Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Abaurregaina

Abaurregaina Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 115 biztanle ditu.

Abaurregaina
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Francisco Javier Encaje Araña (en) Itzuli
Izen ofiziala Abaurregaina
Abaurrea Alta
Posta kodea 31692
Herriburua Abaurregaina
Geografia
Koordenatuak 42° 54′ 05″ N, 1° 11′ 44″ W / 42.90139216°N,1.19559215°W / 42.90139216; -1.19559215Koordenatuak: 42° 54′ 05″ N, 1° 11′ 44″ W / 42.90139216°N,1.19559215°W / 42.90139216; -1.19559215
Map
Azalera 21.36 km²
Altuera 1.032 m
Mugakideak Abaurrepea, Jaurrieta eta Urraulgoiti
Demografia
Biztanleria 115 bizt. (2023)
Dentsitatea 5,38 bizt/km²
animsa.es…

Ezagutu

aldatu

Geografia eta klima

aldatu

Abaurregaina Aezkoako hegoaldean dago, 1.039 metroko garaieran; izan ere, ibarreko eta Euskal Herriko herririk altuena da. Mendebaldean Abaurrepea du, hegoaldean Urraulgoiti (Irunberrialdea), eta iparralde eta ekialdean Jaurrieta (Zaraitzu).[5] Ekialdean patata eta zereal sailak daude eta mendebaldean larreak.

Mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. 1.000 metrotik gora kokatua, negu luze eta hotzak eta uda epelak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 9,2 gradukoa da. Prezipitazioak ongi banaturik daude urte osoan, ez da urtaro lehorrik. Neguan elurra ohikoa da, eta batzuetan herria bakarturik geratzen da.

Historia

aldatu

Herriaren ekialdean, Zatoiako leizea dago; bertan, orain dela 13.000 urte jendea bizi zen, eta Aziliarretik Brontze Aroa arteko aztarnak daude. Ziur asko, jatorrian Abaurrepeko borden auzoa izanen zen Abaurregaina. Idatzizko lehenbiziko aipamena 1237koa da; urte horretan, “Castel Nuevo” izeneko herria sortzeko baimena eman zuen Tibalt I.a erregeak. Herri berri hori Abaurrearen gainean ezarri beharko zen, Zazaoz alderdian. Antza denez, ordurako liskar ugari gertatuak ziren abaurretarren eta zaraitzuarren artean Zazaozen jabetza zela-eta. XVI. mendera arte, Abaurrepekoarekin batera zenbatzen zen bertako biztanleria.

Konbentzio Gerran, 1793-1795 bitartean, berrogei etxe baino gehiago suntsituak izan ziren. 1802an bi etxe besterik ez zeuden zutik, eta bertako 272 biztanleak aterpe eta txaboletan bizi ziren. 1845 arte, Aezkoako alkateak eta herritarrek aukeraturiko erregidore batek gobernatzen zuten herria. Urte horretan, Aezkoako udala desegin zenean, Abaurregaina udalerri independente bilakatu zen.

Zer ikusi

aldatu

Estelaren museoa

Zer egin?

aldatu

Ibilbideak

aldatu

Kriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.

Non jan

aldatu

Pirineo taberna

Lo egin

aldatu

Enekoizar landetxea

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu