Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lizarra
Lizarra Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 14.195 biztanle ditu.
Lizarra | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Begoña Ganuza Bernaola (en) |
Izen ofiziala |
Estella Lizarra |
Posta kodea |
31200 |
Herriburua | Lizarra |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 40′ 14″ N, 2° 01′ 50″ W / 42.6705°N,2.03064°WKoordenatuak: 42° 40′ 14″ N, 2° 01′ 50″ W / 42.6705°N,2.03064°W |
Azalera | 15 km² |
Altuera | 421 m |
Mugakideak | Allin, Deierri, Villatuerta, Aberin eta Aiegi |
Demografia | |
Biztanleria | 14.195 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 946,33 bizt/km² |
estella-lizarra.com |
Ezagutu
aldatuLizarra XI. mendearen hasmentan hiri bilakatu zen bizigunerako, bertan zegoen herrixka anitzez urte lehenagokoa bazen ere. Bere karriketan barna ibili dira baskoiak, frankoak, juduak eta bertzelako herri eta kulturak: arrasto sakona utzi duten nafarrak, funtsean, eta Lizarrari gaur egun duen nortasuna.
Bere ondasun kulturalaz gain, Lizarrak fier erakusten du bere ehundura asoziatiboa, herri anitzendako eredugarria dena. Gizatalde hauei esker, sekulako bizitza antzematen da urte osoan zehar, eta festa egunetan nabari da batez ere: inauteriek, gabonek, Erdi Aroko asteak, festa handi zein txikiek, denek dute kolektibo horien lorratz eta lurruna.
Eta, zer erranik ez, merkataritza da, Done Jakueren bidea errotu zenetik hona, gure hiriko arlo ekonomikorik sendoena. Eta XXI. mende honetan ere erosketagune nagusi izaten jarraitzen du merindadean: eskaintza zabal eta modernoarekin batera, asteroko tradizio luzeko merkatua du, eta etorkizunari begira erronka bizigarriak.
Gainera, merindadeburu izaki, eskualde osoko zerbitzugunea da, eta horren froga dira ondoko zentro eta erakundeak: García Orcoyen Ospitalea, Remontival Eskola Publikoa, Arieta Haur Eskola, Lizarraldea Institutua, Julian Romano Musika Eskola, Almudi edota Miguel de Egia Liburutegia, merindadeko errefentziak den-denak.[1]
Geografia
aldatuNafarroako mendebaldeko erdi aldean kokatuta, hiri hau bere izena daraman Merindadearen erdi-erdian kokatuta dago. 1539 hektarea ditu (15,39 Km2) eta Nafarroako Hiriburutik 44 kilometrotara dago. Herria finkatuta dago Ega ibaiko meandro handi baten gainean, Ega ibaia zeinak aurrera egiten baitu inguruko mendien artean (Jurramendi, Peñaguda, Gazteluen Gurutzea, Santa Barbara eta Belastegi).
Mendebaldean Aiegiko udalerria, ipar-mendebaldean Allin, ipar-ekialdean Deierri, Villatuerta ekialdean eta Aberin hegoaldean ditu mugakide.
Lizarra garrantzi handiko lekuek inguratzen dute, bai paisaiaren aldetik bai monumentuen aldetik. Urbasa, Andia, Lokiz, Irantzu edo Iratxe monasterioak, etab.
Klimatologiari dagokionez mediterraneoa da eta urteko bataz besteko tenperatura 13º C-koa izaten da, bataz besteko prezipitazioa 570mm izanik. Neguan, izozteak ohikoak izaten dira.
Komunikabide onak ditu ondoko probintzia-hiriburuekin, Bideko Autobidea (A-12) nabarmena da, egin berria eta Lizarra Iruñarekin eta Logroñorekin komunikatzen du.
