Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Iratiko Natur Bidea
Ikaratzeko moduko paretak dituzten kare-sakanak, ibaiaren xuxurla, sai arreen hegalek ebakitako airea eta tren xahar baten triki-traka itzaliaren oihartzuna. "Irati" izeneko trena da, Natur Erreserba den Irunberriko Arroilan barrena.[1]
Iratiko Natur Bidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | w:Irunberriko arroila bisitatzen da |
Distantzia | 6,38 km |
Ingurunea | Pirinioen sarreran dagoen bidea. |
Abiapuntua | Irunberri |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuHau izan zen bidaiariak eramaten zituen Espainiako lehen tren elektrikoa. Ezaugarri horrek garai hartako egunkari zein entziklopedia askotan agertzea ahalbidetu zion. 1911 eta 1955 bitartean, Irati trenaren bagoiek elektrifikatutako bidean barna 58 kilometro egiten zituzten Iruña-Agoitz-Zangoza elkarri lotzeko.
Gaur egun, ibilbidearen 6 kilometro natur bide izateko egokitu dira, eta bisitaria patxadaz ibil daiteke handik.