Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Gesalatz
Gesalatz Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian, eta 431 biztanle ditu. Lizarraldean kokatzen da; Iruñeatik 35 kilometrora, eta Lizarratik 18ra. Osotara 15 herrik osatzen dute Gesalatzeko ibarra: Argiñao, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain, Bidaurre, Arzotz, Iruxo, Muzki eta Biguria.
Gesalatz | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Raquel Muñoz Lamoneda |
Izen ofiziala |
Guesálaz Gesalatz |
Posta kodea |
31176 |
Herriburua | Guesálaz (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 45′ 00″ N, 1° 55′ 00″ W / 42.75°N,1.9166666666667°WKoordenatuak: 42° 45′ 00″ N, 1° 55′ 00″ W / 42.75°N,1.9166666666667°W |
Azalera | 76.82 km² |
Altuera | 522 m |
Mugakideak | Deierri, Lezaun, Jaitz, Goñerri, Girgillao, Zirauki, Etxauri, Ziritza, Bidaurreta eta Etxarri |
Demografia | |
Biztanleria | 431 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 5,61 bizt/km² |
Ezagutu
aldatuGesalatz ibarra mendiz inguratuta dago, eta mendebaldean Salado eta Ubagua ibaiek bat egien dute Allotzeko urtegian. Bertan topatu eta disfrutatu ditzakegu harrizko etxetzar ederrak, gurutzadurak, baselizak, garbitokiak, zubiak eta xendrak, den-dena historiaz blai eginda. [1]
Zer ikusi
aldatuIrurre
aldatu- Henri Lenaerts museoa. Henri Lenaerts belgiarra entzute handiko artista da Europan. Irurren bizi izan zen urte askotan zehar, eta gaur egun aukera dago eskultore horren etxea, lorategia eta tailerra ikusteko. Bisita gidatuak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Horrez gain yoga, arte eta mindfulness tailerrak ere antolatzen dituzte.
Arzotz
aldatu- San Roman eliza. XII. mendearen amaieran eraiki zuten eliza hau, zistertar estiloan. Gaur egun 3 nabeak mantentzen dira, gangez estaliak. Barnean berpizkundeko erretaulak ikus daitezke, Guillen de Obreronenak, XVI. mendeko artistarenak. XVI. mendean zehar bi obra egin ziren eliza handitzeko; lehena estilo erromanikoan eta bigarrena gotikoan.
Biguria
aldatu- Biguriako jauregia. Biguria herrian kokatzen da jauregia, zeina Monte Hermosoko Markesaren Jauregia izenaz ere ezaguna baita. Eraikin monumental honen fatxada nagusia harlanduz egina dago eta gainontzeko hormetan landu gabeko harria dauka. XVII. mende erdialdean eraiki zen. Gaur egun abandonatuta dago. Jauregi hau Nafarroako nobleziaren eraikinik zaharrenetariko bat da. [2]
- Santa Maria Parrokia. XII. mendeko eraikin erromanikoa da. Nahiko gaizki kontserbatzen da.
Garisoain
aldatu- Andre Mariaren jaiotzaren Parrokia. XII. mendeko eliza erromaniko honetan XVI. mendeko ezaugarri gotikoak ere aurkituko ditugu. Eliza honetan XVI. mendeko tailugile Bernabé Imbertoren 5 erretaulak ikus ditzakegu. [3]
Zer egin?
aldatuEsperientzia berriak bilatzen dituztenek parapentean hegan egiteko aukera izango dute Leraten, Nafarroako Parapente Eskolak antolatua.
Bestalde, Gesalatz inguratzen dituzten Deierri, Jaitz eta Lezaun ere bisitatu ditzakegu. Bertan aisialdi, kultura eta gastronomia aukera amaigabeak aurkituko ditugu. Ikusi gehiago Irantzuko Lurrak elkarte turistikoaren webgunean.
Ibilbideak
aldatuHiru ermitak
aldatuGesalatzeko Muniainetik hasten da 7,5 kilometro luze den ibilbide zirkular hau. 336 metroko desnibela dauka eta ibilbide honetan zehar Santa Lucia, Santa Cruz eta O-ko Birjina ermiten ondotik igaroko gara. Azken horretatik aurkituko ditugun bistak bereziki politak dira.
Galtzada erromatarra
aldatuGarisoainetik hasten den ibilbide hau egitea hautatzen dutenek erromatarrek eraikitako galtzadaren gainetik ibiltzeko aukera izango dute. 7,3 kilometro luze da eta 247 metroko desnibela dauka.
Iturgoiengo hirutasuna
aldatuZailtasunik gabeko ibilbide hau Lezaunen hasten da. 13 kilometro luze da ibilbidea, eta besteak beste, Ubaguako arroila, Okandia eta Iturgoiengo hirutasuna aurkituko ditugu bidean zehar. [4]
Non jan
aldatuGarisoainen Etxesakan jatetxe-sagardotegian jan daiteke. Bertan sagardotegi menua eskaintzen dute urte osoan zehar tokiko produktuekin. Haurrentzako menua ere badago.
Horrez gain, Allotzeko urtegiaren ondoan, Leraten, Aritzalekuko kanpinean ere dago jateko aukera. Eguneko menua, plater konbinatuak edota bokatak bazkaldu daitezke kanpinean.
Muetzeko igerilekuetako tabernan ere izango dute bisitariek jateko edota afaltzeko aukera.
Lo egin
aldatuGesalatzen ostatu hartu nahi izatekotan, apartamentu eta landa etxe ugari dituzu aukeran, baita Lerateko kanpina ere. Jarraian datorren zerrendan ez ezik, Irantzuko Lurrak-eko webgunean aurki ditzakezu aukera gehiago. [5]
Apartamentuak
- Nekasenea. Garisoain. 4+2 lagun
- Nekasenea II. Garisoain. 8 lagun
Kanpinak
- Aritzaleku. Lerate. 1200 lagun
Landa etxeak
- Irigoien. Muetz. 11 lagun
- Hilaris. Gesalatzeko Muniain. 12 lagun
- Urrarena. Muzki. 10+2 lagun
- Argiñe. Iturgoien. 10 lagun
Zer ikusi ondoren
aldatuUretan bainatzea, igeri egitea, ur-kirola egitea edo soilik paisaiaz gozatzea gustuko dutenek hamaika aukera izango dituzte Allotzeko urtegian, Leraten. Nafarroako Bela Eskola bertan kokatzen da eta materiala alokatzeaz ez ezik, Paddle Sup eta Windsurf klaseak ere ematen dituzte. Bisita gidatuak belaontzian ere eskaintzen dituzte.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gesalatz Wikipedian