Historia
aldatuUdal-barrutian hondakin arkeologiko batzuk aurkitu badira ere, Brontze Arora eramaten gaituztenak, Estella 1090 urtean sortu zen, Antso Ramirez erregeak bere Forua eman zionean, hau da, arau batzuk pribilegioak emateko eta era horretan biztanleen finkapena errazteko. Frankoak (Frantzian sorburua zuten biztanleak), horiei esker erresumaren dibertsifikazio ekonomikoa lortzeko eta Compostelako Donejakuera erromesaldiak une horretan hartzen ari zen garrantzia aprobetxatzeko. Hori zela eta, Erregeak ez zuen zalantzarik izan hasierako ibilbidea aldatzeko, Zarapuz tokian zehar igarotzen zena, San Juan de la Peña monasterioko jaurerria, Iratxeko monasteriorantz, kokaleku berrira desbideratuz.
Lehenbiziko biztanle-gune bat sortuz zen, gehienak Auvernian eta Limousinean sorburu zutenak, San Martin (gaur desagertuta) elizaren inguruan antolatuta, Ega ibaiko eskuineko ertzean eta gazteluko itzalpean babesturik. Aberaste-bidean zegoen komunitatea, zeinak aldeko egoera ekonomikoaz baliatuz, poliki-poliki handitu zen, horrela burgu berriak sortuz, esate baterako San Migel (frankoen eta nafarren topagunea izateko diseinatuta, mestizaje estua faboratu zuena), San Joan, Antso Jakituna erregearen ardantze batzuen gainean eraikia eta San Salvador del Arenal (XIV. mendean ondoko San Migel auzoak bereganatua), auzo bakoitzari Antso Jakituna erregeak foruak eman zizkion.
Hiriko goraldia XII. mendean gertatu zen. Eraikitzeko gogo handiak hiri-fisionomia berezia eman zion, gaur egun, neurri batean, irauten duena. Hiria elizez betetzen da: San Pedro Ruakoa, San Migel, San Joan, baita Ospitaleak ere, Kofradiek zaintzen dituztenak eta azpimarratzen dituztenak erromesek hartu duten garrantzia. Hiria-bidea, laster bilakatu zen Compostelako erromesaldiaren geldialdi paregabea[2]. Honetaz gain, Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko gudu asko ikusi zuen hiri honek erdi aroan zehar.
XVII. eta XVIII mendeetan barna hiriak erdi lo egon zen, era patxadatsu honetan eta izualdi handirik gabe XIX. mendera heldu zen. Independentziako Gerraren ostean hiria Gerra Karlistetako erdigunea bilakatu zen. Los Llanos parkean Tomas Zumalakarregi Komandante-Jenerala izendatu zuten. 1839an, Puyko Basilikaren atzean, Maroto Karlista Jeneralak fusilatu zituen Bergarako ituna sinatzeko uzkur ziren jeneralak.
1872tik 1876ra hirugarren Gerra Karlista gertatu zen, eta Lizarra izan zen, okupazioaren ondoren, Karlos VII.aren Gortearen hiriburua.
XX. mendeak suposatu zuen, Gerra Zibila eta gero, ekonomia goraldiaren hasiera, batez ere hirurogeigarren hamarkadan, orduan hiri-aldaketaren prozesua hasi bazen ere oraindik erdi aroko itxura garbia gordetzen du.[3]
Zer ikusi
aldatuAntzinako justizia jauregia
aldatuJustizia jauregi zaharra, baita Udaletxe zaharra ere XVIII. mendean eraikia. Lizarrako gainerako jauregiak ez bezala, zeinetan harlandua eta adreilua txandakatzen diren, jauregi honetan topo egiten dugu harlandu zoragarriaz landutako fabrikarekin. Fatxadan eskultura-bolumena nabarmena da zutabeen antolamenduarekin lortzen dena, ia exentuak eta ate nagusiaren eta leihoen alboetan dauden bozelek, mugikortasun xehea ematen diote.
