Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Erriberri
Erriberri Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 4.019 biztanle ditu.
Erriberri | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Francisco Javier Legaz Egea (en) |
Izen ofiziala |
Olite Erriberri |
Posta kodea |
31390 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 26′ 45″ N, 1° 40′ 47″ W / 42.44574826°N,1.67961131°WKoordenatuak: 42° 26′ 45″ N, 1° 40′ 47″ W / 42.44574826°N,1.67961131°W |
Azalera | 83.2 km² |
Altuera | 388 m |
Mugakideak | Tafalla, Faltzes, Martzilla, Caparroso, Murelu Konde, Pitillas, Beire eta San Martin Unx |
Demografia | |
Biztanleria | 4.019 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 48,31 bizt/km² |
olite.es |
Ezagutu
aldatuGaztelu-jauregiaren irudi lerden eta orekatuaren mendean dago Erriberri, hots, Nafarroako erdigune geografikoan kokaturiko hiri txikia, Iruñetik 42 kilometro hegoaldera.
Erdi Aroan errege-erreginen egoitza izanik, jauregiko horma sendoak eta almenadun dorreak errege-erreginen eta printzesen ostatu izan ziren. 1925ean monumentu nazionala deklaratua, Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da, bai eta Europako garrantzitsuenetakoa ere.
Erriberriko karrika meharretan ibiltzeak aukera emanen dizu harrizko etxe nobleen gerizpean paseatzeko, armarriz eta teilatu-hegats ikusgarriz oparo jantzitakoak; Erdi Aroko galeriak eta eliza ederrak ikusiko dituzu, bai eta erromatarren garaiko harresiak ere. [1]
Jauregia eta etxe nobleak.
Andre Mariaren eliza (XIII. mendea).
Erdi Aroko bi galeria (XIV. mendekoak) Karlos III.aren plazako lurpean.
San Pedro eliza: estilo erromanikoan hasitako eraikina eta barroko garaian handitua.
Errenazimenduko eta barroko garaiko jauregiak daude, besteak beste, Arradako Markesarena.
San Frantzisko eta Santa Engraziako monasterioak daude harresiz kanpo, XVIII. mendean berreraikia bat eta zaharberritua bestea, hurrenez hurren.
Zer egin?
aldatuAntzerki klasikoaren jaialdia ikusi (udan)
Ibilbideak
aldatuKriterio hori betetzen duen orrialderik ez dago.
Non jan
aldatuDucay
Casa Zanito
Asador Erri-Berri
Gambarte
La Muralla
Erriberriko Turismo Paradorea
Lo egin
aldatuDucay
Erriberriko Turismo Paradorea
La Torre
Mirador de Olite
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Erriberri Wikipedian