Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Artaxoa

Artaxoa Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.772 biztanle ditu.

Artaxoa
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Beatriz Mendia Velaz (en) Itzuli
Izen ofiziala Artajona
Posta kodea 31140
Herriburua Artajona
Geografia
Koordenatuak 42° 35′ 00″ N, 1° 45′ 35″ W / 42.58332344°N,1.75975923°W / 42.58332344; -1.75975923Koordenatuak: 42° 35′ 00″ N, 1° 45′ 35″ W / 42.58332344°N,1.75975923°W / 42.58332344; -1.75975923
Map
Azalera 67.14 km²
Altuera 427 m
Mugakideak Añorbe, Obanos, Mendigorria, Larraga, Tafalla, Puiu, Garinoain eta Barasoain
Demografia
Biztanleria 1.772 bizt. (2023)
Dentsitatea 26,39 bizt/km²
animsa.es…

Ezagutu

aldatu

Erdi Aroko gotorleku zoragarriak inguratzen du Artaxoa eraikia dagoen muinoa. Iruñetik 30 kilometrora dagoen herri txikia da eta gonbidatu egiten gaitu begiak itxi eta errege-erreginaz, noblez, apezpikuz eta aita santuz beteriko iragana topatzera.[1]

Zerkoa esaten zaio XI. mendeko gotorleku ikusgarri horri eta harro agertzen zaio muino-hegaletik behera zelairaino labaintzen den herriari, kale estu eta harriztatuak dituen herriari, etxe eta jauregi eder-ederrez apaindurik.

Sartu bezain laster, atzera eginen duzu denboran harik eta Erdi Arora ailegatu arte. Berehala, burura etorriko zaizkizu errege-erreginak, nobleak zaldi gainean, juglareak, apezpikuak eta nekazariak, denak arropa astunekin jantziak. Iraganeko garaiak gogora ekartzeko parada egokia da. Alde horretatik, saia zaitez irudikatzen barruti honetako bizimodu hura. Eta kaskoan, San Saturnino eliza-gotorlekua dago, XIII. mendeko eraikin izugarria, monumentu historiko artistikoa deklaratua.

Zure ibilbidean, 1.700 bizilaguneko herria aurkituko duzu eta, Zerkoaz gain, eraikin nabarmenak ere baditu, esaterako: XVIII. mendeko jauregiak, San Pedro eliza gotikoa eta, inguruan, Jerusalemgo Andre Mariaren basilika eta San Bartolome baseliza. Eta aurkitu ere aurki ezazu zergatik diren garrantzitsuak bere ezkilak eta laia lasterketak.

Artaxoa Erdialdeko herri txikia da, eta Gares eta Tafalla arteko erdibidean dago. Herriak zer esan handia izan du historian eta, hartara, Erdi Aroraino eramanen zaitu; lurraldeak konkistatzeko urteak eta komenientziako ezkontzen garaiak izan ziren haiek eta, alde horretatik, behin batean, herria izan zen errege Gartzia Ramirezek bere emazte andre Urrakari egindako ezkontza-oparia.

Zer ikusi

aldatu

Herria inguratzen duen harresi ikusgarria da Zerkoa, sarrera librekoa. Harresi multzo hori ikuste hutsak salatzen digu nolako borrokei ekin behar izan zieten artaxoarrek. Kale estuz osaturiko herria da eta haietan ugari dira horma armarridunak, etxe handiak eta jauregiak.

Erdi Aroaren xarmaz, usadioz eta historiaz ederki jantzitako karrika txikietan ibiltzean, oraina iraganera doala sentituko duzu, bai eta iragana guregana datorrela ere. Ibili kalez kale, esaterako, Eugenio Mendioroz karrika harriztatu aldapatsuan; ibili Kale Nagusian eta ikusi armarriz nabarmendutako aurrealde dotoreak dituzten etxe puska handiak eta jauregiak; edo ibili trazatu irregularreko San Pedro karrika meharrean. Ikusi eskuin-ezker arku zorrotzaz edo erdi-puntukoaz apaindutako atariak dituzten eraikin ugariak, XVI. mendekoak; ikusi XVIII. mendeko armarri ikusgarriak, bai eta jauregi eta pasabideak ere.

Herriaren beheko aldean San Pedro Eliza dago, XIII. mendeko eraikin gotikoa. Atari ederra du eta Erdi Aroko dorre lerdena ere bai. Barnean erretaula, tailu barrokoak eta urregintza pieza batzuk gorde dira, denak nabarmenak. Barrura sartzeko, apezaren etxean giltza eskatu beharko duzu. Elizatik oso hurbil dago, 20 metrora, Foruen Plazan zehazki.

Artaxoatik kanpo, Iruñeko errepidean, Jerusalemgo Gure Amaren basilika barrokoa dago, 1709tik 1714ra eraikia. Aldameneko eraikinean bizi diren fraideek giltza utziko dizute barnera sartzeko eta, han, Ama Birjinaren tailu erromanikoa miresteko aukera izanen duzu, kobre esmaltatuan landua, herrian debozio handikoa.

Kanpoan ere, baina Tafallako bidean, San Bartolome baseliza dago (XIX) eta, barnean, santu horren tailu handi-handia.

Ezkilak dira herriak dituen beste gauza erakargarri batzuk. Gaur egunera iritsi diren lautetatik bi estilo erromatarrekoak dira; zaharrena 1735ekoa da eta handienak 1.801 kilo pisatzen du. Gainera, artaxoarrak harro daude, haien esanetan ezkilak alderantziz jotzen dituen munduko leku bakarra delako.

Herriko festak irailaren 8tik 15era izaten dira, baina azaroaren 29an San Saturnino ere ospatzen dute, modu berezian ospatu ere, laia lasterketa baten bitartez (laia garai batean lurra eskuz goldatzeko erabiltzen zen tresna da). Gainera, urtero abuztuaren bukaeran, Artaxoako historiari buruzko topaketak egiten dira, ekitaldiz josiak: artisauen azoka, ezkila-jotzea, merkatua, falkoneria erakustaldia eta bisita gidatuak Zerkora.

Eskuz egindako produktuak atsegin badituzu, hemen era askotako gauzak erosteko parada izanen duzu: harrizko eskulturak, pilota jokorako materiala, "El Cerco" turroi eta pastak, eta Ochoa Echeverria anaien hestebete tradizionalak.

Halaber, inguruetan, Portillo de Eneriz eta Farangortea izeneko trikuharriak daude. Horretarako, kanposantuaren atzealdean dagoen bidea hartu beharko dugu.

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Lo egin

aldatu

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Localidades/1913/Artajona.htm