Fatxada teilatupe batean amaitzen da, Nafarroako erdi aldeko eraginaz hitz egiten diguna eta teilatu-hegal zabal batekin. Horretan nabarmena da gazte biluzien ornamentazio aberatsa, zertxobait lotsatiak, edertasunez zizelkaturiko formak aditzera ematen dutenak, bada nolabaiteko tradizio klasikoa Errenazimentuaren oinarria berreskuratzen duena.[4]
Sancristobaldarren jauregia
aldatuSeguru aski, 1540 baino lehen jauregia eraiki zen, Diego de San Cristobal Ballesteros Eguia jaunak eta bere emazteak, Maria Cruzat y Jaso andreak aginduta. Eraikinak fatxada ederra du, adreilua nagusi, haren bertikaltasun monumentalagatik nabarmentzen dena. Lehenbiziko gorputzaren eskuinaldean harrizko portada bat dago, bi gizonen buruek eratutako bi mentsula txikitan oinarri duen alfiz batez babestua. Portada gruteskoekin oparo apainduta dago. Fruituen girlanda batez apainduriko armarri batek San Cristobaldarren eta Cruzatarren leinua erakusten du. Bigarren pisua altxatzen da bi balkoietan eratua, albo banatan bi zutabe abalaustraturi bi atlante txiki batzuek eusten diete eta zutabeen bukaeran friso bat dago eta haren gainean tinpano makur bat, alboetan ume batzuk dituena, San Cristobaldarren eta Cruzatarren ezkutu korreiformeen euskarri. Ezkerraldeko balkoian, frisoan, Herkules mitikoak egin behar izan zituen hamabi lanetatik lau erakusten dira: Herkules Lernako hidrarekin borrokan, Yolao adiskidearen laguntzarekin. Herkules eta Anteo erraldoia aurrez aurre, borrokan Nemeako lehoiaren eta Neso zentauroaren aurka. Frisoen gainean bi busto ikusten ditugu, bata gizonezkoa, antza denez Herkules irudikatzen duena eta bestea, emakumezkoa, Diana, Hebe edo Minerva izan daitekeela. Barne aldean, erdi-erdian patio bat dago, altuera ezberdinetako bi solairuak dituena, fuste poligonala eta bihurrikatua duten zutabeekin. Biek zinta apaingarri bat daukate, kapitel moduan, zizeldura eta adierazpen bikaineko kerubin eta gizon, emakume eta aingeru batzuen bustoak dituena. Jauregiaren eraikuntza Gil de Morlanes gaztearen artearekin erlazionatu da edo Azpeitiko hargina zen Martin de Oyarzabalen artearekin, azken hori Iratxeko monasterioko klaustroaren eraikuntzan lan egiten ari baitzen[5].
Gobernadorearen jauregia
aldatuEstella-Lizarrako gainerako eraikin zibilak ez bezala, eraikuntza honetan gailentzen den estruktura-antolamendua horizontala da. Apaltasun nabarmena duen eraikina da. Eskultura-apainketarik ez dago, armarri heraldikoak izan ezik. Eraikuntza altxatu zen harrizko zokalo baten gainean, eta horren gainean adreiluan eraiki zen, leihoetako eta ate nagusiko markoak izan ezik, harriekin egin baitziren, horrela polikromia jolas bat sortuz, Madrileko Austriako Etxearen berezko arkitekturaren eredura. Balkoiko ateburuaren gainean, fatxadako ardatz nagusia kokatzen duena, armarrien artean 1613 data kokatzen da. Eraikinak El Escorial monasterioko kutsu handia dauka eta hori barne aldeko patioan nabarmentzen da, bi altuerak ditu toskanar motatako zutabe xumeek eusten dituztela.[6] Estella-Lizarrako gainerako eraikin zibilak ez bezala, eraikuntza honetan gailentzen den estruktura-antolamendua horizontala da. Apaltasun nabarmena duen eraikina da. Eskultura-apainketarik ez dago, armarri heraldikoak izan ezik. Eraikuntza altxatu zen harrizko zokalo baten gainean, eta horren gainean adreiluan eraiki zen, leihoetako eta ate nagusiko markoak izan ezik, harriekin egin baitziren, horrela polikromia jolas bat sortuz, Madrileko Austriako Etxearen berezko arkitekturaren eredura. Balkoiko ateburuaren gainean, fatxadako ardatz nagusia kokatzen duena, armarrien artean 1613 data kokatzen da. Eraikinak El Escorial monasterioko kutsu handia dauka eta hori barne aldeko patioan nabarmentzen da, bi altuerak ditu toskanar motatako zutabe xumeek eusten dituztela.
