Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Zumakeren bidea

Zumakeren bidea Lizarratik abiatzen da, zehazkigartzelaren zubitik, "puente picudo" izenaz ezagutzen den horretatik.

Zumakeren bidea
Ibilbide honen argazkiak igo
Herrialdea Nafarroa Garaia
Zailtasuna Erdikoa
Lekuak Lizarra ingurutik igarotzen da
Distantzia 12,2 kilometro, 3 ordu eta erdi
Ingurunea Donejakue bidearekin konbinatu daiteke. Puyko Andre Maria basilikatik igarotzen da.
Abiapuntua Lizarra
Informazioaren iturria Lehenengo informazio iturria

Ibilbidea

aldatu

Ibilbidea zirkularra da eta aukera emanen digu hiriaren inguruak ezagutzeko: San Lorentzo ermitaren aztarnak, San Millan (670 m), Peñagudako gurutzea (570 m), Puyko Andre Maria basilika, Santa Barbara (565 m), Gazteluen Gurutzea (466 m.) ; toki horietatik guztietatik igaro ondoren, Gartzelaren zubira itzuliko gara, han baitago ibilbidearen abiaburua eta helmuga.

Ibilbidean zehar zumakea ikusiko dugu ezker-eskuin; udazkenean hartzen duen gorrixka kolorea da landare horren bereizgarria, paisaia erabat antzaldatzen duena.

Aipatzekoa da ibilbidea Valmayortik ere egin daitekeela: handik hartuz gero, zumake-zelaietan barrena joanen gara bide osoan.

Erreferentziak

aldatu