Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Altzo

Altzo Euskal Herriko udalerri bat da, Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdekoa. 448 biztanle ditu. Herri euskalduna da, UEMA mankomunitateko kidea. Donostia 32 kilometro hegoaldera dago.

Altzo
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
AutonomiaEuskal Autonomia Erkidegoa
ProbintziaGipuzkoa
EskualdeTolosaldea
Alkatea Xabier Olano
Izen ofiziala Altzo
Posta kodea 20268
Herriburua Altzo Muino
Geografia
Koordenatuak 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°W / 43.1004; -2.0842Koordenatuak: 43° 06′ 01″ N, 2° 05′ 03″ W / 43.1004°N,2.0842°W / 43.1004; -2.0842
Map
Azalera 9.77 km²
Mugakideak Alegia, Leaburu, Lizartza eta Tolosa
Demografia
Biztanleria 448 bizt. (2023)
Dentsitatea 45,85 bizt/km²
altzo.net

Iparraldean Tolosa eta Leaburu, hegoaldean Tolosa berriz ere, ekialdean Lizartza eta mendebaldean Alegia udalerriak mugakide ditu.

Bi auzo nagusitan banatzen da herria: Alde batetik Altzo Azpi gunerik zaharrena dena, baina gaur egun baita txikiena eta biztanle gutxien daukana ere, eta Oriako ibarrean kokatuta dagoena. Bestetik, Altzo Muino dago, herriko goialdean eta Oria eta Araxes ibaien artean kokatua, bertan biztanle gehien bizi dira eta udaletxea dago.

Altzori buruzko daturik zaharrenak XI. mendekoak dira. Altzoko dokumentu zaharrena, izan ere, 1025ekoa da, Nafarroako errege Antso Garzeitz III.aren garaikoa. Dokumentu horren bitartez, Gartzia Azearitz nafarrak (Gipuzkoako jauna) eta haren emazte Gaila altzotarrak Altzoko San Salbador Olazabalgoa monasterioa eta haren ondasunak San Juan de la Peña monasterioari eman zizkioten, dohaintzan. Latinezko dokumentu horixe da Gipuzkoa izenaren lehen aipamen idatzia, Ipuscua formarekin.[1]

1374an Altzok aliantza egin zuen Tolosarekin, nahiz eta udaletxea eta administrazio zibila mantendu zituen. 1615ean Felipe III.ak hiri titulua eman zion Altzori eta Tolosatik bereizi zen.[2]

Ezagutu

aldatu

Zer ikusi

aldatu
 
Otsabio trikuharria.

Zer egin?

aldatu

Hainbat ibilbide egin daitezke herrian zehar. Horietako batek Altzoko Haundiak ("Handia" pelikulakoa) herrian zehar utzi zituen aztarnak bisitatzen ditu mendira joan gabe. Udalak mapak eta informazio osagarriak eskaintzen ditu:

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Herriko plazan Sukaldea irekita: 13:00 - 15:30 Astean zehar irekita: 10:00 - 19:00 Asteburuetan 10:00etatik 24:00etara. (ASTEARTEAK ATSEDEN EGUNA) 943 652 262 Berezitasunak: Txerrikumea eta arkumea enkarguz.

Lo egin

aldatu

Herriko plazako ostatuan.

Zer ikusi ondoren

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. Txantiloi:Gaztelania Sarasola Etxegoien, Nerea. (2010). «El poblamiento medieval de Gipuzkoa: Revisión crítica del registro arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (61): 338–393 ISSN 1132-2217 . Noiz kontsultatua: 2020-09-17.
  2. Txantiloi:Eu «Altzo - Tolosaldea Turismo» www.tolosaldea.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  3. Txantiloi:Eu «Imaz-en pagoa» Altzo . Noiz kontsultatua: 2020-03-31.
  4. Txantiloi:Eu «Altzoko Handia, gertuago - Altzo» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2020-10-04.