Hilobi Sainduaren eliza
aldatuCurtidores kalean kokatuta 1881 urtean parrokia izateari utzi zion, horrela bere altzariak beste eliza batzuk apaintzera igaro ziren, San Pedro Ruakoa esaterako. Hiru nabeetako eliza izateko pentsatuta, bakarrik Ebanjelioaren nabeak du zirkuluerdi-forma, erromaniko berantiarraren berezkoa, hau da, XII. mendearen bukaera. XIV. mendean, estilo gotikoaren barnean, elizari itxura monumentalagoa ematea saiatu zen bi abside pentagonal eraikiz, baina nabe nagusiarena bakarrik eraiki zen eta portada Ebanjelioaren nabean. Portada nabarmentzen da, XIV. mendeko lehenbiziko erdialdeko lana, estilo gotikokoa, eragin frantziar agerikoa duena.
Portada hau garaipen-arku handi bat balitz burutu zen, oso txaranbeldua, goiko aldean albo banatan arku txikien galeria bat dago, arku horiek mukulu biribileko eskulturak hartzen dituzte egikera ezberdinekoak. Portada berak dekorazio historiatu aberats bat dauka tinpanoan, non Kristoren pasioa, heriotza eta berpizkundea kontatzen baita. Tinpano hori hiru erregist rotan dago banatuta, lehenbizikoak azken afaria irudikatzen du. Bigarren erregistroan ikus dezakegu Kristoren Berpizkundearen hiru eszena (hiru Mariak Hilobian, jaitsiera linbora eta Kristo berpiztua Maria Magdalenari agertzen zaio). Erregistro hauek amaitzen dira Kristo gurutziltzatuaren irudikapen batekin. Tinpanoaren gainean banda bertikal bat dago aingeru batzuekin Pasioaren musika-tresnak eramaten dituztenak.[7]
Santa Maria Jus del Castillo eliza
aldatuDona Maria eta Santu Guztien izenpeko egin zuten. Gazteluko hegiko gain batean altxatzen da eta Santo Domingo komentuaren ertzean, juduen sinagoga kokaturik zegoen lekuaren gainean, eta Gartzia Berrezarlea erregeak Iruñeko katedralari 1145ean eman zion. Nabe bakarreko estruktura da, gurutze-gangak estalitako hiru zatitan banaturik eta ganga horretan motibo figuratiboak ikusten dira. Absideak, XII. mendearen bukaeran eraikia, labe-estalkia dauka eta kanpo aldean oso nabarmena da bere purutasun erromanikoa eta landare-apaindura aberatsa duen harburuen galeria. Oinetan fatxada barrokoa dauka, XVII. mendearen bigarren erdi aldean erantsia, adreiluzko dorrea bezala.
San Juan eliza
aldatuForuen plazan kokatua, XIII. mendearen bukaeran eraiki zen, Antso Jakituna erregearen ardantze baten gainean. Hasierako erromanikotik bakarrik Ebanjelioaren nabeko portada geratzen da. Aurrealdea 1846an berritu behar izan zen kanpandorrea behera etorri ondoren. Anselmo Vicuña arkitekto lizarratarrak gaurko portada diseinatu zuen, neoklasiko estilokoa eta Florencio Ansoleagak bukatu zuen XX. mendearen hasieran. Elizak hiru nabetako oinplanoa dauka, gurutze-ganga bakunekin albokoetan eta erdikoan, kanoi-gangarekin lunetekin. Burualdea poligonala da, XVI. mendean egindako lanen emaitza. Barnealdean erretaula nagusia nabarmentzen da, Pierres Picart hozkatzaile frantsesak egina, baina eskulturak frai Juan Beauves-ek egin zituen. Estiloa trantsiziokoa da, platereskoko ornamentu-oparotasunetik erromanismoko formen soiltasunera. Santiagoren erretaula barrokoa gailentzen da, Lucas de Mena lizarratarra eginikoa. "De las Torchas" Amabirjina taila bat da gotikorako trantsizio garaikoa, zilarrez xaflatua (jatorrizkoa 1976an lapurtu zuten).[8]
