Dena den, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran, joera aldatu eta eraikitako etxebizitza berriei esker, biztanleria pixkanaka haziz joan da.

Zer ikusi

aldatu

Artaxoako mugan dauden aztarna arkeologikoak

Erroten parkea

Jasokundeko amabirjinaren eliza

San Martin, San Joan eta Done Ezteberen baselizak

Aneder parkea

Olazariko eta Tejeriako iturriak

Nafarroako ubidea

Nafarroako geodesia zentroa

Armarriak dituzten etxeak: Maritxalar etxea, jauregia, El Herrero etxea, el Rojo etxea, Ederra etxea, Urrutia Etxea

Erdi Aroko elurtegia

Elurtegiko askaldegia

Jesusen bihotzaren monumentua (San Martin mendian)[1]

Juan Jesus San Joaquin karmelotarraren monumentua (Jose Ulibarrenak egina, 1990ean)

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Etxebe taberna

Casino taberna

Nekeas upeltegia

Lo egin

aldatu

Praxedes enea landa-etxea

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. http://www.anorbe.es/visitanos/