Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Abaurrepea
Abaurrepea Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 29 biztanle ditu.
Abaurrepea | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Juan José Salón Arozarena |
Izen ofiziala |
Abaurrepea Abaurrea Baja |
Posta kodea |
31692 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 54′ 16″ N, 1° 12′ 11″ W / 42.90439674°N,1.20309357°WKoordenatuak: 42° 54′ 16″ N, 1° 12′ 11″ W / 42.90439674°N,1.20309357°W |
Azalera | 10.89 km² |
Altuera | 855 m |
Mugakideak | Abaurregaina, Artzibar, Garaioa, Hiriberri, Jaurrieta eta Urraulgoiti |
Demografia | |
Biztanleria | 29 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 2,66 bizt/km² |
Ezagutu
aldatuSakonune batean eraikia, Aezkoako herririk zaharrena da. Historian zehar, zenbait aldiz su eman eta errautsi dute.
Abaurrepea, izenak adierazten duen moduan, Abaurregainaren azpian dago. Horregatik, eguraldi epelagoa du, neguak ez dira hain latzak eta udak ere zertxobait beroagoak dira. Urteko bataz besteko tenperatura 9ºC-koa da. Pagoak, pinuak eta haritzak nagusi ziren bertako jatorrizko landaredian, baina gizakiak eraldaketa handia eragin du, eta orain basoek udalerriko azaleraren %30a baino ez du hartzen.
Zer ikusi?
aldatuXVI. mendeko gurutzea: herriko sarreran dago. Gainalderik ez du, XIX. mendeko gudaldietako batean edeki ziotelako.
Tourseko San Martin eliza: erretaula eder bat du. Haren barnean ere burdin hesi bat dago, aldarearen eta fededunen arteko banaketa egiteko. Berezitasun hau galdu da Aezkoako gainerako elizetan.
Errota: Errotaldea izeneko alderdi ederrean.
Inkisizioarena izeneko etxe baten aurriak: herriko batzuek baieztatzen dute bertan ikusi dituztela tormentua eragiteko zenbait tresnen hondakinak.[1]
Zer egin?
aldatuHerriko inguruan hobe erreparatzeko, oso gomendagarria da mendira eramateko egindako bide berrietako bat hartu eta gora egitea. Hortik oso ongi antzematen da espazioaren okupazio txikiko sistema, hala nola landa bizitzaren erabilerak: egur-tokiak, bordaldeak, belar-siloak eta tegiak.
Ibilbideak
aldatuKriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
aldatuSarigarri jatetxea
Lo egin
aldatuLopeandia Etxea
Zubialde landetxea
Sarigarri ostatua
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Abaurrepea Wikipedian
- Aezkoako Batzarraren web-gunea