San Miguel eliza
aldatuJatorrizko obrari dagokion datarik zaharrenak 1145 urtera eramaten gaitu. Gaurko eliza, hiru nabe dituena, erromaniko berantiarrekoa da, XII. mendearen azken laurdenekoa, horretan burualdea nabarmentzen da abside hirukoitza erdizirkularrarekin. Gurutzaduraren gainean adreiluz eraikitako dorre bat altxatzen da, 1710 eta 1718 artean egindakoa. Bi atarik sarbidea ematen diote eraikinari, Epistolaren aldekoa oso xumea da. Ebanjelioaren ataria, ordea, erakin honen benetako harribitxia da eta XII. mendearen bukaerako erromaniko berantiar espainiarrarena ere. Multzo handi bat da, bost zutabez osatua albo bakoitzean, kapitel historiatuak eusten dituztela eta horien gainean erlaitz bat dago zeinean arkiboltak altxatzen diren, kanpo aldera moldura bat albo banatan dutenak, bestiarioarekin eta bizioen alegoriekin, tinpano bat Kristoarekin Maiestatean hartzen duelarik. Elizako barnealdeak hiru nabe ditu, albokoak gurutze-gangak estaltzen ditu eta nagusia izar-ganga. Santa Elenaren erretaulak, 1406koak, nabarmenak dira, eta erretaula nagusia, 1735 eta 1745 urteen artean Jose Velaz de Lerinek burututako lan barrokoa. Beste erretaula bat da Krispin eta Krispiniano santuena, 1602an eginikoa.[9]
Puyko andre mariaren basilika
aldatu1085ean, basilikak orain hartzen duen tokian irudi bat agertu zen, Puyko Andre Maria izena jaso zuena. Basilika errege-patronatua izan zen eta Espainiako erregeek gorde zuten 1895era arte, urte horretan erregina erregeordeak horri uko egin baitzion Iruñeko apezpikuaren mesederako. Gaurko eraikinak aurreko bat ordezkatzen du, horrek gurutze latindar oinplanoa zuen, burualde zuzenarekin eta horri ganbaratxo txiki bat eransten zitzaion. Gaur egun ikusten dugun basilikaren eraikuntza 1929an hasi zen, Victor Eusa arkitektoaren proiektu eta zuzendaritzapean. Geroago, 1949an, arkitekto berak hasierako planoaren birmoldaketa bat burutu zuen, 1951 urtean obra amaituz. Eliz ataria eta horren aurrean dagoen patioa XVIII. mendekoak dira. albo batean Jeneralen Aretoa dago, horretan jeneral karlistak egon baitziren baita ere karlista zen Maroto jeneralak fusilatu baino lehen, 1939an. Forma neogotikoak dituen eraikinak izarra formako oinplano baten gainean altxatzen da, Birjinaren agerpenaren jatorria oroitaraziz. Andre Maria eseriaren irudia da, XIII. mendeko azken herenean datatua, zurez egina eta zilarrez estalia.[10]
Santa Klara komentua
aldatuLos Llanos alderdian kokatua, erdi aroko burguaren harresiz kanpo, XIII. mendearen bukaeratik horren berri agertzen da, baina gaurko obrak Juan Larrañagak 1635ean hasi zituen eta 1654an bukatu. Lana osotasunean adreiluz egin zen. Elizak gurutze latindarraren oinplano xumea dauka, gurutzadura oso nabarmena eta burualde zuzena. Kanoi-gangaz lunetekin estalita dago, gurutzaduran kupula petxinen gainean erakusten du.. Hormak apaintzen dituzten pinturak Juan Ros de San Miguel-en obra dira eta 1905ean burutu ziren. Komentua angeluzuzen formako patio baten inguruan antolatzen da. Elizan erretaula nagusia nabarmentzen da, Juan Baron de Gerendiain, Iruñeko arkitektoak eginiko lana 1679an. Erretaula nagusiak beste bi ditu albo banatan gurutzaduraren besoetan eta Trinitate Txit Santuari eta Sorkunde Garbiari eskainita, biak barrokoak, XVIII mendearen hasierakoak. [11]
