Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Deierri
Deierri Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian dago, Urbasa-Andiako parke naturalean. 19 kontzejuk osatzen dute Deierri: Allotz, Arandigoien, Arizala, Aritzaleta, Azkona, Earin, Eraul, Grozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murillo, Murugarren, Errezu eta Ugar. Demografiari dagokionez, aldaketa nabarmena gertatu da azken urteetan; 1900. urtean 4.300 biztanle inguru zituen bailarak; gaur egun, aldiz, 1513 lagun bizi dira. [1]
Deierri | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Luis Jesús Albéniz Echeverría (en) |
Izen ofiziala |
Valle de Yerri Yerri Deierri |
Posta kodea |
31177 |
Herriburua | Aritzala |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 44′ 00″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.7333°N,2°WKoordenatuak: 42° 44′ 00″ N, 2° 00′ 00″ W / 42.7333°N,2°W |
Azalera | 93.45 km² |
Altuera | 1.233 m |
Mugakideak | Allin, Abartzuza, Lezaun, Lizarra, Villatuerta, Zirauki eta Gesalatz |
Demografia | |
Biztanleria | 1.581 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 16,92 bizt/km² |
yerri.es… |
Ezagutu
aldatuDeierri Lizarrako Merindadean dago kokatuta. Andia Mendilerroak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du bailara, baita Ega ibaiak ere. Olibadiak, mahastiak eta zereal lurrak dira nagusi bailaretako soroetan.
1291an Gesalatzeko bailara Deierriren barnean zegoen, eta 1350an Goñiko arana ere. XVIII. mendean bost zendeatan zegoen banatuta Deierri: Azkona, Abartzuza, Murugarren, Arizaleta eta Erbarrena. 1851an Abartzuza bailaratik banandu zen, eta 1951an Lezaun.
Zer ikusi
aldatuDeierriko bailarak arte eta kultura eskaintza handia dauka.
Allotz
aldatuEgiarteko Andra Mariaren Eliza. Eliza erromanikoa mendiz eta zereal-soroz beteriko paisaian kokatzen da. Misterioz, enigmaz eta magiaz beteriko eraikina da. Atrioan erdi puntuko arkuak, egurrezko habeak eta koloma errektangularrak ikus daitezke. Eraikuntza guztian zehar antzinako sinboloak daude ezkutaturik, hala nola, Tenplarioen gurutzea. Eliza erromanikoa den arren, ateburuko kapitelek aberastasun eskultoriko izugarri dute, zeinetan Jesukristoren haurtzaroko hainbat eszena baitaude. Bi urtetan behin Lakarreko Batailaren ikuskizun bat egiten da.[2]
Arizaleta
aldatuSan Andres Parrokia. Eraikuntza gotiko-errenazentista, 1550ean hasi zen eraikitzen. Gurutze latindarreko oinplanta duen eliza da, nabeetako bi zati eta erdikoa, izar gangaz estalita daude, nerbio zuzeneko tertzeleetekin. Kanpoaldean, elizak harlanduzko murru mardulak ditu, kontrahorma diagonalekin, XVI. mendekoak. Mende berekoa , berpizkundeko ataria litzateke, erdi puntuko arkua dauka, zutabe akanalatuekin eta toskaniar estiloko kapitelak. Ataria garaiko arku batean barnean gelditzen da.[3]
Aizkoa
aldatuSan Martin Eliza. Eliza XIII. mende hasiera eraiki zen, estilo protogotikokoa da eta eragin zistertarra ere dauka. Erdi Aroko ataria kontserbatzen da, XIII. Mende hasierakoa. Arku zorrotz batek egituratzen du, hiru arkibolta ditu eta krismoia klabean, honen gainetik XVIII. mendean atari barrokoa eraiki zen.[4]
Mendigañako Andra Mariaren Basilika. Herriko goiko partean, Mendigaña baseliza dago. Jatorrizko baseliza Erdi Arokoa zen, XVIII. mendean Martin Yabar abadeak aginduta bota egin zuten, Juan Iñiguez de Arnedo apezpikuaren onespenarekin. Eraikinaren diseinua, gurutze grekoa, gurutzaduraren gaineko kupula eta kanoi ganga 1762-1769 urteak bitarte egin zen, baita atari ikaragarria ere; gangen barneko dekorazioa, Juan Angel Nagusia eta jarraitzaileen estilokoak dira, hau da, igeltsoz egindako dekorazio begetalak agertzen dira.[5]
Santa Catalina baseliza
Grozin
aldatuSan Martin Eliza. Elizaren oinplantaren egitura jatorrizkoa da, lau ataleko nabea dugu, gurutzaduran kaperak irekitzen dira eta buralde poligonala dauka. Eraikuntza guztia lunetoak dituen kanoi-gangaren bidez estaltzen da.[6]
Maria Magdalena baseliza
Zer egin?
aldatuBero egiten duen egunetan freskatu nahi izanez gero Allotz urtegian bainatzeko aukera daukagu Deierrin. Ugarko badiako parkinean utzi daiteke kotxea, eta bertan jan nahi izanez gero merenderoak ere daude.
