Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Aiegi

Aiegi Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 2.531 biztanle ditu.

Aiegi
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Izen ofiziala Ayegui
Aiegi
Posta kodea 31240
Herriburua Ayegui (municipal capital) (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 39′ 24″ N, 2° 02′ 18″ W / 42.656666666667°N,2.0383333333333°W / 42.656666666667; -2.0383333333333Koordenatuak: 42° 39′ 24″ N, 2° 02′ 18″ W / 42.656666666667°N,2.0383333333333°W / 42.656666666667; -2.0383333333333
Map
Azalera 9.6 km²
Altuera 489 m
Mugakideak Aberin, Lizarra, Allin, Iguzkitza eta Dicastillo
Demografia
Biztanleria 2.531 bizt. (2023)
Dentsitatea 263,65 bizt/km²

Ezagutu

aldatu

Geografia eta natura

aldatu

Klima mediterraneoarreko udalerria da, nahiz eta hegoaldean, altuera dela eta, aldaketa batzuk dituen. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 600mm eta 800mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru izaten dira. Zenbat eta hegoalderago, euri eta hotz gehiago.

Landarediari dagokionez, artea da zuhaitzik ohikoena. Gizakiak landaturiko produktuen artean,berriz, olibondo, mahasti, almendrondo eta zainzuriak daude. Historia

Historia

aldatu

Aiegiri buruzko lehen dokumentu idatzia XI. mendekoa da. Erdi Aroan zehar elizari loturiko jaurerria izan zen, eta 1069. urtean Antso IV. erregeak emaniko dohaintzaren bitartez Iratxeko abadeen monasterioko jaurerriaren zati bihurtu zen. Herritarrak jaurerritik askatzeko ahalegin handiak egin zituzten arren, Aiegi ez zen udalerri independiente XIX. mendera arte bihurtu. Orduan, desamortizazioak eraginda, Aiegik independentzia eskuratu zuen.

1835ean Aiegi Iguzkitzaren menpe geratu zen eta hamar urte beranduago udaletxe propioa lortu zuen. 1873ko azaroan, ejerzito karlistak Espainiako lehen errepublikako ejerzitoa garaitzea lortu zuen Jurramendin, Aiegiko udalerrian.

Zer ikusi

aldatu

San Ziprianoren ermita (XIV. mendekoa): Jurramendiko tontorrean eraikia, Iratxeko monasterioaren menpe dago. Errektangelu formako planta du eta hiru zatitan banatzen da eliza zutabeen bidez. Erdi-puntuko arkuak ditu eta erretaula erromanonista (XVI. mendekoa). Erretaulan San Ziprianoren eskultura eta Jesukristo gurutziltzauren eskultura gotikoak daude. Ermita itxita dago.

San Martinen eliza (XVIII. mendekoa): planta bakarreko eraikina, bi kapera ditu alboetan estilo neoklasikoan. Nahiz eta XVIII. mendean eraiki, hainbat elementu XVII. mendekoak dira, hala nola , kanpai-dorrea eta ganga. XX. mende hasieran errektangelu formako planta duen kapera gehitu zen. Honetaz gain, XVI. mendeko erretaula erromanonista du, 1400. urteko kristo gurutziltzatuaren eskultura, Tourseko San Martinen rokoko itxurako eskultura (XVII. mendeko bigarren erdialdekoa) eta Amabirjina umearekin erakusten duen XIV. mendeko irudia.

Iratxeko monastegia: jatorri ezezaguna du monastegi beneditar honek, baina jakin badagiku 958. urtean, Teudano abadearen garaian, dokumentatu zela lehen aldiz. Erakin honek, gainera, erdi aroko, errenazimendu eta barrokoko estiloak biltzen ditu.

XI. mendean handitu zen, Donejakue bidearen eta Lizarraren hurbil egoteagatik, baita erregeek emandako ekarpenengatik ere. XI. mendean Gartzea III.ak Erromesen Ostatua sortu zuen monastegi horretan eta XII. mendean abadeen tenplua eraiki zen. XIII. mendetik XV. mendera arte monastegiaren gainbehera iritsi zen, fraide kopurua gutxitu zela eta gainera beneditarren diziplina dezente lasaitu zen.

1522. urtetik aurrera garai hobeak ezagutu zituen Iratxek, Valladolideko etorritako fraideen erreformari esker. Gainera, eskola bat egon zen monastegian eta 1615.urtean unibertsitate bilakatu zen eskola hori.

XIX. mendean, berriz, bi aldiz utzi zuten monastegia: lehen aldian Napoleonen gerrarekin, bigarrenean 1820. urtean, Espainian Gobernu liberala ezarri zenean. Ondoren, Fernando VII.a erregeak berrezarri zuen erlijio-komunitate hau, baina deuseztatu zuten 1839an. Urte batzuk geroago eskolapioek eta pasionistak etorri ziren monastegira. [1]

Zer egin?

aldatu

Herriko monumentoak ikusteaz gain, Iurramendi mendian ibilbideak daude. Gainera, Donejakue bidea Aiegitik pasa da.

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Jatetxeak

Taberna-Elkartea San Cipriano

Polikiroldegia

Roca taberna

Taberna jatetxea Ardantze

Taberna jatetxea Kirol

Cafetería Restaurante Durban

Jatetxea Camping Iratxe[2]


Upeltegiak

Iratxe[3]: ardo iturria du.

Pago de Larrainzar[4]

Lo egin

aldatu

Autokarabanen zonaldea

Erromesen ostatua: 80 toki

Iratxe kanpina

Zer ikusi ondoren

aldatu

Lizarraldea eta Ameskoabarrena ere bisita daitezke.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. http://www.ayegui.org/patrimonio-cultural/
  2. www.campingiratxe.com
  3. www.bodegasirache.es
  4. www.pagodelarrainzar.com