Kontzepzionista errekoletoen komentua
aldatuKomentuaren obrak Santiago Raon, frantziar jatorrizko arkitektoaren planoen arabera hasi ziren, Maria Paula de Jesus Aguirre y Gamarra Amak adierazitako nahia jarraituz, Lizarran jaioa, komentuaren sortzailea eta ordenak Soriako Agreda herrian zuen komentuan botoak egin zituena. Lizarrako komentuak, Agredakoaren antzera egina, 1731ko azaroaren 25ean inauguratu zen, obrak hasi eta ia berrogeita hamar urte geroago. Elizaren aurrealdea altuera ezberdinetako hiru gorputzetan banatzen da, frontoian azkendua, frai Alberto de la Madre de Dios arkitekto karmeldarrak, XVII. mendearen lehenbiziko erdialdean, sortutako formak erreproduzituz eta hedapen handiak izan zituztenak Madrilen Gizakundearen komentua eraiki ondoren. Elizak nabe bakarra dauka hiru atalekin, gurutzadura irtena eta burualde zuzenarekin. Estalkia kanoi-ganga da lunetekin eta laranja erdia petxinen gainean gurutzaduraren erdiko zatian. Barne dekorazioa erretaulen bidez burutu zen barroko berantiarraren formekin, esaterako Pilareko Birjinari eskainitakoa, Lucas de Menak 1730ean landua edo San Antoniorena. Berriagoa, neogotiko estilokoa, San Migelena da, nahiz eta arkanjeluaren irudia, horma-hobi nagusian gordetzen dena, XVIII mendekoa izan. Burualdean dagoen erretaula San Pedro Lizarrako elizatik ekarri zen eta Lizarrako Imberto familiaren tailerrak eginiko lana da, horiek izan ziren XVI. mendearen bigarren erdialdean eta XVII. mendearen lehenbizikoan lan egin zuten artistak.[12]
Udaletxea
aldatuXX. mendearen hasieran eraikita estilo eklektikoan, San Frantzisko komentua kokatzen zen orube zaharraren gainean altxatzen da, komentu horren sortzailea Teobaldo II.a erregea omen da. Hirugarren karlistaldian gotorleku militarra bilakatu zen, liberalen tropek defendituta eta Dorregaray jeneral karlistak konkistatua, 1873ko abuztuaren 25ean, on Carlos bertan zegoela. Minek suntsitua, kiskalia eta erraustua, orubearen gainean Udaleko Eskolak eta gaurko Udala altxatu ziren.[13]
Rocamadoreko Gure Andrearen basilika
aldatuGaztelako atariaren irteeran kokatua, Iratxeko bidean, ezinbesteko pasabidea zen Compostelara zuzentzen ziren erromesentzat. Lizarrako beste eliza batzuk bezala horren eraikuntza XII. mendearen bukaera aldekoa edo XIII.aren hasierakoa da. Garai hartatik burualde erdizirkularra besterik ez da geratzen, aurretik zati zuzen bat duena kanoi-gangaz estalita. Gainerakoa handitze barrokoaren emaitza da, 1691 urtearen inguruan eginikoa. Elizaren aurrealdeak komentuzko elizek berezko duten antolamendua jarraitzen du, bertikaltasuna nagusia izanik. Horma-hobi batean Birjinaren harrizko eskultura bat dago, haurra eskuineko besoan daukana, barroko diseinukoa, zeina, bitxia bada ere, urkatuaren mirariaren protagonista izanen den. Elizaren barnealdean Rocamador-eko Andre Mariaren taila nabarmentzen da, XII. mendearen bukaerakoa. [14]
Ruako San Pedro Eliza