Kirola egin nahi izatekotan, aldiz, San Faustoko haitzetan eskalatu daiteke. Hasi berrientzako klaseak ere eskaintzen dituzte Eraul herrian.[7]
Gastronomiarekin lotutako aisialdia nahi izatekotan, aukera ugari eskaintzen ditu Deierrik. Alde batetik Tandem eta Lezaun upeltegiak ditugu; bestaldetik La Sacristina eta Eztitsu eztitegiak. Horietan guztietan aukera izango dugu produktua nola sortzen den ikusteko, baita hura dastatzeko ere.
Ibilbideak
aldatuAzanzako haitzak
aldatuAbartzuzatik hasten da 16,3 kilometroko ibilbide hau. 430 metroko desnibela dauka, eta punturik altuenean Urbasa eta Andia mendilerroen oso ikuspegi ederra dauka. Oinez zein bizikletaz egin daiteke. [8]
Tauste-Andia erret-abelbidea
aldatuAritzala erdigunetik hasten da ibilbidea, plazan iturriaren ondoan kotxea aparkatu daiteke. Ibilbide zirkularra da. Labore soro artetik, Azkonara doan errepidea hartuko dugu, Tauste-Aundia erret-abelbidera iritsiko gara, gaur egun erabiltzen ez dena. 10,8 kilometroko ibilbidea da eta 115 metroko desnibela dauka.[9]
Ubagua ibaiaren arroila
aldatuIbilbidea Errezuko kanpinetik hasten da. Errezu herria pasa ondoren, San Blas baselizaren ondoko paraje eder eta paregabe batera iritsiko gara. Gorago, Ubagua ibaiaren sorburua aurkituko dugu. Batzutan, uraren maila handitzen denean, uhar ikaragarria sortzen da eta ibilbidea itxi egiten da, ezinezkoa da bertatik igarotzea.
Goranzko bidea jarraituko dugu, errekatik paralelo doan bidezidor batetik. Bertatik arroilaren ikuspegi ederrak ikus ditzakegu. Bidea jarraituz, Lezaunera iritsiko gara eta kontrako bidea eginez, ibilbide hasierara iritsiko gara. [10] 11,4 kilometroko ibilbidea da eta 355 metroko desnibela dauka.
Eskintza mendia
aldatuLorkatik hasten da mendiaren igoera. Ez dauka zailtasunik eta osotara 200 metroko desnibela dauka.
Iturgoiengo hirutasuna
aldatuhttps://eu.wikibooks.org/wiki/Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Iturgoiengo_Hirutasuna
Lazkuako behatokia
aldatuhttps://eu.wikibooks.org/wiki/Euskal_Herriko_bidaia-gida/Ibilbideak/Lazkuako_behatokia
Lezaun upeltegia Lakarren. Eguneko eta asteburuko menua daukate.
Etxesakan upeltegia Garisoainen. Eguneko eta asteburuko menua daukate.
Txiritinga garagardotegia Errezun. Hanburgesak, plater konbinatuak eta anoak eskaintzen dituzte. Udan zehar asteazkeneik igandera dago irekita. Neguan itxita.
La Panpinela pizzeria Eraulen. Produktu ekologikoz egindako pizzak dauzkate.
Errezuko kanpingeko jatetxea Errezun.
Lo egin
aldatuDeierrin apartamentu, landa etxe eta kanping bat dago bertan lo egin nahi dutenentzat. Irantzuko Lurrak elkarte turistikoaren webgunean horiei buruzko informazio gehiago ikus daiteke. [12]
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Deierri Wikipedian
- ↑ Irantzuko lurrak. Deierri
- ↑ Irantzuko lurrak. Artea eta kultura
- ↑ Deierriko udala. San Andres parrokia
- ↑ Deierriko udala. San Martin eliza
- ↑ Deierriko udala. Mendigañako Andra Mariaren basilika
- ↑ Deierriko udala. Grozin
- ↑ Irantzuko lurrak. Eskalada Eraulen
- ↑ Irantzuko lurrak. Azanzako haitzak
- ↑ Deierriko udala. Tauste-Andia erret-abelbidea
- ↑ Deierriko udala. Ubagua ibaiaren arroila
- ↑ Irantzuko lurrak. Jatetxeak
- ↑ Irantzuko lurrak. Ostatuak