Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Irunberri
Irunberri Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.326 biztanle ditu.
Irunberri | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Javier Mauro Gogorcena Aoiz (en) |
Izen ofiziala | Lumbier |
Posta kodea |
31440 |
Herriburua | Lumbier |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 39′ 03″ N, 1° 18′ 32″ W / 42.65077159°N,1.30901799°WKoordenatuak: 42° 39′ 03″ N, 1° 18′ 32″ W / 42.65077159°N,1.30901799°W |
Azalera | 57.4 km² |
Altuera | 467 m |
Mugakideak | Oibar, Urraulbeiti, Erromantzatua, Esa, Ledea eta Zangoza |
Demografia | |
Biztanleria | 1.326 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 23,1 bizt/km² |
lumbier.es… |
Ezagutu
aldatuIrunberri leku estrategiko batean kokaturiko herria da, izan ere, zenbait bideren eta bi ibairen elkargunea da. Kokapen historiko pribilegiatu horren ondorioz, hiriko alde zaharrean erroma-tarren garaitik orain arteko menderen eta kulturen arrastoa gelditu da.Hiriko gunean dauden Erdi Aroko kale estuetan barna ibiltzen bagara, inguruko zubiak ikustera edo herriaren izen bera duen arroilara joaten bagara, ondare eder horrekin disfrutatzeko aukera izanen duzu, beharreko zerbitzuak topatuko dituzu eta eskura izanen duzu turismo eskaintza zabal bat.[1]
Oholtza nagusia: Erretaula nagusia. Estilo barrokoko erretaula, Kultura Intereseko Ondasun izendatutak
Antillon etxea: Estilo barrokoko jauregi ederra, XVIII. mendekoa. Aurrealde nabarmena.
Idako zubia: Segur aski, Erdi Arokoa da, baina oso aldatuta dago. Independentzia Gerran suntsitu egin zut.
Ahuntzen zubia: Erdi Aroko zubia, bertan gertatu zen Karlistaldietako gudu bat eta bertatik igarotzen dira erromesak.
Burdinen zubia: 1909an eraiki zuten, Iratiko trena bertatik igarotzeko.
Udaletxea: Berpizkunde estiloko eraikin hau XV. mendekoa da eta Nafarroako udaletxe zaharrena.
Andre Maria Madalenaren monasterioa: Moja beneditarren komentua izan zena zentro zibikoa da egun.
Sielva zubia: Erdi Aroko zubien ohiko egitura.
Erromatarren garaiko aztarnak: Monasterioaren ondoan, II. men-deko mosaiko bat nabarmentzen da, fatxadan kokatua.
Zer egin?
aldatuArroilen interpretazio zentroa (turismo-bulegoan): Irunberriren ondoan dauden ibaien arroilak ezagutzeko eta disfrutatzeko turismo- eta ingurune-ekipamendua.
Ibilbideak
aldatuNon jan
aldatuLo egin
aldatuZer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Irunberri Wikipedian