aldatu1256an hiriko Eliza Nagusiaren titulua eman zitzaion. Elizara harmailadi batean zehar sartzen da, XX. mendeko hirurogeitamar hamarkadaren hasieran egina. Nabarmena da eskailerak ematen dion goranzko itxura, ez bakarrik bere antolamendua goian, baizik eta dorreak ematen dion bertikaltasunagatik, horren beheko aldean trazeria gotikoko leiho monumentalak irekia. Portada XIII. mendearen lehenbiziko erdialdekotzat jotzen da eta eragin musulmana nabaria da, nahiz eta erromanikoko dekorazio-ekarpenak izan mihiztadura fin batean landare-izaerakoa, geometrikoa eta figuratiboa, harpia, sirena, zentauro eta grifoekin. Eraikinaren barnealdeak XII. mendeko azken laurdenean sortzen diren era konstruktiboak izaten ditu. Garai horretakoa da tenplu-burua hiru absidez osatuta, horietara heltzen da harmailadi batetik 1893an Cayetano Etxauri hargin lizartarrak landua. Elizak hiru nabeak ditu, Ebanjelioarenean San Andresen kapera kokatzen delarik, 1696an eraikia apaindura oparoarekin eta erretaula batekin XVIII. mendeko bigarren erdialdean egina. Tenpluan buru izaten da San Pedroren irudi bat, 1687ko data eramaten duena. Ondoko irudia hauek ere nabarmentzen dira: O-ko Ama Birjina (XIV) edo Arrosarioko Ama Birjina, XVII mendeko lehenbiziko erdialdeko lana. Bataiarri ederra dauka, XII mendeko bukaerakoa. Baita klaustro galanta ere 1170 urtearen inguruan eraikia, horretan bi hegal falta dira 1572an Zalatambor gaztelua eraistearen ondorioz. Eskultura-kalitateari dagokionez lehen mailakoak dira bere kapitelak, artista ezberdinen esku diferenteak hartzen dituztenak. Kapitelek txandakatzen dituzte santuen bizitzaren elementu historiatuak, armagizonak, pizti-hezleak, esfingeak, iparraldeko hegalean, eta mendebaldekoan bestiario oso bat sirenekin, harpiekin, grifoekin eta landare-motiboekin. [15]
Nafarroako errege-erreginen jauregia
aldatuXVIII. mendetik Egako Granadako Dukeen jauregia ere esaten zaiona, Nafarroako erromaniko zibilaren adibide bakarra da. Eraikin ederra XII. mendearen bigarren erdialdean eraikia, fatxada nagusia bi solairutan antolatzen du, harlanduzko obra onetan eginikoak. Beheko gorputza, kale mailan, lau arku zabalekin zabaltzen da, hormari atxikitako zutabeek alboetan dituztenak, kapitelek landare-dekorazioa eta dekorazio historiatua daukate. Ezkerraldean forma lirainetako irudi batzuk agertzen dira, zeinek Karlomagnoren paladinaren, Errolan, eta Ferragut erraldoiaren arteko borrokaren pasarte bat kontatzen duten. Abakoan dauden hizkiek pertsonaiak identifikatzen dituzte, "Pheragut", "Rollan", "Martinu me fecit", "de Logroño", Martinus izan zen lan horiek egin zituen artista. Bigarren solairua galeria batek zabaltzen du, hutsuneen erritmo segaila sortzen duena. Solairu horrek ere alboetan erdi-zutabeak ditu, eskuin aldeko kapitela figuratiboa da, bertan harrokeria, zikoizkeria eta lizunkeriaren bekatuekin zerikusia duten irudiak daude, ekialdeko alegien elementuak erabiliz. Multzo osoa bukatzen da San Martin plazarantz hirugarren solairu batekin, galeria bat adreiluz egina, arku bikoiztutako arkuteriarekin, XVIII. mendean egina. XIX. mendearen erdialdetik 1951 arte Lizarrako Barruti Judizialaren presondegia izan zen. 1991 urtetik Museo izateko egokitu zen, Gustavo de Maezturen (1887-1947) pintura-ondarea horien geletan barne hartzen du. [16]
Judutegia
aldatuElgacenako judutegia Zalatambor eta Belmecher gazteluen babesean zegoen, edertasun handiko ingurune batean, Ega ibaiaren bihurguneek eta Montejurra, Peñaguda, Santa Barbara, Belastegi eta Gazteluetako Gurutzea gainek mugatua dagoela.
Gaur egun, Elgacena kaleak oroitarazten du Lizarrako lehenbiziko juduen auzoak izan zuen izena. 1135. urterako judutegia jada abandonaturik zegoen, eta Iruñeko errege Gartzia Ramirez Berrezarleak leku hori dohaintzan eman zien Lizarrako baroiei. 1145ean Koroak sinagoga zaharra Iruñeko apezpikuari eman zion Dona Mariari eta Santu Guztiei eskainitako eliza eraiki zezan. Gaur egun Gaztelubarrengo Dona Maria eliza da.
Juduen komunitateak Elgacenako judutegi zaharra XII. mendeko lehenbiziko erdi aldean abandonatu zuen eta muinoaren beste aldean kokatu zen, non, XIII. mendeko azken laurdenean Belmecher gaztelua eraikiko baitzen. Judutegi Berria harresi batek mugatzen zuen Eki, Hego eta Mendebaldeko aldeetan, non Belmecher gazteluko harresiekin topo egiten baitzuen. Ipar aldetik, judutegia Santo Domingo komentuko baratzeen ondoan zegoen.
Judutegiak bazituen, herritarren etxebizitzez gain, judutegi guztiek zituzten instalazioak, hau da: labea, harategia, bainuak, errota, tindategi bat eta olio-errota bat. Beste edozein judutegik bezala, sinagoga ere eduki behar zuen, eta eraikin horrek dituen eratxikitako instalazio guztiak. Eraikin horietako bakar bat ere ez da gaur egun aurkitu. Bai dorre baten aztarnak gorde direla, babeserako bi gezileiho daukana, eta dorrearen ondoan ate bat irekitzen da judutegian sartzeko. Auzo horren barnean egin diren arkeologia-indusketek ahalbidetu dute aipatu judutegian erabiltzen ziren eraikitzeko materialak berreskuratzea. Hortik ondorioztatu daiteke hiri-trazadura mendi-hegalari egokitzen zela, etxebizitzak lerro paraleloetan eta terrazen gainean kokatuta zeudelarik.[17]
Zer egin?
aldatuIbilbideak
aldatu- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Etxabarriko haitzak
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Iturgoiengo Hirutasuna
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Lokizko harresiei begira
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Pagoetatik,Morazako talaiara
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zumakeren bidea
Non jan
aldatuCasanellas tailer gastronomikoa
Xanti (jatetxea, kafetegia eta taberna)
Monjardin jatetxea
Mundo janari-taberna
Katxetas jatetxea
El Che jatetxea
Florida jatetxea
Simona's pizza
Izarra jatetxea
Astarriaga jatetxea
La Tasca jatetxea
Richard jatetxea
Rochas jatetxea
Casanova jatetxea
El Volante jatetxea
La Cepa jatetxea
Yerri jatetxea[18]
Lo egin
aldatuApartamentuak
aldatuMusu
Estella
Belmecher
Calle Nueva
Terraza Ega
Argia 1
Argia 2 eta 3
Casa Daniela
Eguzkilore
Aterpetxeak
aldatuRocamador
Agora
San Miguel Parrokia
Ostatuak
aldatuIbai Ega
Area 99
Kaputxinotarren ostatu turistikoa
B& B =
aldatuLos Llanos[19]
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Lizarra Wikipedian
- Lizarrako turismoaren web ofiziala
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/lizarrako-hiria/
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/lizarrako-hiria/estella-lizarrako-historia.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/lizarrako-hiria/estella-lizarrako-historia4.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/antiguo-palacio-de-justicia-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/palacio-de-los-sancristobal-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/palacio-del-gobernador-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/iglesia-del-santo-sepulcro-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/iglesia-de-san-juan-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/iglesia-de-san-miguel-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/basilica-del-puy-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/convento-de-santa-clara-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/convento-de-concepcionistas-recoletas-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/casa-consistorial-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/basilica-de-nuestra-senora-de-rocamador-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/palacio-de-los-reyes-de-navarra-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/zer-ikusi-lizarran/juderias-de-estella-lizarra.php
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/non-bazkaldu-lizarra/index.php?pagina=1
- ↑ http://www.estellaturismo.com/eu/non-lo-egin-lizarra/index.php?pagina=1